- AGINDUA, 2009ko ekainaren 16koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuarena, Bilboko Peñaskal auzoko finka bat (27 zenbakidun etxea, ezkerreko behe solairua) desjabetzeko espedientea hastea erabakitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 16koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuarena, Bilboko Peñaskal auzoko finka bat (27 zenbakidun etxea, ezkerreko behe solairua) desjabetzeko espedientea hastea erabakitzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 4251
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/16
- Argitaratze-data: 2009/07/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Sail honek ondoren argitaratzen den agindua eman du gaur:
«Bilboko udal-mugarteko Iturrigorri-Peñascalen dagoen Etxebizitzetarako Aldearen Berehalako Ekintza-Egitamua» izeneko proiektuari dagokion hirigintza-espedientea aztertu da.
Bizkaiko Foru Aldundiak, 1983ko abenduaren 5ean, «Bilboko udal-mugarteko Iturrigorri-Peñascalen dagoen Etxebizitzetarako Aldearen Berehalako Ekintza-Egitamua»ri buruzko espedientea behin betiko onartu zuen.
Espediente honek aztergai duen finka babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzera bideratutako eremu baten barruan dago, Bilboko Peñaskal kaleko laugarren eta bosgarren zenbakietan eraikitako etxebizitzen sustapen bat hartzen duen lurzatian, hain zuzen (EB2-165/84-EE-000).
Aipatutako etxebizitzen sustapena gauzatzea luzaezintzat jo da, eraikuntza merkatua nola dagoen ikusita, diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzekotan. Era berean, aurreikusita dago antolamendutik kanpora dauden eraikinak lurreratu beharra dagoela.
Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Hirigintza Planak onartzeak obren onura publikoa deklaratzea eta lurrak eta dagozkion gainerako ondasun eta eskubideak okupatu beharra dakar, desjabetzeko edo zortasunak ezartzeko.
Aipatutako desjabetzeko espedienteak aztergai duen etxebizitza Bilboko Hiri Antolamendurako Plan Nagusian hirikotzat hartuta dauden lurrretan dago, eta, bertan, desjabetzea finkatuta dago jarduteko sistema gisa. Beraz, Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legean (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) ezarritakoaren arabera, bidezkoa da nahitaezko desjabetzea ezartzea.
Aipatutako xedapenei, horien kidekoei eta ezargarri den gainontzekoari atxikiz, honako hau
«Bilboko Peñaskal auzoko finka baten (27 zenbakidun etxea, ezkerreko behe solairua)» nahitaezko desjabetzearen espedienteari hasiera ematea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Eusko Legebiltzarraren Legearen 176. eta 178. artikuluetan eta laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez, betiere horren baitan bildutzat emanda obrak onura publikokoak direla deklaratzea eta lurrak eta dagozkion eraikinak desjabetu edo zortasun-ezarketa egin beharra dagoela, Eusko Legebiltzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 176. artikuluan xedatutakoari jarraiki. Aipatutako espedienteak Bilboko Peñaskal auzoko 27 zenbakidun ezkerreko behe solairuko etxebizitzari eta elementu komunei dagozkien ondasun eta eskubideetan du eragina.
Titularraren izen-abizenak eta helbidea:
Nicanor Chamorro Chamorro jauna eta Julia Castellanos Chamorro andrea. Helbidea: ezezaguna.
Aipatutako espedienteak hartutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, jasotzetik hamabost asteguneko epearen barruan, bidezko diren arrazoibide-idazkiak aurkeztu ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Gran Vía, 85, Bilbao), aipatutako zerrendan dauden akatsak zuzentzekotan. Hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen (1954ko abenduaren 16koa) 17. eta hurrengo artikuluetan eta haren Erregelamenduari dagozkionetan xedatutakoa betez, eta Eusko Legebitzarraren 2/2006 Legearen (ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa) 178. artikuluaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 16a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


