Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterialgintzarako laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA II). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, euskarazko ikus-entzunezko ikasmaterialgintzarako laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA II).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 3791
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/16
  • Argitaratze-data: 2009/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza eta Kultura Sailaren uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuak bere seigarren artikuluan dioena garatuz, abuztuaren 1eko Aginduak (1983ko abuztuaren 19ko EHAAn) honela dio bere 6. artikuluan: «Hezkuntza eta Kultura Sailak behar diren neurriak hartuko ditu ikasmateriala dela medio euskarazko ikasketek ikasleari gastu gehigarririk ekar ez diezaioten. Beharrezko baliabideak ezarriko ditu, ondorioz, irakasmaila eta jakintzagai desberdinetan geroz eta neurri beteagoan euskarazko ikasliburu eta gainerako ikasmaterialak sortarazteko, eta berorien prezioa erdal ikasmaterialek dutenaren antzekoa izan dadin segurtatuko du».

Hori guztia gogoan izanik, honako hau

  1. Bideo arloan sorturiko ikasmaterialek, VHS edo DVD euskarrietan, 300.000 euroko zenbatekoa izango dute.

  2. Audio arloan sorturiko ikasmaterialek, euskarri konpaktuetan, 60.500 euroko zenbatekoa izango dute.

    1. Aurreko puntuan jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetatik sortutako aurrekontu xedapen ez agortuen arabera, betiere azken hauen ebazpenak hartu aurretik. Aldaketa horren berri, Hezkuntza sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da.

    2. Deialdi honetako diru-laguntzak lehiaketa bidez erabakiko dira.

  1. Eskolatik kanpora ere erabil daitezkeen ikasmaterialak diruz lagundu ahal izango dira orobat. Asmoz eta aurreikuspenez eskolan erabilgarri diren proportzioan lagunduko dira diruz. Kasu hauetan defizit ponderatua erdira eramango da.

  1. Produkzio bat euskal jatorrizkotzat hartua izateko, gidoiak euskaraz prestatua eta idatzia izan behar du. Bere lehen argitalpena euskaraz bakarrik egingo da eta hurrengo 12 hilabeteetan ez da beste inolako hizkuntzatan argitaratuko.

  2. Euskaraz eta erdaraz batera produzitu edo 12 hilabeteko epean argitaratutako ikasmaterialen kasuan, bi hizkuntzentzat komunak diren produkzio-kostuen % 50 hartuko da kontuan.

  3. Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzarako ikasmaterialen laguntza kalkulatzeko garaian, proportzionalki euskarak duen presentzia eta moldaketaren zenbatekoa hartuko ditu kontuan Ebazpen-batzordeak.

  1. bideo-ikasmaterialak: VHS eta DVD euskarrian.

    Halaber, zerrenda honetan sartuko genuke multimedia-lanetan bideoari dagokion atala.

  2. audio-ikasmaterialak: konpakto euskarrian.

    Halaber, zerrenda honetan sartuko genuke multimedia-lanetan audioari dagokion atala.

    Informatikazko zatia (grafikoak barne) EIMA III programako deialdiaren bidez lagunduko da eta idatzizkoa (testu-liburuak, batez ere), EIMA I programako deialdiaren bidez.

    1. Deialdi honen beharretarako bi eratara ulertzen da multimedia hitzaren esanahia:

      1. oinarri anitzetan, batera eta koordinaturik argitaratutako ikasmaterialak (oinarri bat bestearen osagarri, eta alderantziz);

      2. media-era desberdinak batzen dituen oinarri bakarrean argitaratutako ikasmaterialak (MPC I standard-eko CD-ROM-a adibidez).

    2. Produktu osoa kontuan harturik, beti ere ikus-entzunezko oinarriari dagokionaren araberako laguntza emango da deialdi honen barruan. Beste oinarrien kasuan, idatzizkoa edo softwarea, EIMA programaren beste bi deialdiren barruan emango zaie babesa.

    3. CD-ROM baten ikus-entzunezkoaren atalari ez zaio diru-laguntzarik esleituko, dagokion urte bereko EIMA III-ko multimedia-lanaren eskabideari diru-laguntzarik esleitu ez bazaio.

  1. Partez edo osoz, herri-aginteen, zuzenbide pribatuko herri-aginteen edota herri-aginteen parte-hartze nagusia duten sozietate pribatuen copyright-ez hornituriko ikus-entzunezko ikasmaterialak.

  2. Doan banatzekoak diren ikus-entzunezko ikasmaterialak.

  3. Zirkuitu itxian eta bertako bazkideentzat bakarrik produzitu edo banatutako ikus-entzunezko ikasmaterialak.

  4. Bilduma moduan soilik saltzekoak diren ikus-entzunezko ikasmaterialak.

  5. Aurreko urteetako EIMA II deialdietan laguntza agindu edota jasotako ikus-entzunezko ikasmaterialak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

  2. Ezingo dute deialdi honetan parte hartu Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenek. Honen haritik, Lege horrek aipatu artikuluan ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitormena egin beharko du eskatzaileak.

  1. Deialdi honi dagokionez, produkzio-datatzat honako hau hartuko da: ikasmaterialaren masterra, eta, horrekin batera, ikasmaterialen egokitasun-aitormenerako bidea arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan (1998ko azaroaren 27ko EHAAn) eskatutako eskabide-orria, ikasmaterialaren proiektua eta bestelako osagarriak Hezkuntza Sailburuordetzako Euskara Zerbitzuan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan, Hezkuntza Sailaren hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jasotzeko entregatutako eguna.

  1. Aurkezteko epea agindu hau indarrean jartzen den egunean hasi eta hilabete luzatuko da.

  2. Eskabide-orria produkzio-etxearen legezko ordezkariak sinatuko du.

  3. Eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa 11. artikuluan zehaztutakoa da.

  4. Salmentan jarriko den produktu-erreferentzia bakoitzarengatik eskabide-orri bana aurkeztu beharko da.

  5. Eskabide-orria Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egoitza nagusian (EIMA II programa) zein Hezkuntza Ordezkaritzetan (Informazio edo Euskara Ataletan) jaso ahal izango da. Sailaren web-orrian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) ere eskura daiteke.

  6. Eskabideok aipatu berri diren lekuetan edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 atalean zehazten duen edozein bulegotan aurkeztuko dira.

  7. Eskabide bat behar bezala bete gabe aurkezten bada, Hezkuntza Sailburuordetzak berau osatzeko hamar lan-eguneko epea emango du. Epe hori igaro ondoren, eta motibo sendorik gabe, eskatutako datuak ematen ez badira atzera egiten dela ulertuko da, horretarako ebazpena emanez.

  8. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

  1. Proiektuaren dokumentazioa. Ondoren zerrendatzen diren agiri hauen guztien bina kopia aurkeztu beharko dira:

    1. Aurkezpen-txostena. Proiektuaren justifikazioa, non eta nola sortua den, zein hezkuntza-xede jakini erantzun nahi dion eta aplikatzeko aukera konkretuak.

    2. Aurkeztutako proiektua aurretik Hezkuntza Sailaren onespenerako eskaera egina bada, edota hizkuntzazko egokitasun-aitormena jasoa badu, egoera horren berri ematen duen dokumentazioa aurkeztu behar da.

    3. Gida didaktikoaren azalpena (ikus 21. artikulua).

    4. Gidoi literarioaren azalpena.

    5. Gidoi teknikoa, story board-a edo eskaleta.

    6. Diru-aurrekontu zehaztua eta justifikatua, produktore bakoitzak ohikoa duen moduan.

    7. Lan-fase desberdinetan erabiliko den tresneriaren zehaztasunak eta parte hartuko duten pertsonak.

  2. Produktorearen dokumentazioa. Aurkezten diren dokumentuak, kopiak badira, kotejatuak edo egiaztatuak izango dira ezinbestean.

    1. Kultura Ministeritzako «Ikus-entzunezko enpresa-errolda»-n egotea ziurtatzen duen dokumentazioa, bideoaren kasuan.

    2. Eskatzailea pertsona fisikoa denean, bere NAN-aren kopia. Eskatzailea enpresa bat denean, berriz, (OK -Ondasun Komunitatea-, SA -Sozietate Anonimoa-, SM -Sozietate Mugatua-) enpresa sortzearen akta edo eskritura, ordezkari legalaren izendapenaren eta NAN-aren kopia aurkeztu beharko da.

    3. Produkzio-enpresen kasuan, IFZren (Identifikazio Fiskalaren Zenbakia) kopia aurkeztu beharko da.

    4. Kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinaturik produkzio-etxea bere zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.

    5. Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiria, enpresen kasuan soilik (SA, SL eta Koop).

    6. Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela ziurtatzen duen zinpeko aitormena, enpresaren ordezkari legalak sinatua.

  3. Produktore batek eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, «2. Produktorearen dokumentazioa» ataleko dokumentuak bakarrak izan daitezke fitxa guztietarako, f) puntukoa izan ezik.

  4. Goian adierazitako agiri bat edo beste administrazio honetara lehendik bidali bada, eta honen eskuetan dagoela bost urte baino gehiago igaro ez bada, eskatzaileak ez du berriro aurkeztu behar izango, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 35. artikuluan agintzen duenari jarraituz. Hala ere, eskatzaileak delako dokumentu hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen adierazi beharko dio Hezkuntza Sailari, eskabidea egitearekin batera.

  5. Serie baten jarraipenerako proiektua aurkezten denean, «1.-Proiektuaren dokumentazioa» ataleko c), d) eta e) puntuetako eskakizunak betetzeko, produzitutako kapituluetako kopia pare bat aurkeztuko da.

  1. Deialdi honen babesean egiteko den ikus-entzunezko edozein ikasmaterialek bere salneurria inprimaturik eraman beharko du bildukian, karatulan edo azalean, leku agerian eta ondo ikusteko moduan.

  2. Deialdiaren Ebazpenean ikus-entzunezko ikasmaterial bakoitzari dagokion publikorako gehienezko salneurria adieraziko da.

  1. Honako hauek dira, gutxienez, gida didaktikoak izan behar dituen ezaugarriak:

    1. Helburuak: zer helburu lortu nahi diren ikasmaterial horrekin eta nori zuzendua dagoen, beti ere oinarrizko curriculum-diseinuei, curriculuma garatzeko dekretuei edota indarrean dauden ikasketa-planei erreferentzia eginez.

    2. Oinarrizko curriculum-diseinuko, curriculuma garatzeko dekretuetako edota ikasketa-planetako zein edukirekin duen harremana, edota zein landu nahi dituen.

    3. Noiz eta nola erabili: ikasmaterialaren erabileraren inguruko metodologia aspektuak.

    4. Gidoia edo blokekako laburpena, denborak zehaztuz.

    5. Glosarioa.

    6. Bibliografia: ikasleen eta irakaslearen eskueran dauden liburuen zerrenda.

    7. Lanaren egile(ar)en eta parte-hartzaile(ar)en zerrenda, eta hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jaso izanaren adierazpena eta data.

  1. Bideoak: bideo-ikasmaterialak hainbat emanalditako seriea egiteko proiektuen barruan aurkeztuko dira. Serieak hamabi emanaldi izango ditu gehienez, emanaldi bakoitzak 15´-20´inguru iraungo du. Bestetik, laguntzaren finkapena salmentan jarriko den produktu (unitate) honen arabera egingo da. Halere, laguntza jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da aurkezten den serieko emanaldi guztien herena egitea 9. artikuluan esandako epean. Salbuespenak banan-banan aztertuko ditu Jarraipen-batzordeak, eta emandako arrazoiak aztertuz baimena eman ahal izango dio produktoreari. Halakoan ere, gehienez 3 urte izango da seriea egiteko.

  2. Audioak: laguntzaren finkapena salmentan jarriko den produktuaren/unitatearen arabera egingo da. Produktu hau serie baten barnean egotea gomendatzen da.

  3. Multimediak: oinarri anitzeko proiektuen kasuan, oinarri bakoitzari dagokiona. Halere, oinarri desberdinak modu batean edo bestean integratuta jarri beharko dira salmentan.

  1. Bideo-ikasmaterialak:

    1. Kalitate teknikoari dagokionez, arlo profesionalean ohikoak diren, Betacam, S-VHS, HD, DVCam eta Broadcast nazioarteko standarden parametro teknikoak hartuko dira kontuan.

    2. Errealizazio-mailaren kasuan gutxienezko maila lortu dela ziurtatuko da, eta ez da errealizazioa bera epaituko. Horretarako, honako puntu hauek hartuko dira kontuan: irudien kalitatea, grafikoen kalitatea eta egokitasuna, irudien arteko jarraipena, erritmo-egokitasuna, soundtrack-aren kalitatea, ahoskatze-kalitatea, pertsonaien lanaren eta dekoratuen egokitasuna eta kalitatea.

  2. Audio-ikasmaterialak:

    1. Kalitate teknikoari dagokionez, grabazio-bikoizketarako estudio profesionalek dituzten kalitate-parametroak hartuko dira kontuan.

    2. Produkzio-mailaren kasuan gutxienezko maila lortu dela ziurtatuko da, eta ez da produkzioa bera epaituko. Horretarako, honako puntu hauek hartuko dira kontuan: soinu-kalitatea, musika-egokitasuna, ahoskatze-kalitatea eta soundtrack-aren kalitatea.

  3. Multimediak: atal honetarako, aurreko puntuetan zehaztutakoa aplikatuko da, dagokion zatia kontuan hartuz.

  1. Bideo-euskarria duten ikasmaterialen kasuan, 100 ale VHS edo DVD.

  2. Audio-euskarria duten ikasmaterialen kasuan 500 ale CD edo DVD.

  3. Multimedietan, goian zehaztutakoa hartuko da kontuan. Salbuespen bakarra «CD-ROM/MPC» oinarrirako egindako ikasmaterialen kasuetan egingo da: oinarria informatikoa denez, EIMA III laguntza-deialdiaren tirada-baldintzak aplikatuko dira.

  1. Euskarrien arabera, gehienezko estalpen-kopuru hauek finkatu dira:

    1. Bideo-euskarria duten ikasmaterialentzat, 300 ale VHS edo DVD.

    2. Audio-euskarria duten ikasmaterialentzat, 1.000 ale CD edo DVD.

    3. Multimedietan, goian zehaztutakoa hartuko da kontuan. Salbuespen bakarra «CD-ROM/MPC» oinarrirako egindako ikasmaterialen kasuan egingo da: oinarria informatikoa denez, EIMA III laguntza-deialdian ezarritako tirada-baldintzak aplikatuko dira.

Hezkuntza sailburuordea, batzordearen buru.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

Euskara Zerbitzuaren burua.

EIMA II-ko teknikaria, batzordearen idazkari.

  1. Batzorde honen aholkulari gisa, jakitun beregain edo profesionalak kontuan hartu ahal izango dira.

  1. Agindua indarrean jarri eta, beranduenik, sei hilabeteko epean argitaratuko da ebazpena. Laguntza-eskatzaile bakoitzari emango zaio ebazpenaren berri.

  2. Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun naturaleko epea izango du produktore bakoitzak, bere produkzioa egingo duen ala ez ziurtatu eta lan-egutegia idatziz aurkezteko. Ziurtapen hau egiten ez badu, diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

  3. Laguntza-eskatzaileetariko bat edo gehiago hartutako ebazpenarekin ados ez balego eta gora jo nahi balu, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean.

  4. Esandako epean hartu beharreko ebazpena hartuko ez balitz, halere, isiltasuna ezezko erantzuna bailitzan jokatuko litzateke.

  1. Jarraipen-batzordearen partaideak hauek dira:

    Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, batzordearen buru.

    Euskara Zerbitzuaren burua.

    EIMA II-ko teknikaria, batzordearen idazkari.

  2. Jarraipen-lanaren inguruan sortutako gertakarien onarpena ere Jarraipen-batzordearen esku geratzen da.

  3. Berari dagokio, orobat, hasieran agindutako laguntzan kopuru-aldaketarik egiteko motiborik dagoen aztertzea eta Hezkuntza sailburuordeari hartarako proposamena egitea.

  4. Batzorde honen aholkulari gisa, jakitun beregain edo profesionalak kontuan hartu ahal izango dira.

  1. Ikus-entzunezko ikasmaterialaren masterra produzitu ondoren, Hezkuntza Sailburuordetzako Euskara Zerbitzuan aurkeztuko da, eta master horrekin batera ikasmaterialen hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormenerako bidea arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuak eskatzen duen onespenerako eskabide-orria, ikasmaterialaren proiektua, etab. aurkeztu beharko dira, betiere 2010eko abuztuaren 31 baino lehen: kopia bat, Betacam, S-VHS, HD, DVCam eta Broadcast nazioarteko standarden parametro teknikoak betetzen dituen sisteman eta markatutako lan-kopia 1 DVD edo VHS bideoen kasuan. Audioen kasuan 2 lan-kopia aurkeztuko dira.

  2. Ikus-entzunezko ikasmaterial batek hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jaso ahal izateko, ikasmaterialen onespenerako azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuak zehaztutako hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-azterketak gainditu beharko ditu.

  3. Egokitasun-azterketa hauek, ikasmaterialen onespenerako dekretuan jasotzen denari jarraituz, hilabeteko epean egingo dira.

  4. Ikasmaterialak agindu honetan adierazitako baldintzak bete eta Hezkuntza Sailburuordetzaren hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena gainditzen badu:

    1. Bideoen kasuan agindutako laguntzaren erdia luzatuko zaio laguntza-jasotzaileari. Horrekin batera produktoreari onespenerako aurkezturiko bi aleetako bat itzuliko zaio; Betacam euskarrian aurkeztuz gero, kopia profesionala edo masterra kopiaketa-lanari ekiteko.

    2. Audioen kasuan laguntza osoaren ordainketa, tirada agindu honetan zehaztutakoaren arabera onartutakoan eta ikasmaterialen egokitasun-aitormenerako bidea arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuak adierazitako hizkuntzazko eta teknikazko konprobazioak egin ondoren gauzatuko da.

  5. Ikus-entzunezko ikasmaterialaren masterrak hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jasotzen ez badu, Hezkuntza Sailburuordetzako Euskara Zerbitzuak beharrezkoak diren aldaketak adieraziko dizkio produktoreari, ikasmaterialen onespenerako azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuak jasotzen duenaren arabera lana atzera itzuliz proposaturiko aldaketak egiteko. Produktorea zuzenketekin ados egon ez eta zuzenketen gaineko alegazioak egin nahiko balitu hamabost lan-eguneko epea izango du horretarako. Ikasmateriala bigarrenez aurkeztu eta egokitasun-azterketak gainditzen baldin baditu 4. puntuan bezala jokatuko da; baina azterketara aurkezten ez baldin bada edota haiek gainditu ez eta hizkuntzazko eta teknikazko onespenik jasotzen ez badu, Hezkuntza Sailburuordetzak, interesatuari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera sarrera publiko moduan bueltatu beharrean aurkituko da dirua laguntza-jasotzailea baldin eta agindutako laguntzaren gaineko diru-aurrerakina abal bidez jaso bazuen.

  6. Tirada edo kopiatzea egin ondoren, beti ere ikus-entzunezko ikasmaterialak hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jaso eta 3 hilabete pasa baino lehen, ondoren zehaztutakoak aurkeztu beharko dira Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren Euskara Zerbitzuko EIMA programan aztertzeko:

    1. Masterraren kopia profesional bat Betacam, S-VHS, HD, DVCam eta Broadcast nazioarteko standarden parametro teknikoak betetzen dituen sisteman bideoen kasuan.

    2. Tiradako bi ale (2 VHS edo DVD) bideoen kasuan, audioen kasuan nahikoa izango da hiru lan-kopia aurkeztea.

    3. Banaketa-ziurtagiria. Banakuntzari ekin zaiola ziurtatu beharko da, banaketa-enpresak/ek sinatutako agiri baten bidez (merkatari-prezioa, tirada eta salmenta-prezioa adierazi beharko dira, agiri horrek ikasmaterialaren bost urteko banaketa ziurtatuko du).

    4. Lege-gordailua egin izanaren froga-agirien fotokopia.

    5. Produkzio-etxearen arduradunaren zinpeko aitormena, ikus-entzunezko ikasmaterial jakin hori produzitzeko eta merkaturatzeko eskabide-orrian aitortutako diru-kopuruak erabili direla ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz. Euskara Zerbitzuko EIMA programak faktura bidezko egiaztapena eska diezaioke produktoreari, hala iritziz gero.

    6. Legeen aldaketaren ondorioz dokumentazio gehigarririk behar izanez gero, laguntza-deialdiaren ebazpenean zehaztuko da.

  7. Tiradaren gainean eginiko azterketa honen erantzuna hilabeteko epean emango da.

    1. Agindu honetan ezarritako baldintzen arabera, eta ikasmaterialen egokitasun-aitormenerako bidea arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan aipatutako hizkuntzazko eta teknikazko konprobazioak egin ondoren ikus-entzunezko ikasmaterialaren tirada onartzen bada, bideoen kasuan diru-jasotzaileari agindutako laguntzaren beste erdia luzatzeko tramitazioari ekingo zaio zuzen-zuzenean. Hezkuntza Sailburuordetzak kopia-ale denak ikuskatu ahal izango ditu, bigarren laguntza-zati hori ordaindu aurretik. Audioen kasuan laguntzaren % 100 tirada onartzerakoan ordainduko da. Diru-jasotzaileak laguntzaren % 50eko aurrerakina eskatu bazuen, 38. artikuluan esandakoaren arabera, laguntzaren beste erdiaren ordainketa tramitatu ordez bere garaian aurkezturiko abala itzultzeari ekingo zaio.

    2. Ikus-entzunezko ikasmaterialaren tirada onartzen ez bada, edota hizkuntzazko eta teknikazko konprobazioen ondorioz aurretik jasotako egokitasun-aitormena indargabetzen bada, kopiatze-lanak berritzera bidaliko da, hartarako epe jakina markatuz eta beharrezko aldaketak proposatuz. Bigarren azterketa hau gaindituz gero a) puntuan adierazitako eran jokatuko da. Gainditzen ez baldin badu, ordea, Hezkuntza sailburuordeak ezabatu egingo du agindutako laguntza, interesatuari aurretik entzunez; eta lehen jasotako % 50 edo % 100 abal bidezko diru-aurrerakina eskaturiko kasuetan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera sarrera publiko moduan, bueltatu beharrean aurkituko da diru-jasotzailea.

    3. Hezkuntza Sailburuordetzak tirada ikuskatu ahal izango du, laguntza ordaindu aurretik. Horretarako, tirada egin bezain azkar kasuan kasuko produkzio-etxeak horren berri emango dio EIMA programari ikasmaterialok ikusgai non dauden azalduz. Astebeteko epean, EIMA programak bertara joan eta kopurua zenbatzeko eskubidea izango du, interesatuarekin batera akta jasoaz eta biek izenpetuz.

    4. Horren ondoren, edo astebeteko epe hori amaitu bezain azkar, tirada ikuskatzeko eskubidea galdu egingo du Hezkuntza Sailburuordetzak. Faktura edo bestelako dokumentu bidezko egiaztatze-lana egiteko eskubide osoa gordeko du, halere, geroko.

a) 17. artikuluan azaldutako hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jaso izanaren berri ematen duen esaldia eta data.

  1. Produkzio-kostua eta produkzio-mota (adierazitako produkzio-eredua). Hezkuntza Sailburuordetzak egoki baleritzo, laguntza-jasotzaileak eskabide-orrian adierazitako produkzio-kostuen azalpen justifikatu eta dokumentatua aurkeztu beharko du.

  2. Lan-bolumena (iraupena eta gida). Eskabide-orrian adierazitakoari eutsi beharko zaio; % 20tik gorako aldaketarik ez da onartuko.

  3. Salneurria (kopurua eta adierazpena).

  4. Tirada (kalitatea, kopurua eta zenbakitzea).

  5. Prestaera (karatula, pegatina, lege-eskakizunak agertzea, ikasmaterialak hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jaso izanaren berri ematen duen esaldia eta data).

  6. Banaketa-ziurtagiria (salneurria, merkatari-prezioa, tirada eta eguna).

  7. Arduradunaren zinpeko aitormena, ikasmaterial jakin hori produzitzeko eta merkaturatzeko eskabide-orrian aitortutako diru-kopuruak erabili direla ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz. EIMA programak faktura bidezko egiaztapena eska diezaioke produktoreari, hala iritziz gero.

  8. Legeen aldaketaren ondorioz dokumentazio gehigarririk behar izanez gero, laguntza-deialdiaren ebazpenean zehaztuko da.

Lehenengoa. Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

Bigarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, interesdunek, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, eta errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesdunek, bestela, zuzen-zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da Agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 16a

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Deialdi honetara bildu eta ontzat eman den ikasmaterial bakoitzari legokiokeen laguntza-proposamena onartutako defizit ponderatua (Dp) izango da. Defizit ponderatua (Dp) finkatzeko, ondoko faktore hauek hartuko dira kontuan: defizitariotasuna (Df), lehentasun-irizpidea (a1), salneurria (a2) eta salmenta (a3).

  1. Defizitariotasuna (Df). Ikus-entzunezko ikasmaterial-proiektuaren defizita (Df) kalkulatzerakoan honako parametro-formulok erabiliko dira:

  1. Kostu osoa (Ko): ikus-entzunezko ikasmateriala egiteko kostua, egile-eskubideak eta tirada barne.

  2. Kostu mekanikoa (km): produkzio-kostua gehi tirada-kostua. Edota, beste modu batera esanda, kostu osoa ken sorkuntzari eta egile-eskubideei dagozkien gastuak.

  3. Produkzio-kostua (Pk): ikasmaterialaren masterra egiteko sortzen diren gastuak, egile-eskubideak eta sorkuntza-/prestakuntza-lanak kanpoan utziz. Ikasmaterialen produkzio-kostuen aurrekontua aztertzean eranskin honetako 2. puntuan zehaztutako ereduak hartuko dira kontuan.

  4. Tirada-kostuak (Tk): ikasmaterialaren masterra amaitu ondoren, hainbat ale salmentan jartzeko sortzen diren gastuak.

  5. Diru-sarrerak (Ds): produktoreak jasotako diru-kopuruak adierazten ditu:

    1. salmentatiko diru-sarrerak (Ss). Salmentatiko diru-sarrerak, ikasmateriala saltzen jarritako lehenengo 12 hilabeteetarako begiz jotako salmenta-kopurua bider merkatari-prezioa eraginaz zehaztuko dira. Merkatari-prezioak, azkenik, produktore batek ikasmaterial-unitate bakoitzarengatik ikasmaterial-banatzaileari kobratzen dion prezioa adierazten du.

    2. beste herri-aginteen laguntzak (Bl).

    3. beste mota bateko sarrerak: eskubideak, bikoizketak, emisioa, e.a. (Bs).

      Zifra horiekin kalkulatzen da defizita, honako formula honi jarraituz:

      Df = km - Ds

      Df = (Pk + Tk) - (Ss + Bl + Bs)

      1. Laguntza-deialdi honetara biltzen den ikus-entzunezko edozein ikasmaterialen kasuan, bere produkzio-kostuen (Pk) aurrekontua aztertzerakoan eredu hauek hartuko dira kontuan (BEZ kanpo):

        1. Bideoa:

          (20ko iraupena duten lanetarako kalkulatutako ereduak. 16 edo gutxiago irauten duten ikasmaterialen kasuan, iraupen-proportzioan finkatuko da produkzio-kostua, baita 24tik gorako iraupena dutenen kasuan ere).

          Eredua Azalpena Diru-tarteak

          1 Dokumental-ereduko irudi-trataera sinplea. «Off» ahots bat edo bi. Titulazio edo grafiko elektroniko sinpleak. «On» aurkezle bat aukeran. Soundtrack sinplea. Bi errodatze-egun. 10 ordu inguruko editatze-lana. 3.437 euro

          2 Dokumental-ereduko irudi-trataera konplikatua. Bi edo hiru «off» ahots. Titulazio edo grafiko elektroniko konplikatuak edota animaziodunak. «On» aurkezle bat edo bi aukeran. Soundtrack konplikatua. Lauzpabost errodatze-egun (irteerak). Bi 30-40 ordu inguruko editatze-lana. 6.802 euro

          3 Lan antzeztu edo emankizun berezi baten zuzeneko grabazioa. «Off» ahots bat edo bi. Titulazio elektroniko sinplea. Soundtrack sinplea. Zuzeneko soinua. PEL erako unitate mugikorra egun batez, edota kamara bakarreko ekipo bat 3 egunez. Zuzeneko editatze-lana edo ia zuzenekoa. 60ra arte luza daiteke iraupena. 4.235 -5.120 euro

          4 Lan antzeztua. Dekoratuak, jantziak, panpinak, e.a. Antzezle-taldea. Titulazio elektroniko arrunta. Zuzeneko soinua edota sinkroniadun bikoizketa. Lauzpabost errodatze-egun. 5.9617.245 euro

          (aktore eta atrezzoaren arabera).

          5 Dokumental-ereduko irudi-trataera, lan antzeztu sinpleak integratuz. Zuzeneko soinua edo sinkroniadun bikoizketa-zatiak. Titulazio arrunta, lauzpabost errodatze-egun. 5.1206.474 euro

        2. Audioa:

          (34-46ko iraupena duten lanetarako kalkulatutako ereduak. Gutxiago irauten duten ikasmaterialen kasuan, iraupen-proportzioan finkatuko da produkzio-kostua).

          Eredua Azalpena Diru-tarteak

          1 Ipuin edo kontakizun baten grabazio sinplea. Bat edo bi ahots ia efekturik gabe. Musika-moldaketa errazekin eta instrumentazio elektronikoa. Musikari bat edo bi. 4-8 erreietan egin daiteke grabazioa. 5.748 euro

          2 Ipuin edo kontakizun konplexua. Gutxienez 2 edo 3 ahots. Efektu berezi ugari. Musika-moldaketa konplexuak, instrumentazio elektronikoa nagusiki. Gutxienez bi edo hiru musikari. 8 errei behar dira gutxienez grabaziorako. 8.207 euro

          3 Musika-grabazio arrunta. Moldaketa arruntak. Nagusiki instrumentazio elektronikoa, programazio sinplearekin. 8-16 erreietan egin daitekeen grabazioa. 10.260 euro

          4 Musika-grabazio konplexua. Moldaketa konplexuak. Instrumentazio tradizionala eta elektronikoa nahasian. Programazio konplexua. 24 errei behar dira grabaziorako. 13.957 euro

          Eskabide-orria betetzerakoan, zer-nolako produkzio-kostuen eredura biltzen den zehaztuko du produktore bakoitzak. Eredu horien gainetiko kostu-gehikuntza proposatuz gero, gehikuntza hori estaliko duen beste sarbiderik badagoen (koprodukzioz, beste laguntzaren baten bidez...) aztertuko da eta baiezkotan bakarrik onartuko.

          Deialdi honen Ebazpen-batzordeak, aditu tekniko(ar)en irizpen-txostena kontuan izanik edota interesatuaren azalpen-orria aztertu ondoren, produktoreak aurkezturiko datu tekniko eta ekonomikoak aldatzeko proposamena egin ahal izango dio Hezkuntza sailburuordeari.

          Deialdi honetako ikasmaterialen kostu-kalkulua egiterakoan, besteak beste, honako irizpidea hartuko du Ebazpen-batzordeak kontuan: bideoen tirada-kostua aleko 5 eurokoa izango da gehienik, 20 minutuko bideoetarako. Audioen tirada-kostua aleko 4 eurokoa izango da gehienik.

      2. Lehentasunaren araberako ponderazioa (a1). Ikus-entzunezko ikasmaterial desberdinen beharra neurtu ahal izateko, jarraian azaltzen den (a1) lehentasun-irizpidea hartuko da gidari. Lehentasun-irizpide horiek 0, 1, 2, 3 edo 4 zenbakiek zehazten dituzte. Deialdira aurkeztutako proiektuari dagokion lehentasun-irizpidearen puntuazioa beste 0,6 puntuz igo ahal izango da gehienez, ikasmaterialak tratatzen duen jakintzagaia beheko taulan adierazitako lehentasunezko ildoen programetako kontzeptuekin indarturik egonez gero.

        Ikus-entzunezko ikasmaterialen lehentasun-irizpideak (a1):

      1. Lehentasunezko ildoak:

        Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ezarritako lehentasunezko ildoak eta programak direla eta, proiektuaren helburuek ildo horiekiko duten lotura eta edukiei emandako trataera baloratuko dira. Puntuaketa 0 - 0,2 - 0,4 edo 0,6koa izan ahal izango da, kontutan hartuz lehenetsiko direla ildo barneko programa bati dagozkienak. Lehentasunezko ildoetan lortutako puntuaketa lehentasun-irizpideko zenbakiari gehituko zaio.

        Lehentasunezko ildoak Programak

        Hezkuntza-premia bereziak

        Gizarte eta kultura aniztasuna Kultura artekotasuna eta ikasle etorri berrien inklusiorako programa

        Berdintasuna eta generoa

        Aitzindaritza eta kudeaketa prozesuak «Kalitatea hezkuntzan» programa

        Elkarbizitza eta hezkuntza komunitatea Elkarbizitzan, bakean eta giza eskubideetan hezteko programa

        Ikaskuntzaren kalitatea: eskola-arrakasta guztientzat Ikas-komunitateen programa

        Curriculum berria eta oinarrizko gaitasunak

        Kurrikulu berriak eta oinarrizko gaitazunak

        Teknologia berriak Informazioaren eta komunikazioaren teknologien programa

        Euskal Herriko eta Europako gizarte-esparrua

        Hizkuntzak Hizkuntzen trataera bateratuaren programa

        Zientzia-hezkuntza

        Garapen iraunkorra

        Oharra: goiko laukian zerrendatutako lehentasunezko ildoek Haur Hezkuntza, Derrigorrezko Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasmaterialetan dute eragina batik bat, ez Lanbide Heziketakoetan. Nahiz eta Batxilergo materialean izan eragina batik bat, Lanbide Heziketako proiektuak baloratzean ere ezarriko dira Lehentasun ildoak (Interneten kasuan 0,6 ezarriz). Kontuan izanik Heziketa-zikloetan dagoen ikasmaterialen premia, Interneterako Heziketa-zikloetako ikasmaterialei lehentasunezko tratamendua emango zaie, ikasmaterial horiek duten lehentasun-irizpideko zenbakiari 0,6ko puntuazioa gehituz.

      2. Ohiko lehentasun irizpideak, asignaturaka:

        Lehentasun-irizpideok bai ikasmaterial oinarrizkoak eta bai osagarriak hartzen dituzte kontuan.

        HH Lehen Hezkuntza DBH Batxilergoa1* Lehentasun gehigarria:

        +1

        Aipatutako baldintza betetzen badu

      1. zikloa 2. zikloa 3. zikloa 1, 2,

        3, 4 1M 2M 3M

        Norberaren identitatea

        eta beregaintasuna 1 0 0 0 0 0 0 0

        Ingurune sozial eta fisikoaren ezaguera 1 0 0 0 0 0 0 0

        Komunikazioa eta errepresentazioa 2 0 0 0 0 0 0 0

        Gai globalizatuak 2 3 3 3 0 0 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Hezkuntza Arreta 1 1 1 1 1 1 1 1 11.100 Irakasleentzako gidak

        Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren Ezaguera 0 2 2 2 0 0 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Arte-hezkuntza 0 2 2 2 0 0 0 0 11.100 Irakasleentzako gidak

        Gorputz-hezkuntza 0 2 2 2 2 2 2 2

        Gaztelania eta literatura 0 - - - - 0 0 0

        Euskara eta Literatura 0 1 2 2 3 0 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Atzerriko hizkuntza 0 1 1 2 2 3 3 3 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Atzerriko Bigarren hizkuntza 0 1 1 1 2 3 3 3 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Matematika 0 2 2 2 2 0 2 0

        Erlijioa 1 1 1 1 1 1 1 1

        Herritasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza 0 0 0 3 3 0 0 0

        Natur zientziak 0 0 0 0 2 0 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Gizarte-zientziak, Geografia eta Historia 0 0 0 0 3 0 0 0 11.200 testu liburuak

        Plastika eta Ikus-hezkuntza 0 0 0 0 2 0 0 0 11.100 Irakasleentzako gidak

        200 testu liburuak

        Musika 0 0 0 0 3 0 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Teknologiak 0 0 0 0 3 0 0 0 Proiektuak

        Edukiak animazio eran

        Informatika 0 0 0 0 3 0 0 0

        Hezkuntza Etiko-zibikoa 0 0 0 0 3 0 0 0

        Biologia 0 0 0 0 2 0 2 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Geologia 0 0 0 0 2 0 2 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Fisika 0 0 0 0 2 0 2 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Kimika 0 0 0 0 2 0 2 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Latina 0 0 0 0 2 0 0 2

        Hautazko ikasgaiak 0 0 0 0 2 2 2 2

        Orientazio eta tutoretza 2 2 3 3 4 4 4 4 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean.

        Euskara eta literatura (A) 0 0 0 0 0 2 2 2 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Euskara eta literatura (D) 0 0 0 0 0 3 3 3 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Gaztelania eta literatura (A) 0 0 0 0 0 - - -

        Gaztelania eta Literatura (D) 0 0 0 0 0 - - -

        Espainiako Historia 0 0 0 0 0 2 2 2

        Filosofiaren Historia 0 0 0 0 0 3 3 3

        Filosofia eta Hiritartasuna 0 0 0 0 0 3 3 3 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Mundu Garaikiderako Zientziak 0 0 0 0 0 3 3 3 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Ikus-entzunezkoen kultura 0 0 0 0 0 3 0 0 11.200 testu liburuak

        Marrazketa Teknikoa (I,II) 0 0 0 0 0 1 1 0 11.200 testu liburuak

        Marrazketa Artistikoa (I, II) 0 0 0 0 0 3 0 0 11.200 testu liburuak

        Diseinua 0 0 0 0 0 3 0 0 11.200 testu liburuak

        Artearen Historia 0 0 0 0 0 3 0 3 11.200 testu liburuak

        Adierazmen grafo-plastikorako teknikak 0 0 0 0 0 3 0 0 11.200 testu liburuak

        Bolumena 0 0 0 0 0 3 0 0 11.200 testu liburuak

        Analisi musikala (I,II) 0 0 0 0 0 3 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Anatomia aplikatua 0 0 0 0 0 3 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Arte eszenikoak 0 0 0 0 0 3 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Musika eta dantzaren historia 0 0 0 0 0 3 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Literatura unibertsala 0 0 0 0 0 3 0 3 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Musika hizkuntza eta praktika 0 0 0 0 0 3 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Lur eta ingurumen-zientziak 0 0 0 0 0 0 3 0 Unitate didaktiko bati (edo u.didaktikoen bilduma) dagokionean

        Elektroteknia 0 0 0 0 0 0 3 0 Edukiak animazio eran

        Industria-teknologia (I,II) 0 0 0 0 0 0 3 0 Edukiak animazio eran

        Ekonomia 0 0 0 0 0 0 0 2

        Enpresa-ekonomia 0 0 0 0 0 0 0 3

        Geografia 0 0 0 0 0 0 0 3 11.200 testu liburuak

        Grekoa (I,II) 0 0 0 0 0 0 0 3

        Mundu garaikidearen historia 0 0 0 0 0 0 0 3 11.200 testu liburuak

        Giza zientzietarako matematika aplikatuak (I,II) 0 0 0 0 0 0 0 3

        ___________________________

        1M1: Arte Modalitatea, M2: Zientziak eta Teknologiak modalitatea, M3: Humanitateak eta Giza Zientziak

        Jakintzagai orokorrak:

        Psikopedagogia: Metodologia kolaboratiboak 3

        Curriculum anitzeko programak: gelan erabiltzeko materialak 4

        Hizkuntza /Matematika: Errefortzurako materialak LH3 eta DBHn 4

        Zientzia/Teknologia esparrua: Zientzia esperimentazioa Oinarrizko Hezkuntzan 4

        Hizkuntza/Gizarte esparrua: Euskal Herriaren ezagutza 3

        Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntza Teknikoak 3

        Oinarrizko Konpetentziak: hurbilketa metodologikoa 3

        Oharra:

        Heziketa-zikloak: Guztientzako moduluak eta 2008-2009 ikasturtean D ereduan indarrean egon diren zikloak (*) 4

        (*)

        Lan-prestakuntza eta orientabidea, Lantokiko prestakuntza, Lan-giroko harremanak, Administrazio kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan, Lan-taldeko harremanak eta Kalitatea eta etengabeko hobekuntza dira guztientzako moduluak. 2008-2009 ikasturtean ondoko heziketa-ziklo hauek eman dira D ereduan:

        Administrazioa eta finantzak, Administrazio-kudeaketa, Idazkaritza, Argitalpen-diseinua eta produkzioa, Arte grafikoen industrietako produkzioa, Ekipo eta instalazio elektroteknikoak, Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak, Instalazio elektroteknikoak, Kontsumorako ekipo elektronikoak, Produktu elektronikoen garapena, Telekomunikabide- eta informatika-sistemak, Elikagaien industriak, Eraikuntza-proiektuen garapena eta aplikazioa, Hirigintza-proiektuen eta topografia lanen garapena, Igeltserotza, Obren eta planen burutzapena, Galdaketa eta pulbimetalurgia bidezko produkzioa, Mekanizazio bidezko produkzioa, Mekanizazioa, Metal-eraikuntzak, Proiektu mekanikoen garapena, Soldadura eta galdaragintza, Arreta soziosanitarioa, Gizarte-integrazioa, Haur-hezkuntza, Gorputz- eta kirol-ekintzen sustapena, Natura-ingurunean gorputz- eta kirol-ekintzen gidaketa, Automozioa, Ibilgailuen elektromekanika, Karrozeria, Informatika-aplikazioen garapena, Informatika-sistemen administrazioa, Informatika-sistemen ustiapena, Estetika, Ile-apainketa, Akuakultura-hazkuntza, Analisia eta kontrola, Ingurumen-kimika, Plastikoa eta kautxua, Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa, Soinua, Merkataritza, Merkataritza-kudeaketa eta marketina, Nazioarteko merkataritza, Abere-hazkuntza, Lorazaintza, Natura- eta paisaia-baliabideen kudeaketa eta antolamendua, Ahoaren eta hortzen higienea, Diagnosi irudiak, Erizaintzako zaintza osagarriak, Farmazia, Ingurumen-osasuna, Osasun-dokumentazioa, Bidaia-agentziak, Jatetxe arloa (Errestaurazioa), Informazio eta merkaturatze turistikoa, Sukaldaritza, Eraikin- eta prozesu-instalazioen mantenimendua eta jartzea, Hotz-, girotze- eta berotze-instalazioak jarri eta mantentzea, Industri ekipoen mantenimendua, Makineria eta linea eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa, Lan-arriskuen prebentzioa, Arotzeria eta altzarigintza industriala eta Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea.

        Oharra:

        DBHko aukerako jakintzagaiak, berriz, urriaren 16ko 175/2007 Dekretuak ezarri zituen (2007-11-13ko EHAAn).

      1. Salneurriaren araberako ponderazioa (a2). Ikus-entzunezko produktu bakoitzaren benetako salneurria hartzen da kontuan. Ikasmaterial bakoitzaren salneurri standarda jarraian definiturik dago. Datu horietan oinarriturik, era honetako (a2) indizea erabiliko da.

        a2 = ikasmaterialaren benetako salneurria

        salneurri estandarra

        Ondokoak dira zehaztutako salneurri estandarrak:

        Bideoa:

        Gehienezko iraupena minututan Salneurri estandarra (BEZik gabe)

        15 minutu arte 13,00 euro

        25 minutu arte 18,20 euro

        30 minutu arte 19,50 euro

        40 minutu arte 24,70 euro

        50 minutu arte 29,25 euro

        60 minutu arte 32,50 euro

        Audioa:

        Audio mota Salneurri estandarra (BEZik gabe)

        Konpaktua (CD) 11,90 euro

      2. Salmentaren araberako ponderazioa (a3). Parametro honen bidez, kasuan kasuko ikasmaterialak ikasle-irakasleen aldetik (bezeria potentziala) zenbateko harrera izatekoa duen balioztatu nahi da. Hartarako, batetik ikasmateriala salmentan jarritako lehen 12 hilabeteetarako begiz jotako salmenta hartuz eta bestetik bezeria potentziala kontuan izanik, honela definituko da (a3) indizea:

        a3 = begiz jotako salmenta

        bezeria potentzialaren % 50

        Bezeria potentziala kalkulatzeko ondorengo taulako datuak erabiliko dira. D eta B ereduetako kopuruak batu egingo dira eta ikasmaterialaren gaia euskararen irakaskuntza denean aurreko kopuruari A eredukoak gehituko zaizkio:

        2009-2010 ikasturteko ikastetxe kopurua

        Bideoa:

        Irakasmailak 2008-2009 A eredua B + D ereduak

        Haur Hezkuntzako 2. zikloa 61 176 + 404

        Lehen Mailako Hezkuntza 98 217 + 372

        HH-LMHko Hezkuntza Berezia 2H 24 8 + 13

        Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 126 176 + 204

        DBHko Hezkuntza Berezia 2B 21 10 + 5

        Batxilergoa 130 6 + 127

        Erdi Mailako Lanbide Hezkuntza 101 5 + 51

        Goi Mailako Lanbide Hezkuntza 102 5 + 60

        Zereginen Ikaskuntza 32 4 + 20

        Audioa:

        Konpaktuen kasuan, bezeria potentziala 1.500 aletan finkatzen da.

        Hona hemen, laburbilduz, faktore eta ponderazio-indizeon taula:

        Faktoreak Ponderazio-indizeak

        Azalpena Indar-balioa (Xi) Azalpena Balioa (Yi)

        Defizitariotasun-maila Df = eurotan adierazia

        Lehentasun-indizea X1= 0,40 a1 = 0 0

        a4 =1 0,20

        a4 =2 0,45

        a4 =3 0,75

        a4 =4 1

        Salneurria X2= 0,30 A4 1,00 1

        1,00 < a2 1,05 0,9

        1,05 < a2 1,10 0,8

        1,10 < a2 1,15 0,7

        1,15 < a2 1,20 0,5

        1,20 < a2 1,25 0,3

        0

        Salmenta X3= 0,30 A3 1 1

        1 > a3 0,8 0,8

        0,8 > a3 0,7 0,7

        0,7 > a3 0,6 0,5

        0,6 > a3 0,5 0,3

        0,5 > a3 0,3 0,2

        0,3 > a3 0

        Ondorioz, honako formula hau erabiliko da ikasmaterial bakoitzari dagokion laguntza-proposamena finkatzeko:

        Dp = Df (X1Y1 + X2Y2 + X3Y3)

  1. Deialdi honetara bildu eta baldintzak betetzen dituzten ikasmaterialen izaera dela-eta, aparteko bi zerrenda egingo dira: bideoa eta audioa. Multimedia lanetako ikus-entzunezko atala bideoen zerrendan sartuko da (aurkeztutako atala audioa baino ez bada, audioen zerrendan sartuko da).

  2. Gaur eguneko irakaskuntzan zer-nolako ikasmaterialen beharra dagoen ikusita, aurkeztu eta onartutako proiektuekin lehen aipaturiko bi zerrenda horiek egiteko (bideo eta audioa), eta horien barruan proiektuak ordenatzeko honako irizpide nagusi hauek finkatu dira:

    Lehentasun-irizpideak.

    Proiektuaren egitura.

    Edukiaren egokitasuna.

  1. Lehentasun-irizpidea, Proiektuaren egiturako Gida didaktikoa azpi-artikulua eta Edukiaren egokitasuna neurtzeko produktoreek beren proiektuak horretarako eratutako Balorazio-Batzorde baten aurrean aurkeztuko dituzte Batzordeak hala eskatuz gero. Balorazio-Batzorde horrek eranskin honetako 3, 4 eta 5. puntuetan zehaztutako irizpideei jarraituko die neurketa egiteko. Irizpide horietan finkatu diren puntuazioak kontuan izanik, proiektu bakoitzak goian aipatutako hiru puntuen azken bietako bakoitzean gutxieneko maila duela frogatu beharko du.

  2. Balorazio-Batzordeko partaideak Hezkuntza sailburuordeak izendatuko ditu. Aurkezpen horretatik salbuetsita gera daitezke itzulpen- edota bikoizketa-proiektuak aurkezten dituzten produkzio-etxeak baldin eta aukera horretaz baliatzeko asmoa idatziz adierazten badute eta aurkezpena egiteko dei egiten ez bazaie. Proiektuaren egiturako gainerako azpi-artikuluak produktoreek aurkezturiko agiri idatzien gainean baloratuko ditu Batzordeak. Neurketa egiterakoan parentesi artean adierazitako zenbakiez baliatuko da, baloraziorik positiboena altuena izango delarik eta baxuena txarrena. Horrela, kopururik altuenetik baxuenera zerrendatuko dira aipatu proiektuak.

  3. Lehentasun-irizpideak. I. eranskineko 2. puntuan zehaztutako lehentasun-irizpideen arabera egingo da. «4,6»-kotik hasi eta «0»-koekin bukatuz, puntuz puntuko blokeak egingo dira zerrenda bakoitzean.

    Lehendik ikus-entzunezko proiektu horren gai berbera eta antzeko trataera didaktikoa eta teknikoa duen ikus-entzunezko ikasmateriala eginik badago, oraingoarentzat finkatuko den lehentasun-irizpideak 2 puntu galduko ditu.

  4. Proiektuaren egitura deritzon atalean gehienezko puntuazioa bideoen kasuan 24 puntukoa eta audioen kasuan 20koa izanik, gutxieneko puntuazioa 12koa eta 10ekoa izango da hurrenez hurren. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko litzateke.

    Proiektuaren egitura honela aztertu eta balioetsiko da:

    1. Plangintza:

      1. Proposamenaren plangintza: (1etik 4 puntura). Proposatutakoa aurrera eramateko plangintzaren egokitasun- edo desegokitasun-maila neurtuko da.

      2. Gida didaktikoa: (1etik 4 puntura). Gida didaktikoaren garapen-maila eta egokitasuna balioztatuko dira.

      3. Testuaren eta irudiaren arteko egokitze-maila: (1etik 4 puntura). Gidoi teknikoan proposaturiko testuak eta grafikoak landutako gaiarekin ongi uztartzen diren balioztatuko da (Bideoen kasuan soilik).

      4. Gidoi literarioa: (1etik 4 puntura). Gidoi literarioaren osotasuna eta egokitasuna neurtuko dira, proiektuak dituen helburu orokorrak kontuan izanik.

    2. Ezaugarri teknikoak:

      1. Gidoi teknikoa: (1etik 4 puntura). Gidoi teknikoaren garapen-maila, bere egokitasuna eta zehaztasuna.

      2. Aurrekontua: (1etik 4 puntura). Proiektuaren aurrekontua, gidoi teknikoaren eta adierazten den produkzio-ereduaren arteko adostasun-maila hartuko dira kontuan.

  5. Edukiaren egokitasuna deritzon atalean gehienezko puntuazioa 41ekoa izanik, gutxieneko puntuazioa 26koa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko litzateke.

    Edukiaren egokitasuna honela aztertu eta balioetsiko da:

    1. Helburuak:

      1. Formulazioa eta argitasuna: (1etik 4 puntura). Helburuen adierazpenaren argitasuna eta zehaztasuna neurtuko dira atal honetan.

      2. Indarrean dagoen OCDa kontuan izatea: (1etik 4 puntura). Dagokion OCDan adierazitako helburuak kontuan hartu diren ala ez neurtuko da.

      3. Egokitasun-maila: (1etik 4 puntura). Proiektuan adierazitako helburuak, proposatutako adin taldearentzat egokiak diren ala ez neurtuko da.

    2. Edukiak:

      1. OCDrekiko lotura: (1etik 5 puntura). Adierazitako edukiak dagokion OCDko edukiekin duen lotura neurtuko da.

      2. Gaiari buruzko informazioa: (1etik 5 puntura). Gaiari buruz jasotako informazioaren egokitasuna eta zuzentasuna neurtuko dira.

      3. Ikaslearen inguruarekiko hurbiltasuna: (1etik 5 puntura). Adierazitako edukiak ikaslearen ingurutik hurbil dauden, eta zer neurritan neurtuko da.

    3. Metodologia:

      1. Zuzen erabiltzeko aholkuak: (1etik 5 puntura). Ikasmateriala erabiltzeko proposamenak egokiak eta aberatsak diren, eta zenbatean, neurtuko da.

      2. Planteamendu interesgarri eta motibagarria: (1etik 5 puntura). Proiektuaren planteamenduak ikasleen artean sor dezakeen interesa eta motibazio-maila neurtuko da.

      3. Denboraren zehaztapena: (1etik 4 puntura). Eduki multzo bakoitza irakatsi eta ikasteko zehaztutako denboraren egokitasuna neurtuko da.

      Edozein kasutan ere, eta irizpide hauen aplikaziotik eratorritako ordenaren kaltetan izan gabe, lehen aipaturiko 3 multzo horien barruan multimedia-proiektuak lehenetsiko dira.

  6. Aipatutako bi zerrendak egin ondoren, eta 3, 4 eta 5. ataletan zehaztutako irizpideen arabera bi zerrenda horietan ezarritako ordenari hurrenez hurren jarraituz, ikasmaterial desberdinetarako proposatutako diru-laguntzen zenbatekoa batu egingo da, eginkizun honetarako prestatua dagoen diru-aurrekontua agortu arte.

  1. Baldintzak ondo betetzen dituzten eskabide gutxi jaso badira (edo eskabiderik ez bada jaso), eta honen ondorioz atal batean edo bestean Agindu honen 1. artikuluan jarritako diru-kopurua gastatzen ez bada, Ebazpen-batzordeak beste atal batean gastatzeko proposamena egin ahalko du, baldin eta diru-kopuruz zabaldu beharreko laguntza-atala oraindik ebatzi gabe baldin badago eta aplikatuko diren laguntza-gehigarriak deialdi-agindu honek ezarritako helburuetara bideratzen badira. Soberakinezko diru horiek erabiltzeko proposamena egiterakoan, motiboak egoki azaldu beharko ditu Ebazpen-batzordeak.

  2. Aurkeztutako proiektu bakoitzari dagokion laguntza-proposamena, bere defizit ponderatu hori alegia, % 70eraino murriztu ahal izango da defizit ponderatu guztien batura diru-partida osoa baino handiagoa baldin bada, diru-laguntzok ahal den proiektu gehienen artean banatu ahal izateko. Beraz, muga horretarainoko ikasmaterialei Defizit Ponderatuak adierazitako zenbatekoaren % 70 aginduko zaie gutxienez laguntza moduan: azken hau izango da diru-laguntza (Dl) zehatza.

  3. Muga horretatik beherako ikasmaterial-proiektuak laguntzarik gabe geratuko dira.

  4. % 70eko muga hori ezin gaindituko da, formula matematikoaren doitze-kontuetan izan ezik, diru-partida agortu izanagatik proiekturik laguntza gabe geratzen baldin bada.

  5. Bideo-serie bakoitzeko, gehienez ere, lau alek jaso ahalko du diru-laguntza.

  1. Bi produktorek serie edo ikasmaterial berdina prestatzeko eskabidea aurkeztuko balute, honako irizpide hauek jarraituko ditu Ebazpen-batzordeak laguntza agintzeko:

    1. Bi proiektuak onartzeko modukoak baldin badira, bilera bat egingo du Euskara Zerbitzuak produktore biekin, beren proiektua zer-nolako ikuspegitatik landuko duten zehazteko. Baldin Euskara Zerbitzuak ikusiko balu eskabide horiek berariazko bi proiekturen moduan lantzeko aukera badagoela, beren ikuspegiak desberdinak direlako-edo, bi produkzioei produktu desberdinen trataera emateko proposamena egingo dio Ebazpen-batzordeari.

    2. Esandako bileran ikasmaterial biek beren gaia ikuspegi berdinez lantzen dutela ikusiko balitz, aldiz, proiektu zehaztuena eta produkzio-epe laburrenekoa hobetsiko da.

(1) entitateak,

IFZ eta, jakinarazpen eta errekerimenduetarako,

egoitza (2) (e)ko kalean/plazan duena eta

horren izenean (3) , egintza honetan behartzeko bezainbat aginpide duenak/dutenek;

ABALATZEN DU(TE)

(4)

IFZ: ,(5)

(e)an ezarritakoaren arabera, honako

betebehar hauei erantzuteko: (6)

-(r)en aurrean (7) euro;

euro.

Honako abal hau solidarioa da obligaziodun nagusiari dagokionean, eta esklusio-eskubideari uko egitea dakar berekin; bestalde, abal-emaileak konpromisoa hartzen du, Gordailuen Kutxa Nagusiaren lehenengo errekerimendua jasotakoan, ordaintzeko; beti ere, hori bai, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege-Dekretuan, lege hori garatzeko arauetan eta Gordailuen Kutxa Nagusiari buruzko araudian ezarritakoari jarraiki.

Tokia, data eta sinadura

(1) Kreditu-entitatearen ala elkarren bermerako baltzuaren izena.

(2) Adierazi helbidea osorik: kalearen izena, zenbakia, pisua, atea, posta-kodea, herria eta lurralde historikoa edota probintzia.

(3) Ahaldunen izen-abizenak.

(4) Abalatutako pertsona juridikoaren izena edo, pertsona fisikoa bada, izen-abizenak.

(5) Aipa hemen, berme hau emateko beharra ezartzen duen arau edo artikulua.

(6) Administrazioko Organoa, Erakunde Autonomoa edo Herri Erakundea.

(7) Letraz eta zenbakiz.

EIMA programa

EUSKAL IKASMATERIALGINTZA

Sarrera-zigilua hemen bota:

2009

ESKABIDE-ORRIA

EIMA II: ikus-entzunezko ikasmaterialgintzarako laguntzak

2009ko ...............ren .....ko Agindua (EHAA, 2009-....-....)

Oharra: Letra handiz eta garbiz eman idatzizko erantzunak. Ahal bada, idazmakinaz hobe (ikus aginduko 10. artikulua).

EZAUGARRI OROKORRAK:

Ikasmaterialaren izenburua

Bideoa Audioa Multimedia Jatorrizkoa Bikoizketa edota egokitzapena

Editatuta al dago? Noizkoa du lege-gordailua: .

Produkzio-etxea (izena eta identifikazio fiskalaren zenbakia)

Kultur Ministeritzako errolda (errolda-mota eta zenbakia), hala dagokionean (bideoan):

Helbidea (kalea, zenbakia, posta-kodea, herria)

Telefonoa: Faxa: Helbide elektronikoa:

Ordainketarako argibideak (kontu korrontearen edo libretaren zenbakia, banketxea eta sukurtsala)

Ordezkari legala (izena eta NAN zenbakia)

Lanaren arduraduna edo koordinatzailea

(Ordezkari legalak betetzeko)

jaunak/andreak,

produkzio-etxearen izenean, eskaera-fitxa honetan emandako argibide eta datuak egiazkoak direla zin egiten du eta, orobat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2009. urteko EIMA II programaren laguntza-deialdian ezarri dituen baldintzen jakinaren gainean egonik, berauek zuzen betetzeko asmo sendoa adierazten du.

Lekua eta eguna, Sinadura eta zigilua,

ESKATZAILEARENTZAKO GORDEKINA:

Ikasmaterialaren izenburua

Sarrera-zigilua:

Produkzio-etxea

Eguna: Sinadura eta zigilua:

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

(Ikus aginduko 10. eta 11. artikuluak)

  1. Proiektuaren dokumentazioa:

    1. Aurkezpen-txostena.

    2. Proiektuaren egokitasun-eskaera egina edo jasoa izanaren berri ematen duen agiria (ikus aginduko 11. eta 17. artikuluak).

    3. Gida didaktikoaren azalpena (ikus aginduko 21. artikulua).

    4. Gidoi literarioaren azalpena.

    5. Gidoi teknikoa edo «story board»-a edo eskaleta.

    6. Diru-aurrekontu zehaztua eta justifikatua.

    7. Lan-fase desberdinetan erabiliko den tresneriaren zehaztasunak eta parte hartuko duten pertsonak.

      Oharra: agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira.

  2. Produktorearen dokumentazioa:

    Oharra: aurkezten diren agiriak kopiak badira, kotejatuak edo egiaztatuak izango dira ezinbestean.

    1. Kultura Ministeritzako erroldan egotea ziurtatzen duen dokumentazioa (dagokionean).

    2. Berekabuzko produktorea denean, NANaren kopia.

      Enpresa denean, eskritura edo akta, ordezkariaren izendapena eta beronen NANaren kopia.

    3. Produkzio-enpresen kasuan, IFZaren kopia.

    4. Zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.

    5. Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiria, enpresen kasuan soilik (SA, SL eta Koop.)

    6. Egile-eskubideen inguruko zinpeko aitormena.

      Produktore batek eskaera-fitxa bat baino gehiago aurkezten duenean, «2. Produktorearen dokumentazioa» saileko dokumentuak bakarrak izan daitezke fitxa guztientzat, f) puntukoa izan ezik.

      Serie baten jarraipenerako proiektua aurkezten denean, «1. Proiektuaren dokumentazioa» saileko c), d) eta f) puntuetako eskakizunak betetzeko, egindako kapituluen bi ale aurkeztuko dira.

      ZINPEKO AITORPENAK

      Eskabide hau sinatzen dugunok zera aitortzen dugu:

      Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik ez dugula zigor administratibo edo penalik jaso, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea dela bide inolako debekurik ere.

      Ez dugula zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen digun legezko debekurik ere.

      EZAUGARRI OROKORRAK:

      Gaia:

      Jakintzagaia(k):

      Irakasmaila(k) eta kurtsoa(k) Irakasteredua:

      Lehentasuna (ikus aginduko I. eranskineko 3.2. puntua):

      Ikuskodea (Administrazioak betetzeko)

      IRAUPENA:

      Salmentan jarriko denaren iraupen osoa:

      minutu minutuko emanaldi

      abesti

      Gida didaktikoaren orrialde-kopurua: formatoa: cm x cm

      inpresio-mota:

      IKASMATERIALAREN AZALPENA:

      GIZA TALDEA:

      Ikasmaterialaren egilea(k)

      Itzultzailea(k) (dagokionean)

      Giza taldea (talde didaktikoa eta teknikariak). Zehaztu bat-batekoa, amateurra edota profesionala den.

      EZAUGARRI TEKNIKOAK:

      Formatoa: Grabazioan: Editatze-lanean:

      Grabatzeko/errodatzeko/bikoizteko begiz jotako medio teknikoak:

      Grabatzeko/errodatzeko/bikoizteko begiz jotako produkzio-aukerak:

      Begiz jotako bideo-edizio mota eta baliabideak:

      Begiz jotako audio-edizio mota eta baliabideak:

      Begiz jotako grafikoak (zehaztu nolakoak eta nolako tresneriaren bidez sortzekoak):

      Begiz jotako errotulazioa (zehaztu nolakoa eta nolako tresneriaz sortzekoa):

      Bikoiztu behar den testu-kopurua: orrialde standard, take inguru

      Masterra aurkezteko begiz jotako data: 200.......-........-

      tirada aurkezteko begiz jotako data: 200.......-........-

      BEGIZ JOTAKO TIRADAREN DATUAK:

      Ale-kopurua : Proposatzen den jendaurreko gehienezko salneurria: euro.

      Produktua saltzeko edo salmentara aurkezteko itxura zehaztu:

      Begiz jotako banatzailea(k) (zehaztu):

      AURREKONTU-EREDUA

      Aginduko I. eranskineko 2. puntuan zehazten diren produkzio-kostuen arabera, zehaztu zein eredutara biltzen den (1, 2, 3):

      AURKEZTUTAKO AURREKONTUTIK OSATZEKO:

      Produkzio-kostuak:

      Atrezzoa euro.

      Aktoreak euro.

      Teknikariak euro.

      Bidaiak euro.

      Grafikoak euro.

      Produkzio exekutiboa euro.

      Grabaziorako tresneria/estudioa euro.

      Nahasketarako tresneria/estudioa euro.

      Guztira: euro.

      Tirada-kostuak:

      Azalgintza eta fotolitoak euro.

      Karatulen inpresioa euro.

      Gida didaktikoa euro.

      Duplikazioa euro.

      Tramitazioa euro.

      Bestelakoak (zehaztu): euro.

      Guztira: euro.

      Kostu mekanikoak (km) Guztira euro.

      DEFIZITARIOTASUNA

      1. Bezeria potentziala (ikus I. eranskineko 5. puntua)

      2. Tirada ale

      3. Begiz jotako salmenta ale

      4. Jendaurreko salneurria (BEZ kanpo) euro.

      5. Merkatari-prezioa euro.

      6. Salmentatiko diru-sarrerak (3x5) euro.

      7. Beste diru-sarrerak (adierazi zeintzuk) euro.

      8. Diru-sarrerak, guztira (6+7) euro.

      9. Kostu mekanikoa euro.

      10. Defizitariotasuna (9-8) euro.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik