- AGINDUA, 2009ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntzak emateko deia egiten duena (EIMA III). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntzak emateko deia egiten duena (EIMA III).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 124
- Hurrenkera-zk.: 3792
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/16
- Argitaratze-data: 2009/07/01
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza eta Kultura Sailaren uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuak bere seigarren artikuluan dioena garatuz, abuztuaren 1eko Aginduak (1983ko abuztuaren 19ko EHAAn) honela dio bere 6. artikuluan: «Hezkuntza eta Kultura Sailak behar diren neurriak hartuko ditu ikasmateriala dela medio euskarazko ikasketek ikasleari gastu gehigarririk ekar ez diezaioten. Beharrezko baliabideak ezarriko ditu, ondorioz, irakasmaila eta jakintzagai desberdinetan geroz eta neurri beteagoan euskarazko ikasliburu eta gainerako ikasmaterialak sorrarazteko, eta berorien prezioa erdal ikasmaterialek dutenaren antzekoa izan dadin segurtatuko du».
Hori guztia gogoan izanik, honako hau
Software arrunta arloan sorturiko ikasmaterialek, CD-ROM edo Internet euskarrietan, 28.895 euroko zenbatekoa izango dute.
Software multimedia arloan, CD-ROM (DVD) euskarrian, sorturiko ikasmaterialek, 300.000 euroko zenbatekoa izango dute.
Software multimedia arloan, Internet euskarrian, sorturiko ikasmaterialek, 450.000 euroko zenbatekoa izango dute.
Aurreko puntuan jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetan, eta zenbateko horien ebazpena hartu aurretik, agortu gabeko diru-partidarik balego. Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da aldaketa horren berri.
Deialdi honetako diru-laguntzak lehiaketa bidez erabakiko dira.
Heziketa-zikloek eta Lanbide Heziketak dituzten ezaugarriak kontuan izanik (espezialitate desberdinen kopuru zabala eta kopuru horrek eragindako dibertsifikazioa batetik, eta espezialitate bakoitzean dagoen ikasle kopuru murritza bestetik) beharrizan bereziak sortzen ditu ikasmaterialgintzak irakasmaila horietan.
Ikasmaterialen premia berezi horri erantzuteko, Lanbide Heziketarako eta Heziketa-zikloetarako prestatutako Interneterako proiektuek tokia izango dute laguntza-deialdi honetan.
Era berean, gainerako irakasmailetarako egokiak diren Internet bidezko lanak ere diruz lagundu ahal izango dira: euskara edo euskaraz irakasteko Internet bidezko multimedia programak, eta curriculumaren euskal dimentsioari dagozkionak, berariaz onartuko dira laguntza-deialdi honetan.
Eskolatik kanpora ere erabil daitezkeen ikasmaterialak diruz lagundu ahal izango dira orobat. Asmoz eta aurreikuspenez eskolan erabilgarri diren proportzioan lagunduko dira diruz. Kasu hauetan defizit ponderatua erdira eramango da.
Produkzio bat euskal jatorrizkotzat hartua izateko, testuak euskaraz prestatua eta idatzia egon behar du. Bere lehen argitalpena euskaraz bakarrik egingo da eta hurrengo 12 hilabeteetan ez da beste inolako hizkuntzatan argitaratuko.
Euskaraz eta erdaraz batera produzitu edo 12 hilabeteko epean argitaratutako ikasmaterialen kasuan, bi hizkuntzentzat komunak diren produkzio-kostuen % 50 hartuko da kontuan.
Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzarako ikasmaterialen laguntza kalkulatzeko garaian, euskarak duen presentzia eta moldaketaren zenbatekoa hartuko ditu kontuan Ebazpen-batzordeak.
Euskara lantzeko edukizko softwarea (oinarrizko curriculum-diseinuetan, curriculum garapenerako dekretuetan eta indarrean dauden ikasketa-planetan agertzen diren eduki zehatzak lantzeko);
Erabiltzailearen lagungarri den oinarrizko softwarea (egokitua edo sortua). Mota honetako softwaregintza, gelan ikasten den curriculuma lantzeko tresneria osagarri edo erreminta gisa erabiltzen bada, eta orduan bakarrik, hartuko da kontuan:
Erabiltzaileentzako erabilbideak.
Jakintzagai desberdinetan erabil daitezkeen joko irekiak, etab.
Testu-lanketarakoak, pakete bateratuak.
Euskara ez den beste jakintzagaiak lantzeko edukizko softwarea (oinarrizko curriculum-diseinuetan, curriculum garapenerako dekretuetan edota indarrean dauden ikasketa-planetan agertzen diren eduki zehatzak lantzen dituzte, eta programa bakoitzak eduki jakin batzuk eta horiek bakarrik lantzen ditu);
Informatikazko lengoaiak eta beren garapenak;
multimedia-proiektuen informatikazko zatia (grafikoak barne). Ikus-entzunezkoaren atalari dagokion zatia EIMA II programako deialdiaren bidez lagunduko da eta inprimaturikoa EIMA I programako deialdiaren bidez. Bi deialdi horiek zein bere aginduz argitaratzen dira.
ikastetxeetako gestio-lanetan lagungarri diren software-programak, aplikazioak, tresnak etab.
Interneten eskuragarri jartzeko prestatutako ikasmaterialak.
Deialdi honen beharretarako, bi eratara ulertzen da multimedia hitzaren esanahia:
Oinarri anitzetan, aldi berean eta koordinaturik argitaratutako ikasmaterialak;
Media-era desberdinak biltzen dituen oinarri bakarrean argitaratutako ikasmaterialak (MPC I standardeko CD-ROM-a adibidez).
Produktua bere osoan harturik, soil-soilik software-oinarriari dagokion laguntza emango da. Beste oinarrien kasuan, inprimaturikoan edo ikus-entzunezkoan, EIMA programako beste bi deialdiren barruan emango zaie babesa.
Partez edo osoz herri-aginteen, zuzenbide pribatuko herri-aginteen edota herri-aginteen parte hartze nagusia duten sozietate pribatuen copyright-ez hornituriko hezkuntza-softwarea.
Doan banatzekoa den hezkuntza-softwarea (Interneten jartzekoak diren ikasmaterialak izan ezik).
Aurreko urteetako EIMA III deialdietan laguntza agindu zaion edo jaso duen hezkuntza-softwarea.
Ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Ezingo dute deialdi honetan parte hartu Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenek. Honen haritik, Lege horrek aipatu artikuluan ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitormena egin beharko du eskatzaileak.
Deialdi honi dagokionez, materialaren produkzio-data gisa zera hartuko da: ikasmaterialaren masterra, ikasmaterialen egokitasun-aitormenerako bidea arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan (1998ko azaroaren 27ko EHAAn) eskatutako eskabide-orria, ikasmaterialaren proiektua, eta bestelako osagarriak Hezkuntza Sailburuordetzako Euskara Zerbitzuan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 atalean zehazten duen edozein bulegotan Hezkuntza Sailaren hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jasotzeko entregatutako eguna.
Aurkezteko epea agindu hau indarrean jartzen den egunean hasi eta hilabete luzatuko da.
Eskabide-orria produkzio-etxearen legezko ordezkariak sinatuko du.
Eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa 11. artikuluan zehaztutakoa da.
Eskabide-orri bana aurkeztuko da salmentan jarriko den produktu bakoitzarengatik edota interneten eskuragarri jartzeko den proiektu bakoitzarengatik, nahiz eta produktu horrek programa bat baino gehiago izan edo ikastunitate bat baino gehiago landu. Salmentan jarriko den produktu hori pakete bat baldin bada, CD bat baino gehiagoz osatua, berdin jokatuko da.
Eskabide-orria Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egoitza nagusian (EIMA III programa), edota Hezkuntza Ordezkaritzetan (Informazio edo Euskara ataletan) ere jaso ahal izango da. Sailaren web orrian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) ere eskura daiteke.
Eskabideok aipatu berri diren lekuetan edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 atalean zehazten duen edozein bulegotan aurkeztuko dira.
Eskabide bat behar bezala bete gabe aurkezten bada, berau osatzeko hamar lan-eguneko epea emango du Hezkuntza Sailburuordetzak. Epe hori igaro ondoren, eta motibo sendorik gabe, eskatutako datuak ematen ez badira atzera egiten dela ulertuko da, horretarako ebazpena emanez.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko baimena ematen dute, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Proiektuaren dokumentazioa. Ondoren zerrendatzen diren agiri hauen guztien bina kopia aurkeztu beharko dira:
Aurkezpen-txostena. Proiektuaren justifikazioa, non eta nola sortua den, zein hezkuntza-xede jakini erantzun nahi dion eta aplikatzeko aukera konkretuak.
Aurkeztutako proiektuak, aurretik, Hezkuntza Sailaren onespenerako eskaera egina edota egokitasun-aitormena jasoa badu, egoera horren berri ematen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Gida didaktikoaren azalpena (ikus 20. artikulua).
Testuen azalpena edota eredua. Euskararako egokitzapenen kasuan, egingo diren itzulpenen proba eta itzultzailearen datuak azaldu behar dira.
Gidoi teknikoa edota «demoa», edota jatorrizko programa, kasuan-kasuan. Derrigorrezkoa da erabiliko diren oinarrizko algoritmoak zehaztea, sortuko diren grafikoen eta animazio-simulazioen ereduak aurkeztea, gai bakoitza nola eta zein prozeduraz landuko den zehaztea, ariketa-ereduak aurkeztea.
Diru-aurrekontu zehaztua eta justifikatua, produktore bakoitzak ohi duen moduan.
Norbanako edo enpresa produktorearen dokumentazioa. Aurkezten diren dokumentuak kopiak badira, erkatuak edo egiaztatuak izango dira ezinbestean.
Eskatzailea pertsona fisikoa denean, bere NANaren fotokopia. Eskatzailea enpresa bat denean, berriz, O.K. (Ondasun Komunitatea), S.A. (Sozietate Anonimoa), S.M. (Sozietate Mugatua), etab. enpresa sortzearen akta edo eskritura, ordezkari legalaren izendapenaren eta NANaren kopia aurkeztu beharko da.
Produkzio-enpresen kasuan, IFZren (Identifikazio Fiskalaren Zenbakia) kopia aurkeztu beharko da.
Kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinaturiko ziurtagiria, produkzio-etxea bere zergen ordainketan egunean egotea ziurtatzen duena.
Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiria, enpresen kasuan soilik (SA, SL eta koop. soz.).
Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak dituela ziurtatzen duen zinpeko aitormena, enpresaren ordezkari legalak sinatua.
Norbanako edo enpresa produktoreak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, «2. Produktorearen dokumentazioa» ataleko dokumentuak bakarrak izan daitezke fitxa denentzat, e) puntukoa izan ezik.
Goian adierazitako agiri bat edo beste administrazio honetara lehendik bidali bada, eta honen eskuetan dagoela bost urte baino gehiago igaro ez bada, eskatzaileak ez du berriro aurkeztu behar izango, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 35. artikuluan agintzen duenari jarraituz. Hala ere, eskatzaileak delako dokumentu hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen adierazi beharko dio Hezkuntza Sailari, eskabidea egitearekin batera.
Serie baten jarraipenerako proiektua aurkezten denean, «1. Proiektuaren dokumentazioa» ataleko c), d) eta f) puntuetako eskakizunak betetzeko, egindako programen bi ale aurkeztuko dira.
Deialdi honetara biltzen diren banakako produktoreek edota produkzio-etxeek hezkuntza-softwarea egiteko beste edozein herri-agintetatik edo erakunde pribatutatik laguntzarik eskatua badute edota halakorik jasoak badira, horren berariazko azalpena egin beharko dute eskabide-orrian.
Deialdi honen babesean egiteko den edozein hezkuntza-softwarek bere salneurria inprimaturik eraman beharko du karatulan edo azalean, leku agerian eta ondo ikusteko moduan.
Deialdiaren Ebazpenean, hala dagokionean, proiektu bakoitzaren gehienezko salneurria adieraziko da.
Argitaratutako ikasmaterialean testu guztiak euskara hutsean eman beharko dira, bai karatulan, bai gida didaktikoan eta bai konpaktuaren pegatinean.
Honako hauek dira, gutxienez, gida didaktikoak izan behar dituen ezaugarriak:
Ezaugarri teknikoak eta softwarea instalatzeko edo martxan jartzeko aholku teknikoak.
Helburuak. Zer helburu lortu nahi diren ikasmaterial horrekin eta nori zuzendua dagoen, beti ere oinarrizko curriculum-diseinuei, curriculum garapenerako dekretuei edo indarrean dauden ikasketa-planei erreferentzia eginez.
Oinarrizko curriculum-diseinuetako, curriculum garapenerako dekretuetako edota indarrean dauden ikasketa-planetako zein edukirekin duen harremana edota zein landu nahi dituen.
Noiz eta nola erabili. Ikasmaterialaren erabileraren inguruko metodologi aspektuak.
Gidoia edo blokekako laburpena, denborak zehaztuz.
Glosarioa.
Bibliografia. Ikasleek eta irakasleek eskura dituzten liburuen zerrenda.
Lanaren egileen eta parte-hartzaileen zerrenda, eta hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jaso izanaren berri ematen duen esaldia eta data.
Gida didaktikoak CD-ROMean edota Interneterako ikasmaterialean egon behar du (liburu elektronikoetan izan ezik): «menuan» integratua (irakurri eta inprimatzeko aukerekin) edota autoexekutagarri diren «irakurri» eta «idatzi» fitxategi moduan.
Programaren ildo nagusiak xedeen, edukien eta ekintzen araberako moduluetan antolaturik egotea.
Pantaila bakoitzaren iraupenak ikaslearen ikasteko erritmora egokiturik egotea. Ikasleak pantailak pasatzeko edota denbora kontrolatzeko aukera izatea.
Gaia bera, berezkoa duen zailtasunaren arabera, zailtasun-maila desberdinen arabera antolatzea.
Ikasleak, ikasten duen neurrian, atzera egiteko edo beste bide batetik joateko aukera izatea.
Irakasleak ikasle desberdinentzako zailtasun-maila desberdinak hautatzeko, eta beren jarraipena egiteko, ahalmena eta aukera izatea.
Softwareak aurkezten duen edukia osatzeko edo aldatzeko aukera izatea irakasleak.
Hastera, jarraitzera edota berriro hastera bultzatzen duten elementu edo planteamendu motibatzaileak izatea.
Ordenagailuak eskaintzen dituen ahalmen teknikoak lagungarri didaktiko moduan aprobetxatzeko era: irudiak argiak eta neurriz egokiak izatea, eta testu, irudi eta soinuen arteko harremanak atseginak.
Programak egiten dituen simulazioak benetako errealitatearekin bat etortzea.
Gaizki erantzunez gero, benetako erantzuna emateko aukerarik edota hutsak sumatzeko laguntzarik izatea.
Eguneroko eginkizunetan erabiltzen diren ikasmaterialekin integratuta egotea.
Ikaslea ebaluatzeko modua izatea, bai erabiltzailearentzat eta bai tutorearentzat. Erantzunen puntuazioak edo denborak gordetzeko aukera ere bai.
Erantzun irekiak onartzeko ahalmena izatea.
Integrazio-maila ona (multimedia-proiektuetan).
Planteamendu interaktiboa.
Informatikaz ez da ezer askorik jakin beharko programa erabiltzeko.
Beste euskarri batzuetan eginiko ikasmaterialek baino kalitate hobea izatea.
Edozein aurreiritzi-mota kanpoan uztea.
PC bateragarriak (MPC I standarda aukeran).
Prozesadorea: Pentium.
Koloredun VGA txartela (640 x 480 pixel, 256 kolore).
Soinua (aukerakoa Sound Blaster txartela edo bateragarria).
3 ½ko diskete-irakurlea (dentsitate gorena).
CD-ROM irakurlea (aukeran, MPC I standardaren arabera).
Edozein ordenagailu-mota erabiltzen dela eta edozein erloju-abiadura duela, programan dauden ariketen abiadura beti berdina izango da.
Ikasle elbarrien behar berezietarako softwareari dagokionez, berariazko gailuak eransteko aukera aztertuko da, beti ere oinarrizko ekipoaren komunikazio-ate standardaren bidez (seriean, paraleloan).
Netscape 3.11 edota Explorer 4.00rako prestatuak egongo dira ikasmaterial horiek.
Testuak: HTML formatuan egongo dira orritik besterik gabe irakurtzekoak diren kasuetan. Testua hautatu eta disko gogorrera eramatekoa baldin bada, testuak Word-en, RTF formatuan edota PDF formatuan (azken formatu hau erabiliz gero, Acrobat Reader programa instalatzeko aukera eman beharko zaio erabiltzaileari) egon beharko du.
Programak: Interneten zuzenean erabiltzekoa izan daiteke edota fitxategi gisa hartu eta ondoren disko gogorrean instalatzekoa. Azken hauetan prestatzaileak kontuan izan beharko du fitxategiaren tamaina eta horren arabera moduluetan edo ataletan banatu beharko du (konprimitutako 3 Mbeko moduluetan hain zuzen ere.)
Tirada hau ohiko moduan egin beharko du produktore edo enpresa bakoitzak, agindu honetan zehaztutako baldintzak errespetatuz. Kopia guztiek, CD-ROM/Multimedien kasuan eta Interneterako prestatutakoak izan ezik, segurtasun-maila handiko babes-sistema eraman beharko dute berekin.
Aipatutako tirada horren banaketa bost urterako ziurtatu beharko da. Interneterako prestatutako ikasmaterialen kasuan ere ikasmaterial horrek bost urtez egon beharko du eskuragarri aipatu sarean.
Hezkuntza sailburuordea, batzordearen buru.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
Euskara Zerbitzuaren burua.
EIMA III-ko teknikaria, batzordearen idazkari.
Batzorde honen aholkulari gisa, jakitun beregain edo profesionalak kontuan hartu ahal izango dira.
Agindua indarrean jarri eta, beranduenik, sei hilabeteko epean hartuko da Ebazpena. Laguntza-eskatzaile bakoitzari emango zaio Ebazpenaren berri.
Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun naturaleko epea izango du produktore bakoitzak, bere produkzioa egingo duen ala ez ziurtatu eta lan-egutegia idatziz aurkezteko. Ziurtapen hau egiten ez badu, diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.
Laguntza-eskatzaileetariko bat edo gehiago hartutako Ebazpenarekin ados ez balego eta gora jo nahi balu, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean.
Esandako epean hartu beharreko Ebazpena hartuko ez balitz, halere, isiltasuna ezezko erantzuna bailitzan jokatuko litzateke.
Jarraipen-batzordearen partaideak honako hauek dira:
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, batzordearen buru.
Euskara Zerbitzuaren burua.
EIMA III-ko teknikaria, idazkari.
Jarraipen-lanaren inguruan sortutako gertakari desberdinen onarpena ere Jarraipen-batzordearen esku geratzen da.
Berari dagokio, orobat, hasieran agindutako laguntzan kopuru-aldaketarik egiteko motiborik dagoen aztertzea eta Hezkuntza sailburuordeari hartarako proposamena egitea.
Batzorde honen aholkulari gisa, jakitun beregain edo profesionalak kontuan hartu ahal izango dira.
Hezkuntza-softwarearen masterra produzitu ondoren, Hezkuntza Sailburuordetzako Euskara Zerbitzuan 2 kopia (CD-ROM edo DVD formatuan) eta masterrarekin batera ikasmaterialen egokitasun-aitormenerako bidea arautzen duen azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan eskatzen duen eskabide-orria, ikasmaterialaren proiektua, etab. aurkeztu beharko dira Hezkuntza Sailaren egokitasun-aitormena jasotzeko 2010eko abuztuaren 31 baino lehen onetsiak izan daitezen. Kopia bakoitzak bere gida didaktikoa izango du, azterketa-lanari ekiteko. Kopia hauek babestuak izango dira CD-ROM multimedien kasuan izan ezik. Hezkuntza-software batek egokitasun-aitormena jaso ahal izateko, azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan jasotako hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-azterketak gainditu beharko ditu. Egokitasun-azterketa hauek hilabeteko epean egingo dira.
Agindu honetan adierazitako baldintzak eta azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-azterketei buruz jasotakoak behar bezala bete badira, eta materialak (X, XI eta XII. kapituluen arabera) egokitasun-azterketak gainditu eta hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jasotzen badu, aurkeztutako materialaren parte bat (lan-kopia bat) atzera itzuliko da produktoreak tirada egiteko.
Masterrak hizkuntzazko eta teknikazko onespenik jasoko ez balu, Hezkuntza Sailburuordetzako Euskara Zerbitzuak egin beharreko aldaketen proposamena egingo dio produktoreari, lana atzera itzuliz proposaturiko aldaketak egiteko. Produktorea zuzenketekin ados egon ez eta zuzenketen gaineko alegazioak egin nahiko balitu hamabost lan-eguneko epea izango du horretarako. Ikus honen gainean azaroaren 3ko 295/1998 Dekretuan honen gainean esaten dena. Bigarren saioan egokitasun-azterketak gainditzen baditu eta ikasmaterial horrek Hezkuntza Sailaren egokitasun-aitormena jasotzen badu, a) puntuan bezala jokatuko da; baina materiala egokitasun-azterketetara aurkezten ez baldin bada, edota haiek gainditzen ez baldin baditu, Hezkuntza Sailburuordetzak, interesatuari aurretik entzunez, ukatu egin ahal izango dio agindutako laguntza azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera sarrera publiko moduan bueltatu beharrean aurkituko da dirua laguntza-jasotzailea bere garaian agindutako laguntzaren gaineko diru-aurrerakina abal bidez jaso bazuen.
Tirada egin ondoren, edota ikasmateriala Interneten eskuragarri jarri ondoren, beti ere masterraren egokitasun-aitormena jaso eta hiru hilabete pasa baino lehen, ondoren zehaztutakoak aurkeztu beharko dira Hezkuntza Sailburuordetzako Euskara Zerbitzuan aztertzeko:
Merkataritza-baliorik gabeko erakuskari moduan erabiliko diren 46 ale (Interneteko ikasmaterialen kasuan izan ezik). Horietarik, 2 ale EIMA programara bidaliko dira, ikasmaterialari egitea dagokion tiradaren egokitasun-azterketa egin dakion. Gainerako 44 aleak EIMA Programak Eibarren (Gipuzkoa) duen Dokumentazio Zentrora bidaliko dira. Era berean, Interneterako ikasmaterialen kasuan Interneteko helbidea eta beharrezko klabeak jasotzen dituen idazki ziurtatua bidali beharko dira.
Banaketaren ziurtagiria. Banakuntzari ekin zaiola ziurtatu beharko da, banaketa-enpresak/ek sinatutako agiri baten bidez (bost urterako banaketa-konpromisoa, merkatari-prezioa, tirada eta salmenta-prezioa adierazi beharko dira bertan) (Interneteko ikasmaterialen kasuan, ikasmateriala Interneten eskuragarri gutxienez bost urtez egongo dela ziurtatzen duen zinpeko aitormena produktoreak izenpetuta).
Lege-gordailua egin izanaren froga-agirien fotokopia.
Arduradunaren zinpeko aitormena, hezkuntza-software jakin hori produzitzeko eta merkaturatzeko eskaera-orrian aitortutako diru-kopuruak erabili direla ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz. Euskara Zerbitzuak faktura bidezko egiaztapena eska diezaioke produktoreari, hala iritziz gero.
Produktorearen zinpeko aitormena tirada non jasotzen den adieraziz eta biltegiaren helbidearen berri emanaz (Interneteko ikasmaterialen kasuan zinpeko aitormen baten bidez ikasmaterial hori Interneteko zein helbidetan dagoen eskuragarri adierazi behar du produktoreak.)
Legeen aldaketaren ondorioz dokumentazio gehigarririk behar izanez gero, laguntza-deialdiaren ebazpenean zehaztuko da.
Tiradaren egokitasun-azterketa honen erantzuna hilabeteko epean emango da.
Hezkuntza-softwareak hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jaso ondoren eta tirada ere onartzen bada, agindutako laguntza luzatuko zaio diru-jasotzaileari. Ordainketa gauzatu aurretik Hezkuntza Sailburuordetzak banaketarako prestaturiko ale guztiak ikuskatu ahal izango ditu. Diru-jasotzaileak laguntzaren % 50eko aurrerakina eskatu bazuen, 37. artikuluan esandakoaren arabera, laguntza ordaintzeko ohiko tramitearen ordez beste laguntza-erdiaren ordainketa egingo da eta bere garaian gordetako abala itzuliko zaio. Interneten eskuragarri edo erabilgarri jarritako ikasmaterialen kasuan aurreikusitako tokian kokaturik dagoela eta behar bezala funtzionatzen duela konprobatuko du Hezkuntza Sailak.
Egiaztapenak egin ondoren ikasmaterialari hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena ukatu edota agindu honetan ezarritako baldintzen arabera tirada hori edota Interneten jarritako ikasmateriala onartzen ez bada, ostera, kopiatze-lanak berritzera, edota Interneten jarritako ikasmaterialari egin beharreko aldaketak idatziz bidaliko ditu Hezkuntza Sailburuordetzak, epe jakin batean eta dagozkion aldaketak proposatuz. Bigarren azterketa gaindituz gero, a) puntuan adierazitako eran jokatuko da. Gainditzen ez baldin badu, ordea, Hezkuntza Sailburuordetzak ukatu egingo du agindutako laguntza, 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAAn) dioenaren arabera agindutako diru-laguntzaren abal bidezko aurrerakinik jaso bazuen sarrera publiko moduan bueltatu beharrean aurkituko da diru-jasotzailea.
Hezkuntza Sailburuordetzak tirada ikuskatu ahal izango du, laguntza ordaindu aurretik. Horretarako, tirada egin bezain azkar kasuan kasuko produkzio-etxeak horren berri emango dio Euskara Zerbitzuari ikasmaterialok ikusgai non dauden azalduz. Astebeteko epean, Zerbitzu honek bertara joan eta kopurua zenbatzeko eskubidea izango du, interesatuarekin batera akta jasoaz eta biek izenpetuz.
Horren ondoren, edo astebeteko epe hori amaitu bezain azkar, tirada ikuskatzeko eskubidea galdu egingo du Hezkuntza Sailburuordetzak. Faktura edo bestelako dokumentu bidezko egiaztatze-lana egiteko eskubide osoa gordeko du, halere, geroko.
a) 16. artikuluan zehaztutako hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormena jaso izanaren berri ematen duen esaldia eta data.
Programa-mota eta helburuak: produzitutako softwareak bat etorri beharko du eskabide-orrian azaldutako xede, eduki, trataera-mota eta abarreko ezaugarri pedagogikoekin.
Produkzio-kostua. Hezkuntza Sailburuordetzak egoki baderitzo, laguntza-jasotzaileak eskabide-orrian adierazitako produkzio-kostuen justifikazioa edo ziurtapena aurkeztu beharko du.
Lan-bolumena. Eskabide-orrian adierazitakoari bere hartan eutsi beharko zaio; % 10etik gorako aldaketak justifikatu egin beharko dira.
Salneurria. Tirada-kopurua.
Tirada. Kalitatea, ale-kopurua eta zenbakitzea.
Prestaera. Karatula, pegatina, lege-eskakizunak (Lege-gordailuaren zenbakia) aurreko bi leku horietan agertzea, baita hizkuntzazko eta teknikazko egokitasun-aitormenarena ere.
Banaketa-sarea. Eskabide-orrian aurrez ikusitakoa edo antzekoa izan beharko du, gutxienez.
Banaketa-ziurtagiria. Eguna, merkatari-prezioa, tirada eta salmenta-prezioa.
Lege-gordailua egin izanaren froga-agirien fotokopia.
Arduradunaren zinpeko aitormena, ikasmaterial jakin hori produzitzeko eta merkaturatzeko eskabide-orrian aitortutako diru-kopuruak erabili direla ziurtatuz, edota, bestela, kopuru hura zuzenduz eta benetakoa adieraziz. Euskara Zerbitzuak faktura bidezko egiaztapena eska diezaioke produktoreari, hala iritziz gero.
Arduradunak eginiko ziurtagiria, ziurtagiri horretan tiradaren aleak non bildu diren eta kasuan kasuko biltegiaren helbidearen berri eman beharko da.
Lege-aldaketarik tartean gertatuko balitz, eta ondorioz dokumentu gehiago aurkeztu beharra suertatuko, deialdi honen ebazpenean emango da horren berri.
Interneterako prestatutako ikasmaterialen ezaugarri bereziak direla-eta, gorago aipaturiko agirietako batzuk soilik eskatuko zaizkie produkzio-etxeei, era honetako ikasmaterial bereziei dagozkienak hain zuzen ere.
Lehenengoa. Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.
Bigarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka, interesdunek, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, eta errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Interesdunek, bestela, zuzen-zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan; bigarren aukera horretaz baliatzeko epea, berriz, bi hilabetekoa izango da Agindua aldizkari ofizial horretan argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 16a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Deialdi honetara bildu eta ontzat eman den ikasmaterial bakoitzari legokiokeen laguntza-proposamena kalkulatzeko kostuak hartzen dira kontuan.
Software-proiektuen kostua. Software-proiektuaren kostua aztertzerakoan bere kostu mekanikoa (Km) hartuko da kontuan, hau da, produkzio-kostua (Pk) gehi tirada egiteko kostua (Tk).
Km = Pk + Tk
Produkzio-kostuak softwarearen originala lortzeko egin behar diren lanak hartzen ditu kontuan. Bertan ez dira egile-eskubideak eta sorkuntza-kostuak sartzen.
Tirada-kostuak, salmentarako egiten den tiradaren kostua gehi Euskara Zerbitzuari eskuratu beharreko merkataritza-baliorik gabeko erakuskarien kostua hartuko ditu kontuan.
Interneterako prestatutako ikasmaterialen kasuan produkzio-kostuak soilik hartuko dira kontuan eta bertan softwarearen master originala lortzeko egin behar diren lanak gehi ikasmaterial hori Interneten eskuragarri jartzeko egin beharrekoak hartuko dira kontuan.
Gehienezko produkzio-kostuak. Hezkuntza-softwareen (CD-ROM multimediak, Interneteko hezkuntza-softwareak eta software arruntak) laguntza-kopuruak finkatzeko, ondoren zehazten diren gehienezko produkzio-kostuak (BEZ kanpo) ezartzen dira:
Ereduak Diru-tarteak
Software arrunta CD-ROM: jatorrizkoa 9.116,31 euro
Software arrunta CD-ROM: itzulpena edo egokitzapena 4.975,62 euro
Software multimedia CD-ROM (DVD): jatorrizkoa 48.982,81 euro
Software multimedia CD-ROM (DVD): itzulpena edo egokitzapena 16.578,68 euro
Software arrunta Internet: jatorrizkoa 9.116,31 euro
Software arrunta Internet: itzulpena edo egokitzapena 4.975,62 euro
Software multimedia Internet: jatorrizkoa 48.982,81 euro
Software multimedia Internet: itzulpena edo egokitzapena 16.578,68 euro
Gehienezko produkzio-kostuak horiek izanik, produkzio-etxeek eskaera-fitxetan adierazitako produkzio-kostuen ereduak EIMA III deialdiko aditu teknikoak baloratutakoekin bat datozen edo ez ikusiko da. Bat ez datozen kasuetan produkzio-etxeak adierazitako produkzio-kostua aditu teknikoak iritzitako produkzio-kostuaren eredura egokituko da. Azken kasu hau ematekotan, hau da, aditu teknikoaren iritziz produkzio-kostua aldatu beharra dagoenean, produktoreari kontsultatuko zaio aurretik.
Deialdi honen Ebazpen-batzordeak, aditu teknikoaren irizpen-txostena kontuan izanik, produktoreak aurkezturiko aurrekontua aldatzeko proposamena egin ahal izango dio Hezkuntza sailburuordeari.
Aditu teknikoak ontzat emandako produkzio-kostua izango da Ebazpen-batzordeak diru-laguntza kalkulatzeko aintzat hartuko duena.
Honako parametro hauek, besteak beste, kontuan hartuz egingo du aditu teknikoak aurrekontuaren aztertaketa: testuaren orrialde-kopurua (itzulpenetan eta jatorrizkoetan), erabilitako ingurua, erabilitako lengoaia, grafikoak (zailtasuna, kopurua, lengoaia), aldatu behar diren grafikoak (itzulpenetan), sortu beharreko grafikoak, sortu beharreko fitxategi-kopurua, dokumentazio-lana, batez besteko erabilera-denbora, sortu beharreko gida- edo laguntza-mota, programa-mota (simulazioa, azalpena/tutoriala, ariketak, oinarrizkoa/erreminta), lan-ordu kopurua.
Deialdi honetako ikasmaterialen kostu-kalkulua egiterakoan, besteak beste, honako irizpideok hartuko ditu Ebazpen-batzordeak kontuan:
CD-ROMen tirada-kostua aleko 7 eurokoa izango da gehienik.
Jatorrizko CD-ROM multimedia berrien kasuan, diru-laguntzak kalkulatzeko Ebazpen-batzordeak aurreko urtean onartutako kostu mekanikoak hartuko dira abiaburu, kopuru horri % 3ko igoera ezarriz.
Laguntza-proposamena Ebazpen-batzordeak onartutako kostua (produkzio-kostua + tirada-kostua) izango da.
Deialdi honetara bildu eta baldintzak betetzen dituzten ikasmaterialen izaera dela-eta, aparteko hiru zerrenda egingo dira: software arruntak (CD-ROM edo Internet), software multimediak CD-ROM (DVD) eta software multimediak Internet.
Gaur eguneko irakaskuntzan zer-nolako ikasmaterialen beharra dagoen ikusita, aurkeztu eta onartutako proiektuekin aurreko puntuan aipaturiko hiru zerrenda horiek egiteko eta zerrenda horien barruan aurkeztu eta onartutako proiektuak ordenatzeko honako irizpide nagusi hauek finkatu dira:
Lehentasun-irizpideak.
Proiektuaren egitura.
Edukiaren egokitasuna.
Lehentasun-irizpidea, Proiektuaren egiturako Gida Didaktikoa azpi-artikulua eta Edukiaren egokitasuna neurtzeko, produktoreek beren proiektuak horretarako eratutako Balorazio-batzorde baten aurrean aurkeztuko dituzte Batzordeak hala eskatuz gero.
Batzorde honetako partaideak Hezkuntza sailburuordeak izendatuko ditu.
Balorazio-Batzorde horrek eranskin honetako 4, 5 eta 6. ataletan zehaztutako irizpideak jarraituko ditu neurketa egiteko.
Proiektuaren egiturako gainerako gaiak produktoreek aurkezturiko agiri idatzien gainean balioztatuko ditu Batzordeak. Neurketa egiterakoan parentesi artean adierazitako zenbakiez baliatuko da. Baloraziorik positiboena altuena izango da eta baxuena negatiboena. Proiektuak lortutako puntuaziorik altuenetik hasita puntuaziorik baxuena lortu dutenetara zerrendatuko dira.
Lehentasun-irizpideak. Hezkuntza-software desberdinen beharra neurtu ahal izateko, jarraian azaltzen diren bi lehentasun-irizpideok hartuko dira gidari: lehentasunezko ildoak batetik, eta asignaturen lehentasun-indizeak bestetik. Asignaturen lehentasun-irizpideak 0, 1, 2, 3 edo 4 puntuz zehazten dira. Deialdira aurkeztutako proiektuari dagokion lehentasun-irizpidearen puntuazio globala beste 0,6 puntuz igo ahal izango da gehienik, ikasmaterialak tratatzen duen jakintzagaia beheko taulan adierazitako lehentasunezko ildoen programetako kontzeptuekin indarturik egonez gero.
Proiektuak, azkenik, puntuazio global handienekotik txikienekora ordenatuko dira.
Lehentasunezko ildoak:
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ezarritako lehentasunezko ildoak eta programak direla eta, proiektuaren helburuek ildo horiekiko duten lotura eta edukiei emandako trataera baloratuko dira. Puntuaketa 0 0,2 0,4 edo 0,6koa izan ahal izango da, kontutan hartuz lehenetsiko direla ildo barneko programa bati dagozkienak. Lehentasunezko ildoetan lortutako puntuaketa lehentasun-irizpideko zenbakiari gehituko zaio.
Lehentasunezko ildoak Programak
Hezkuntza-premia bereziak
Gizarte eta kultura aniztasuna Kultura artekotasunerako eta ikasle etorri berrien inklusiorako programa
Berdintasuna eta generoa
Aitzindaritza eta kudeaketa prozesuak Kalitatea hezkuntzan programa
Elkarbizitza eta hezkuntza komunitatea Elkarbizitzan, bakean eta giza
Eskubideetan hezteko programa
Ikaskuntzaren kalitatea:
Eskola-arrakasta guztientzat Ikaskomunitateen programa
Curriculum berria eta oinarrizko gaitasunak
Teknologia berriak Informazioaren eta komunikazioaren teknologien programa
Euskal herriko eta Europako gizarte-esparrua
Hizkuntzak Hizkuntzen trataera bateratuaren programa
Zientzia-hezkuntza
Garapen iraunkorra
Oharra: goiko laukian zerrendatutako lehentasunezko ildoek Haur Hezkuntza, Derrigorrezko Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasmaterialetan dute eragina batik bat, ez Lanbide Heziketakoetan. Nahiz eta, Batxilergo materialean izan eragina batik bat, Lanbide Heziketako proiektuak baloratzean ere ezarriko dira Lehentasun ildoak (Interneten kasuan 0,6 ezarriz).Kontuan izanik Heziketa-zikloetan dagoen ikasmaterialen premia, Interneterako Heziketa-zikloetako ikasmaterialei lehentasunezko tratamendua emango zaie, ikasmaterial horiek duten lehentasun-irizpideko zenbakiari 0,6ko puntuazioa gehituz.
Ohiko lehentasun irizpideak, asignaturaka:
Lehentasun-irizpideok bai ikasmaterial oinarrizkoak eta bai osagarriak hartzen dituzte kontuan.
HH Lehen Hezkuntza DBH Batxilergoa(1)* Lehentasun gehigarria:
+1
Aipatutako baldintza betetzen badu
zikloa 2. zikloa 3. zikloa 1, 2, 3, 4 1M 2M 3M
Norberaren identitatea eta beregaintasuna 1 0 0 0 0 0 0 0
Ingurune sozial eta fisikoaren ezaguera 1 0 0 0 0 0 0 0
Komunikazioa eta errepresentazioa 2 0 0 0 0 0 0 0
Gai globalizatuak 2 3 3 3 0 0 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Hezkuntza Arreta 1 1 1 1 1 1 1 1 11100 Irakasleentzako gidak
Ingurune Natural, Sozial eta Kulturalaren Ezaguera 0 2 2 2 0 0 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Arte-hezkuntza 0 2 2 2 0 0 0 0 11100 Irakasleentzako gidak
Gorputz-hezkuntza 0 2 2 2 2 2 2 2
Gaztelania eta literatura 0 - - - - 0 0 0
Euskara eta Literatura 0 1 2 2 3 0 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Atzerriko hizkuntza 0 1 1 2 2 3 3 3 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Atzerriko Bigarren hizkuntza 0 1 1 1 2 3 3 3 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Matematika 0 2 2 2 2 0 2 0
Erlijioa 1 1 1 1 1 1 1 1
Herritasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza 0 0 0 3 3 0 0 0
Natur zientziak 0 0 0 0 2 0 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Gizarte-zientziak, Geografia eta Historia 0 0 0 0 3 0 0 0 11200 testu liburuak
Plastika eta Ikus-hezkuntza 0 0 0 0 2 0 0 0 11100 Irakasleentzako gidak
11200 testu liburuak
Musika 0 0 0 0 3 0 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Teknologiak 0 0 0 0 3 0 0 0 Proiektuak
Edukiak animazio eran
Informatika 0 0 0 0 3 0 0 0
Hezkuntza Etiko-zibikoa 0 0 0 0 3 0 0 0
Biologia 0 0 0 0 2 0 2 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Geologia 0 0 0 0 2 0 2 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Fisika 0 0 0 0 2 0 2 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Kimika 0 0 0 0 2 0 2 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Latina 0 0 0 0 2 0 0 2
Hautazko ikasgaiak 0 0 0 0 2 2 2 2
Orientazio eta tutoretza 2 2 3 3 4 4 4 4 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean.
Euskara eta literatura (A) 0 0 0 0 0 2 2 2 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Euskara eta literatura (D) 0 0 0 0 0 3 3 3 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Gaztelania eta literatura (A) 0 0 0 0 0 - - -
Gaztelania eta Literatura (D) 0 0 0 0 0 - - -
Espainiako Historia 0 0 0 0 0 2 2 2
Filosofiaren Historia 0 0 0 0 0 3 3 3
Filosofia eta Hiritartasuna 0 0 0 0 0 3 3 3 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Mundu Garaikiderako Zientziak 0 0 0 0 0 3 3 3 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Ikus-entzunezkoen kultura 0 0 0 0 0 3 0 0 11200 testu liburuak
Marrazketa Teknikoa (I, II) 0 0 0 0 0 1 1 0 11200 testu liburuak
Marrazketa Artistikoa (I, II) 0 0 0 0 0 3 0 0 11200 testu liburuak
Diseinua 0 0 0 0 0 3 0 0 11200 testu liburuak
Artearen Historia 0 0 0 0 0 3 0 3 11200 testu liburuak
Adierazmen grafo-plastikorako teknikak 0 0 0 0 0 3 0 0 11200 testu liburuak
Bolumena 0 0 0 0 0 3 0 0 11200 testu liburuak
Analisi musikala (I, II) 0 0 0 0 0 3 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Anatomia aplikatua 0 0 0 0 0 3 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Arte eszenikoak 0 0 0 0 0 3 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Musika eta dantzaren historia 0 0 0 0 0 3 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Literatura unibertsala 0 0 0 0 0 3 0 3 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Musika hizkuntza eta praktika 0 0 0 0 0 3 0 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Lur eta ingurumen-zientziak 0 0 0 0 0 0 3 0 Unitate didaktiko bati (edo u. didaktikoen bilduma) dagokionean
Elektroteknia 0 0 0 0 0 0 3 0 Edukiak animazio eran
Industria-teknologia (I, II) 0 0 0 0 0 0 3 0 Edukiak animazio eran
Ekonomia 0 0 0 0 0 0 0 2
Enpresa-ekonomia 0 0 0 0 0 0 0 3
Geografia 0 0 0 0 0 0 0 3 11200 testu liburuak
Grekoa (I, II) 0 0 0 0 0 0 0 3
Mundu garaikidearen historia 0 0 0 0 0 0 0 3 11200 testu liburuak
Giza zientzietarako matematika aplikatuak (I, II) 0 0 0 0 0 0 0 3
________________________
1 M1: Arte Modalitatea, M2: Zientziak eta Teknologiak modalitatea, M3: Humanitateak eta Giza Zientziak
Jakintzagai orokorrak:
Psikopedagogia: metodologia kolaboratiboak 3
Curriculum anitzeko programak: gelan erabiltzeko materialak 4
Hizkuntza /Matematika: errefortzurako materialak LH3 eta DBHn 4
Zientzia/Teknologia esparrua: zientzia esperimentazioa Oinarrizko Hezkuntzan 4
Hizkuntza/Gizarte esparrua: Euskal Herriaren ezagutza 3
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako laguntza Teknikoak 3
Oinarrizko Konpetentziak: hurbilketa metodologikoa 3
Heziketa-zikloak: guztientzako moduluak eta 2008-2009 ikasturtean D ereduan indarrean egon diren zikloak (*) 4
(*)
Lan-prestakuntza eta orientabidea, Lantokiko prestakuntza, Lan-giroko harremanak, Administrazio kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan, Lan-taldeko harremanak eta Kalitatea eta etengabeko hobekuntza dira guztientzako moduluak. 2008-2009 ikasturtean ondoko heziketa-ziklo hauek eman dira D ereduan:
Administrazioa eta finantzak, Administrazio-kudeaketa, Idazkaritza, Argitalpen-diseinua eta produkzioa, Arte grafikoen industrietako produkzioa, Ekipo eta instalazio elektroteknikoak, Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak, Instalazio elektroteknikoak, Kontsumorako ekipo elektronikoak, Produktu elektronikoen garapena, Telekomunikabide- eta informatika-sistemak, Elikagaien industriak, Eraikuntza-proiektuen garapena eta aplikazioa, Hirigintza-proiektuen eta topografia lanen garapena, Igeltserotza, Obren eta planen burutzapena, Galdaketa eta pulbimetalurgia bidezko produkzioa, Mekanizazio bidezko produkzioa, Mekanizazioa, Metal-eraikuntzak, Proiektu mekanikoen garapena, Soldadura eta galdaragintza, Arreta soziosanitarioa, Gizarte-integrazioa, Haur-hezkuntza, Gorputz- eta kirol-ekintzen sustapena, Natura-ingurunean gorputz- eta kirol-ekintzen gidaketa, Automozioa, Ibilgailuen elektromekanika, Karrozeria, Informatika-aplikazioen garapena, Informatika-sistemen administrazioa, Informatika-sistemen ustiapena, Estetika, Ile-apainketa, Akuakultura-hazkuntza, Analisia eta kontrola, Ingurumen-kimika, Plastikoa eta kautxua, Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa, Soinua, Merkataritza, Merkataritza-kudeaketa eta marketina, Nazioarteko merkataritza, Abere-hazkuntza, Lorazaintza, Natura- eta paisaia-baliabideen kudeaketa eta antolamendua, Ahoaren eta hortzen higienea, Diagnosi irudiak, Erizaintzako zaintza osagarriak, Farmazia, Ingurumen-osasuna, Osasun-dokumentazioa, Bidaia-agentziak, Jatetxe arloa (Errestaurazioa), Informazio eta merkaturatze turistikoa, Sukaldaritza, Eraikin- eta prozesu-instalazioen mantenimendua eta jartzea, Hotz-, girotze- eta berotze-instalazioak jarri eta mantentzea, Industri ekipoen mantenimendua, Makineria eta linea eroanbideen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa, Lan-arriskuen prebentzioa, Arotzeria eta altzarigintza industriala eta Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea.
Oharra:
DBHko aukerako jakintzagaiak, berriz, urriaren 16ko 175/2007 Dekretuak ezarri zituen (2007-11-13ko EHAAn).
Proiektuaren egitura deritzon atalean gehienezko puntuazioa 20koa izanik, gutxieneko puntuazioa 10ekoa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko litzateke.
Proiektuaren egitura honela aztertu eta balioetsiko da:
Plangintza:
1. Proposamenaren plangintza (1etik 4 puntura). Proposatutakoa aurrera eramateko plangintzaren egokitasun-maila neurtuko da.
2. Gida didaktikoa (1etik 4 puntura). Gida didaktikoaren garapen-maila eta egokitasuna balioztatuko dira.
3. Testuen eredua (1etik 4 puntura). Aurkeztutako testuen egokitasuna eta zuzentasuna neurtuko dira.
Ezaugarri teknikoak:
1. Gidoi teknikoa (1etik 4 puntura). Gidoi teknikoaren garapen-maila, bere egokitasuna eta zehaztasuna.
2. Aurrekontua (1etik 4 puntura). Proiektuaren aurrekontua, gidoi teknikoaren eta adierazten den produkzio-ereduaren arteko adostasun-maila hartuko dira kontuan.
Edukiaren egokitasuna deritzon atalean gehienezko puntuazioa 41ekoa izanik, gutxieneko puntuazioa 26koa izango da. Gutxieneko maila hori lortu ezean, proiektua deialditik kanpo geldituko litzateke.
Edukiaren egokitasuna honela aztertu eta balioetsiko da:
Helburuak:
1. Formulazioa eta argitasuna (1etik 4 puntura). Helburuen adierazpenaren argitasuna eta zehaztasuna neurtuko da atal honetan.
2. Indarrean dauden OCDa (oinarrizko curriculumak) kontuan izatea (1etik 4 puntura). OCDetan adierazitako helburuak kontuan hartu diren edo ez neurtuko da.
3. Egokitasun-maila (1etik 4 puntura). Proiektuan adierazitako helburuak proposatutako adin taldearentzat egokiak diren ala ez neurtuko da.
Edukiak:
1. OCDrekiko lotura (1etik 5 puntura). Adierazitako edukiek OCDetako edukiekin duten lotura neurtuko da.
2. Gaiari buruzko informazioa (1etik 5 puntura). Gaiari buruz jasotako informazioaren egokitasuna eta zuzentasuna neurtuko dira.
3. Ikaslearen inguruarekiko hurbiltasuna (1etik 5 puntura). Adierazitako edukiak ikaslearen ingurutik hurbil dauden, neurtuko da.
Metodologia:
1. Zuzen erabiltzeko aholkuak (1etik 5 puntura). Materiala erabiltzeko eginiko proposamenak egokiak eta aberatsak diren, eta zenbatean neurtuko da.
2. Planteamendu interesgarri eta motibagarria (1etik 5 puntura). Proiektuaren planteamenduak ikasleen artean sor dezakeen interesa eta motibazio-maila neurtuko dira.
3. Denboraren zehaztapena (1etik 4 puntura). Eduki multzo bakoitza irakatsi eta ikasteko zehaztutako denboraren egokitasuna neurtuko da.
Hiru zerrenda horietan ikasmaterialak ordenatzeko Ebazpen Batzordeak eranskin honetako 4., 5. eta 6. puntuetan zehaztutako irizpideak hartuko ditu kontuan.
Halaber, eranskin honetako 10 eta 11. puntuetan zehaztutako neurriak aintzat hartu beharko ditu zerrenda osatzeko orduan.
Hiru zerrenden hurrenkera behin osatuta, ikasmaterial desberdinentzat proposatutako laguntzen zenbatekoa batu egingo da, eginkizun honetarako prestatua dagoen diru-aurrekontua agortu arte.
Baldintzak ondo betetzen dituzten eskabide gutxi jaso badira (edo eskabiderik ez bada jaso), eta honen ondorioz atal batean edo bestean Agindu honen 1. artikuluan jarritako diru-kopurua gastatzen ez bada, Ebazpen-batzordeak beste atal batean gastatzeko proposamena egin ahalko du, baldin eta diru-kopuruz zabaldu beharreko laguntza-atala oraindik ebatzi gabe baldin badago eta aplikatuko diren laguntza-gehigarriak deialdi-agindu honek ezarritako helburuetara bideratzen badira. Soberakinezko diru horiek erabiltzeko proposamena egiterakoan, motiboak egoki azaldu beharko ditu Ebazpen-batzordeak.
Azken-muga horren ondoko ikasmaterial-proiektuak laguntzarik gabe geratuko dira.
Hiru zerrendetako bakoitzean (Software arruntak (CD-ROM edo Internet), Software multimediak CD-ROM (DVD) eta Software multimediak Internet) proiektu biri esleituko zaio diru-laguntza, gehienez ere, produkzio-etxe bakoitzeko.
Bi proiektu desberdin maila berean agertzen badira zehaztuena eta produkzio-epe laburrenekoa lehenetsiko da.
Aurkeztutako proiektu bakoitzari dagokion laguntza-proposamena, bere kostu onartua alegia, % 75eraino murriztu ahal izango da kostu onartu guztien batura diru-partida osoa baino handiagoa baldin bada, diru-laguntzok ahal den proiektu gehienen artean banatu ahal izateko. Beraz, muga horretarainoko ikasmaterialei onartutako kostuak adierazitako zenbatekoaren % 75 aginduko zaie gutxienez laguntza moduan: azken hau izango da diru-laguntza (Dl) zehatza.
% 75eko muga hori ezin izango da gainditu, formula matematikoaren doitze-kontuetan izan ezik, diru-partida agortu izanagatik proiekturik laguntza gabe geratzen baldin bada.
Administrazioaren aldeko abal-eredua
(1) ............................................................. entitateak, ........................................ IFZ eta, jakinarazpen eta errekerimenduetarako, egoitza (2) .............................................................(e)ko...................................................................... kalean/plazan duena eta horren izenean (3) ............................................................, egintza honetan behartzeko bezainbat aginpide duenak/dutenek;
ABALATZEN DU(TE)
(4) ................................................................ IFZ: ..............., (5) ...............................................(e)an ezarritakoaren arabera, honako betebehar hauei erantzuteko: (6) .............................................................-(r)en aurrean (7) .................................................. euro;............................................ euro.
Honako abal hau solidarioa da obligaziodun nagusiari dagokionez, eta eskusio-eskubideari uko egitea dakar berekin. Bestalde, abal-emaileak konpromiso hartzen du, diru-zaintzaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailaren lehenengo errekerimendua jasotakoan, ordaintzeko, eta ordaindu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari aplikagarri zaion diru-bilketako araudian ezarritako borondatezko ordainketarako epearen barruan; hori bai, epe horretan ordaindu ezean, aipatutako araudian ezarritako ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege-Dekretuan, lege hori garatzeko arauetan eta Finantza Zuzendaritzaren araudi erregulatzailean ezarritakoari jarraiki.
Tokia, data eta sinadura
(1) Kreditu-entitatearen edo elkarren bermerako baltzuaren izena.
(2) Adierazi helbidea osorik: kalearen izena, zenbakia, pisua, atea, posta-kodea, herria eta lurralde historikoa edota probintzia.
(3) Ahaldunen izen-abizenak.
(4) Abalatutako pertsona juridikoaren izena edo, pertsona fisikoa bada, izen-abizenak.
(5) Aipa hemen, berme hau emateko beharra ezartzen duen arau edo artikulua.
(6) Administrazioko Organoa, Erakunde Autonomoa edo Herri Erakundea.
(7) Letraz eta zenbakiz.
EIMA programa
EUSKAL IKASMATERIALGINTZA
Sarrera-zigilua hemen bota:
2009
ESKABIDE-ORRIA
EIMA III: hezkuntza-softwaregintzarako laguntzak
2009ko .............ren ....ko Agindua (EHAA, 2009- - )
Oharra: Letra handiz eta garbiz eman idatzizko erantzunak. Ahal bada, idazmakinaz hobe. (Ikus aginduko 10. artikulua)
EZAUGARRI OROKORRAK
Ikasmaterialaren izenburua
Itzulpena edota egokitzapena Jatorrizkoa
Editatuta al dago? Noizkoa du lege-gordailua:
Produkzio-etxea (izena eta identifikazio fiskalaren zenbakia)
Helbidea (kalea, zenbakia, posta-kodea, herria)
Telefonoa: Faxa: Helbide elektronikoa
Ordainketarako argibideak (kontu korrontearen edo libretaren zenbakia, banketxea eta sukurtsala)
Ordezkari legala (izena eta NAN zenbakia)
Lanaren arduraduna edo koordinatzailea
(Ordezkari legalak betetzeko)
jaunak/andreak,
software-etxearen izenean, eskaera-fitxa honetan emandako argibide eta datuak egiazkoak direla zin egiten du eta, orobat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2009. urteko EIMA III programaren laguntza-deialdian ezarri dituen baldintzen jakinaren gainean egonik, berauek zuzen betetzeko asmo sendoa adierazten du.
Lekua eta eguna, Sinadura eta zigilua,
ESKATZAILEARENTZAKO GORDEKINA
Ikasmaterialaren izenburua
Sarrera-zigilua:
Produkzio-etxea
Eguna: Sinadura eta zigilua:
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
(Ikus laguntza-deialdiko 10. eta 11. artikuluak)
Proiektuaren dokumentazioa:
Aurkezpen-txostena.
Proiektuaren ogokitasun-eskaera egina edo jasoa izanaren berri ematen duen agiria (ikus aginduko 16. artikulua)
Gida didaktikoaren azalpena (ikus aginduko 20. artikulua)
Testuen azalpena edo eredua.
Gidoi teknikoa edota demoa.
Diru-aurrekontu zehaztua eta justifikatua.
Oharra: agiri hauen guztien bina kopia aurkeztuko dira.
Produktorearen dokumentazioa:
Oharra: aurkezten diren dokumentuak kopiak badira, erkatuak edo egiaztatuak izango dira ezinbestean.
Bere kabuzko produktorea denean, NANaren kopia.
Enpresa denean, eskritura edo akta, ordezkariaren izendapena eta beronen NANaren kopia.
Produkzio-enpresen kasuan, IFZren kopia.
Zergen ordainketan egunean egotearen ziurtagiria.
Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen ziurtagiria, enpresen kasuan soilik (S.A., S.L. eta COOP.)
Egile-eskubideen inguruko zinpeko aitormena.
Produktore batek eskaera-fitxa bat baino gehiago aurkezten duenean, «2. Produktorearen dokumentazioa» saileko dokumentuak bakarrak izan daitezke eskaera-fitxa guztientzat, e) puntukoa izan ezik.
Serie baten jarraipenerako proiektua aurkezten denean, «1. Proiektuaren dokumentazioa» saileko c), d) eta e) puntuetako eskakizunak betetzeko egindako kapituluen bi ale aurkeztuko dira.
ZINPEKO AITORMENAK
Eskabide hau sinatzen dugunok zera aitortzen dugu:
Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik ez dugula zigor administratibo edo penalik jaso, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea dela bide inolako debekurik ere.
Ez dugula zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen digun legezko debekurik ere.
EZAUGARRI OROKORRAK
Gaia:
Jakintzagaia(k):
Irakasmaila(k) eta kurtsoa(k): Irakasteredua:
Software-mota (ikus laguntza-deialdiko 5. artikulua):
Lehentasuna (ikus aginduko II. eranskineko 4. puntua):
Softkodea (Administrazioak betetzeko)
EZAUGARRI TEKNIKOAK
Behar den gutxienezko ekipoa (prozesadorea, RAM, txartel grafikoa, audioa):
Disko gogorra behar du: Bai Ez Hobesten da Baiezkotan, zenbateko lekua behar da?
Lana egiteko ingurua: Windows Internet
Programaziorako erabilitako lengoaia edo programa:
Grafikoetarako erabilitako lengoaia edo programa:
SOFTWAREAREN AZALPENA
PRESTAKUNTZA-LAN DESBERDINAK
Ikasmaterialaren egilea(k):
Itzultzailea(k) (hala dagokionean):
Giza taldea (talde didaktikoa eta teknikariak) eta tresneria:
Masterra aurkezteko begiz jotako fetxa: 200....-....-....
Tirada aurkezteko begiz jotako fetxa: 200....-....-....
SALMENTARAKO DATUAK
Ale-kopurua:
CDaren formatua(k):
Gida didaktikoaren orrialde-kopurua: formatua: cm. x cm.
inpresio-mota:
Zehaztu hemen softwarea saltzeko edo salmentara aurkezteko formatoa:
Jendaurreko gehienezko salneurria: euro.
Begiz jotako banatzailea(k) (zehaztu):
LAN-ORDUEN AURREIKUSPENA
Itzultzen (hala dagokionean) ...... lan-ordu zenbat testu-orrialde standard? ..... orri
Analisian eta diseinuan lan-ordu
Programazioan lan-ordu
Grafikogintzan lan-ordu
Testuak sartzen lan-ordu
Probetan / Zuzenketan lan-ordu
GUZTIRA lan-ordU
AURREKONTU-EREDUA
Aginduko I. eranskineko 2. puntuan zehazten diren produkzio-kostuen arabera, zehaztu zein eredutara biltzen den (1, 2):
AURKEZTUTAKO AURREKONTUTIK OSATZEKO
Produkzio-kostuak
Itzulpena: euro.
Diseinua eta analisia: euro.
Programazioa: euro.
Grafikogintza: euro.
Testua sartzea: euro.
Probak edota garbiketa: euro.
Ixtea: euro.
GUZTIRA: euro.
Salmentarako tirada:
CDak: euro.
Pegatinak eta kutxak: euro.
Babesa: euro.
Esku-lana: euro.
Gida: euro.
Bestelakoak (zehaztu): euro.
Guztira: euro.


