- AGINDUA, 2009ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez lankidetza-beketarako deia egiten da 2009-2010 ikasturterako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez lankidetza-beketarako deia egiten da 2009-2010 ikasturterako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 132
- Hurrenkera-zk.: 3981
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/16
- Argitaratze-data: 2009/07/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 16. artikuluak ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen Xedapen Gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».
Unibertsitate-gaietan Estatuaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzko maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuaren eranskineko B.2 puntuak ezartzen duenez, administrazio-egoitza erkidego honetan duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleei zuzendutako deialdien arautze eta kudeaketa aipatu Erkidegoari eskualdatzen zaio.
Bestetik, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 8., 38. eta 44. artikuluetan arautu ditu beka eta ikasketetarako laguntzak, eta ezartzen du unibertsitate-gaietan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokiola arau bidez garatzea oinarrizko legedian bekei, kredituei eta ikasketetarako laguntzei buruz ezarritako sistema orokorra.
Arau-esparru honetan, lankidetza-beketarako deialdia egiten da. Beka horien jasotzaileak ikasketa-espediente onak dituzten eta ikastetxeetan edo unibertsitate-ikerketako zentroetan lankidetza eskaini nahi duten unibertsitateko ikasleak dira; hala, hastapenak egingo dituzte beren ikasketekin zerikusi zuzena duten irakasgai edo ikerketa-gaietan.
Hori guztia dela eta, kontuan hartuz diru-laguntzen inguruan indarrean den legerian jasotzen dena Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan, batetik eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legea, honako hau
Helburu honetarako 830.702 euro bideratuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako finkatutako aurrekontu kredituaren arabera.
Lehenengoa. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari baimena ematen zaio, Agindu honetan xedatutakoa burutzeko behar diren jarraibideak eman ditzan.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 16a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
2009-2010 IKASTURTERAKO
LANKIDETZA-BEKAK DEITZEKO
AGINDUAREN I. ERANSKINA
OINARRIAK
oinarri-araua. Eskakizun orokorrak.
Laguntza eskatzeko jarraian aipatuko diren baldintza orokorrak bete behar dira:
Eskabide-egileek 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eduki behar dute auzotasun administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan.
Lizentziatu, ingeniari edo arkitekto titulurik ez izatea edo titulu horiek eskuratzeko behar diren legezko beharkizunak ez izatea.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko zigor administratibo edo penalik ez izatea eta horrelakorik eskuratzeko legezko debekurik ez izatea. Era berean, ezin izango da zigortuta egon sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoaren arabera.
Ez da laguntzarik emango karrera-bukaerako proiektuak egiteko, ez eta Proiektua hartzen duen ikasgaia bakarrik egiteko.
oinarri-araua. Laguntzaren zenbatekoa.
Beka 3.059 eurokoa izango da. Diru hori pertsona onuradunari ordainduko zaio, eta irakaskuntza-zerbitzuen prezio publikoak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak konpentsatuko dio dagokion unibertsitateari.
oinarri-araua. Bekaz baliatzea eta beste laguntzekiko bateragarritasuna.
Laguntza hau behin bakarrik jaso ahal izango da, eta ikasturte bakarrean.
Beka hau bateragarria da bakarrik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Aginduan, 2009-2010 ikasturtean unibertsitate-mailako ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko diru-laguntzetarako deia egiten duenean, aurreikusten diren bekekin.
Lankidetza-bekak inoiz ere ez du izango ondorio juridikorik eta lan-ondoriorik bekadunaren eta Eusko Jaurlaritzaren edo dagokion Unibertsitatearen artean.
oinarri-araua. Ikasketa baldintzak.
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, lehen zikloko ikasgai edo kreditu guztiak gaindituak izatea, eta bigarren ziklokoetan, berriz, ondoren zehazten direnak:
Bigarren zikloa bi urtekoa baldin bada, kredituen % 45 eta ikasgaika egituratutako ikastetan, berriz, lehenengo ikasturte osoa.
Bigarren zikloa hiru urtekoa baldin bada, kredituen % 60 edo ikasgaika egituratutako ikasketetan, lehenengo ikasturte biak.
Bigarren ziklora sartu ahal izateko prestakuntza osagarririk egin behar izan badira, lehenago adierazitako kalkuluaren ondorioetarako kreditu horiek bigarren zikloko kreditu gisa zenbatu ahal izango dira.
Bestalde, behar bezala justifikatutako kasuak alde batera utzita, laguntza jasotzeko eskubidea izateko, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketa horietan matrikulaturik ikasleak eman dituen urteen kopurua (2009-2010 ikasturtea barne), irakaskuntza teknikoen kasuan, ezin izango da izan ikasketa planak ikasketak burutzeko aurreikusten duen epea baino bi urte luzeagoa; gainerako unibertsitate-ikasketetan, berriz ikasketa-planak aurreikusten duena baino urtebete luzeagoa izan daiteke. Aldez aurretik egindako ikasketak direla eta baliozkotu diren ikasketei dagokienez, ikasketa horietan emandako urteak hartuko dira kontuan zenbaketa horretarako.
2009-2010 ikasturtean, dagokion titulazioko ikasketa-plana osatzeko falta zaizkion ikasgai edo kreditu guztietan matrikula egitea. Aukera askeko kredituei dagokienez, horiek ikasturtean amortizatuko direla ulertu ahal izango da. Beste alde batetik, ez dira kontuan hartuko Karrera Amaierako Proiektua irakasgaiari dagozkion kredituak, baldin eta horietan matrikulatzea ezinezko bada, gainerako irakasgaiak gainditu arte.
a) Lehen eta bigarren zikloetan gainditutako irakasgaietan, irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuan jasotako eta aurrerantzean jasotako unibertsitate-titulazioen arabera, ondoren aipatzen diren batez besteko notak atera izana:
5,50 puntu, ikasketa teknikoetan.
6,50 puntu, esperimentazio eta osasun arloko zientzietan.
7,00 puntu, lege eta gizarte zientzietan, eta giza zientzietan.
kreditutan egituratutako ikasketa planetan, batez besteko nota ponderatua ateratzeko, matematika-formula hau erabiliko da:
P x NCa
V = -------------
NCt
V = ikasgai bakoitzean lortutako nota ponderatuta ateratzen den balioa.
P = ikasgai bakoitzaren puntuazioa, aurreko ataleko baremoaren arabera.
NCa = ikasgaia osatzen duten kredituen kopurua.
NCt = guztira ikasitako kreditu-kopurua; kontuan hartzeko, kredituok konputagarriak izan behar dute.
Formula hori aplikatuta ateratzen diren balioak batu egingo dira, eta horren emaitza izango da batez besteko azken nota.
Irakasgaien arabera antolatutako ikasketen kasuan, berriz, batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da. Horretarako, eragiketa hau egingo da: irakasgai bakoitzean lortutako noten batura zati egindako irakasgaien kopurua. Hiru hileko, lau hileko eta sei hileko irakasgaiak badira, balioespen ponderatua aplikatuko da.
Bigarren zikloko titulazioetan, horretarako bide eman zuen lehen zikloan ateratako kalifikazioak ere hartuko dira kontuan batez besteko nota kalkulatzeko. Batez besteko nota ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazioen batuketatik aterako da.
Ikasketa planen arabera bakarrik «gai» kalifika daitezkeen ikasgai edo kredituak ez dira kontutan hartuko batez besteko notaren kalkulua egiteko, ezta kalifikaziorik izan ez duten kredituen onarpena ere. Baliokidetutako edo egokitutako ikasgaien edo kredituen kasuan, jatorrizko zentroan edo ikasketetan lortutako kalifikazioa hartuko da kontuan.
Kalifikazio numerikorik ez badago, ondoren azaltzen den baliokidetasun taula aplikatuko da:
Puntuak
Ohorezko matrikula 10,00
Bikain 9,00
Oso ondo 7,50
Nahiko 5,50
Lankidetza-proiektu bat aurkeztea, lankidetza egingo den unibertsitate-sailak abalatua eta arrazoitua delako abala. Proiektuak, beti ere, egiten ari den titulazioa lortzeko ardatz-ikasgai edo ikasgai nahitaezko baten ingurukoa izan behar du. Proiektuak zehatz deskribatu behar ditu lankidetzak iraun bitartean bekadunak beteko dituen zereginak, bai eta izango dituen lan-erregimena eta ordutegia ere.
Dagokion Sailean emango den laguntza-kopuruaren barruan kokatzeko adinako batez besteko nota izatea 3. idatz-zatian azaltzen den prozeduraren arabera kalkulatua.
oinarri-araua. Unibertsitate bakoitzeko beka-kopurua.
Lankidetza-bekak, honako era honetan banatuko dira:
Euskal Herriko Unibertsitatea: 125 beka.
Deustuko Unibertsitatea: 32 beka.
Mondragon Unibertsitatea: 7 beka.
Zaragozako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Salamancako Unibertsitatea: bina beka.
Gainerako unibertsitateetan: beka bana.
Unibertsitateek esleitu ez dituzten lankidetza-bekak berriz bana ditzake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.
Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak sailen artean banatuko ditu esleitu zaizkion bekak. Edonola ere, balizko bekadunen kopurua eta sail bakoitzari egokitutako beka-kopurua bat ez badatoz, Gizarte Kontseiluak bidezko neurriak hartu ahal izango ditu bekak birbanatzeko.
Gainerako unibertsitateetan, kasuan kasuko Gizarte-Kontseiluak edo organo baliokideak erabakitako lankidetza-beken banaketa errespetatu egingo da.
oinarri-araua. Eskabideak. Aurkezteko epea eta tokia.
Ikaslea ikasketak egiten ari den unibertsitateko beken unitatean aurkeztuko dira eskabideak, unibertsitateek eskainiko duten eredu ofizialean edo «www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net» web gunean agertzen den eredua inprimaturik, eta behar bezala sinatu eta dataturik. Horretaz aparte, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38. artikuluak aipatutako edozein tokitan ere aurkez daitezke eskabideak.
Eskabideak aurkezteko epea hau izango da: Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik 2009ko irailaren 30era artekoa, biak barne.
Eskabidea ondorengo agiri hauekin batera aurkeztuko da:
Eskatzailearen NANaren fotokopia.
Administrazio-egoitzaren ziurtagiria: 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa izan beharko da.
Lankidetza-proiektua, ikasleak lankidetza egingo duen sailak behar bezala abalatuta, eta seigarren oinarri-arauaren arabera baloratua.
Egiaztagiri akademikoa, kurtsatutako ikasgaien izena, lortutako kalifikazioa eta kasuan osatzen dituzten kredituen zenbakia agertu behar dituena. Era berean 2009-2010 ikastaroan ofizialki matrikulatutako ikasgai edo kreditu adieraziko dira, titulazioa lortzeko kreditu edo ikasgai guztietan matrikulatuta dagoela zehaztuz.
Kontu korrontearen edo aurrezki-libretaren fotokopia. Fotokopia horretan bankuari edo kutxari buruzko datu hauek agertu beharko dira: bankuaren edo kutxaren kodea dirulaguntza zein banku edo kutxatan ordainduko den jakiteko -, bulegoaren kodea, kontrol-digitoa eta kontu-zenbakia. Eskatzaileak kontu horren titularra edo titularkidea izan beharko du.
Zinpeko aitorpena, adierazteko interesdunak ez duela zigor administratibo edo penalik jaso diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko eta ez duela legezko debekurik halakorik eskuratzeko. Era berean, adieraziko du ez dagoela zigortuta sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
Eskabideak ezarritako epearen barruan aurkeztu behar dira. Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesatuari jakinaraziko zaio, hamar eguneko epean konpon ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluaren arabera.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoa betez, inprimakian adierazten diren datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan erantsiko dira.
Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko, horien aurka egiteko eskubideak, eta pertsona fisikoei indarrean dagoen araudiak aitortzen dizkien beste edozein eskubide erabili nahi izanez gero, helbide honetara jo behar duzu: Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza, Donostia kalea, 1- PK:01010 Vitoria-Gasteiz.
oinarri-araua. Aukeraketa Epaimahaiak.
Unibertsitate bakoitzean Aukeraketa Epaimahaia osatuko da, eta errektoreak ebatziko du epaimahaia nola osatuko den eta kideak zein izango diren. Epaimahaiburu errektoreorde batek jardungo du, eta idazkari lanak Unibertsitatearen beka unitateko buruak egingo ditu.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan gai horretaz jasotzen diren arauetan xedatutakoari egokituko zaio organo horien araubidea.
oinarri-araua. Aukeraketa Epaimahaien proposamenak.
Aukeraketa Epaimahaiak lankidetza-bekak esleitzeko proposamena egingo du 2009ko azaroaren 6a baino lehen; eskabideak aztertu eta batez besteko notaren arabera ordenatuko ditu, eta Gizarte Kontseiluak sail bakoitzari izendatutako kupoaren barruan egon daitezkeen berdinketak ebatziko ditu.
oinarri-araua. Ebazpena eta laguntzen ordainketa.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez hiru hilabeteko epean, Agindu honetan deitutako lankidetza bekak ebatziko ditu Unibertsitateetako zuzendariak. oinarri-arauko 1, 2, 3 eta 4 lerrokadetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen kopurua Unibertsitate bakoitzari dagokion beken kopurua baino txikiagoa balitz, bekak ebazteko ez da beharrezkoa izango lehiaketaren teknika erabiltzea.
Deialdiaren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatu guztiei eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Ebazpen horrek ez du agortuko administrazio-bidea eta horren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean.
Epe horren barruan jakinarazpenik egiten ez bada, eskaerak ezetsi egin direla ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako. Horrek ez du esan nahi, Lege horrek administrazioari berariaz ebazteko obligaziorik ezartzen ez dionik.
Emandako laguntza dena batera ordainduko da, dagokion ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.
oinarri-araua. Bekadunen betebeharrak.
Egiaztatzea laguntza esleitzeko eta laguntza horretaz baliatzeko ezarrita zeuden beharkizunak eta baldintzak betetzen dituela.
Laguntza ematea bideratu zuten baldintzak bete direla egiaztatzeko beharrezko frogaketa jardueretara makurtzea, eta Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Auzitegiak, diru-laguntzen nondik norakoak fiskalizatzean eskatutako informazio guztia ematea.
2009-2010 ikasturtean matrikulatutako ikasketak egitea.
Egunean hiru orduan lankidetzan jardutea dagokion sailean 2010. urteko ekainaren 30a arte. Lan-erregimena eta ordutegia lankidetza-proiektuan adierazitakoak izango dira.
Unibertsitate-ikasketak egiteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik lortzen dituen beka edo laguntzen berri ematea Unibertsitate Zuzendaritzari.
oinarri-araua. Emandako beken jarraipena eta kontrola.
Bekadun bakoitzari izendatu zaion lankidetza betetzen denentz zainduko dute unibertsitateek. Ondorio horietarako, 10.4 oinarri-arauan finkatutako epea bukatu ondoren, unibertsitateek kasuan kasuko departamentuetatik txostenak jasoko dituzte esleitutako lankidetza beka bakoitzaren bidez garatutako proiektu eta lanei buruz, egindako lanen deskribapen zehatza, noraino bete den eta sailaren balorazioa jasota. Departamentuek emandako txostenak Unibertsitate Zuzendaritzara bidaliko dituzte 2010eko uztailaren 31 baino lehen. Txostenen emaitzak kontuan izango dira hurrengo deialdian bekak banatzerakoan. Era berean unibertsitateek Unibertsitate Zuzendaritzari emango diote ez betetze kasuen berri, hark espedientea ireki edo, hala behar bada, emandako beka atzera bota dezan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren Laguntzen Bermeei eta horiek Itzultzeari buruzko Erregimen Orokorrari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
oinarri-araua. Deialdiaren publizitatea.
Unibertsitate zentroek ahalik eta gehien zabalduko dute deialdi hau, iragarki-oholtzetan jendaurrean jarriz.
oinarri-araua. Ordezkatzeko erabili beharreko arauak.
Agindu honetan xedatu ez denerako aplikagarri izango da, ordezko legez, 2009-2010 ikasturtean unibertsitate eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketarako deia egiteko den Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Agindua.
Inprimaki honetan eskatzen diren datu guztiak inprentako letra erabiliz bete behar dira, unibertsitateak berak betetzeko hutsuneak salbu.
Eskabide-orri hau ezarritako epearen barruan aurkeztu behar da, gerora datuak zuzendu edo agiriak aurkez daitezkeela kontuan hartu gabe.
BESTELAKO OHARRAK:
1. ORRIA «LANKIDETZA BEKARAKO ESKABIDEA»:
Eskatzaileak kontuaren edo aurrezki-libretaren titularra izan behar du titularkide gisa aita, ama, tutorea edo legezko ordezkaria ager badaitezke ere.
Ez ahaztu, D idazatian, zure izen-deiturak, sinadura, eta tokia eta eguna adieraztea.
3. ORRIA «ERABAKI-PROPOSAMENA»:
Izenburuan 2009-2010 ikasturterako ikasketak zein unibertsitatetan egingo diren adierazi, baita lankidetza emango duen Saila zein den ere, eta A, B eta C idazatiak bete.
5. ORRIA «IKASKETEN ZIURTAGIRIA»:
Beka eskatzen deneko aurreko ikasturteetan ikasketak egindako ikastetxeak berak bete beharrekoa. Ikastetxe bat baino gehiago izatekotan, haietako bakoitzeko orri bat bete.
ESKABIDE HONEKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
Eskatzailearen NANaren fotokopia.
Euskal Herrian 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenago auzotasun administratiboa duelako ziurtagiria.
Libreta edo kontu korronteko, «Bezero Kontu Kodea» jasotzen deneko orriaren fotokopia. Bertan banketxea edo aurrezki-kutxa bulegoa, kontrol digitoa eta bekaren zenbatekoa ordainduko den kontuaren zenbakia identifikatuko dira. Eskatzaileak, nahitaez, aurrezki-libretaren titularra edo titularkidea izan beharko du.
Lankidetza Proiektua, garatuko den Sailak abalatua.
«5. orria» behar bezala bete gabe aurkeztekotan soilik.
Egindako ikasketen ziurtagiriak, honako hauek jasoko dituena: irakasgaien edo jakintzagaien izenak eta horiek osatzen duten kreditu-kopurua eta lortutako kalifikazioa; eta 2009-2010 ikasturterako zein irakasgai edo kreditutan matrikulatu den. Bertan zehaztu behar da titulazioa lortzeko kreditu guztietan matrikulaturik dagoela.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA ETA TOKIA
2009ko irailaren 30era arte, egun hori barne, zure Unibertsitateko Beketarako Atalean.
EZEZTAPENERAKO KODEAK
Eskabidea epez kanpo aurkeztu izana.
Deialdiak jasotzen ez dituen ikasketetarako laguntza eskatu izana.
Lizentziatu, Injineru, Arkitekto ikasketa tituluen jabe izan, edo lortzeko legezko baldintzak betetzea.
2009-2010 ikasturtean, dagokion titulua eskuratzeko falta zaizkion Unibertsitateko irakaskuntzako bigarren zikloko ikasgai guztietan matrikulatuta ez egotea edo deialdi honen 4.1 oinarri arauan ikasketak egiteko zehazten den urte kopurua gainditzea.
Lehen ziklo osoa ez gainditu izana, edo deialdiaren Aginduko 4.1 oinarri-arauan zehazten diren bigarren zikloko ikasgai edo kredituak ez gainditu izana.
Deialdian eskatutako ikasketa-puntuazioa ez lortu izana.
Dagokion Saileko Kontseiluak behar bezala abalatutako lankidetza proiektua ez aurkeztu izana.
Lankidetza eskatzen duen Sailari emandako laguntzen kupoagatik dirulaguntza ezin eskuratu izana bataz besteko nota dela eta.
Bateragarria ez den beste beka edo dirulaguntza bat izatea.
Oinarrizko datuak eskabidean ez jaso izana, edo beka erabakitzeko eskatzen ziren agiriak ez aurkeztu izana.
Dagoeneko lankidetza beka eskuratu izana.
Aurkeztutako ikasketa-datuen zehaztasun falta egiaztatu izana.
Beste arrazoi batzuk.
Auzotasun administratiboa Euskal Herrian ez izatea edo hau 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa ez izatea.
IKASTETXEAK BETETZEKO
Unibertsitateko
Zentroko
Idazkari jaunak / andreak
EGIAZTATZEN DU:
ikaslea
2009-2010 urtearen aurreko ikasturteetan ...........
titulazioari dagozkion irakasgaietan matrikulatu zela.
Irakasgai, izen, horiek zein kurtsori dagozkien eta lortutako kalifikazioa, baita horren izaerari eta balorazioari ere (urtekoa, lauhilabetekoa, kreditu kopurua) lotutako datuak, ondorengoak direla:
URTEA KURTSOA IKASGAIA KALIFIKAZIOA BALORAZIOA
URTEA KURTSOA IKASGAIA KALIFIKAZIOA BALORAZIOA
2009-2010 ikasturtean ondoko ikasgaietan matrikulatu dela, horien izaera edo balorazioa (urtekoa, lauhilabetekoa, kreditu kopurua) adierazten da.
URTEA KURTSOA IKASGAIA KALIFIKAZIOA BALORAZIOA
Indarrean dagoen ikasketa-planaren arabera, behin ikasgai horiek, eta hala badagokio, Karrera Amaierako Proiektua ere gaindituta,
titulua eskuratzeko legezko egoeran legokeela.
Eta hala ager dadin eta 2009-2010 ikasturtean lankidetza bekako eskabiderako dagozkion ondorioak izan ditzan, honako egiaztagiria egin eta sinatu dut.
(e)n, 2009ko ren (e)an.
(Zentroko zigilua) IDAZKARIA


