- AGINDUA, 2009ko ekainaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, enpresetan langileen parte-hartzea bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, enpresetan langileen parte-hartzea bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3932
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/17
- Argitaratze-data: 2009/07/09
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak babestu egin du langileen parte-hartzea Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan zentzu zabalean, parte hartzeko modu askotariko eta heterogeneoak kontuan hartuz progresioan dauden etapa gisa erabakian parte hartzeko beste etapa zorrotzagoetarantz, sozietatearen kudeaketa eta administrazioa beren kargura dituzten enpresa-erakundeetako presentzia esanguratsuaren bidez.
2007-2009 aldirako gizarte-ekonomiaren arloko hausnarketa estrategikoak, sektoreko agente instituzionalekin luze eta zabal eztabaidatu eta adostutakoak, lortutako emaitzekin pilatutako esperientzia aztertzen du, eta aldi horretan gobernu-politika ardazten eta zuzentzen du, honako helburu estrategiko hauetan:
Enpresek langileen parte-hartzean onurak jaso ditzatela lortzea.
Langileen parte-hartze instituzionala bultzatzea enpresetan.
Horrela, enpresa-kultura parte-hartzaile bat sustatzeko arrazoi instituzional, politiko eta ekonomikoen arrazoien indarraldi betea berretsiz, baita unibertsitate-aholkulari espezializatu-administrazio-enpresa lankidetza ere, urtero lortutakoa, ekitaldi honetan hori guztia adierazitako helburuak lortzera eta horien aplikazio praktikora bideratu nahi da.
Gauzak argitzeko, langileen parte-hartze formulak kapitulutan banatu dira, parte-hartze hori gizarte-ekonomiako enpresetan gertatu edo ez. Gizarte-ekonomiaren arlokoak ez diren enpresak gizarte-ekonomiako enpresen funtzionamendura egokitu behar dira, hau da, langileak akziodun izan daitezen eta administrazio-kontseiluetan parte har dezaten lortu nahi da.
Bestalde, aurreko urteetan bezala, besteren konturako langileak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea bultzatu nahi da, betiere enpresaratu aurreko haien kontratu hurrena urtebete baino gehiagoko mugagabea bada enpresan bertan, goi-zuzendaritzako kontratu mugagabeak izan ezik. Lan kontratu mugagabea duen pertsona batek bazkide gisa enpresaratzeko erreparoa gainditu nahi izateak eragiten du hori, pertsona hori kontratu tipologia horrek Langileen Estatutuan ematen dizkion abantailetan babesten baita.
Amaitzeko, gizarte-ekonomiako erakundeentzako ekintzari jarraipena ematen zaio, erakunde horiek belaunaldi-errelebuko arazoei erantzun egokiak emango dizkieten tresnak eduki ditzaten, betiere enpresak gizarte-ekonomiakoa izaten jarraitzeko azken helburuarekin.
Amaitzeko, Enpresen Gizarte Erantzukizunari (EGE) balioa emateko metodologia espezifikoa ezartzeko laguntza dago 100 langile baino gutxiago dituzten gizarte-ekonomiako erakundeentzat. Laguntza hori honela defini daiteke, Europako Batzordearen Liburu Berdearen arabera: enpresek, beren borondatez, gizarte- eta ingurumen-kezkak kontuan hartzea beren merkataritza-eragiketetan eta beren solaskideekiko harremanetan.
Europako definizio horren arabera, EGE erantzukizunak bi esparru bereizi biltzen ditu: bata barnekoa da, eta langileei dagokie, gure kasuan bazkide langileak barne, eta bestea, berriz, kanpokoa, eta bezeroekin eta gizarte-ingurunearekin du zerikusia. Barne-eremuak lan-kalitatearekin du zerikusia, eta ezin hobeto uztartzen da langileek enpresetan parte hartzeko laguntza horiekin.
Hain zuzen ere, eta aurrekoarekin bat etorriz, gizarte-ekonomiaren oinarrizko printzipioek zeresan handia dute EGEaren gai horretan, besteak beste eta bereziki honako hauei dagokienez: pertsonen lehentasuna, bazkideen kontrol demokratikoa, erantzukizuna, berdintasuna, elkartasuna eta gardentasuna, ekonomia eta etorkizun iraunkorrak bermatzeko ezinbestekoak diren aldetik.
Beraz, «gauzak egiteko» modu berezi hori ebaluatu eta hobetu behar da, eta horri buruzko informazioa eman behar da. Bestetik, gizarte-ekonomia osatzen duten erakundeek, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak, esaterako, eskuliburu bat argitaratu dute EAErako, hain zuzen ere gizarte-ekonomiaren arloko enpresentzako G3 gida berezia, Global Reporting Initiative (GRI) ekimenarekin elkarlanean, iraunkortasun-memoriak lantzeko nazioarteko erreferente gisa, eta hori guztia estatuko Gizarte Ekonomia ordezkatzen duten beste hainbat erakunderekin bat etorriz.
Lan-sozietateen eremuan, ASLE Euskadiko Elkarte Laboral Taldeak denbora asko darama metodologia espezifiko bat sortzeko lanean.
Ekimenak heterogeneoak direnez, beharrezkotzat jo da gizarte-ekonomiako enpresek dagokien erakunde asoziatiboaren balidazioa edukitzea, beren enpresan EGEa neurtzeko tresna espezifikoa ezartzeko. Gainera, zera lortu nahi da, ordezkaritza-erakunde horiek, zeharka, gizarte-erantzukizuna sustatzeko prozesua ezagutzea eta prozesu horretan parte hartzea.
Nabarmentzekoa da kalitatea ezartzearekin eta langileak kudeatzearekin zerikusia duten tresnak ez direla EGEaren tresna espezifikotzat hartuko.
Bestetik, laguntza horrek horrelako tresna urri dituzten enpresa-erakundeak ditu jomugan, hala nola enpresa txiki eta ertainak, hots, 100 langile baino gutxiago dituztenak, laguntza publikoaren premia handiena duen sektorea delako eta enpresa handiek beren gizarte-erantzukizuneko memoria korporatiboa lantzen dutelako.
Horren ondorioz, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legea onartu denez, eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiak eta Lan Harremanen Kontseiluak azaldutakoa entzunda, honako hau
Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, 2009ko ekitaldian enpresetan langileen parte-hartzea sustatzeko eman ahal izango dituen laguntzak arautzea da Agindu honen helburua, betiere enpresa horien helbide soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badago. Laguntza horiek bi kapitulutan banatzen dira. II. kapitulua gizarte-ekonomiakoak ez diren enpresetako langileen parte-hartzeari buruzkoa da, eta III. kapitulua, berriz, gizarte-ekonomiako enpresetako langileen parte-hartzeari buruzkoa.
Agindu honetan barne hartzen diren laguntzak jaso ahal izango dituzte honako jarduera hauekin zerikusi zuzena duten kanpoko gastuek:
Eragile ekonomiko eta sozialak sentsibilizatzeko jarduerak egitea, baldin eta jarduera horiek bereziki langileek erakundeen erabaki-organoetan -hau da, administrazio-kontseiluan, edo, bestelako lege- edo estatutu-izendapena izanagatik ere, kontseilu horren eginkizunak betetzen dituen organoan- parte har dezaten sustatzen badute. Kudeaketaren bestelako eremuetan parte-hartzea badago, oso txikia izango da, eta ezein kasutan ezin izango da sentsibilizazio-jardueraren funtsezko zatia izan.
Honako jarduera hauek egin daitezke:
Enpresa-eremuan parte-hartze ereduaren sentsibilizazio- eta zabalkunde-kanpainak egitea.
Unibertsitatean nahiz unibertsitatetik kanpo ematen den enpresarako prestakuntzan parte-hartzearen kultura sustatzea, betiere jarduera horiek zuzendaritza honek dagoeneko diruz lagundu dituen jarduteko ildoak sakontzean, garatzean edota aplikatzean badautza.
Jarduera horiek abian jarri aurretik, dagokion ordezkaritza-erakunde asoziatiboak ekintzaren egokitasuna berretsi behar du, sentsibilizazioaren jomugan dauden ekonomia- eta gizarte-eragileen arabera.
Besteren konturako langileen parte-hartze instituzionaleko plan bat lantzea eta ezartzea, aholkularitza-erakunde baten aldez aurreko laguntzarekin eta aholkularitzarekin, enpresaren goreneko erabaki-organoetan parte har dezaten ahalbidetzeko, aldi berean enpresaren beraren kudeaketan parte hartuta edo parte hartu gabe, eta betiere enpresan kudeaketa-plan bat lehendik ere bultzatu ez badute. Parte-hartze instituzionaleko Planak, halaber, goitik beherako edo behetik gorako informazio- edo komunikazio-sistemak diseinatzea eta ezartzea bil ditzake, Administrazio Kontseiluaren eta langileen artean komunikazio-kanalak ezartzeko.
Besteren konturako langileek osatzen dute plantilla, maila guztietan. Besteren konturako zuzendari edo gerenteen parte-hartze instituzionalera bakarrik bideratzen diren planak aparte utziko dira.
Administrazio Kontseilua edo Kontseilu horren eginkizunak betetzen dituen sozietate-organoa (beste estatutu-izen bat badauka) dira enpresaren goreneko erabaki-organoak.
Enpresari bere langileek akzioak edo partizipazioak harpidetzearen ondorioz sortutako gastuak, hala dagokionean.
Langileek akzioak edo partizipazioak harpidetzea, hala dagokionean.
Harpidetza hori honela egin daiteke:
Lan-harremanaren enpresaren akzio edo partizipazioetan.
Langileek horretarako sorturiko sozietate instrumentalaren akzio edo partizipazioetan. Langileek lan-harremanaren enpresaren akzioetan eta administrazio-organoetan parte hartzea behar du erakunde instrumentalaren helburu sozial bakarrak.
3 eta 2.4 artikuluko akzioak ez dira diruz lagunduko baldin eta, aldez aurretik edo aldi berean, Plan bat sortu ez bada 2.2 artikuluan eta 5. artikuluan ezarritako betekizunei jarraiki.
Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan edo lurralde-jarduneko eremuan jarduten duten pertsona juridikoek izango dute 2.1 artikuluko jarduerengatik ezarritako laguntzen onuradun izateko aukera.
Enpresa-egitura duten eta 2.2 artikuluan aipaturiko diagnostikoa eta plana egin duten sozietate edo erakundeek aukera dute 2.2 artikuluko jarduerengatik ezarritako laguntzen onuradun izateko aukera. Honako hauek aparte geratzen dira: Gizarte Ekonomiako erakundeak, fundazioak, Administrazio Publikoak eta haien mendeko pertsona juridikoak, betiere haien parte-hartze nagusia kapital publikoarena bada.
Aparte geratuko dira eskaeraren dataren aurreko 10 urteetan gizarte-ekonomiako enpresak izateari utzi diotenak. Baldintza hori ofizioz konprobatuko du Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben eta lan-sozietateen erregistroak kontsultatuz.
2.3 artikuluko jarduerak: gizarte-ekonomiakoak ez diren sozietateak, betiere beren langileek hurrengo idatz-zatian adierazten diren baldintzetan akzioak edo partizipazioak harpidetzen badituzte, aldez aurretik 2.2 artikuluan aurreikusten den diagnostikoa eginda.
2.4 artikuluko jarduerak: aurreko idatz-zatian aipatu diren sozietateetako besteren konturako langileak, urte betetik gorako antzinatasuneko kontratu finkoa dutenak, baldin eta lan egiten duten enpresako edo haren lantoki bateko lan-kontratu mugagabea duten langileen gutxienez herena izanik, haiekin lan-harremana duen enpresaren kapital sozialaren % 10 edo gehiago ordezkatzen duten akzioak edo partizipazioak harpidetzen badituzte, zuzenean edo 2.4 artikuluan aurreikusitako sozietate instrumentalaren bitartez.
Honako eskakizun hauek bildu beharko dituzte aholkularitza-erakundeek:
Helbidea edo lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden lantokietan gutxienez goi-mailako tituludun bat edukitzea, enpresetako langileen partaidetzarekin edota sozietate kooperatibo edo lan-sozietateetako bazkideen partaidetzarekin erlazionatutako gaietan duten esperientzia egiaztatuz.
Lanaren gaineko ardura duen aholkulariak aholkularitza-enpresan gutxienez hiru urteko esperientzia edukitzea ziurtatu beharko du.
Aholkulariek edo haiek partaide diren aholkularitza-enpresek ezin izango dute inolako loturarik izan, ez zuzenean ez zeharka, laguntzak eskatzen dituzten erakundeekin, ez akzioen ez partizipazioen bidez.
1. 2.2 artikuluan aipatzen den diagnostikoa sozietate edo enpresako gobernuko, kudeaketako eta administrazioko organoen parte-hartzearekin egingo da, eta honako datu hauek jasoko ditu:
Enpresaren edo lantokiaren ezaugarriak: jarduera, neurria, kapital-egitura, langileen profila, enpresaburuaren edo kapital sozialaren zati bat daukatenen arteko familia-loturak, bereziki haren egoera eta bideragarritasun ekonomikoan eragiten dutenak.
Parte-hartze aurrekariak: enpresako parte-hartze giroaren egungo egoera, eta aldez aurreko esperientziekin duen erlazioa.
Parte hartzeko proposamena: garatu beharreko jarduerak eta ezarri beharreko mekanismoak, langileen informaziorako eta prestakuntzarako ekintzak bereziki aipatuz.
2. 2.2 artikuluan aipatutako planak langileen artean adostutako programaren deskribapen zehatza bilduko du, langileen parte-hartzea ahalbidetuko duena enpresaren erabaki-organoetan.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Segurantza Sailak, onuradun bakoitzari diru-laguntzaren xede diren jarduerak gauzatzearekin zuzenean erlazionatuta dauden kostu garbietarako diru-laguntza eman ahal izango dio, honako muga eta ehuneko hauekin:
1. 2.1 artikuluko jarduerak: Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak onartutako kostu garbien % 75eraino, hogeita hamar mila (30.000) euroko mugarekin.
Idatz-zati honetan aurreikusten den diru-laguntzaren zenbatekoa erabakitzeko irizpideak, honako hauek izango dira:
Onuradunari dagokionez:
Gizarte- eta ekonomia-eragileen ordezkaritza- edo integrazio-erakundeen eta arlo horretan kualifikatuta dauden unibertsitate-zentroen kasuan, 2 puntu.
Gainerako kasuetan, puntu 1.
Egin diren prestakuntzarako edo zabalkunderako jardunak jaso dituzten pertsonei dagokienez:
Jardunak irekiak badira eta erakunde onuradunaren jardun-eremua gainditzen badute, 2 puntu.
Gainerako kasuetan, puntu 1.
Onuradunak lau puntuko gehieneko puntuazioa lortzen badu, aurreko baremazioaren arabera, diru-laguntzak artikulu honen 1. paragrafoan aipaturiko gehieneko zenbatekoa izango du, eta proportzionalki murriztuko da lorturiko puntuazioaren arabera.
2. 2.2 artikuluko jarduerak: Diagnosia eta Parte-hartze Planaren lanketaren eta ezarpenaren kostu garbien % 75, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak onartutakoak, hogeita hamar mila (30.000) euroko mugarekin.
3. 2.3 artikuluko jarduerak: Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak, akzioen edo partizipazioen harpidetzari buruz, onartutako kostu garbien % 75, hamabi mila (12.000) euroko mugarekin.
4. 2.4 artikuluko jarduerak: akzioen edo partizipazioen harpidetzaren % 75, mila eta bostehun (1.500) euroko mugarekin, akzioak edo partizipazioak harpidetzen dituen langile bakoitzeko.
1. 2.2 eta 2.3 artikuluetan ezarritako ekintzen onuradun izan diren enpresek, langileen parte-hartzearen alorrean enpresan edo lantokian egin diren aldaketei buruzko memoria aurkeztu beharko dute, jarduera amaitzen den unetik zenbatzen hasi eta urtebeteko epearen barruan, betiere langileek enpresaren erabaki-organoetan parte hartzea ahalbidetuta.
2. 2.4 artikuluan ezarritako ekintzen onuradun izan diren pertsonek, harpidetza egin zenetik 3 urte igaro ondoren, egiaztatu beharko dute harpidetutako akzioak edo partizipazioak ez dituztela guztiz edo partzialki transmititu, interesdunari ezin egotzi zaizkion ezinbesteko kasuak salbu. Ezinbesteko kasuren bat dagoenean, onuradunak, akzioak edo partizipazioak transmititzen dituen unean, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari gertakari horien eta ezinbestearen arrazoien berri eman beharko dio, zuzendaritzak horren guztiaren balioespena egin dezan.
Gainera, harpidetzaren unetik 3 urte betetzean, lan-harremanaren gizartean besteren konturako langile gisa jarraitzen dutela egiaztatu behar dute.
Besteen konturako lan-kontratu mugagabea duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak Gizarte Ekonomiako Erakundean sartzea, bazkide langile edo lan-bazkide gisa. Ez da diru-laguntzarik emango lan-kontratu mugagabea goi-zuzendarien lan-harreman berezia arautzen duen 1382/1985 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barnean hartuta baldin badago.
Gizarte-ekonomiako enpresak urtebeteko antzinatasuna izan behar du, gutxienez, gizarte-ekonomiako enpresa gisa -kooperatiba edo lan-sozietate gisa-.
Ez da diru-laguntzarik emango aldi baterako lan-kontratudunak bazkide egiteagatik, ezta kontratu baten edo batzuen baturaren iraupena urtebetetik gorakoa den kasuetan ere.
Bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakunde batean sartzea legezko subrogazio baten haritik, gizarte-ekonomiako erakundea esleipendun suertatzen den zerbitzu-kontrata edo administrazio-emakida baten ondorioz.
Gizarte-ekonomiako enpresetan bazkide langile berrien parte-hartze finantzarioa bultzatzen duten tresnak diseinatu eta ezartzea, belaunaldi-errelebua eta enpresa horiek gizarte-ekonomiako enpresak izaten jarrai dezaten ahalbidetuz.
Gizarte-ekonomiaren printzipioak bilduko dituzten, eta, besteak beste, bazkide langileen benetako parte-hartze maila neurtuko duten Enpresen Gizarte Erantzukizuneko tresna espezifikoak landu eta ezartzeko ebaluazioko eta aholkularitzako beharrezko kanpo-gastuak, betiere tresna horiek balidatuta badaude kooperatiba eta lan-sozietateen erakunde asoziatiboen eskutik.
1. 8.1 artikuluko jarduerak: besteren konturako langileak, betiere bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakundean sartu aurreko kontratu hurrena urtebetetik gorako antzinatasuneko kontratu mugagabea bada enpresan bertan.
2. 8.2 artikuluko jarduerak: jatorrizko erakundean kontratu mugagabea daukaten besteren konturako pertsonak.
3. 8.3 artikuluko jarduerak: 8.3 artikuluan aipatzen den diseinu eta ezarpena egin duten eta tresna hori ezartzeko Administrazio honen diru-laguntzarik lehenago jaso ez duten Gizarte Ekonomiako erakundeak. Ekintzak 2009. urtean hasi beharko dira.
4. 8.4 artikuluko jarduerak: 100 langile bano gutxiago dituzten gizarte-ekonomiako erakundeak, 2009. urtean 8.4 artikuluan aipaturiko ezarpena egin behar dutenak eta Administrazio honetatik aldez aurretik tresna hori ezartzeko laguntzarik jaso ez dutenak. Ekintzak 2009. urtean hasi beharko dira.
Jarduera horiek abian jarri aurretik, erakunde onuraduna kide den gizarte-ekonomiako erakunde asoziatiboak berretsi egin behar du ekintzaren egokitasuna.
1. 8.1 artikuluko jarduerak: mila eta bostehun (1.500) euro pertsona bakoitzeko, bazkide gisa sartzen den langileak egiten duen kapital sozialaren harpidetzarengatik, erakundean sartzen den unean onuradunak harpidetutako kapitalaren mugarekin.
2. 8.2 artikuluko jarduerak: mila eta bostehun (1.500) euro pertsonako, erakundean sartzerakoan onuradunak harpidetutako kapitalaren mugarekin.
3. 8.3 eta 8.4 artikuluko jarduerak: 8. 3 eta 8.4 artikuluetan adierazitako lanketaren eta ezarpenaren kanpo-kostu garbien % 75, sei mila (6.000) euroko mugarekin.
Kapitulu honetako 8.1 eta 8.2 artikuluetan ezarritako ekintzen onuradunek, bazkide direnez geroztik hiru urte betetzen dituztenean, sartu ziren erakundean jarraitu egiten dutela egiaztatu beharko dute, salbu eta onuradunaren borondateaz bestelako arrazoiak egiaztatzen badira, edo bestela sozietatean duten kapitalerako ekarpena (gutxienez, diruz lagundutako kopuruan) enpresan jarraitzen duela justifikatzen badute. Horretarako, baldintza hori bete eta ondorengo hiru hilabeteko epearen barruan enpresan segitzen dutela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.
8.3 artikuluan ezarritako ekintzen gizarte-ekonomiako enpresa onuradunek 2010eko abenduaren 31 baino lehen igorri beharko dute, jarduera amaitzen denetik zenbatzen hasita, gizarte-ekonomiako enpresetan bazkide langile berrien parte-hartze finantzarioa bultzatzen duten tresnak ezartzeari buruzko memoria, belaunaldi-errelebua eta enpresa horiek gizarte-ekonomiako izaten jarraitzea ahalbidetuz.
8.4 artikuluan ezarritako ekintzen onuradun diren gizarte-ekonomiako enpresek, jarduera amaitutakoan edo gehienez 2010eko abenduaren 31 baino lehen, bazkide langileen parte-hartze maila neurtuko duten Enpresen Gizarte Erantzukizuneko tresna espezifikoen ezarpenaren emaitzei buruzko memoria aurkeztu beharko dute.
Agindu honetan aurreikusten diren laguntzak eman eta ordaintzeko ezinbesteko baldintza izango da eskatzaileek zergei eta Gizarte Segurantzari lotutako betebeharrak bete dituztela egiaztatzea, Ekonomia eta Ogasun Sailak xedatzen duenari jarraiki.
Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunei laguntzak eman, eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze-fasean dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.
Dagokion zehapenak ezartzen duen aldian, zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean dauden (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne) pertsona fisiko eta juridikoak ezin izango dira aurkeztu Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara.
Nolanahi ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina onartzen duenak, bere 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzeaz gain, pertsona onuradunek diru-laguntzen zertarakoa eta aplikazioa ziurtatu beharko dute zerrenda bidezko bermeen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera (Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezarri ziren).
Deialdi honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak dira arrazoi eta xede beragatik beste administrazioek edo erakunde publikoek ematen dituzten bestelako laguntzekin. Nolanahi ere, diru-laguntzen zenbatekoa ezin da diruz lagundutako jardueraren kostu osoa baino handiagoa izan, ezta agindu honetako 6. eta 10. artikuluetan aurreikusitako gehieneko zenbatekoak ere.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak, onuradunak beste edozein administrazio edo erakunde publikotatik xede eta helburu berberarekin jasotzen duen beste edozein laguntzarekin batera ematen badira eta horiek pilatutako zenbatekoak diru-laguntzaren xede den jardueraren guztizko kostua edo agindu honetako 6. eta 10. artikuluetan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa gainditzen baldin badu, soberakin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eman beharreko laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da.
Diru-laguntzetarako eskabideak Agindu honen eranskin gisa atxikitako eredu normalizatuan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lurralde Ordezkaritzetan eskura daitekeenean, aurkeztu beharko dira, edo Interneteko www.juslan.ejgv.euskadi.net helbidean deskargatu ahalko dira, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz.
Eskaerak aurkezteko epea 2009ko irailaren 15era artekoa izango da, egun hori barne.
Erakunde onuradunek eskaera aurkezterakoan egiaztatu beharko dute betebehar guztiak betetzen dituztela.
Pertsona edo erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten EAEko hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardueretan eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskabideekin honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
Kasu guztietan:
Eskabide normalizatua.
NANaren edo IFZren fotokopia.
Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa, eskatzaileak eta dagokion bankuak izenpetu eta zigilatuta.
Sozietate, erakunde edo instituzioen kasuan, horien erregistro-datuen egiaztagiria, eta gainera:
Foru aldundiekin dituzten zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen agiria.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion erakundearen ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela ziurtatzen duena.
Erakunde eskatzailearen erantzukizun-aitorpena, honakoa jasotzen duena: herri-administrazio honi, besteren bati edo erakunde publikoei xede eta helburu bererako eskatutako edozein laguntzaren egoera (eskatutakoa, emandakoa edo izapidetze-fasean). Berariaz aipatu beharko da, baita ere, minimis laguntzen guztizkoari dagokionez Europar Batasunaren zuzentarauetan ezarritakoa, hau da, hiru zerga-ekitalditan (indarrekoan eta aurreko bietan) enpresa batek ezin duela 200.000 euro baino gehiago jaso.
Eskatzaileak erantzukizun-deklarazio bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako -eta izaera bereko diren- laguntza edo diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz prozedura zehatzaileei buruz, prozedura horiek oraindik izapide-aldian badaude.
Pertsona edo erakunde eskatzailearen erantzukizun-aitorpena, zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako (otsailaren 18ko 4/2005) Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
Lan-segurtasun eta -osasunaren arloko arauek ezarritako baldintzak betetzen dituela erakusten duen agiria, urtarrilaren 17ko 39/1997 Dekretuan, prebentzio-zerbitzuen arautegia onartzen duenean, ezarritakoaren arabera.
Eskabidea egin behar duen pertsonaren ahalordetzearen fotokopia.
Erakunde eskatzailearen erantzukizun-deklarazioa, ez zuzenean ez zeharka, aholkularitzarekin ez akzioen ez partizipazioen bidez inolako loturarik ez duela adieraztekoa.
Berariazko kasuetan:
2.1 artikuluan aurreikusitako jarduerei dagokienez:
Aurreikusitako jarduerak gauzatzea sustatzen duten zioen eta helburuen azalpen xehekatua.
Garatuko diren programen adierazpena, horien edukiaren azalpen xehekatua eginez.
Erabiliko diren giza baliabideen eta baliabide materialen zerrenda, esku hartzen duten irakasleak edota pertsonak banan-banan identifikatzen dituena.
Erakunde laguntzaileen zerrenda, hala dagokionean.
Kalkulatutako eta xehekatutako aurrekontua.
Proiektuaren finantziazio-plana.
Dagokion ordezkaritza-erakunde asoziatiboaren idazkia, ekintzaren egokitasunari buruzko sentsibilizazioak jomugan dituen eragile ekonomiko eta sozialen arabera.
2.2 artikuluan aurreikusitako jarduerei dagokienez, Parte-hartze Planaren aurkezpena, Agindu honetako 5.1 eta 2 artikuluaren baldintzetan.
2.3 artikuluan aurreikusitako jarduerei dagokienez: Sortutako gastuen fakturak.
2.4 artikuluan aurreikusitako jarduerei dagokienez: lan-harremanaren enpresaren akzio edo partizipazioak harpidetu izanaren eskritura publikoaren kopia sinplea edo konpultsatua (Merkataritza Erregistroan erregistratuta behar du eskritura horrek).
Akzioak 2.4.b) artikuluan aurreikusitako sozietate instrumental baten bitartez harpidetzen badira, sozietate horren eraketa-eskrituraren (Merkataritza Erregistroan erregistratua behar du) kopia sinplea edo kopia konpultsatua, gehi sozietate instrumentalak lan-harremanaren sozietatetik harpideturiko akzio edo partizipazioen harpidetza-eskrituraren (Merkataritza Erregistroan erregistratua behar du) kopia sinplea edo konpultsatua.
Lan-harremanaren Sozietateak emandako ziurtagiria, honako hauek zehaztuta:
Enpresan kontratu mugagabea duten eta, zuzenean edo sozietate instrumentalaren bitartez, akzioak edo partizipazioak harpidetzen dituzten langileen ehunekoa.
Lan-kontratu mugagabea duten langileek, zuzenean edo sozietate instrumentalaren bitartez, harpidetu dituzten akzio edo partizipazioen ehunekoa.
Akzioak erosten dituen langile bakoitzari buruz Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako Lan Bizitzaren Agiria, behin betiko lan-kontratua hasten den datatik aurrerakoa, kontratu horrek urte 1etik gorako antzinatasuna duela islatzen duena.
8.1 eta 8.2 artikuluetan aurreikusitakoari dagokionez:
Bazkide dela egiaztatzea, Bazkideen Erregistroko Liburuaren dagokion ziurtagiriaren bidez, behin betiko bazkidea den edo behin-behineko enpresaratzea den zehazturik.
Enpresaratzen den sozietateak emandako ziurtagiria, harpidetutako kapitalari buruzkoa, enpresan bazkide gisa sartzen den unean. Ziurtagiri horrek sarrera-kuotari eta hasierako ekarpenari buruzko diru-kopuruak banakatu beharko ditu, hala badagokio.
1 artikuluaren kasu espezifikoan, Lan Bizitzaren Txostena, lan-kontratu mugagabea hasi den egunetik aurrerakoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, kontratu horrek urte 1etik gorako antzinatasuna duela islatzen duena.
Horretaz gainera, Agindu honetako 8.2 artikuluko kasuan, legezko subrogazioa egiaztatzen duen zerbitzu-kontratua edo administrazio-emakidako kontratua.
8.3 artikuluan aurreikusitako jarduerei dagokienez, gizarte-ekonomiako enpresan bazkide langile berrien parte-hartze finantzarioa bultzatzen duten tresnak ezartzeari buruzko proiektua aurkeztea, belaunaldi-errelebua eta enpresa gizarte-ekonomiako enpresa izaten jarraitzea ahalbidetuz.
8.4 artikuluan aurreikusitako jarduerei dagokienez, bazkide langileek gizarte-ekonomiako enpresan duten parte-hartze maila neurtuko duten Enpresen Gizarte Erantzukizuneko tresna espezifikoak ezartzeari buruzko proiektua aurkeztea.
Dagokion ordezkaritza-erakunde asoziatiboaren idazkia, Enpresen Gizarte Erantzukizuneko tresna espezifikoaren egokitasunari buruzko sentsibilizazioak jomugan dituen eragile ekonomiko eta sozialen arabera.
Diru-laguntzen eskabideen termino guztiak beteta ez badaude edo beharrezko dokumentazioarekin batera ez badatoz, eskatzaileari eskatuko zaio akatsa konpon dezan edo beharrezko dokumentuak gainera ditzan, betiere hamar eguneko epean, eta jakinaraziko zaio hori egiten ez badu atzera botako zaiola eskabidea, eta administrazioak eskabide horri buruzko esanbidezko ebazpena eman beharko du, eta ebazpen hori jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoari jarraiki.
Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza izango da Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.
Gizarte Ekonomiako zuzendariak esanbidez emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak.
Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen-egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.
Agindu hau indarrean jartzen denetik sei hilabete igaro badira esanbidezko ebazpenik eman edo jakinarazi gabe, eskabideak ezetsitzat jo ahalko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan ezarritakoari dagokionez, administrazioak esanbidez ebazteko duen betebeharra aparte utzi gabe.
Publizitate-printzipioa betetzeko, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, xedapen honen babesean diru-laguntza zein onuradunek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zeini emandako diru-laguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, ebazpena berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da.
Agindu honen 2.4, 8.1 eta 8.2 artikuluen babesean emandako diru-laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza ematen den unean.
Deialdi honen babesean emandako eta Agindu honetako 2.1, 2.2, 2.3, 8.3 eta 8.4 artikuluetan bilduriko diru-laguntzen ordainketa honela egingo da.
Lehen ordainketan diru-laguntza osoaren % 40 ordainduko da, emakidaren jakinarazpenaren biharamunetik hamabost egun igaro ondoren eta esanbidezko ukorik izan ez bada.
Bigarren ordainketa, gainerako % 60a, onuradunak 2010eko abenduaren 31 baino lehen honako agiri hauek aurkeztu eta gero.
Kasu guztietan:
Egindako gastua egiaztatzen duten jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak.
Dagokion Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion Erakundearen ziurtagiri eguneratuak, bigarren ordainketa eskatzen den unean organismo horiekin dituzten betebeharrak bete dituztela ziurtatzen dutenak.
Hala dagokionean, diruz lagundutako ekintzaren memoria.
2.1 artikuluan aurreikusitako jarduerak:
Azken memoria.
Gauzatutako jardueren kopia.
2.2 artikuluan aurreikusitako jarduerak: parte-hartze planaren justifikazio-memoria.
2.3 artikuluan aurreikusitako jarduerak:
Matrikula-liburuaren kopia, edo, hala badagokio, lantokiko edo lantokietako langileen zerrendaren ziurtagiria.
Enpresaren legezko ordezkariaren ziurtagiria, enpresan edo lantokian besteren kontura lan egiten duten pertsonen eta lan-kontratu mugagabea dutenen guztizko kopurua adieraziz.
Enpresaren legezko ordezkariaren ziurtagiria, sozietatearen kapital soziala eta langileek harpidetutako akzioen zenbatekoa egiaztatzen duena.
Enpresaren legezko ordezkariaren ziurtagiria, akzioen sindikazioa, horrelakorik balego, egiaztatzen duena.
8.3 artikuluan aurreikusitako jarduerak: justifikazio-memoria.
8.4 artikuluan aurreikusitako jarduerak: justifikazio-memoria.
Agindu honen xedea betetzeko, seiehun eta berrogeita hamazazpi mila bostehun eta hirurogeita bederatzi (657.569) euroko gehienezko kopurua erabiliko da guztira, honela banatuta: berrehun eta hirurogeita hiru mila eta hogeita zortzi (263.028) euroko ordainketa-kreditua 2009ko ekitaldirako eta hirurehun eta laurogeita hamalau mila bostehun eta berrogeita bat (394.541) euroko konpromiso-kreditua 2010eko ekitaldirako. Adierazitako zenbateko orokorra igo ahal izango da, betiere diru-laguntzak esleitzeko prozedura ebatzi aurretik, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan izanik eta ondokoen arabera: dagoen aurrekontu-lotura, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren beste programen betearazpenetik sortzen diren aurrekontu-aukerak edo onartzen diren beste aurrekontu-aldaketak. Halakorik gertatuz gero, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da horren berri.
Agindu honetan ezarritako baldintzak eta irizpideak betetzen dituzten eskabideek diru-laguntza jasoko dute. Agindu honetan zehaztutako irizpideak erabiliz kalkulatutako diru-laguntza guztiak batuta, xede honetarako baimendutako aurrekontu-atala gainditzen bada, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, hainbanaketa bakarra aplikatuz kalkulatutako diru-laguntzei.
Diru-laguntzaren xedea betetzat jo delarik, diru-laguntza hori emateko kontuan izandako baldintzak aldatuz gero nahiz administrazio honek edo beste edozein administrazio edo erakunde publikok emandako diru-laguntzak pilatuz gero, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak aldaketa egiteko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta onuradunek soberakinak itzuli beharko dituzte.
Diru-laguntzaren onuradun den pertsona Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan ezarritako egoeraren batean badago, edo agindu honetan eta aplika daitezkeen arauetan eta diru-laguntza ematearen aldeko ebazpenean ezarritako arauak bete gabe uzten baditu, Gizarte Ekonomiako zuzendariak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa betez, ebazpen bat emango du, eta, ebazpen horren bidez, honako hau deklaratuko du: erakunde onuradunak ordaintzeko falta ziren kopuruak jasotzeko eskubidea galdu duela, eta, hala behar izanez gero, ordura arte jasotako diru-kopuruak eta diru-laguntza ordaintzen den unetik aurrera dagozkion legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra daukala, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz bidezko beste zenbait ekintza bazter utzi gabe. Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira dagozkien legezko ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan aurreikusitakoa izango da erantzukizunen araubidea.
7.2 artikuluan ezarritako betebeharra partzialki betetzen ez bada, beti ere onuradunak 18 hilabetez iraun badu, jasotako diru-laguntza itzuli beharko da, 3 urtera iristeko falta den denboraren proportzioan. Ez-betetzea 17 hilabete edo gutxiago irauteagatik bada, diru-laguntza osoa itzuli beharko da.
Arauak betetzen ez badira, honako hau izango da jasotako diru-laguntzak itzultzeko prozedura:
Dirua itzultzeko prozedura hasi dela, eta prozedura hori zergatik hasi den, jakinaraziko dio Gizarte Ekonomiako zuzendariak interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio, bidezko iritzitako alegazioak egin ditzan.
Alegazioak jaso ondoren edota epe hori alegaziorik aurkeztu gabe igaroz gero, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren ebazpenaz amaiera emango zaio itzultze-prozedurari.
Dirua itzultzeko prozedura ebazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez.
Ebazpenean arauren bat bete gabe utzi dela joz gero, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik hasita bi hilabeteko epean dagozkion diru-kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra deklaratuko da. Epe hori borondatezko aldiko epetzat joko da.
Dirua borondatezko aldian itzultzen ez bada, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, behartzeko bideari ekin diezaion, aplikatu beharreko araudian ezartzen denaren arabera.
Lehenengoa. Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta aginduaren aurka badago berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikulua eta hurrengoak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; bi hilabeteko epean izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).
Bigarrena. Ondorioak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 17a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


