Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko ekainaren 18koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko ekainaren 18koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 131
  • Hurrenkera-zk.: 3962
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/18
  • Argitaratze-data: 2009/07/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arabako Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzan hutsik dago aseguramendu eta kontratazioaren arduradun lanpostua (511154. kodea, 1. dotazioa), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena emanda, eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, betiere ondoko oinarriak betez:

OINARRIAK

Lehenengoa. Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena. Izangaiek Osasun eta Kontsumo Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.

Hirugarrena. Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

  1. Titulu akademikoak.

  2. Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

  3. Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkiten hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.

    Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi honen ebazpena Osasun eta Kontsumoko sailburuaren aginduz izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita.

    Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osasun eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 18a.

    Osasun eta Kontsumoko sailburua,

    JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Deialdiko lanpostua:

Izena: aseguramendu eta kontratazioaren arduraduna (511154. kodea, 1. dotazioa).

Lekua: Arabako Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendariordetza.

Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoa: A2.

Destino-osagarriaren maila: 28.

Berariazko osagarria: I-B.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.

Derrigortasun-data: ez.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

T.G. M.K. aukera: Medikuntzan lizentziatua edo

T.G. M.K. aukera: Enpresen admin.zuzendaritzen lizentziatua edo

T.G. M.K. aukera: Ekonomian lizentziatua.

Adierazitako kidegoetako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara -eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli- baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuak eskaintzen, suspentso egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.

3 urteko esperientzia izatea, lanpostua atxikita dagoen kidegoari dagozkion lanetan.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik