Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko ekainaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bidez, urte honetarako eskabideak aurkezteko epea ezartzen da honako entitate aholkulari hauek homologatzeko: Baztertuta dauden edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuko 2.2.c) artikuluan aurreikusitako entitate aholkulariak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko ekainaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bidez, urte honetarako eskabideak aurkezteko epea ezartzen da honako entitate aholkulari hauek homologatzeko: Baztertuta dauden edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuko 2.2.c) artikuluan aurreikusitako entitate aholkulariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 156
  • Hurrenkera-zk.: 4614
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/22
  • Argitaratze-data: 2009/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak laneratzeko Auzolan programa arautzen duen uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuaren helburua Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, eman ditzakeen dirulaguntzak arautzea da, baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei gizarte-onurako enplegu bat eskaintzeko. Horretarako, prestakuntza-prozesu bat eta lana uztartzen dira, aldi baterako eta aldi partzialeko lan-kontratuen bidez.

Aipatutako Dekretuko 2.2.c) artikuluak xedatzen duenez, 3.1 artikuluko a), c), e) eta f) idatz-zatietan aurreikusitako prestakuntzajarduerak hau da, hasierako prestakuntza, laguntzako prestakuntza, prozesu guztian bereganatutako lanerako eta gizarterako gaitasunen balantzea, laneratzeko programa bat gauzatzea eta tutoretzako eta lagun egiteko fase berria garatzeko, entitate aholkulari homologatu baten laguntza profesionala izan beharko dute.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko uztailaren 31ko Aginduaren bitartez (2002ko irailaren 16ko EHAA, 175 zk.koa) Baztertuta edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuko 2.2.c) artikuluan aurreikusitako entitate aholkulariak homologatzeko prozedura arautu zen. Agindu horretako 5.2 artikuluan xedatzen denez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren agindu baten bidez, homologatzeko eskabideak aurkezteko epea argitaratuko da urtero, harik eta uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuak indarrean jarraitzen duen arte.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan xedatzen denez, baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen laneratzea Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eskumena da. Beraz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari dagokio agindu hau ematea.

Bestalde, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50. artikuluan izandako aldaketa jasotzeko xedearekin aldaketa hori Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenak eragin du, debekatu egiten zaie deialdi honetan parte hartzea sexuarengatik egindako diskriminazioa dela-eta administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei, baita Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Legea dela-eta debeku horrekin zigortutakoei ere, dagokion zigorra indarrean dagoen bitartean.

Gaikuntza hori baliatuz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa betez, honako hau

Agindu honen xedea entitate aholkulariak homologatzeko eskabideak aurkezteko 2009. urterako epea argitaratzea da, Baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuko 2.2.c) artikuluan aurreikusitako aholkularitza-entitateak homologatzeko prozedura arautzen duen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko uztailaren 31ko Aginduko 5.2 artikuluan aurreikusi bezala.

Aholkularitza-entitateak homologatzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da 2009. urtean, Agindua ondorioak izaten hasten den egunetik hasita.

Homologazioa lortu nahi duten aholkularitza-entitateek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko uztailaren 31ko Aginduko 3. artikuluan xedatzen diren baldintzak bete beharko dituzte (Agindu horren bidez arautzen da baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuko 2.2.c) artikuluan aurreikusitako aholkularitza-entitateak homologatzeko prozedura).

  1. Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoa betez lege horren bidez aldatu da azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50. artikulua, ezin izango dute deialdi honetan parte hartu sexuarengatik egindako diskriminazioa dela-eta administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoek, ezta Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Legea dela-eta debeku honekin zigortutakoek ere, dagokion zigorra indarrean dagoen bitartean.

  2. 2002ko uztailaren 31ko Aginduko 5. artikuluaren arabera eskabideari erantsi behar zaion dokumentazioarekin batera, aurreko paragrafoan aipatzen den baldintza betetzeari buruzko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da.

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Aginduaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar diezaiokete interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita izango ditu ondorioak agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 22a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik