- AGINDUA, 2009ko ekainaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Arantza Laka Mugarza andrea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkari kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Arantza Laka Mugarza andrea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkari kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3809
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/23
- Argitaratze-data: 2009/07/02
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz,honako hau,
Lehenengoa. Arantza Laka Mugarza andrea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkari lanpostutik kentzea (511786 kodea, 2 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargutik kentze honek 2009ko uztailaren 2tik aurrera hartuko du indarra.
Hirugarrena. Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, eta, nahi izanez gero, agindu hau eman duen organoari berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 23a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


