Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko ekainaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Agindu honen bidez, izaera orokorreko beketarako deia egiten da 2009-2010 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko ekainaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez, izaera orokorreko beketarako deia egiten da 2009-2010 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3997
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/23
  • Argitaratze-data: 2009/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartutako Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan ezartzen denez, era guztietako irakaskuntzak (maila, modalitate eta espezialitate guztietakoak) Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen dira, horrela agintzen baitu Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriak. Nolanahi ere, hori ez da izango ondoko hauen kaltetan: Konstituzioaren 27. artikulua, artikulu hori garatzen duten Lege Organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari egozten dizkion ahalmenak eta haiek betetzeko eta bermatzeko beharrezkoa den Ikuskaritza Gorena.

Unibertsitate-gaietan Estatuaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzko maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuaren eranskineko B.2 puntuak ezartzen duenez, administrazio-egoitza erkidego honetan duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleei zuzendutako deialdien arautze eta kudeaketa aipatu Erkidegoari eskualdatzen zaio. Deialdiok egiteko, estatu osorako ezarritako oinarrizko irizpideak errespetatuko dira.

Era berean, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 8., 38. eta 44. artikuluetan arautu du beka eta ikasketetarako laguntzei dagokiena, eta honako hau ezarri du: unibertsitateen gaietan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokiola oinarrizko legedian bekei, kredituei eta ikasketetarako laguntzei buruz ezarritako sistema orokorra arau bidez garatzea.

Hori guztia dela eta, kontuan hartuz diru-laguntzen inguruan indarrean den legerian jasotzen dena Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluan eta VII. tituluaren III. kapituluan, batetik eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 19/2008 Legea, honako hau

  1. Helburu horretarako, guztira 21.662.433 euro bideratuko dira, guztira; horietatik, 12.084.150 euro erabiliko dira 2009ko ekitaldian onartutako emate-ebazpenak finantzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegorako 2009ko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarri den partidaren kargura finantzatuko dira. Gainerakoa (9.578.283 euro) 2010eko ekitaldian onartutako ebazpenak finantzatzera bideratuko da, baldintza batekin, betiere: 2010eko ekitaldirako kreditu egoki eta aski izatea, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduak aurreikusi duenaren arabera, agindu horrek Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako espediente-gastuen aldez aurreko tramitazioa arautu baitu.

  2. Kopuru horiek, dena den, aldatu egin daitezke, aurkeztutako eskarien zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste programa batzuen exekuziotik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera, eta eskariei buruzko ebazpena eman baino lehen. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emango du ebazpen baten bitartez; era berean, deialdi honetako funtsak agortzen badira, horren berri ere emango da.

2009-2010 ikasturtea baino lehenagoko bekak emateak edo ez emateak ikasturte horiei dagozkien deialdi-aginduei eutsiko die arautzat.

Lehenengoa. Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari baimena ematen zaio, Agindu honetan xedatutakoa burutzeko behar diren jarraibideak eman ditzan.

Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango du eragina agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

  1. Mailako unibertsitate-tituloa lortzeko.

  2. Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzeko.

  3. Unibertsitateko diplomadun, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko, lizentziadun, arkitekto eta ingeniari tituluak lortzera bideratutakoak.

  4. Unibertsitate-ikasketetako bigarren zikloren batera sartzeko beharrezko egokitze-kurtsoak eta prestakuntza osagarriak.

  5. 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestatzeko kurtsoak, bertaratzea eskatzen ez duten unibertsitateetan emandakoak.

  6. Goi-mailako arte-ikasketak.

  7. Maila akademikoari dagokionez ofizialki unibertsitateko lizentziadun edo diplomadunen baliokidetzat jotzen diren titulazioak lortzera bideratutako bestelako goi-mailako ikasketak.

  1. Matrikula-laguntzak.

  2. Material didaktikorako laguntza.

  3. Joan-etorrietarako laguntza, hirien artean zein hiri barruan.

  4. Egoitzarako laguntza.

  5. Laguntza osagarria.

    1. Bertaratzea eskatzen ez duten unibertsitateetan edo on-line unibertsitate-ikasketetan matrikulatutako ikasleek, edonola ere den, zerbitzu akademikoen prezio publikoak ordaintzetik salbuesteko edo matrikula-laguntza erdiesteko eta material didaktikorako laguntza lortzeko eskubidea izango dute, deialdi honetan ezarritako baldintzen arabera.

      Zentro elkartu edo laguntzailearen edo, on-line ikasketen kasuan, unibertsitatearen herritik kanpo bizi direnean bakarrik lortu ahal izango dute joan-etorrietarako laguntza, horretarako 11.2 artikuluan ezarritako zenbatekoei jarraiki.

      Salbuespen gisa, laguntza osagarria jasotzeko eskubidea izango dute kurtso osoan matrikulatuta dauden ikasleak, baldin eta behar bezala justifikatzen badute euren dedikazioa, eta laguntza hau eskuratzeko betekizunak betetzen badituzte.

    2. Bigarren zikloko unibertsitate-ikasketetan sarbidea izateko prestakuntza-osagarriak burutzen dituztenek matrikularako, material didaktikorako eta joan-etorrietarako laguntzak bakarrik eskuratu ahal izango dituzte.

    3. Irakaskuntza libreko ikasketen kasuan, eskatzaileak zuzeneko irakaskuntzarik gabeko irakasgaietan matrikulatuta daudenean, bekak irakaskuntzako zerbitzuen prezio publikoak salbuestea edo matrikula-laguntza eta material didaktikorako laguntza bakarrik hartu ahal izango ditu barne.

    4. 25 urtetik gorakoak Unibertsitatean sartzeko probak gainditzeko prestatzen diren ikastaroetan, berriz, matrikula-laguntza lortu ahal izango da, bai eta joan-etorrietarako laguntza eta material didaktikoa eskuratzeko laguntza ere.

      1.c) artikuluan adierazitako ikasketak egiten dituzten ikasleek eskubide izango dute karrera-amaierako proiektua egiteak sor ditzakeen gastuetarako diru-laguntza eskuratzeko eta matrikula-laguntza izateko, deialdi honetan ezarritako baldintzen arabera. Laguntza hori ezin zaie batu beste laguntza motei, material didaktikorako laguntza izan ezik.

      Laguntza hori ez da bidezkoa izango, baldin eta karrerako amaiera-proiektua ikasketa-planeko irakasgai arrunta bada edo karrerako kurtsoetakoren batekin batera egiten bada. Salbuespen gisa, diru-laguntza hori eskuratu ahal izango dute ikasleek, baldin eta karrera amaitzeko karrerako amaiera-proiektua bakarrik falta badute.

  1. Hiriarteko joan-etorrien gastuetarako laguntza ondorengo eskalaren arabera banatuko da, 11.2 artikuluan xedatutakoaren kaltetan izan gabe:

    5 eta 10 kilometro artean.

    10 kilometro baino gehiago eta 30 kilometrora arte.

    10 kilometro baino gehiago eta 50 kilometrora arte.

    50 kilometro baino gehiago.

    Ondorio horietarako, eskatzaileak ohiko bizileku duen herriaren eta unibertsitate-zentroa kokatzen den herriaren arteko distantzia hartuko da kontuan.

  2. Hiri barruko joan-etorrietarako diru-laguntza honako kasu hauetan bakarrik izango da bidezkoa: ikastetxera joan ahal izateko garraiobide publiko bat baino gehiago erabili behar denean eta ikastetxearen kokalekua dela eta hori ezinbestekoa denean. Diru-laguntza hau ez zaie emango bertaratu gabeko unibertsitateetako ikasleei, ezta on-line ikasketak egiten dituztenei ere.

  3. Hiriarteko joan-etorrietarako laguntza eta egoitzarako laguntza ez dira bateragarriak izango. Bide beretik, ez dira bateragarri izango hiriarteko joan-etorrietarako laguntza eta hiri barruko joan-etorrietarako laguntza.

Laguntza hori emateko, ikasturte osoan familiaren bizitokitik kanpo bizitzeko beharra egiaztatuko dute, hala badagokio, hautespen-epaimahaiek, eskatzailea zenbat irakasgai edo kreditutan matrikulatu den kontuan izanda.

Diru-laguntza hori bakar-bakarrik emango da bertaratu beharreko ikaskeetentzat.

  1. Laguntza hau jaso ahal izango dute, halaber, Sokrates-Erasmus programen edo unibertsitateen arteko eta nazioarteko bestelako programen babesean gutxienez sei hilabetez atzerriko unibertsitate batean ikasturte osoa egingo duten ikasleek, betiere jatorrizko unibertsitateak horretarako baimena ematen badu, eta egindako ikasketak erabat balioestea aurreikusten duen laguntza-programaren baten baitan bada.

Laguntza hori ukatu ahal izango da familiek ondare-elementuren bat dutenean, elementu hori ohiko etxebizitza denean izan ezik.

  1. Laguntza hau lortzeko lehentasuna izango dute ondorengo egoeretan dauden taldeetako pertsonek:

    Familiaren eusle nagusia eta, hala badagokio, ezkontidea langabezian daudenean edo pentsiodun direnean.

    Familiaren eusle nagusia dibortziatua, banandua (legez edo izatez), izatez beste pertsonaren batekin bizi ez den aita edo ama ezkongabea, edo alarguna denean, betiere diru-iturri bakarra besteren konturako lana, pentsioa edo mantenurako jasotakoa denean.

    Familiako kide konputagarrietakoren batek legez kalifikatutako minusbaliotasunen bat duenean.

    Familia ugariak direnean.

    Erabateko umezurtzak.

  1. Kasu jakin batzuetan joan-etorriak egiteko dauden zailtasunak ponderatzeko 5. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako eskala aplikatzeko garaian.

  2. Familiaren bizilekutzat jotzeko familiako kide konputagarrietakoren baten jabetzakoa den eta ikastetxetik hurbilen dagoen bizilekua, nahiz eta hori ez etorri bat legezkoa helbidearekin.

Familiaren errenta deialdi honetako 21.1 artikuluan zehaztutako 1. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 307 euro.

Familiaren errenta deialdi honetako 21. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztutako 1. muga baino handiagoa eta 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 239 euro.

5 eta 10 kilometro artean: 192 euro.

10 kilometro baino gehiago eta 30 kilometrora arte: 385 euro.

30 kilometro baino gehiago eta 50 kilometrora arte: 762 euro.

50 kilometro baino gehiago: 993 euro.

  1. Hiriarteko joan-etorrietarako laguntzak 385 eurokoak izango dira bertaratu beharrik ez duten ikasleentzat eta on-line ikasten dutenentzat.

    Deialdiaren 21.1 artikuluan ezartzen den mugatik beherako errentak dituztenei baino ez zaizkie emango diru-laguntza horiek.

  2. Hiri barruko garraiorako laguntzaren zenbatekoa 184 eurokoa izango da.

Familiaren errenta deialdi honetako 21.1 artikuluan zehaztutako 1. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 3.206 euro.

Familiaren errenta deialdi honetako 21. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztutako 1. muga baino handiagoa eta 2. mugaren berdina edo txikiagoa bada: 2.903 euro.

  1. Abenduaren 21eko 1721/2007 Errege Dekretuko 4.1 puntuko d) idatz-zatian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta agindu honen bidez deitutako beketatik kanpo geratuko dira erkidegokoak ez diren ikasle atzerritarrak, egoitza-egoeran badaude.

  2. Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute.

  3. Ez dute agindu honen 1. artikuluan bildutako tituluetakoren bat eduki behar, ezta horietako edozein lortzeko legezko baldintzak bete ere. Dena dela, 1.c) artikuluak jasotzen dituen ikasketen kasuan, beka eman ahal izango zaie lehen zikloko ikasketak (lehen zikloko titulazioa lortzera bideratutakoak izan edo ez) gainditu, eta bigarren ziklokoak egiten dituzten ikasleei.

  4. Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko zigor administratibo edo penalik, ezta horrelakorik eskuratzeko legezko debekurik ere.

  1. Agindu honen bidez deitutako bekak ez dira bateragarri izango sail honek, estatuak edo beste entitate edo erakunde publiko nahiz pribaturen batek deitutakoekin, horien deialdiek bateragarritasuna berariaz baimentzen dutenean izan ezik. Bateragarritasun hori eraginkorra izan dadin, Sail honetako Unibertsitate Zuzendaritzari eskatu beharko dio baimena bekadunak edo deia egiten duen entitateak.

    Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko lortutako laguntza guztien zenbatekoa ezingo da izan ikasketen kostu erreala baino handiagoa.

  2. Deialdi orokor honetako bekak bateragarri izango dira Sailak deitutako lankidetza-bekekin, nazioarteko mugikortasun bekekin eta Sokrates-Erasmus bekekin. Era berean, matrikula-laguntzak eta material didaktikoetarako laguntzak bateragarriak izango dira Séneca bekarekin.

  1. Goi-mailako ikasketak 1.f) artikuluan barne hartutakoak badira, hurrenez hurren lau eta bost urteko ikasketa-planetako hirugarren edo laugarren mailak ziklo-aldaketatzat joko dira bekari dagokionez. Hori dela eta, azkeneko bi mailak egiteko diru-laguntza berria esleitzea eskatu beharko da.

  2. Egokitze-kurtsoa, eta hala badagokio, prestakuntza-osagarriak beti hartuko dira zikloko hasierako ikasturtetzat.

  3. Hogeita bost urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko prestakuntzako kurtsoa, bertaratzea eskatzen ez duten unibertsitateek emandakoa, egingo duten eskatzaileen kasuan, ikasturte bakarrerako emango da beka.

2. I. Deialdi honetan aipatzen den familiaren errenta eta familiaren ondarea kalkulatzeko, honako hauek hartzen dira familiako kide konputagarritzat: aita, ama eta, hala badagokio, legezko tutorea edo adin txikikoaren zaintzaz eta babesaz arduratzen den pertsona, eskatzailea, familiaren bizitokian bizi diren hogeita sei urtetik beherako anai-arreba ezkongabeak edo zaharragoak, gorputz, buru eta zentzumen urrituak direnean. Halaber, konputagarriak izan daitezke etxebizitza berean bizi diren gurasoen aurrekoak, bertan bizi direla udal-egiaztagiriaren bidez ziurtatzen badute. Hori guztia 2008ko abenduaren 31ko datuetan oinarrituta.

  1. Familiako kide konputagarritzat hartuko da, halaber, legez edo egitez eskatzailearen familiak hartu duen eta horren kontura bizi den hogeita sei urte baino gutxiago dituen pertsona, elkarbizitza hori behar bezala justifikatzen eta ziurtatzen bada betiere.

  2. Gurasoak dibortziatuta edo bananduta badaude, ez da kide konputagarritzat joko eskatzailearekin bizi ez den gurasoa, ezta berarekin bizi ez diren anai-arrebak ere, nahiz eta familiaren diru-sarreretan horren ekonomia-laguntza sartu. Berriz ezkontzearen edo egitezko elkarbizitzaren edo antzeko egoeraren ondorioz familiaren etxebizitzan bizi den pertsona ere kide konputagarritzat joko da eta horren errenta eta ondareak familiaren errenta eta ondareekin batera zenbatuko dira.

  3. Eskatzaileak ekonomikoki familiaren menpe ez dagoela badio, bere egoera zibila edozein dela ere, honako hauek egiaztatu beharko ditu, hautespen-epaimahaiak adierazitakoaren arabera: zein egoeratan dagoen eta non bizi den (beken ondorioetarako, ikasleak ikasturtean zehar erabiltzen duen etxebizitza hartuko da helbidetzat), etxebizitzaren jabetza-titulua edo alokairuaren ordainagiria, baita bizitzeko dituen diru-iturriak ere. Ez baditu egiaztatzen xehetasun horiek, ukatu egingo da eskabidea. Honelakoetan, honako hauek joko dira kide konputagarritzat: eskatzailea eta bere ezkontidea edo, hala badagokio, izatezko bikotea edo antzekoa denean, bikotekidea, baita seme-alabak ere, horrelakorik badago.

  4. Beka-eskatzailea harrera egoeran badago, adinez nagusia bada, ulertuko da ez dagoela familia-unitatean sartuta.

    I. Kapitulu honetan definitutako errenta eta ondarearen mugak beka eskatzen duten guztiei ezarriko zaizkie, ziklo barruan beren beka berriztatzeko eskatzen dutenei izan ezik, betiere horien familiako egoera sozioekonomikoa ez bada nabarmen aldatu aurretik zuten beka emateko kontuan izan zenetik. Errentari dagokionez, familiaren egoera nabarmen aldatu dela ulertuko da, 2008. urteko familiaren errentak ehuneko 10 edo gehiago gainditzen baditu deialdi honen arabera legozkiokeen mugak.

Kontuan hartzen diren familiako kideak

Número de miembros computables 1. muga

Umbral 1

(euro) / (euros)

1

2

3

4

5

6

7

8 11.937

444

534

287

370

313

041

744

672 euro gehituko dira beste kide konputagarri bakoitzeko.

  1. Material didaktikorako eta egoitzako gastuetarako laguntzak lortzeko, 10. eta 12. artikuluen arabera hurrenez hurren, eta karrera amaierako proiekturako diru-laguntzarako, honakoak izango dira mugak:

    Kontuan hartzen diren familiako kideak

    Número de miembros computables 2. muga

    Umbral 2

    (euro) / (euros)

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8 14.826

    308

    352

    796

    598

    224

    810

    380

    562 euro gehituko dira beste kide konputagarri bakoitzeko.

  2. Laguntza osagarria lortzeko, muga hauek izango dira:

    Kontuan hartzen diren familiako kideak

    Número de miembros computables Laguntza osagarrirako muga

    Umbral compensatoria

    (euro) / (euros)

    1

    2

    3

    4

    5

    6

    7

    8 3.676

    094

    337

    557

    770

    912

    983

    984

    001 euro gehituko dira beste kide konputagarri bakoitzeko.

  1. PFEZren aitorpena aurkeztu duten kide konputagarrien errenta garbia zehazteko, hauxe egingo dugu:

    Zerga-oinarri orokorra eta aurrezkiaren zerga-oinarria batuko dira, 2008a baino lehenagoko ekitaldien ondareen irabazi eta galeren kitapen garbi negatiboak eta ondasun higigarriaren etekinen kitapen garbi negatiboa izan ezik.

    Batuketa horren emaitzari kuota likidoa kenduko diogu.

    PFEZen pean ez dauden diru-sarrerak eta PFEZtik salbuetsita daudenak gehitu egingo zaizkio aurreko formularekin ateratako emaitzari.

  2. PFEZren aitorpena aurkeztu beharrik ez duten kide konputagarrien errenta garbia zehazteko bekaren ondorioetarako, ondoko kalkulua egingo dugu:

    Edozein kontzeptu dela eta lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira, PFEZri dagokionez konputagarri den etekina barne, ohiko etxebizitza ez diren hiri-izaerako ondasunen kasuan, 2008. urteko ekitaldian aplikagarri den zerga-araudiari jarraiki.

    Zenbateko horri konturako atxikipenen zenbatekoa kenduko zaio, baita zerga-oinarri orokorra kalkulatzeko aplikatzen diren gastu kengarri guztiak eta hobariak ere.

  3. Ikasketei laguntzeko beka gisa eskuratutako diru-zenbatekoak, administrazio publikoek emandakoak, ez dira diru-sarreratzat joko.

  4. Estimazio objektiboaren edo zuzeneko estimazioaren zerga-erregimenari atxikitako enpresa- eta lanbide-jardueren kasuan, etekinen estimazioa errentagarritasun errealeko irizpideak aplikatuz egingo da. Era berean, aurreko lerroaldean esandakoa aplikatuko da enpresa ertain eta txikiak direnean, titulartzat merkataritza-sozietateak dituztenak, baldin eta familia-unitateko kide konputagarrietakoren bat sozietateko bazkide, partaide edo antzerakoa bada, eta era berean enpresa horretako langile bada.

  5. Laguntza ukatu ahal izango da kontraesanak baldin badaude diru-sarreren, aitortutako ondarearen eta gastuen artean.

  1. Ehuneko hogeia kasu hauetan:

    Eskatzailea gurasobakarreko familia-unitate bateko semea edo alaba denean, baldin eta sarrera-iturri bakarra inoren konturako lana bada, edo hala bada, sortutako pentsioak.

    Eskatzailea umezurtza denean eta diru-iturri bakarra umezurtz-pentsioa bada edo beste familia-unitate baten menpe badago.

  2. Beka-ondorioetarako, familiako kide konputagarrien errenta garbiaren ehuneko berrogeita hamar, familiaren eusle nagusiarena eta haren ezkontidearena izan ezik.

  3. 500 euro familiaren bizitokian bizi den seme-alaba bakoitzeko, eskatzailea barne hartuta, kategoria orokorreko familia ugarien kasuan, eta 765 euro kategoria bereziko familia ugariak direnean.

    1.811 euro legez kalifikatutako minusbaliotasunen bat duen kide konputagarri bakoitzeko. Kentzekoa 2.881 eurokoa izango da minusbaliotasuna % 65ekoa edo goragokoa denean. Eskatzaileak % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasun-maila badu, kenkari hori 4.000 eurokoa izango da.

    1.176 euro unibertsitateko ikasketak egiten ari eta familiaren bizitokitik kanpo bizi den seme-alaba bakoitzeko, unibertsitateko ikasketak direla-eta.

  1. Hiri finkak.

    1. Familiaren hiri-finken katastro-balioen batuketa 42.500 eurokoa izango da, gehienez.

    2. Konputu hori egiterakoan ez da kontuan hartuko familiaren ohiko etxebizitza den hiri-finkaren katastro-balioa.

    3. Balio katastralak berrikusi edo aldatu dituzten Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoetako udalerrien kasuan, kalkulu hori egiteko higiezinen balio katastralaren % 60 eta % 30 zenbatuko da, hurrenez hurren, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastiángo udalerrietan izan ezik, zeinetan katastro balioaren % 25 kontutan hartuko den.

    4. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko udalerrietan kokatutako hiri eta/edo landa funtsen kasuan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren agindu honetan ezarritakoa beteko da: 2009-2010 ikasturterako unibertsitateko ikasketarako eta ikasketa ertainetarako izaera orokorreko beka eta laguntzetarako deia egin zuen agindua.

  2. Landa finkak.

    Familiako landa-finken balio katastralen baturak ezingo du izan 13.000 euro baino gehiago familiako kide konputagarri bakoitzeko.

  3. Kapital mugikorrak.

    Eskatutako laguntza ukatu egingo da, familia-unitatearen kapital mugikorraren etekin garbia eta ondareen irabazi eta galera garbien arteko aldearen batuketa 1.958 euro baino gehiagokoa denean. Hortik kanpo geratzen dira ohiko etxebizitza erosi edo konpontzeko jasotzen diren diru-laguntzak.

  4. Eusle nagusi eta horren ezkontide edo antzekoa ez diren kide konputagarrien ondare-balioak.

    Familiaren eusle nagusi eta horren ezkontide edo bikotekide ez diren familiako kide konputagarriei dagozkien ondare-elementuen balioaren % 50eko murrizketa aplikatuko da.

  5. Ondasun-elementuak pilatzea.

    Familiak aurreko idatz-zatietan deskribatutako ondasunelementu bat baino gehiago duenean, ondasun-elementu bakoitzaren balioaren ehunekoa dagokion mailaren arabera kalkulatuko da. Beka ukatuko da aipatutako portzentaje horien batura ehun baino handiagoa bada.

  6. Ondarea zenbatzea.

    Ondareko elementu guztiak zenbatuko dira, 2008ko abenduaren 31n duten balioaz.

  7. Merkataritza-, industria- edo lanbide-jarduerak.

    Laguntza ukatuko da, halaber, familiako kide konputagarriren bat edo gehiago ekonomia-jardueren titularrak badira eta jarduera horien fakturazio-bolumenen batuketa 169.470 euro baino gehiagokoa izan bada 2008an. Era berean, aurreko lerroaldean esandakoa aplikatuko da enpresa ertain eta txikiak direnean, titulartzat merkataritza-sozietateak dituztenak, baldin eta familia-unitateko kide konputagarrietakoren bat sozietateko bazkide, partaide edo antzerakoa bada, eta era berean enpresa horretako langile bada.

  1. Bide beretik, hautespen-epaimahaiek, beka ematerakoan edo ukatzerakoan, familiaren ondarea osatzen duten ondasunen izaera ponderatuko dute, baita familiaren errenta osatzen duten diru-sarrerena ere, batez ere iraizpenaren kalte-ordainen edo familiaren ekonomia-egoeran kalte larriak eragiten dituzten bestelako gorabeheren kasuan.

  2. Familiaren euslea hiltzen bada, edo ezinbestean erretiratzen, edota ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa oso kalteturik gertatzen bada justifikaturiko arrazoiren bat dela eta, hautespen-epaimahaiek gogoan hartu ahal izango dituzte bai inguruabar horiek bai familiaren ekonomian duten eragina ere, eta egoera berria kontuan hartu.

  1. Bertaratzekoak ez diren unibertsitateetan eta 25 urtetik gorakoen kasuan, beka lortzeko, gutxienez hogeita hamabost kredituko matrikula egin beharko da. Dena den, egoera horretan ezin izango da diru-laguntza osagarririk ez egoitza-laguntzarik lortu.

  2. Kreditutan egituratutako ikasketa-planen kasuan, lau hileko edo sei hileko matrikula badute, aurreko artikuluetan finkatutako kredituen ehuneko berrogeita hamarrean matrikulatzen direnak lortu ahal izanago dute beka. Dena den, hurrengo lau hileko edo sei hilekoan osatu beharko dute matrikula, artikulu horietan adierazitako kreditu guztien zenbatekora iritsi arte. Edonola ere, beka berritzeko, matrikula osatu beharko dute hurrengo lauhileko edo seihilekoan, harik eta artikulu horretan adierazitako kreditu-kopuru osoa matrikulatu arte.

  3. Baliozkotutako edo egokitutako irakasgaiak edo kredituak ez dira kontuan hartuko inolako ondoriotarako.

  4. Unibertsitatearen araudiak matrikulako irakasgai- edo kreditu-kopurua mugatzen badu, ikasleak beka lortu ahal izango du ahal duen irakasgai edo kreditu guztietan matrikulatzen bada, nahiz eta ez iritsi artikulu honek eskatutako gutxienekora.

  5. Ez zaie aplikatuko artikulu honek finkatutako irakasgaien edo kredituen gutxieneko kopuruaren baldintza ikasketak amaitzeko kopuru txikiagoa falta duten ikasleei. Hala ere, ikasketak amaitzeko geratzen zaizkien kreditu guztiak izan beharko dituzte matrikulatuta, eta ikasle horiek bekadun gisa emandako urte-kopuruak ezingo du izan, aurtengo beka-eskaerako urtea barne, 29. artikuluan ezarritakoa baino handiagoa.

  6. Inoiz ez dira sartuko artikulu honetan aipatzen diren gutxienekoen barruan espezialitate ezberdinetako irakasgaiak edo kredituak, edo dagokion titulua lortzeko beharrezkoak direnak gainditzen dituztenak.

Ikaskuntza teknikoetan, matrikulatutako kredituen ehuneko berrogeita hamar.

Gainerako unibertsitate-ikasketan eta goi-mailako ikasketetan, matrikulatutako kredituen ehuneko hogeita hamabost.

  1. Eskatzailea, aurreko ikasturtean, ez balitu matrikulatuta izan, 27.1 artikuluak araututakoari jarraiki, ikasturtean beka eskuratzeko gutxieneko irakasgai edo kredituak, ezingo ditu gainditu gabeko irakasgaiak edo kredituak izan, kasu honetan izan ezik: ikasleak gainditu dituen irakasgaien edo kredituen kopurua, aurreko artikuluan araututakoa aplikatuta, gainditu behar diren irakasgaien edo kredituen kopuruaren berdina edo handiagoa izatea, baldin eta eskatzaileak aurreko ikasturtean matrikulatu izan bazituen 27.1 artikuluan adierazitako gutxieneko kopuruak.

  2. Halaber, 27.1 artikuluan ezarritako gutxienekoan matrikulatu ez diren 25 urtetik gorako ikasleei eta presentzialak ez diren Unibertsitateetakoei aurreko artikulua aplikatuko zaie.

  3. Irakasgaien edo kredituen kopurua gutxienekoa baino handiagoa bada, guztiak hartuko dira kontuan kapitulu honetan ezarritako betebehar ekonomikoak balioesteko garaian. Hala ere, eskatzaileak, aurreko ikasturtean, 27.1 artikuluan ezarritako gutxieneko kreditu/irakasgaiak baino gehiago matrikulatu izan balitu, aintzat hartuko da bere egoera, eta baremo zuzentzaile hau aplikatuko da: % 1 gehituko da gainditu gabeko kredituen gutxieneko ehunekoa, beka eskuratzeko 27.1 artikuluak ezartzen duen gutxieneko matrikularen gainean matrikulatutako kredituak % 10 gehitzen diren bakoitzeko.

  4. Eskatzaileak ez badu goi-mailako ikasketarik egin 2008-2009 ikasturtean, hurrengo artikuluetan aipatzen diren ikasturte horretako betebehar akademikoak egindako azkeneko ikasturtean bete beharko ditu.

  1. Ikasketak aldatzen dituenaren kasuan, ikasketa berrietan eskatzaileak beka lortzeko bete behar duen baldintza akademikoa hauxe izango da: utzi dituen ikasketetako azken kurtsoan lortutako emaitza akademikoak, unibertsitatean sartzeko gaitasun-probetan nota hobetzeko azterketak egin dituzten ikasleen kasuan izan ezik, horiek azken kalifikazio horretaz balia baitaitezke, betiere lehenago lortutakoa baino altuagoa bada.

  2. Ez dira ikasketa-aldaketatzat joko irakaskuntza berdinen plan berrietarako egokitzapenak.

  3. Ikasketa berdinekin jarraitzeko beste unibertsitate batera doazen ikasleen kasuan, kontuan izango diren azkeneko kurtsoko baldintza akademikoak jatorrizko unibertsitateari dagozkionak izango dira.

Salbuespen modura, behar bezala justifikatutako arrazoi akademiko edo administratiboengatik kreditu kopuru txikiagoan matrikulatu direnei ere beka esleitu dakieke.

  • 65eko minusbaliotasun-maila edo handiagoa duten unibertsitate-ikasleen kasuan, matrikula-baldintza % 50 gutxituko da.

    Matrikulatu beharreko gutxieneko kreditu-kopurua gainditzen badu eskatzaileak, kreditu guztiak hartuko zaizkio kontuan emaitza akademikoak baloratzeko.

    1. Eskatzaileak gutxienez 6 puntuko batez besteko nota bat lortu beharko du masterra ikasteko bide ematen duten unibertsitate-ikasketetako espediente akademikoan. Ikasketa teknikoetako ikasketetan lortutako batez besteko notak 1,17 koefizienteaz biderkatuko dira.

      Masterrera bigarren zikloko titulazioetatik jotzen bada, lehen zikloan lortutako kalifikazioak ere aintzat hartuko dira batez besteko nota zehazteko.

      Ikasketa horietako bigarren urterako beka eskatzen duten pertsonek kreditatu egin beharko dute 2008-2009 ikasturtean matrikulatuta izan dituzten kreditu guztiak gainditu dituztela, eta titulazioa eskuratzeko geratzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatu direla.

    2. Ikasketa-planak zehaztutako urteetan soilik izan daitezke ikasleak master ofizialak ikasteko bekadun.

      Ikasketa-planek 90 kreditu badituzte, urte eta erdikoak direla usteko da, eta, matrikularako laguntzaren kasuan izan ezik, eskatzaileak zenbateko hau jasoko du bigarren urtean: deialdian ezarritakoaren arabera dagokionaren ehuneko berrogeita hamarra.

  1. Kalifikazio numerikorik ez badago, baremo hau erabiliko da kalifikazioak barematzeko:

    Ohorezko matrikula (Bikain eta aipamena) = 10 puntu.

    Bikain (9 eta 10 puntu bitartean) = 9 puntu.

    Oso ongi (7 eta 8,9 bitartean) = 7,5 puntu.

    Nahiko edo gai (5 eta 6,9 bitartean) = 5,5 puntu.

  2. Irakasgaien bidez antolatutako ikasketa-planetan, batez besteko nota kalkulatzeko, irakasgaietan lortutako puntu guztiak batuko dira eta zenbateko hori irakasgai-kopuruaz zatituko da.

    Ikasketa-plana kredituen bidez antolatzen bada, aurreko baremoa irakasgai bakoitzari aplikatuz lortzen den puntuazioa, ikasketa-planaren kredituei erreparatuta haztatuko da, formula honi jarraituz:

    B = P x IKK

    KK

    B = irakasgaietan lortutako notak haztatu ondorengo balioa.

    P = Irakasgai bakoitzaren puntuazioa, aurreko ataleko baremoa aplikatuta.

    IKK = irakasgaiko kreditu-kopurua.

    KK = kurtsatutako kreditu konputagarrien kopurua.

    Batu egingo dira formula hori aplikatu ondorengo balioak, eta eragiketa horren emaitza izango da batez besteko azken nota.

  3. Irakasgai eta kreditu konbalidatu edo adaptatuek jatorrizko hezkuntza-zentroan lortutako kalifikazioei dagozkien puntuak izango dituzte, eta onartutako irakasgai edo kredituek kalifikaziorik ez balute, ez dira espedientean jasoko. Kalifikaziorik ez balego, balorazioa nahiko izango da.

  4. Karrera-amaierako lanak, proiektuak eta azterketak irakasgai moduan kontabilizatuko dira, esleituta dituzten kredituengatik; betiere, batez besteko nota kalkulatzeko aukera ematen duen kalifikazioren bat badute.

  5. Atzerriko Unibertsitateetako espedienteen batez besteko nota kalkulatzeko, epaimahaiak irakasgai bakoitzerako ezarriko du sistema dezimalerako baliokidetza. Horretarako, aintzat hartuko ditu irakasgaia gainditzeko gutxieneko nota eta jatorrizko kalifikazioen kalifikazio handiena, eta kalifikazio-sistema dezimalarekiko baliokidetza zehaztuko du.

    HIRUGARREN ATALA

    BALDINTZA AKADEMIKOAK GAINERAKO UNIBERTSITATE-IKASKETETAN ETA 1. ARTIKULUAN JASOTAKO GOI-MAILAKO IKASKETETAN

  1. Ikasketa-planak kredituen bidez egituratuta badaude, eragiketa hau egin beharko da, gutxieneko kreditu-kopurua zehazteko: ikasketa-planaren kredituen ehuneko laurogeita bost zati ikasketa-planak zehaztutako urteak.

  2. Ikasketa-planak ez badaude kreditutan egituratuta, lehen zikloko lehen mailako lehen matrikula egitean, kurtsoko irakasgai guztietarako egingo da matrikula, indarreko ikasketa-planari jarraiki. Ondorengo mailetan, eragiketa hau egingo da, gutxieneko kopuru hori zehazteko: ikasketa-planak zehaztutako irakasgai-kopuru osoa zati ikasketa-planak zehaztutako urte-kopurua.

  3. Presentzialak ez diren Unibertsitateetan, gutxieneko kopurua hiru irakasgaikoa edo bost kreditukoa izango da.

    1. Baliozkotutako edo egokitutako irakasgaiak edo kredituak ez dira kontutan hartuko inongo ondoriotarako.

    2. Inoiz ez dira sartuko artikulu honetan aipatzen diren gutxienekoen barruan espezialitate ezberdinetako irakasgaiak edo kredituak, edo dagokion titulua lortzeko beharrezkoak direnak gainditzen dituztenak.

    3. Indarreko ikasketa-planari jarraiki, maila oso bateko matrikulazioa egiten bada hezkuntza-zentroan, beka lortzeko aukera izango da; kasu horretan, ez da kontuan hartuko maila oso horretako kredituen edo irakasgaien kopurua aurreko ataletan adierazitakoa baino txikiagoa izatea.

    4. Ikasketa-planak kredituen bidez egituratzen badira eta horietako matrikulak lauhilekoak edo seihilekoak badira, beka eskura dezakete artikulu honetako lehen paragrafoko a) puntuan ezarritako kredituen ehuneko berrogeita hamar matrikulatuta dutenek; hala ere, hurrengo lauhilekoan edo seihilekoan osatu beharko du matrikula, harik eta artikulu horretan adierazitako kreditu-kopuru osoa matrikulatu arte. Edonola ere, beka berritzeko, matrikula osatu beharko dute hurrengo lauhileko edo seihilekoan, harik eta artikulu horretan adierazitako kreditu-kopuru osoa matrikulatu arte.

    5. Unibertsitateko arauek mugatu egiten badute matrikula daitekeen irakasgai- edo kreditu-kopurua, eskatzaileak beka eskura dezake, artikulu honek eskatutako gutxienekoa bete ez arren, baldin eta posible duen irakasgai edo kreditu guztietan matrikulatzen bada.

    6. Ez zaie aplikatuko artikulu honek finkatutako irakasgaien edo kredituen gutxieneko kopuruaren baldintza, karrerako azken maila ikasten ari eta gutxieneko kopuru betetzen ez duten ikasleei. Hala ere, ikasketak amaitzeko geratzen zaizkien kreditu guztiak izan beharko dituzte matrikulatuta, eta ikasle horiek bekadun gisa emandako urte-kopuruak ezingo du izan, aurtengo beka-eskaerako urtea barne, 36.1 artikuluan ezarritakoa baino handiagoa.

      Aurreko egoeratakoren batean dauden ikasleei emandako bekek ezingo dute konpentsazio-laguntzarik eman.

  1. Kredituen bidez egituratutako ikasketei dagokienez:

    Ikaskuntza teknikoetan, matrikulatutako kredituen ehuneko berrogeita hamar.

    Gainerako unibertsitate-ikasketan eta goi-mailako ikasketetan, matrikulatutako kredituen ehuneko hogeita hamabost.

  2. Bestela egituratutako ikasketetan:

    Ikasketa teknikoetan, 3 irakasgai.

    Gainerako unibertsitate-ikasketetan eta goi-mailako ikasketetan, irakasgai 1.

    1. Eskatzailea, aurreko ikasturtean, ez balitu matrikulatuta izan, 34. artikuluko 1 puntuko a) eta b) idazatiek araututakoari jarraiki, ikasturtean beka eskuratzeko gutxieneko irakasgai edo kredituak, ezingo ditu gainditu gabeko irakasgaiak edo kredituak izan, kasu honetan izan ezik: ikasleak gainditu dituen irakasgaien edo kredituen kopurua, aurreko artikuluan araututakoa aplikatuta, gainditu behar diren irakasgaien edo kredituen kopuruaren berdina edo handiagoa izatea, baldin eta eskatzaileak aurreko ikasturtean matrikulatu izan bazituen 34. artikuluko 1 puntuko a) eta b) idazatietan adierazitako gutxieneko kopuruak.

    2. Halaber, 34. artikuluko 1 puntuko a) eta b) idazatietan ezarritako gutxienekoan matrikulaturik ez dauden presentzialak ez diren Unibertsitateetako ikasleei aurreko artikulua aplikatuko zaie.

    3. Irakasgaien edo kredituen kopurua gutxienekoa baino handiagoa bada, guztiak hartuko dira kontuan kapitulu honetan ezarritako betebehar ekonomikoak balioesteko garaian. Hala ere, eskatzaileak, aurreko ikasturtean, 34. artikuluko 1 puntuko a) eta b) idazatietan ezarritako gutxieneko kreditu/irakasgaiak baino gehiago matrikulatu izan balitu, aintzat hartuko da bere egoera, eta baremo zuzentzaile hau aplikatuko da: 35. artikuluak araututakoari jarraiki, % 1 gehituko da gainditu gabeko kredituen gutxieneko ehunekoa, beka eskuratzeko 34. artikuluko 1 puntuko a) eta b) idazatiek ezarritako gutxieneko matrikularen gainean matrikulatutako kredituak % 10 gehitzen diren bakoitzeko.

    4. Karrera-amaierako proiektuaren kasuan, beharrezkoa izango da gaindituta izatea karrerako irakasgai guztiak 2008-2009 ikasturtean.

    5. Eskatzaileak ez badu goi-mailako ikasketarik egin 2008-2009 ikasturtean, hurrengo artikuluetan aipatzen diren ikasturte horretako betebehar akademikoak egindako azkeneko ikasturtean bete beharko ditu.

  1. Ikasketak aldatzen dituenaren kasuan, ikasketa berrietan eskatzaileak beka lortzeko bete behar duen baldintza akademikoa hauxe izango da: utzi dituen ikasketetako azken kurtsoan lortutako emaitza akademikoak, unibertsitatean sartzeko gaitasun-probetan nota hobetzeko azterketak egin dituzten ikasleen kasuan izan ezik, horiek azken kalifikazio horretaz balia baitaitezke, betiere lehenago lortutakoa baino altuagoa bada.

  2. Ez dira ikasketa-aldaketatzat joko irakaskuntza berdinen plan berrietarako egokitzapenak.

  3. Ikasketa berdinekin jarraitzeko beste unibertsitate batera doazen ikasleen kasuan, kontuan izango diren azkeneko kurtsoko baldintza akademikoak jatorrizko unibertsitateari dagozkionak izango dira.

  1. Dagokion zikloaren barruan beka berritzeko eskatu nahi duten pertsonek berritzeetarako prestatutako inprimakia bete beharko dute.

  2. Laguntza eskatzeko eskabidea betetzeak adierazten du:

    1. Interesdunak baimena ematen duela eskabidean jasotako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzara jo behar da. Hau da sailburuordetzaren helbidea: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.

    2. Deialdiaren oinarriak onartzea.

    3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ahalmena ematea Zerga Administrazioen bitartez familiaren errentaren eta ondasunen gainean beharrezkoak diren datuak lortzeko, bekaren ondorioetarako.

  1. Epe horretatik kanpo ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak, deialdiaren azken ebazpena baino lehen betiere, ondoko kasuetan:

    1. Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Unibertsitateen mendeko zentroren batean ikasten badu, epea 2009ko urriaren 30era arte luzatuko da.

    2. Matrikulatzeko epe bat ematen bada urriaren 16tik aurrera, eta, betiere, matrikula-eskaerarekin batera aurkeztu bada beka.

    3. Familia sostengatzen duen pertsona nagusiaren heriotza, edo, nahitaezko erretiroa, arauzko adina bete gabea izanda.

    4. Justifikatutako arrazoi larriren bat dela-eta, familiaren ekonomia-egoera larriki kaltetzen zaien ikasleak.

  2. Karrera-amaierako proiektua egiteko eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izango da, dagokion matrikula formalizatzen denetik hasita, baina, edozein kasutan 2010eko martxoaren 18a baino lehen.

  1. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, 38. artikuluan aipatzen dituen tokietan ere aurkez daitezke.

  2. Aurretik irakaskuntza-zerbitzuei dagokien prezioa ordaindu gabe egin ahal izango dute matrikula beka eskatzen dutenek. Hala ere, Unibertsitateek, kautela-neurri gisa, irakaskuntza-zerbitzuen prezioa ordaintzeko eska diezaiekete eskatzaileei, baldin eta ez badituzte betetzen Agindu honetan ezarritako baldintza akademikoak. Halaber, prezio hori ordaintzea eska diezaiekete Unibertsitateek, Epaimahaiak behin behinean ezetsitako beka-eskaeren egileei.

  3. Eskabidea aurkeztu eta matrikula beste unibertsitate batera aldatzeko baimena ematen bazaio eskatzaileari, jatorrizko unibertsitatean eskatu beharko du bekaren espedientea lekuz aldatzeko. Unibertsitate horrek jatorrizko beka-espediente osoa bidaliko dio Unibertsitate hartzaileari, eta, horrekin batera, espedientea prozeduraren zer urratsetan dagoen adieraziko du. Espedientea hartzen duen Unibertsitateak jarraituko du tramitazioarekin, eta, beharrezkoa bada, bekaren zenbatekoa zuzentzeko proposamena egingo du.

  1. Auzotasun administratiboko ziurtagiria, eskatzailearen helbidean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko duena.

  2. Familiako kide zenbatgarri guztien nortasun-agiri nazionalen fotokopiak. Europar Batasuneko herritarrek egoitza-txartelaren fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, atzerritarrek, egoitza-baimenaren fotokopia.

  3. Libreta edo kontu korronte baten fotokopia, bekaren zenbatekoa ordaintzeko. Fotokopia horrek bezeroaren kontu-kodea adieraziko du, beka ordainduko den banku edo kutxa, bulego, kontrol-digituak eta kontu-korrontearen zenbakia barne. Kontu horren titularra edo titular-kidea izan behar du beka-eskatzaileak.

  4. Zinpeko adierazpena, eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko ezintasuna dakarren zehapen penal nahiz administratiborik ez duela kreditatzen eta horiek eskuratzeko legezko debekurik ez duela egiaztatzen duena, eta, betiere, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoak, amaierako seigarren xedapenean arautzen duenarekin bat etorriz, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak jasoz.

    1. Beka berria eskatzen dutenek, aurreko paragrafoan adierazitako agiriak eta 24. artikuluan deskribatutako egoerak egiaztatzeko dokumentuak aurkezteaz gain, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

      1. Familiako eusle nagusiaren eta, hala badagokio, beste kide konputagarri batzuen PFEZren aitorpenaren fotokopia osoa, 2008 ekitaldiari dagokiona, edo aitorpena egin ez dela baieztatzen duen Ogasunaren egiaztagiria.

      2. Lan-etekinen egiaztagiria (10T), 2008an PFEZren aitorpena egiteko betebeharrik izan ez duten familia-unitateen edo kide konputagarrien kasuan. Horrezaz gain, PFEZn barne hartu ez diren diru-sarrera guztien, 2008an familiako edozein kide konputagarrik jasotakoen, egiaztagiriak.

      3. Ondasun Higiezinen, hiri- nahiz landa-izaerakoen, gaineko Zergaren ordainagirien fotokopia (2008 ekitaldiko kontribuzio-ordainagiriena, familia-unitatearen ohiko etxebizitzarena izan ezik).

      4. Familia- eta ekonomia-independentziaren egiaztagiria, independente diren eskatzaileen kasuan.

    2. Eskatzaileak 2009-2010 ikasturtean unibertsitate-ikasketak direla eta familiaren bizitokitik kanpo bizi behar badu, bizitoki hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, beka berritzeko eskatu nahiz esleipen berriko beka eskatu.

    3. Ikasketa-espedientearen ziurtagiria aurkeztu beharko dute nahita ez matrikulatutako unibertsitatean barik aurretik beste unibertsitate batean ikasi dutenek.

    4. Bere eskabidea erabakitzeko interesgarritzat jotako beste edozein agiri edo ziurtagiri aurkeztu ahal izango du eskatzaileak.

    5. Aurkeztutako dokumentazioa nahikoa ez denean familiaren ekonomia egoera egiaztatzeko, egiaztapen hori egiteko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

  1. Unibertsitatekoak ez diren goi-mailako ikasketak, 1.f) edo 1.g) artikuluetan aipatutakoak, egiten ari diren eskatzaileen kasuan, ikastetxe hartzaileek Unibertsitate Zuzendaritzara bidaliko dituzte aurkeztutako eskabideak, eskatzaileen izenen zerrenda barne hartuko duen ofizioarekin batera.

  2. Kudeaketa-unitateen ardura izango da agindu honetan ezarritako prozedura-arauetan aurreikusitako epeak betetzea.

Egindako bileren akten kopiak Unibertsitate Zuzendaritzara bidaliko dira, epaimahaiburuaren oniritziarekin.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako unibertsitateen kasuan, ondoren adierazi bezala osatuko da hautespen-epaimahaia:

    Batzordeburua: Unibertsitateko errektoreak izendatutako errektoreordea.

    Batzordeburuordea: Unibertsitateko gerentea.

    Bokalak: Unibertsitate zuzendariak izendatutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko bi ordezkari, epaimahaiburuak izendatutako unibertsitateko bost irakasle, 2008-2009 ikasturtean beka jaso zutenen artean zoriz hautatutako hiru ordezkari, eta beste pertsona batzuk, ez hiru baino gehiago, epaimahaiburuak horiek bertan egotea beharrezkotzat jotzen badu.

    Idazkaria: Unibertsitateko Gerentziako beken Atal edo Negoziatuko burua.

    Unibertsitate pribatuen kasuan, aipatutako pertsona bakarreko organo horiek betetzen dituzten funtzioen baliokideak betetzen dituzten pertsonak izango dira hautespen-epaimahaiaren epaimahaiburua, epaimahaiburuordea eta idazkaria.

  2. EAEn kokatutakoak ez diren unibertsitateen kasuan, 2009-2010 ikasturterako unibertsitate-ikasleei eta goi-mailako beste ikasketetako ikasleei zuzendutako izaera orokorreko eta mugikortasunerako bekak deitzen dituen Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioaren Aginduak ezarritakoaren arabera osatutako hautespen-epaimahaien bidez hautatuko dituzte eskabideak.

  3. Deialdiaren 1. artikuluko f) eta g) atalean barne hartutako goi-mailako ikasketak egiten ari diren ikasleen eskabideak aztertzeko eta horien inguruko erabakia proposatzeko, hautespen-epaimahaia bat osatuko da. Bertako epaimahaiburua Unibertsitate zuzendaria izango da eta epaimahaikide izango dira Unibertsitate Zuzendaritzako ondorengo administrazio-unitate hauetako ordezkari bana: Ikastetxeak eta Zuzendaritzaren Laguntza Teknikoa, Unibertsitate Antolamendua eta Ikasleentzako Laguntza.

  4. Organo horien jarduna gai honen inguruan Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan jasotako arauek xedatutakoari egokituko zaio.

  1. Hautespen-epaimahaiek ahalmena izango dute:

    1. Kasuan kasuko berezitasunak behar bezala ezagutzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak eskatzeko, beketarako bideratutako bitartekoak zuzen inbertitzen direla bermatzeko helburuarekin. PFEZren aitorpenean barne hartutako edukiak ez dira lotesleak izango, geroago zerga-administrazioaren egiaztapenen xede izan daitezkeenean salbu.

    2. Enpresa- edo lanbide-jarduerak dituztenei beren jardueren benetako etekina islatuko duten ziurtagiriak aurkezteko eskatzeko.

    3. Erabaki-proposamena egiteko kontuan izan behar diren datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko beharrezko irizten diren txosten guztiak eskatzeko.

  2. Bekak emateko eta ukatzeko proposamenak dagozkien unibertsitateetako gerentziei bidaliko zaizkie.

  1. Ondoren eta aldi bakoitzean unibertsitateek izapidetutako eskabideen arabera, Unibertsitate zuzendariak laburpen ekonomikoa egiteko eta beka esleitu zaien ikasleen zerrenda prestatzeko aginduko du, beka horien zenbatekoa jakiteko eta ebaluatzeko, eta horien esleipenaren behin-behineko erabakia hartuko du.

    Baldin eta ebaluazioa egin eta gero, ondorio hau ateratzen bada, alegia, ez dagoela aurrekontu-baliabiderik izendatuta unibertsitateek aldi jakin batean tramitatu dituzten eskabideei baiezko erantzuna emateko, orduan, Agindu honetako 18. artikuluan ezarritako lehentasun-irizpideak aplikatu beharko zaizkie ebazteke dauden eskabideei. Arau hori, ordea, ez zaie aplikatuko 2009. urtean zehar tramitatu diren eskabideei; izan ere, ekitaldi horretan (2009) ere aurrekontu-baliabiderik ez egotea gertatzen bada, hurrengo ekitaldiko (2010) lehenbiziko aldiari dagokion behin-behineko ebazpenean sartu ahal izango dira krediturik ez egoteagatik baztertu izan diren eskabideak.

  2. Unibertsitate zuzendariaren eskariz, eskatzaileei bidali behar zaizkien jakinarazpenak prestatuko dira. Unibertsitate Zuzendaritzak beka onartzeko edo ukatzeko behin-behineko ebazpenaren berri emango die ikasleei banan-banan. Esleitutako eta ezeztutako beken zerrendak dagozkien unibertsitateetako bekak kudeatzeko unitateetako iragarki-tauletan argitaratuko dira.

  3. Behin-behinekoz emandako beka horien ordainketa aldez aurretik eta osorik egingo da, hilabeteko epean, Unibertsitate zuzendariaren dagokion ebazpenetik kontatzen hasita. Alabaina, esleipenaren behin-behineko erabakiaren jakinarazpenaren eta bekaren aurrerapenaren ordainketaren artean hautespen-epaimahaiek jakinaraziko baliote Unibertsitate Zuzendaritzari eskatzaileak uko egin diola edo matrikula ezeztatu duela edo Agindu honetan araututako laguntzekin bateragarri ez diren laguntzak pilatu direla, eskatzaileak ezingo du eskatu beka ordaintzeko, non eta ez duen egiaztatzen alegazioen tartean beka lortzeko baldintza guztiak betetzen dituela. Behin-behineko erabakiak behin betiko bihurtzen direnean, ondorengo artikuluen arabera eta hala dagokionean, behin-behinekoz jasotako zenbatekoaren ordainketa osagarria, minorazioa edo itzulketa egingo da.

    Bide beretik, bekaduna izaera bereko diru-laguntzen itzulketa-prozedura batean sarturik baldin badago, ezingo du eskatu beka ordaintzeko.

  1. Alegaziorik badago, beroriek aztertu ondoren, bekak ukatzeko eta esleitzeko proposamenak bidaliko dituzte hautespen-epaimahaiek Unibertsitate Zuzendaritzara, 2010eko martxoaren 12a baino lehen.

  2. Unibertsitate zuzendariak beken esleipena ebatziko du eta bakoitzari dagokion diru-kopurua ordainduko zaio hilabeteko epean, ebazpena hartzen den egunetik kontatzen hasita. Behin betiko ebazpen horien jakinarazpenei dagokienez, horiek bekak emateko edo ukatzeko izan, aurreko artikuluan ezarritakoa beteko da.

  1. Beka emandako helbururako erabiltzea, hau da: matrikula egiteko, eskoletara joateko, azterketara aurkezteko edo karrera-amaierako proiektua aurkezteko eta, hala badagokio, diru-laguntzak dituen helburuetako gastuak ordaintzeko.

  2. Beka jaso eta baliatzeko ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatzea.

  3. Behar denean, beka jasotzeko erabakigarriak izan ziren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ekintzak onartu beharko dituzte; eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beken zertarakoa fiskalizatzerakoan eskatzen dieten informazio guztia eman beharko dute.

  4. Unibertsitate edo goi-mailako ikasketak aldatzen diren kasuetan, berariaz adieraztea aurreko urteetan beka izan duen edo ez.

  5. Helburu bererako edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik lortutako diru-laguntzak edo bestelako laguntzak jakinaraztea Unibertsitate Zuzendaritzari.

  6. Unibertsitate Zuzendaritzari jakinaraztea matrikula ezeztatuz gero eta laguntza emateko kontuan hartutako beste edozein baldintza aldatuz gero.

    1. Baldintza horiek bete ezean, beka itzuli beharko da.

  1. Diru-laguntzak esleitzeko garaian familien errenta eta ondarearen balioespen erreala egiteko mekanismorik egokienak zehazteko eta bekak lortzera bideratutako aitorpenetan iruzur egitea ekiditeko kontrola indartzeko helburuarekin, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren, foru-aldundietako ogasun-sailen edo administrazio publikoko beste edozein organoren laguntza eskatu ahal izango du. Gainera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aipatutako erakunde horietan dauden familia-unitateko kide konputagarri guztiei buruzko datuak erabili ahal izango ditu beharrezko irizten dituen egiaztapenak egiteko.

  2. Eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du baimena ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari errentaren eta ondarearen inguruko datuak eskuratzeko edo horiek zerga-administrazioetan daudenekin konparatzeko.

  1. Familiak 2008an duen egoera sozioekonomikoa Agindu honetan ezarritako errenta edo ondareen mailetako edozein baino ehuneko hamar handiagoa bada, organo kudeatzaileek emandako beka baliogabetzeko espedientea irekitzeko beharrezko dokumentazioa bidaliko diote Unibertsitate Zuzendaritzari.

  1. Administrazioak edozein proba-motaren bidez erabaki ahal izango du aurreko pasartean aipatutako ezkutaketa gertatu dela, baina bereziki foru-aldundietako ogasun-sailetan edo administrazio publikoetako beste edozein organotan dauden datuen bidez.

  2. Kasuan kasuko zirkunstantziak kontuan hartuz gero, beka emateko ezinbesteko betebeharrak faltsutu direla edo beka ez ematea ondorio izango luketen zirkunstantziak ezkutatu direla balioetsi ahal izango da. Horrelakorik gertatuz gero, beka ukatu egingo da edo beka emateko ebazpena aldatuko da edo dirua itzularaziko da.

Beka jasotzeko datuak ezkutatu edo faltsutu badira.

Beste pertsona fisiko edo juridikoren batengandik datozen giza bereko onurekin bateraezina bada.

Bekaren dirua ez zuzentzea diru-laguntzaren helburura.

Ezarritako betebeharretakoren bat betetzen ez duten pertsonei edo behar bezala egiaztatu ez duten pertsonei eman bazaie.

Matrikula baliogabetu bada.

  1. Beka emateko behin betiko xedapena aldatzeko erabakia ezingo da hartu aurrez pertsona interesdunak espedientea ikusi eta hari entzun gabe, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hautespen-epaimahaiek interesdunari jakinaraziko diote diru-laguntza itzultzeko jardunbidea hasi dela eta horren oinarri diren arrazoien berri emango diote, hark egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan 15 eguneko epean. Halaber, Unibertsitate zuzendariari proposatuko diote diru-laguntzaren esleipena aldatzeko eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzultzeko. Itzultzeko espedienterik zabaltzen bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko bigarren tituluari jarraituko zaio; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du dekretu horrek.

  2. Beka baliogabetzeko erabakia aginte fiskal, akademiko edo judizialei bidali ahal izango zaie, hala badagokio, horretatik erator daitezkeen erantzukizunak eskatzeko.

  3. Onuradunek bekari uko eginez gero, berehala itzuli beharko dute.