- AGINDUA, 2009ko ekainaren 24koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Julian Andraca Bilbao jaunak Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 24koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Julian Andraca Bilbao jaunak Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 133
- Hurrenkera-zk.: 3993
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/24
- Argitaratze-data: 2009/07/14
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Julian Andraca Bilbao jauna Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea (520010 kodea eta 37. dotazioa).
Bigarrena. Kargu-uzte honek 2009ko ekainaren 29tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 24a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


