Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko ekainaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko ekainaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3992
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/26
  • Argitaratze-data: 2009/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2009ko maiatzaren 20ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2009ko ekainaren 3ko EHAA), hau

Lehenengoa. M.ª Concepción Moreno Moreno andrea Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010 kodea, 22. dotazioa, 18. destino osagarriaren maila, VI-A berariazko osagarria).

Bigarrena. Izendapen horrek 2009ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke agindu eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena egiten den egunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 26a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik