- AGINDUA, 2009ko ekainaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuak arautzeko agindua bigarrenez aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko ekainaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuak arautzeko agindua bigarrenez aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 4753
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/06/26
- Argitaratze-data: 2009/08/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Sailak
Testu legala
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak, 20.1 artikuluan ezartzen duenez, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratutako xedapen orokorraren bidez bakarrik sortu, eraldatu edo ezaba daitezke Administrazio Publikoetako fitxategiak.
Era berean, Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta datuak babesteko euskal bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, 4.1 artikuluan, honako hau adierazten du: Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak sortzeko, aldatzeko eta ezabatzeko, dena delako fitxategia atxikita dagoen saileko titularraren agindu bidez egin beharko da. Indarrean dauden legeek eskatutako aipamen guztiak jaso beharko ditu agindu horrek eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko irailaren 24ko Agindu bidez arautu izan dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak, baina araudi hori eguneratu egin behar da. Izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatua arautzeari buruzko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoan oinarriturik eman ziren aipatu xedapenak. 15/1999 Lege Organikoaren xedapen indargabetzaile bakarrak indargabetu zuen lege hura, izan ere, bertan ez baitzen eskatzen, argitaratzeari eta erregistratzeari dagokienez, segurtasun-neurrien mailei oinarrizko, ertaina eta handia buruzko deklaraziorik; baina hori eskatu egiten da legeri berrian (Izaera pertsonaleko datuak babesteri buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuko VIII. Titulua).
Hortaz, aipatu arauetan xedatuta beteaz, aginduzko izapideak eginda, eta herritarrek euren eskubideak baliatu ahal izatea bermatzeko, eman zaizkidan eskumenekin honakoa,
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera emango ditu ondorioak agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 26a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Fitxategia Segurtasun-neurrien maila
fitxategia: Langileen erregistroa Maila ertaina
fitxategia: Lekualdaketa lehiaketa Maila ertaina
fitxategia: Oposizioak Maila handia
fitxategia: Ordezkapen-zerrendetarako hautagaiak Maila handia
fitxategia: Nominak Maila ertaina
fitxategia: Azterketa medikoak Maila handia
fitxategia: Gaixotasunengatiko bajak Maila handia
fitxategia: Irale Maila ertaina
fitxategia: Irakasleen birziklaia Maila ertaina
fitxategia: Sailak emandako ziurtagirien erregistroa Maila ertaina
fitxategia: LOGSE tituluen erregistroa Oinarrizko maila
fitxategia: Curriculum egokitzapenak dituzten ikasleak Maila handia
fitxategia: Unibertsitatez kanpoko bekak eta laguntzak Maila ertaina
fitxategia: Ordainketa eskuordetua Maila ertaina
fitxategia: Unibertsitate eta graduondo mailako ikasketetarako laguntzak Maila ertaina
fitxategia: Sarrera profesionalerako zentroen erregistroa Maila ertaina
fitxategia: Selektibitateko ikasleen estatistika-fitxategia Oinarrizko maila
fitxategia: Unibertsitateetako ikasleen estatistika-fitxategia Oinarrizko maila
fitxategia: Ikastetxeen fitxategia Maila handia
fitxategia: Argitalpen eta asimilatuen banaketa-zerrendak Oinarrizko maila
fitxategia: Hornitzaileen fitxategia Oinarrizko maila
fitxategia: Sailaren laguntzak jasotzen dituzten erakundeen fitxategia Oinarrizko maila
fitxategia: Epaimahaietako kideen fitxategia Maila ertaina


