Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko ekainaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko ekainaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 3994
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/30
  • Argitaratze-data: 2009/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sail honetan, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dago. Beraz, sail honek lanpostu hori (agindu honen eranskinean adierazita dago) izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ostean. Hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Agindu honen eranskinean ezarritako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute agindu honen bidez deitutako lanpostua.

Bigarrena. Interesatuek Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak, hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.

Hirugarrena. Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:

  1. Titulu akademikoak.

  2. Betetako lanpostuak, bai administrazioan bai enpresa pribatuan.

  3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egoki iritzitako gainerako merezimenduak.

    Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, eskabidearekin batera. Halaber, egoki irizten dieten argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri ere aurkeztu ditzakete.

    Laugarrena. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agindu bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 30a.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    IDOIA MENDIA CUEVA.

Deialdiko lanpostua:

Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 37. dotazioa).

Tokia: Giza Baliabideen Zuzendaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saila.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoa C1 edo D1.

Lanpostu-mailako osagarria: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data:

Lanpostua betetzeko baldintzak:

C1 edo D1 kidegokoa izatea.

Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako funtzionario izatea administrarien edo administrari laguntzaileen kidegoan, eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

Halaber, nahitaezko eszedentzian, beste herri-administrazio batzuen zerbitzuan, eginkizun-etenaldian eta borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek ere, aipatutako kidegoetakoak badira, parte har dezakete lehiaketan, eta prozedura honen bidez jarduneko zerbitzura itzuliko dira. Kasu horretan daudenek egoera horietarako jarritako iraunaldia beteta eduki beharko dute.

Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia edo, administrari-laguntzaileen kidegoan, urte biko esperientzia izatea, lanpostua kidego horietara atxikita baitago.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik