Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko ekainaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zigortuentzako eta presoentzako gizarte-ekintza programetarako diru-laguntzak emateko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko ekainaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zigortuentzako eta presoentzako gizarte-ekintza programetarako diru-laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 4019
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/30
  • Argitaratze-data: 2009/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herrirako Autonomia Estatutuko 10.14 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak aginpide osoa dauka espetxeetako erakundeen antolaketari, araubideari, funtzionamenduari zein gizarteratzeari dagokionez eta 12.1 artikuluan zigor eta espetxe legeria betearazteko aginpidea. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzak aginpide hori bereganatzea eskatu du, baina oraingoz ez dute transferitu.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuaren arabera, Zigor Betearazpenaren zuzendaritzari ondokoa dagokio: «presoen errehabilitaziorako neurriak hartzeko behar diren bitartekoak eskuratzea, bereziki espetxeaz besteko zigor-betetzea, komunitatearen onurarako lanak, erregimen irekia, asteburuko atzipenak eta drogazaleen espetxez kanpoko zein barruko tratamenduak aurreikusten dituztenak», «espetxeen alorreko diru-laguntza programak garatzea, behar den bezala burutu eta bete daitezen zainduz», eta «arlo honetan Sailarekin batera lan egiten duten erakundeekiko harremanak indartzea».

Egiteko horiek burutu ahal izateko, Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak, inposatutako mugen barruan, Europako Parlamentuak 1998ko abenduaren 17an Europar Batasuneko kartzeletako egoerari buruz emandako ebazpenera gerturatzeko asmoa dauka. Izan ere, ebazpen horrek Europar Batasuneko estatuak Europako Kontseiluaren presondegietako arauetako xedapen guztiak aplikatzera premiatzen zituen.

Beraz, Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzaren funtsezko helburuetako bat izango da, lege-esparruaren eta hitzarmenaren barruan espetxeetako zerbitzuen eta berrezteko eta gizarteratzeko programen hobekuntza lortzea, nazioarteko testuetan eta Espainiako Konstituzioaren 25.2 artikuluan barne hartuta dagoen gizarteratze-printzipioaren eraginkortasuna lortzeko gizarte-ekintza bultzatuz.

Azken urteotan presoen alde gizarte-ekintza programak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeak presoen arazo desberdinetan espezializatu dira. Hori dela eta diru-laguntza mota bi ezarri ditugu espezializazio horri erantzuteko (espetxean egiten diren ekintzetarako eta espetxez kanpo egiten diren ekintzetarako diru-laguntzak).

Espezializazioa dela bide, erakundeek administrazio publikoari bitartekoak eraginkorrago erabiltzeko eskatu diote, izan ere erakundeek egiten dituzten programak egin ahal izateko diru-laguntza horiek funtsezkoak dira.

Horregatik, Zigor betearazpenaren zuzendaritzak eskaera horri erantzun nahi izan dio eta deialdiaren Agindua aldatu du diru-laguntzak eraginkorrago eta banatuago emateko.

Beraz zigortuentzako eta presoentzako gizarte-ekintza nahiko eta egoki sustatzeko diru-laguntza mota bi ezarri dira:

Alde batetik 2009 ekitaldian presoentzako espetxean egiten diren gizarte-ekintza programetarako 130.000 euroko diru-hornidura ezarri da diru-laguntza mota horretarako.

Bestetik 2009 ekitaldian zigortuentzako eta presoentzako espetxez kanpoko gizarte-ekintza eta sentsibilizazio programak sustatzeko 280.000 euroko diru-hornidura ezarri da.

Zigor betearazpenaren zuzendaritzak sustatu dituen gizarte-ekintzako jardueren eraginkortasuna eta koordinazioa bermatzeko, eta eskaerak ebazterakoan ikuspegi-aniztasuna ziurtatzeko xedez, agindu honek barne hartzen duen alorrean lehendik aipatutako zuzendaritzarekin batera lankidetzan diharduten Eusko Jaurlaritzako beste zenbait sailek eta lurralde historikoetan aipatutako gaien inguruko programak kudeatzen dituzten foru departamentuetako arduradunek eskabideak baloratzeko batzordean parte hartuko dute.

Xede horrekin, eta administrazio-ebazpenaren objektibotasuna ziurtatzeko, eskaerak baloratzeko irizpideak zehatz-mehatz ezarri dira agindu honetan.

Honen indarrez,

  1. Agindu honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak 2009ko ekitaldian EAEko zigortuentzako eta presoentzako gizarte-ekintza programak egiteko eman ditzakeen diru-laguntzak arautzen ditu.

  2. Guztiz desberdinak diren diru-laguntza mota bi egongo dira:

  1. motakoak: Espetxean egiten diren presoentzako gizarte-ekintza programak. Diru-hornidura 130.000 eurokoa izango da.

  2. motakoak: Zigortuentzako eta presoentzako espetxez kanpoko gizarte-ekintza eta sentsibilizazio programak. Diru-hornidura 280.000 eurokoa izango da.

  3. Diru-laguntza mota biak guztiz desberdinak dira. Proiektu bera ezin da diru-laguntza mota bietara aurkeztu. Hala eta guztiz ere, eskabidea aurkeztean akats materiala gertatuz gero, Zigor Betearazpenaren zuzendaritzak diru-laguntza mota batean ala bestean jarriko du eskabidea ofizioz.

  4. Agindu hau aplikatzeko aurreikusitako aurrekontu partidak eta diru-hornidurak desberdinak eta independenteak izango dira diru-laguntza mota bakoitzarentzat. Bereziki arauaren alde hauek aplikatzeko orduan: prozedura, 10. artikuluaren balorazio irizpideak eta 11. artikuluaren diru-laguntza zenbatekoa zehazteko arauak.

  1. EAEko zigortuentzako eta presoentzako egiten diren ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza:

  1. motakoak: (Presoentzako gizarte-ekintza programak espetxean):

    EAEko espetxeetan egiten diren presoentzako gizarte-ekintza programak.

  2. motakoak: (espetxez kanpoko gizarte-ekintza eta sentsibilizazio programak):

    EAEko zigortuentzako eta presoentzako espetxez kanpoko gizarte-ekintza programak.

    EAEko zigortuen eta presoen egoeraz eta arazo desberdinez gizarteari ohartzeko eta sentsibilizatzeko egiten diren ekintzak. Baita pertsona hauen gaineko azterlanak.

  1. Aipatu ekintza eta programak 2009an burutu behar dira.

  1. Aurreko artikuluan aipatutako ekintzen artean gastu hauek baino ezin dute diru-laguntzarik jaso: diru-laguntza jaso dezaketen ekintzak edo programak burutu ahal izateko harreman zuzena duten funtsezko gastuak. Halaber 2009an egin behar dira gastuak (2009ko ordainagiri edo baliokideak).

  2. Deialditik kanpo geratuko dira 2.000 euro baino gutxiagoko eskaerak.

Legez eraturiko irabazi-asmorik gabeko erakundeak izan daitezke diru-laguntza hauen onuradun, zerga-egoitza eta helbidea EAEn badute eta deialdi honetan ezarritako gainontzeko baldintzak betetzen badituzte.

Hurrengo erakunde eskatzaile hauek ezin dira deialdian aurkeztu: diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarten zigor zein administrazio arloko zehapenik jaso duten erakundeak, eta horretarako desgaitzen duen legezko debekuren baten pean daudenak.

Halaber, diru-laguntzak eman eta erakunde onuradunei ordaintzeko hauxe bete behar da: erakunde onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak (eta bere erakunde autonomoek) emandako diru-laguntzen esparruan diru-itzultze edo zehapen-prozeduraren batean sartuta badago, aipatu diru-laguntza eman eta ordaintzeko prozedura horiek aurretik amaitu beharko dira.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek behar bezala beteta aurkeztu beharko dituzte eskabideak, agindu honetako I. eranskinean agertzen den ereduari jarraituz. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), norberak eramanda edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan onartutako edozein bide erabiliz. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

  1. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Eskabidea sinatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia (legezko ordezkaria edo botereduna).

    2. Ordezkari gisa ari denak bere esku daukan ordezkaritzaren ziurtagiria aurkeztu behar du; bestela, erakundean agintea duen organoaren ziurtagiria, bere izenean obligazioak hartzeko izenpetzaileak duen gaitasuna kreditatuko duena.

      Zigortuentzako eta presoentzako gizarte-ekintza programetarako deialdietan, Justizia eta Herri Administrazio Sailak emandako diru-laguntza jaso badute, ez da beharrezkoa agiri horiek berriz aurkeztea, baldin eta indarrean jarraitzen badute eta haien edukian aldaketarik izan ez bada, eta aipatzen bada deialdiaren urte zehatza; berariazko adierazpen bat egin behar da horren gainean.

    3. Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskalerako Kodearen fotokopia, erakundea eratzearen aktaren kopia bat, baita estatutuena eta erregistroko izen-ematearena ere. Aurreko ekitaldian diru-laguntza jaso bada eta agirien edukia ez bada aldatu, ez da agiri horiek aurkezteko beharrik izango; berariazko adierazpen bat egin behar da horren gainean.

    4. Jatorrizko ziurtagiri eguneratuak, eskabidea aurkezten den eguna baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emanak, batetik, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, tokian tokiko foru-ogasunak egina; eta, bestetik, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, Diruzaintza Nagusiak emana. Hala ere, onuradunak aurkeztu beharra dauka gai horren inguruan eskatzen zaizkion ziurtagiri guztiak, diru-laguntza emateko prozeduraren aldi guztietan (diru-laguntza eman, justifikazio eta ordaintze aldietan, alegia).

    5. Adierazpen erantzulea, honakoa adieraztekoa: entitate eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarten zigor zein administrazio arloko zehapenik jaso ez duela, eta horretarako desgaitzen duen legezko debekuren baten pean ez dagoela.(1. eranskina; 5. puntua).

    6. 2008ko diru-sarreren eta gastuen laburpena, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuen eskutik jasotako diru-laguntzak berariaz aipatuz.

    7. Diru-laguntza jaso dezakeen proiektuaren memoria (1. eranskinean agertzen den ereduaren arabera betetakoa).

    8. Proiektua betetzeko beharko den gastuaren aurrekontu zehatza, diru-atalka bereizturik. Proiekturako beste finantzabiderik egonez gero, horien xehetasunak azaldu beharko dira (II. eranskina), edo zinpeko adierazpena bestela, proiektua finantzatzeko ez dutela beste baliabiderik, ez berenik ez besterenik, azalduz.

    9. Eskatzaileak diru-laguntza hauen helburu bera duen beste edozein diru-laguntza eskatu badu (II. eranskina), horiek zerrendatzea, zein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu zaizkion azalduz eta eskabideen nondik norakoak (onartu den ala ez, erabaki zain dagoen edota onartu den eta zenbatekoa den). Beste laguntzarik eskatu ez badu, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko du, diru-laguntza eske aurkeztu dituen proiektuetarako ez duela beste inolako laguntza eskatu azalduta.

    10. Proiektua burutzeko, erakunde eskatzaileak dituen giza baliabideak eta baliabide materialak aipatu. Boluntario moduan zenbat lagun ariko diren azaldu beharko da. Inolako diru-ordainik gabe proiektua gauzatzen laguntzen dutenak hartuko dira boluntariotzat I. eranskina, Proiektuaren memoria).

  2. Orobat, proiektua edo jarduera hobeto baloratzeko egoki iritzitako edozein dokumentazio osagarri aurkez dezakete eskatzaileek.

  3. Jarduerak dagoeneko gauzatu badira, egindako gastuak justifikatzen dituzten agiri guztiak aurkeztu beharko dira, agindu honetan xedatutakoaren arabera. Halaber, deialdia argitaratu aurretik 2009an egindako sentsibilizaziorako ekintzak badira, diru-laguntza jaso ahal izateko 14.e) artikuluko eginbeharra bete beharko dute diru-laguntza jaso eta onartu ondoren egiten dituzten ekintza guztietan: diruz lagundutako programa edo jarduerari buruz argitara ematen diren programa, kartel iragarle, argazki, iragarki eta gainontzeko material idatzi edo entzunezkoetan Justizia eta Herri Administrazio Sailak emandako laguntza berariaz azaltzea.

  4. Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak espedientea osatzeko beharrezko jotzen dituen agiri eta argibide guztiak eska diezazkioke eskatzaileari; eta, egoki baderitzo, eskatzaileak aurkeztutako datuak egiaztatu egingo ditu.

Eskatzaileek aurkeztutako agiriak ikusita, Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak agiriak osotu gabeak direla edo daturen bat falta dutela ikusten badu, gehienez ere 10 eguneko epea emango die aurkitutako akatsak zuzentzeko. Eskatzaileak, epe horretan, eskaturiko guztia aurkezten ez badu, eskabidean atzera egin duela ulertuko da. Horretakorako, aldez aurreko ebazpena eman beharko da, 42. artikuluan aurreikusitakoaren ildotik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Jarraian zerrendatzen diren lagunez edo hauek ordezko gisa izendatzen dituztenez osatutako balorazio batzordeak egingo du diru-laguntzak emateko proposamena diru-laguntza mota bietan:

    Presidentzia:

    Zigor Betearazpenaren zuzendaria edo berak izendatzen duena; presidenteak boto ebazlea izango du.

    Batzordekideak:

    Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietarako zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

    Eusko Jaurlaritzako Gizarteratze zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

    Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ongizateko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

    Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatua, edo hark eskuordetzen duena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren diputatua, edo hark eskuordetzen duena.

    Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako foru diputatua, edo hark eskuordetzen duena.

    Iruña Okako Espetxeko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

    Basauriko Espetxeko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

    Martuteneko Espetxeko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duena.

  2. Zigor Betearazpenaren zuzendariak Helduen Justizia Zerbitzuko pertsona bat izendatuko du idazkari lanetan aritzeko.

  1. Diru-laguntza mota bakoitzean diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa zehazteko, ondoko baldintzak hartuko dira kontuan, eskabidean adierazitako datuen arabera eta kasu bakoitzean zehazten den puntuazio-eskala kontuan izanik:

    Erakunde eskatzaileari dagokionez:

    Proposatutako jarduera edo programa garatu behar den eremuan, entitate eskatzaileak duen konpromiso, egindako lan-ibilbidea, egonkortasun eta kaudimena. 0tik 10 puntura.

    Proposatutako jarduera edo programari dagokionez:

    1. Jarduera edo programa berezia, originala izatea garatuko den lekuan eta bere egokitasuna edo gizartean eduki dezakeen eragina. 0tik 10 puntura.

    2. Presoak espetxeetatik kanpo atera eta/edo jarritako zigorra espetxeetatik kanpo betetzeko laguntzen duten programak. 0tik 10 puntura.

    3. Proposatutako jardueraren edo programaren eragina hartuko duen lurralde-eremua eta esku-hartze sozialeko jarduerak orain arte sartu ez diren zenbait gizarte-alorretara heltzeko gaitasuna. Bereziki baloratuko dira emakumeei eta Ijitoei zuzendutako ekintzak. Sentsibilizazioko ekintzak izanez gero bereziki baloratuko dira euskaraz egiten direnak. 0tik 10 puntura.

    4. Proiektuaren hurrengo urteetarako bideragarritasuna. 0tik 5 puntura.

    5. Erakundeak presoen esku-hartze sozialean diharduten bestelako antolakundeekin eta sare publikoko zerbitzuekin batera proposatzen diren jardueretan parte hartzea eta lankidetza-maila. 0tik 5 puntura.

    6. Proiektuaren beste finantziazio-iturri batzuk eta autofinantzazioa lortzea. 0tik 5 puntura.

    7. Boluntarioen parte hartzea jarduera edo programan. 0tik 5 puntura.

  2. Balorazio irizpideak aplikatuta lor daitekeen puntuaziorik altuena 60 puntukoa da.

    Diru-laguntzak emateko, beharrezkoa izango da, lehen esandako irizpideak kontutan hartuz, eskabideak gutxienezko 30 puntu lortzea.

  1. Diru-laguntza mota bakoitzean, lehenengo eta behin, eskatutako zenbatekoa egokituko da diru-laguntza jaso ezin duten gastuak edo proiektuarekin zerikusi zuzena ez duten gastuak sartu badira.

  2. Behin aurrekoa aplikatuta, balorazio irizpideetan 30 puntu baino gehiago lortu dituzten eskaeren zenbatekoa honela zehaztuko da:

    Eskaerak puntu gehien lortu duenetik puntu gutxien lortu duenera sailkatuko dira lortutako puntuen arabera. Behin balorazio irizpideak aplikatuta, 60 puntu lortu dituen eskaerari (gehienezkoa) diru-laguntza portzentaje teorikoa egokituko zaio, hau da, eskatutakoaren % 100. Gainontzeko eskaerei balorazio irizpideetan lortutako puntuen araberako portzentaje proportzionala aplikatuko zaie hurrenez hurren.

    Diru-laguntza teoriko guztiak gehitu eta diru-laguntza mota bakoitzaren aurrekontuen diru-hornidura gainditzen bada, diru-laguntza guztiak egokituko dira proportzionalki diru-laguntza mota bakoitzean, diru-laguntza teoriko guztiei portzentaje berbera jaitsiz. Portzentaje hori honela kalkulatuko da: diru-laguntza mota bakoitzaren diru-hornidura zati zenbateko teoriko guztia.

    Diru-laguntza teoriko guztiak gehitu eta diru-laguntza mota bakoitzaren aurrekontuen diru-hornidura ez bada gainditzen berriz, soberakoa balorazio irizpideetan 30 puntu baino gehiago lortu dituzten eskaera guztien artean banatuko da proportzionalki. Horretarako aurreko paragrafoan ezartzen den prozedura bera jarraituko da. Halaber, aurrekoa ezarri ondorengo kopuruak ezingo du inondik inora gainditu diruz lagun daitekeen gastuaren % 100.

    Edozein modutan, proiektu bakoitzari eman ahal zaion gehienezko diru-laguntza 58.000 eurokoa izango da.

  3. Diru-laguntza mota baten aurrekontuen dirua sekula ez da erabiliko beste diru-laguntza motarena handitzeko edo gutxitzeko. Diru-laguntza mota bakoitzari baino ez zaizkio aplikatuko aurreko arauak.

  4. Emandako diru-laguntzaren zenbateko osotik, gehienez % 10 baino ezin izango da erabili administrazio eta funtzionamendu gastuak ordaintzeko, soldatak albo batera utzita, salbu eta programa gauzatzeko funtsezkoak baldin badira eta hala agertzen bada azalpen-memorian.

  5. Diru-laguntzak ez dira emango ezta ordainduko ere baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako izaera bereko diru-laguntzen arloan, dirua itzultzeko edo zigor-prozedura bat hasita eta oraindik izapidetzen ari bada.

  1. Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzari dagokio deialdi honetako kudeatze-lanak egitea.

  2. Diru-laguntzak Zigor Betearazpenaren zuzendariak eman nahiz ukatuko ditu, ebazpen adierazi eta banakako batzuen bidez, balorazio batzordearen proposamena ikusirik. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Justizia sailburuordeari, azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

  3. Agindu honen babesean aurkeztutako eskabideen gainean, ebazpen adierazia emateko eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen denetik aurrera. Epe horretan ebazpen adierazirik eman eta jakinarazi ea bada, eskabideak ukatu egin direla esan nahiko du, azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako. Hori gorabehera, administrazioak modu adieraziz ebazteko obligazioa du.

  4. Publikotasun-printzipioa betetzeko, nahiz eta ebazpenak modu adieraziz eta banan-banan jakinarazi behar diren, agindu honen arabera emandako diru-laguntzak jasoko dituzten entitateen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Zigor Betearazpenaren zuzendariaren ebazpen baten bitartez. Argitalpen horretan, jasotako zenbatekoak zehaztu beharko dira batetik, eta, bestetik, zenbatekoa aldatu zaien diru-laguntzak.

  1. Onuradunek diru-laguntza onartzeak, agindu honetan finkatutako arau guztiak, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan nahiz dekretu hori ordezka dezan arauan, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan finkatutako harreman-bermeak eta itzultze-araubidea onartzen dituztela esan nahi du.

  2. Diru-laguntza emateko ebazpena onartzen den egunaren biharamunetik hasi eta 5 eguneko epean onuradunak bestelakorik adierazten ez badu, diru-laguntza onartu egin duela ulertuko da.

  3. Onuradunen betebeharrak hauek izango dira:

    1. Diru-laguntza emateko eskatutako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela justifikatu beharko du dirulaguntza eman dion administrazioaren aurrean, bai eta diruz lagundutako proiektua bete egin dela ere; diru-laguntzaren xede den proiektua zati batean edo osorik betetzea ezinezko egiten duen edozein gorabehera gertatzen denean, horren berri ere eman beharko dio.

    2. Emandako diru zenbatekoa diruz lagundutako proiektua burutzeko erabiltzea, salbu eta agindu honetako 17.1.b) artikuluan aurreikusitakoa aplikagarri gertatzen bada.

    3. Agindu honen arabera egindako eskabideetan jasotako proiektuak finantzatzeko beste edozein diru-laguntza edo laguntza eman edo ukatzen bazaio, horren berri jakinaraziko dio administrazioari, proiektua burutzeko epean.

    4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak diru-laguntzen erabilera ikuskatzeko eskatutako argibide guztiak eman behar dituzte.

    5. Diruz lagundutako programa edo jarduerari buruz argitara ematen diren programa, kartel iragarle, argazki, iragarki eta gainontzeko material idatzi edo entzunezkoetan Justizia eta Herri Administrazio Sailak emandako laguntza berariaz azaltzea, diru-laguntza eman eta onartzen denetik aurrera. Aurrekoa betetzeko Eusko Jaurlaritzaren Erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 dekretua aplikatuko da.

      Argibide zein eskaerak egiteko web orri honetara jo daiteke: www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/

      r48-2312/es/contenidos/informacion/

      identidad_corporativa/

  1. Diru-laguntzaren % 75 laguntza ematearen aldeko ebazpena argitaratzen denean ordainduko da eta gainontzeko % 25 ordaintzeko, berriz, 15. artikuluan jasotako agiriak aurkeztu ondoren, ekintza amaitzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzan:

  2. Dena den, aurreko paragrafoan agindutakoa gorabehera, laguntza ematearen aldeko ebazpena argitaratu baino lehen amaituta dauden jarduerei dagozkien diru-laguntzak osorik eman daitezke, ordainketa bakarraren bidez, baldin eta, eskabidearekin batera, aurreko lerroaldean adierazitako justifikatzeko agiriak aurkezten direnean.

  1. Diru-laguntza justifikatzeko ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    Justifikazioak alde bi izango ditu:

    1. Justifikazio materiala: justifikatzeko memoria (Diru-laguntza eskabidearen proiektuaren memoria ez dena):

      Erakunde onuradunek diru-laguntza jaso duen ekintza edo programaren memoria aurkeztu behar dute. Horren bitartez diru-laguntza jaso duen ekintza egin den eta helburua bete den egiaztatuko dira. Halaber, diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak bete diren ere egiaztatuko da.

      Aipatu memoriak eraketa librea izango du, ekintza edo programa zehaztuko ditu eta posible denean hauek hartuko ditu barne: diru-laguntza jaso duen ekintza egin den kreditatzen dituen argazki eta dokumentu grafikoak, eta, dagokionean, ekintzaren egitarauak, kartelak, iragarkiak eta argitaratutako gainontzeko material grafikoa, soinuak edota idazlanak.

      Halaber, justifikazio materiala egiaztatzeko Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzako langileek diru-laguntza jaso dituzten proiektuak bisitatu ahalko dituzte, baldin eta erakunde onuradunarekin aurretik geratu badira.

    2. Justifikazio ekonomikoa: justifikatzeko kontua:

      Justifikatzeko kontua (memoria ekonomikoa) IV. eranskinari jarraituz egingo da, ahalmen nahikoa duen batek sinatuko du eta data jarriko dio. Agiri horrek honako alderdi hauek jaso behar ditu gutxienez:

      Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatu bat, honako informazio hau jasoko duena: hartzekodunaren eta dokumentuaren datuak, zenbatekoa, dokumentua noiz egin den eta ordainketa data. Gastu bakoitza zein helbururekin egin den azaldu behar da ere.

      Aipatu zerrendan argi agertu behar da emandako diru-laguntzari dagozkion gastuak. Gastu horiek diru-laguntzaren zenbatekoaren beste izan behar dira.

      Diru-laguntza jaso duen ekintza berbera finantzatzeko jaso diren bestelako diru-laguntza edo finantzazio iturrien aipamena, baldin eta aurretik horien berri ez bazegoen.

      Emandako diru-laguntzaren kargura egindako gastuen jatorrizko ordainagiriak.

      Gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura eta ordain-agiriak eskatuko dira. Nolanahi ere, laguntzaren onuradun den pertsona fisikoak edo juridikoak jatorrizko agiriak Administrazioaren esku uztea ezinezkoa duela behar bezala egiaztatzen badu, posible izango da lehendabizi jatorrizko dokumentuak zein kopiak aurkeztea eta kopiak konpultsatu ondoren jatorrizko dokumentuak berriro bueltatzea diru-laguntzaren onuradunari.

      Fakturak eta ordain-agiriak proiektuen arabera sailkatuta aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatu eta zenbakituak, eta guztien zerrenda nominala atxikiko da, gastua zein helbururekin egin den azalduz.

      Lan-legepeko langile kontratatuei dagozkien egiaztagiriak eredu ofizialaren araberako nominen bitartez egingo dira. Nominekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazio-agiriak aurkeztu beharko dira.

      Aldi baterako kontratazioetan, ordain-agirietan langilearen datuak, NANa, ordaindutako jardun-mota eta PFEZrekiko atxikipenak agertu beharko dira.

  2. Diru-laguntzaren bigarren ordainketa egiteko hauxe aurkeztu behar da: jatorrizko ziurtagiri eguneratuak, justifikazioa aurkezten den eguna baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emanak (baldin eta hiru hilabeteko iraupena galdu badute), batetik, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, tokian tokiko foru-ogasunak egina; eta, bestetik, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzeko, Diruzaintza Nagusiak emana 7.d) artikuluan azaltzen den bezala.

  1. Ondoren zehazten direnak gertatuz gero, diru-laguntzak ez direla bete ulertuko da:

    1. Jasotako diru-laguntza onartutako proiektuari ez dagokion bestelako ekintza baterako erabiltzea, osoki nahiz zati batean.

    2. Diru-laguntza jaso duen proiektuan aldaketak egitea. Dena den, Zigor Betearazpenaren zuzendariak horretarako berariazko baimena eman ahal izango du, baldin eta aldaketak funtsezkoak ez badira, eta aldez aurretik horretarako eskaera arrazoitua egiten bada.

    3. Aurkeztutako eskabideetan edo agiri-sortetan gezurrezko datuak ematea.

  2. Diru-laguntzaren onuradunak diru-laguntza emateko ebazpenean edo agindu honetan finkatutako baldintzaren bat bete gabe uzten badu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, behar izanez gero, jasotako diru-zenbatekoa eta legez dagozkion korrituak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra ezarriko zaio, baita beharrezko zigorrak ere; hori guztia abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan nahiz bera ordezkatzen duen arauan eta azaroaren 11ko 1997 Legegintzako Dekretuan (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du) jasotakoarekin bat etorriz.

Agindu honen babesaren pean ematen diren diru-laguntzak eta bestelako administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuetatik datozen diru-laguntzak bateragarri izango dira. Baina, helburu berbererako eskuratutako diru-laguntzen zenbateko guztia aurrekontua baino handiagoa bada, agindu honen bidez emandako diru-laguntzaren zenbatekoari gehiegizko zenbatekoa kenduko zaio.

  1. Justizia eta Herri Administrazio Sailak eskubidea izango du agindu honetako diru-laguntza jasotzen duten ikerketa eta azterlanak edozein euskarritan argitaratzeko, aurkezten direnetik urtebeteko epean. Horretarako, aldez aurretik interesdunak onartu behar du.

  2. Lanak argitaratuz gero, lehenengo argitalpenaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bereganatuko ditu, eta horretarako eskualdatzea doan onartuko duela hitz eman beharko du erakunde onuradunak.

Lehenengoa. Agindu hau azkena da administrazio-bidean. Horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Prozeduraren gainean agindu honetan arautu ez diren gaiei dagokienez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean agindutakora joko da.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainaren 30a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Proiektu bakoitzeko eskabide bakarra)

  1. Deialdiaren datuak:

    Saila: Justizia eta Herri Administrazioa.

    Deialdiaren izena: Zigortuentzako eta Presoentzako Gizarte-Ekintza Programak. 2009

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Zenbakia: Eguna:

  2. Erakunde eskatzaileari buruzko datuak:

    Erakundearen Izena: IFZ:

    Helbidea: Posta kodea:

    Herria: Probintzia:

    WEB: Telefonoa:

    Legezko ordezkaria (izena eta kargua):

    NAN:

    Eskabideaz hitz egiteko arduraduna:

    Telefonoa: E-maila:

    Jakinarazpenetarako Helbidea:

    Herria: Posta kodea:

    Probintzia:

  3. Eskatutako diru-laguntza:

  1. Diru-Laguntza Mota (adierazi «X» batez):

  1. Motakoak: Espetxean egiten diren gizarte-ekintza programak.

  2. Motakoak: Espetxez kanpoko gizarte-ekintza eta sentsibilizazio programak.

  1. Proiektuaren izena:

    (Jakinarazpenetan erabiliko da) 3.3. Eskatzen den zenbatekoa

  1. Erakunde eskatzaileak deialdiko betebehar guztiak betetzen dituela eta deialdiko arauak eta aplikagarria den gainontzeko legeria onartzen dituela adierazten dut erantzukizunez.

  2. Halaber, zera adierazten dut erantzukizunez: erakunde eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea dakarten zigor zein administrazio arloko zehapenik jaso ez duela, eta horretarako desgaitzen duen legezko debekuren baten pean ez dagoela.

  3. Honekin batera deialdian eskatutako agiri guztiak aurkezten dituela, atxikita doan zerrendaren arabera.

    Ematen dituzun datu pertsonalak Zigortu eta Presoekiko Eskuartzea izeneko fitxategi automatizatuan sartuko dira. Fitxategiaren titularra Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zigor Betearazpenaren Zuzendaritza da, Zigortu eta Presoekiko Eskuartzea izeneko programako giza eskubideen arloko laguntzak kudeatzeko helburua du, Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinarazita dago aldez aurretik, eta datuen segurtasun osoa bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak ditu.

    Datu pertsonalen babesari buruzko indarreko arauak betez, baduzu sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideez baliatzea, Datu Pertsonalen Babesari buruzko Lege Organikoak aitortzen duen bezala. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzarekin jarri zaitezke harremanetan (Donostia kalea z/g, 01010, Vitoria-Gasteiz).

    ...................................................... (e)n, 2009ko ...................................... (a)ren ............ (e)an

    Erakunde eskatzailearen ordezkari legala edo boterea duenaren sinadura eta erakundearen zigilua.

  4. Eskatzaileak aurkeztutako agirien zerrenda (adierazi zein diren eskabideari atxikitako dokumentuak):

  1. Entitateari dagozkion agiriak:

Eskabidea sinatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia.

Pertsona horrek duen ordezkaritzaren egiaztagiria (ahalordetze eskritura publikoa edo dagokion organoaren izendatzea).

Entitatearen organo eskudunaren ziurtagiria, sinatzaileak haren izenean aritzeko gaitasuna duela kreditatuz.

Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia bat.

Eratze Aktaren fotokopia.

Entitatearen Estatutuen fotokopia.

Dagokion erregistroko izen-emate agiria.

Aurreko sei puntuetan eskatutako dokumentazioaren ordezko adierazpena. Adierazpen horretan eskatzaileak azaldu behar du agiri horiek guztiak Administrazioak dituela zigortuentzako eta presoentzako gizarte-ekintza programetarako aurreko deialdietan aurkeztu zelako; agiriek indarrean jarraitzen dutela, eta haien edukia ez dela aldatu.

Lekuan lekuko Foru Ogasunak emandako ziurtagiri eguneratua, zerga-obligazioak egunean dituela adieraziz, eskabidea aurkeztu baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emana.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak emandako ziurtagiria, Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela adieraziz, eskabidea aurkeztu baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emana.

2008ko gastu eta diru-sarreren laburpena, beste edozein erakunde publiko zein pribatuk emandako diru-laguntzak berariaz aipatuta.

  1. Jarduerari buruzko agiriak:

    Proiektuaren memoria (I. eranskinaren arabera beteta. Justifikatzeko memoria ez da).

    Proiektuaren gastu eta diru-sarreren aurrekontu xehekatua, II. eranskinaren arabera.

    Jarduera edo programarako eskatutako bestelako diru-laguntzen zerrenda, II. eranskinaren arabera.

    Diru-laguntza eske aurkeztutako programetarako beste inolako laguntzarik eskatu ez duelako azalpen-agiria.

  2. Bestelako dokumentazio osagarria, norberak nahita aurkeztuta, programa edo jarduera hobeto balioesteko (zehaztu zein):

  1. Proiektuaren memoria

    (Eskabidearekin batera aurkezteko. 5 orrialde baino ez)

    Proiektuaren izena:

    (Izen hori jakinarazpen guztietan erabiliko da)

    Erakunde eskatzailearen xedeak:

    Proiektuaren helburua:

    • Orokorra

    • Bereziak

      Metodologia:

      Erabiltzaileak:

      Lurralde eremua:

      Noiz burutuko den:

      Giza baliabideak:

      Bitarteko materialak:

      Bitarteko ekonomikoak:

      Balorazio irizpideen gaineko aipamena:

      (Irizpide bakoitzean proiektuak duen eragina aipatu behar da)

      Erakunde eskatzaileari dagokionez: proposatutako jarduera edo programa garatu behar den eremuan, entitate eskatzaileak duen konpromiso, egindako lan-ibilbidea, egonkortasun eta kaudimena.

      Jarduera edo programa berezia, originala izatea garatuko den lekuan eta bere egokitasuna edo gizartean eduki dezakeen eragina.

      Presoak espetxeetatik kanpo atera eta/edo jarritako zigorra espetxeetatik kanpo betetzeko laguntzen duten programak.

      Proposatutako jardueraren edo programaren eragina hartuko duen lurralde-eremua eta esku-hartze sozialeko jarduerak orain arte sartu ez diren zenbait gizarte-alorretara heltzeko gaitasuna. Bereziki baloratuko dira emakumeei eta Ijitoei zuzendutako ekintzak. Sentsibilizazioko ekintzak izanez gero bereziki baloratuko dira euskaraz egiten direnak.

      Proiektuaren hurrengo urteetarako bideragarritasuna.

      Erakundeak presoen esku-hartze sozialean diharduten bestelako antolakundeekin eta sare publikoko zerbitzuekin batera proposatzen diren jardueretan parte hartzea eta lankidetza-maila.

      Proiektuaren beste finantziazio-iturri batzuk eta autofinantzazioa lortzea.

      Boluntarioen parte hartzea jarduera edo programan.

Langile-gastuak:

Funtzionamendu-gastuak:

Bestelako gastuak:

Guztira:

DIRU-SARRERAK

Eskatzailearen ekarpena:

Erakunde publikoen ekarpenak:

Entitate pribatuen ekarpenak:

Bestelako diru-sarrerak:

Guztira:

ESKATUTAKO BESTE DIRU-LAGUNTZAK:

Eman duen entitatea Eskatutako zenbatekoa Egoera Emandako zenbatekoa

Emanda Ukatua Erabakitzeke

(2) Izena eta bi abizen / Sozietatearen izena

Dos apellidos y nombre / Razón Social

HELBIDERATZE DATUAK

DATOS DE DOMICIALICIÓN (B)

Helbidea

Domicilio.

Posta kodea Udala

Código postal Población

Lurraldea

Provincia

BANKUAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS (C)

(1) Bankua

Banco

(2) Agentzia

Agencia

(3) K.D. K/Korrontea

D.C. C/Corriente

(4) Jabea

Titular

Bankuaren adostasuna

Conforme banco Hirugarrenaren adostasuna

Conforme tercero Sail edo Erakundearen onespena

  1. ºB.º Dpto. u Organismo Kontabilitatearen onespena

  1. º B.º Contabilidad

    Sinadura eta zigilua

    Sello y Firma (D) Sinadura eta zigilua

    Sello y Firma (E) Baimendutako sinadura eta zigilua

    Sello y firma autorizada (F) Bimendutako sinadura

    Firma autorizada (G)

    Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

    Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

    En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el departamento de Hacienda y Administración pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento /impreso/formulario, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.

    Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

(*Diru-laguntza jaso duen ekintza egin ostean eta justifikatzeko epean aurkezteko. Agiri honekin batera jatorrizko frogagiriak ere aurkeztu behar dira, hain zuzen ere 15 1.b artikuluan ezartzen den eran).

Gastu mota Hartzekoduna Ordainagiriaren zenbakia Helburuaren azalpena Zenbatekoa Zenbatekoa Taldeka

Guztira

ESKATUTAKO BESTE DIRU-LAGUNTZAK JUSTIFIKAZIOA EGITEN DEN UNEAN

(Bete behar da soilik aldaketak egon badira)

Eman duen entitatea Eskatutako zenbatekoa Egoera Emandako zenbatekoa

Emanda Ukatua Erabakitzeke

...................................................... (e)n, 2010ko ...................................... (a)ren ............ (e)an

Erakundearen ordezkari legala edo boterea duenaren sinadura eta erakunde onuradunaren zigilua.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik