Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 1ekoa, Kulturako sailburuarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 1ekoa, Kulturako sailburuarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 4203
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/01
  • Argitaratze-data: 2009/07/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Agindu honen eranskinean adierazten duen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) erabakitakoaren arabera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik.

OINARRIAK

Lehenengoa. Agindu honetan eskainitako lanpostua eskatzeko, ezinbestekoa izango da karrerako

funtzionarioa izatea eta ezarritako baldintzak betetzea.

Bigarrena. Interesdunek eskaera Kultura Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko dute eta, bertan, bere datuak eta betetzen ari diren lanpostuak adierazi beharko dituzte. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 asteguneko epea izango dute, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena. Izangaiek eskaerarekin batera curriculuma igorri behar dute eta bertan datu hauek adieraziko dituzte:

  1. Titulu akademikoak.

  2. Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuetan bete dituzten lanpostuak.

  3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkiten hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarriak diren bestelako merituak.

    Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten eta beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahal izango dute.

    Laugarrena. Deialdi hau Kulturako sailburuak ebatziko du agindu baten bidez. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

    Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, edo administraziorekiko auzi-errekurtsoa jarri Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Agindu hau Euskal Herriko Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 1a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010/128).

Lekua: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.

Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

Taldea: C/D.

Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari-laguntzailea.

DO Maila: 18.

BO Maila: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.a; derrigortasun-data: 2000-03-31.

Lanpostua eskuratzeko baldintzak:

  1. C1 edo D1 kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan zerbitzu aktiboan aritzea funtzionario gisa. Deialdi honetan parte hartzeko aukera izango dute: zerbitzu berezietan ari direnek, seme-alabak jagoteko lan-utzialdian daudenek, beste administrazio publiko batzuetan ari direnek eta borondatezko edo derrigorrezko lan utzialdian daudenek azken horiek, gutxieneko epea bete badute-. Aipatutako guztiak zerbitzu aktibora itzuliko lirateke prozedura honen bidez.

  3. Gutxieneko lan-esperientzia: administrarien kidegoan urtebetekoa edo administrari laguntzaileenean bi urtekoa.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik