Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren administrazio-kontseiluko kide batzuk kargutik kentzea eta beste batzuk izendatzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren administrazio-kontseiluko kide batzuk kargutik kentzea eta beste batzuk izendatzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3907
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/02
  • Argitaratze-data: 2009/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 79. artikuluaren bidez sortu du Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia, zuzenbide pribatuko ente publiko gisa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikia. Agentziaren helburuak da euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzen laguntzea, gizarteari eta pertsonei informazioa ematea, eta administrazio publikoei eta unibertsitateei informazioa eta irizpideak ematea erabakiak hartzeko euren prozesuetarako. Helburu horiek erdiesteko, Agentziak baditu bere gobernu-erakundeak, hots, administrazio-kontseilua eta zuzendaria, baita adituen batzorde bat ere, teknikoa eta zientifikoa.

Hain zuzen ere, administrazio-kontseiluaren osaerari dagokionez, eta Legearen 82. artikuluak ezarri duenez, unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburua izango da kontseiluburu. Artikulu berak c idatz-zatian dakarrenez, kontseilukide izango dira, besteak beste, Unibertsitateen gaietan eskumena duen sailburuak izendatutako hiru pertsona. Gauza bera adierazten du ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren 8.1.c) artikuluak. Dekretu horren bitartez, Uniqual-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco-ren estatutuak ezartzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2005eko abenduaren 1eko, 2006ko urtarrilaren 12ko eta 2006ko apirilaren 11ko aginduen bitartez, Francisco Juaristi Larrinaga, Alberto Ansuategi Cobo eta Ibone Amezaga Arregi jaun-andreak izendatu ziren, hurrenez hurren, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako administrazio-kontseiluko kide.

Agindu honen bitartez Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako administrazio-kontseiluan karguak uztea formalizatu eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak aukeratutako pertsonak izendatzen dira.

Hori dela eta, hau

Agindu honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik