- AGINDUA, 2009ko uztailaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren erabaki bat argitaratzea xedatu duena; erabaki horren bidez izendatzen dira Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren administrazio-kontseilurako ordezkariak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren erabaki bat argitaratzea xedatu duena; erabaki horren bidez izendatzen dira Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren administrazio-kontseilurako ordezkariak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3908
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/02
- Argitaratze-data: 2009/07/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 79. artikuluaren bidez sortu du Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia, zuzenbide pribatuko ente publiko gisa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikia. Agentziaren helburuak dira euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzen laguntzea, gizarteari eta pertsonei informazioa ematea, eta administrazio publikoei eta unibertsitateei informazioa eta irizpideak ematea erabakiak hartzeko euren prozesuetarako. Helburu horiek erdiesteko, Agentziak baditu bere gobernu-erakundeak, hots, administrazio-kontseilua eta zuzendaria, baita adituen batzorde bat ere, teknikoa eta zientifikoa.
Administrazio-kontseiluaren osaerari dagokionez, zehazki, 82. artikuluak ondokoa ezarri du: unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburua izango dela kontseiluburu. Era berean, artikulu beraren g) idatz-zatiak ezarri duenez, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak izendatutako bost pertsona ospe jakinekoek ere osatuko dute administrazio-kontseilua. Gauza bera adierazten du ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren 8.1.g) artikuluak. Dekretu horren bitartez, Uniqual-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vascoren estatutuak ezartzen dira.
Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak 2009ko ekainaren 30eko bilkuran erabakia hartu zuen, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren administrazio-kontseilurako ordezkariak izendatzeko dena, eta, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko lehendakaria izanik, erabaki horri behar bezalako zabalkundea emateko, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 2a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUAREN UZTAILAREN 2KO AGINDUAREN ERANSKINA
ERABAKIA, 2009KO EKAINAREN 30EKOA, EUSKADIKO UNIBERTSITATE KONTSEILUARENA, EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATEA EBALUATU ETA EGIAZTATZEKO AGENTZIAREN ADMINISTRAZIO-KONTSEILURAKO ORDEZKARIAK IZENDATZEKO DENA
Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak, 2009ko ekainaren 30ean egindako bilkuran, aho batez hartu zuen ondoko
ERABAKIA
Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako administrazio-kontseiluko kide hauek kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea:
Juan Ramón González Velasco jauna.
Guillermo Irazoki Biurrarena jauna.
Luis Miguel Villar García jauna.
Pertsona hauek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako administrazio-kontseiluko kide izendatzea:
Ana Jesús Arrieta Ayestaran andrea.
Joxe Mari Aizega Zubillaga jauna.
José Luis Ávila Orive jauna.
Pertsona hauek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako administrazio-kontseiluko kide moduan berrestea:
Agustín Azkarate Garay-Olaun jauna.
Juan José Goiriena de Gandarias y Gandarias jauna.


