Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 3koa, Kulturako sailburuarena, euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 3koa, Kultura sailburuarena, euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 4254
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/03
  • Argitaratze-data: 2009/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Hainbat arlotan euskararen zabalkundea suspertu eta, bereziki, euskarazko literatura-lanak argitaratzeko ahalegina sustatzeko xedez, material horiek editatzeko laguntza-bideak ezartzea beharrezkotzat jotzen du Kultura Sailak.

Sail honek bere laguntza eta lankidetza eskaini nahi die argitaletxeei, eta, horretarako, euskarazko edizioak sortarazten dituen gastuak ordaintzera bideratutako diru-laguntzak eman nahi ditu. Diru-laguntzok banatzeko, funts publikoen esleipenetan indarrean egon behar diren objektibotasun, partaidetza eta publizitate printzipioak erabiliko dira.

Ondorioz, hauxe

Agindu honek euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzetarako dei egiten du, eta horiek jasotzeko araubidea ezartzen, 2009. urterako.

Laguntzen helburua da 2009. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuak ordaintzea.

Helburu hauetarako 514.000 euro erabiliko dira, zeinak indarrean dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidatik aterako baitira.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziotik emandako diru-laguntzak jasotzeko ezarri diren betebeharrak egiaztatu beharko dira, eta zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izan beharko dituzte.

    Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

  2. Deialdi honetan finkatutako betebeharrak betetzen dituzten argitaletxeek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak. Argitaletxetzat hartuko da, bakarrik, bere gizarte xedearen barruan argitalpengintza izan eta 2007. urtetik 2008. urtera bitartean gutxienez hiru egileren bost liburu argitaratu dituzten merkataritza-erakunde pribatuak.

  3. Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

Argitaletxeek edizio-plan bat aurkeztu beharko dute, eta bertan adierazi 2009an argitaratuko diren euskarazko literatura-liburuak, aurreko urteetako laguntza hauen edizioetan parte hartu ez dutenak. «Liburu» kontzeptua zer den ulertzeko, Irakurketa, liburu eta liburutegien ekainaren 22ko 10/2007 Legearen definizioa hartuko da gidari.

Aurkezten den edizio-planeko liburuek honako ezaugarriak bete beharko ditu:

  1. Jabego intelektualari dagokionez indarrean dagoen arautegia bete beharko dute, bai eta ISBN eta Legezko Gordailua eskuratzeko egin beharreko lege-izapide guztiak ere.

  2. Gutxienez 1.000 aleko tirada izatea, poesia, entsegu eta antzerki-lanetan izan ezik, horietan 750 alekoa nahikoa izango baita.

  3. Testuak 50 orrialde hartuko ditu gutxienez, haurrentzako liburuek, poesia eta antzerki-lanek salbu.

  4. Liburu-dendetan 500 ale gutxienez merkaturatzea, poesia, entsegu eta antzerki-lanetan izan ezik, horietan 350 ale nahikoa izango baita.

  5. Liburuen lehen argitaraldiak izan behar dute. Berrargitalpenak ere izan daitezke, baina aurreko argitaraldia 10 urte baino lehenagokoa bada.

  6. Izenburu bat ekitaldi berean euskara batuan eta euskalkietako batean argitaratzen bada, argitaletxeak aukeratu egin beharko du bietarik zein aurkeztuko duen laguntza jasotzeko.

  7. Onuradun izan daitekeen batek, edo batek baino gehiagok, ekitaldi berean edo ezberdinetan izenburu bera behin baino gehiagotan argitaratuz gero, bertsioa edozein dela ere, laguntza jasotzeko aukera aurkezten den lehenengo lanak baino ez du izango.

  8. Izenburu bat euskarri batean baino gehiagotan aurkeztuz gero, horietako bat bakarrik aurkeztu ahal izango du argitaletxeak.

Diruz lagunduko den edizio-planean ezin izango dira sartu ondoko sailetariko batean sarturik dauden liburuak:

  1. Testu-liburuak, entziklopediak, hiztegiak eta hezkuntzara zuzendutako argitalpenak.

  2. Bibliofilo-liburuak eta argitalpen mugatua eta numeratua dutenak.

  3. Eguneratu daitezkeen lanak, atalka argitaratuak eta koadernatu gabeko orrietan argitaratutakoak, lan osoari kalterik egin gabe kendu edo alda daitezkeen zatiak dituztenak.

  4. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoak.

  5. Agindu honen laguntzak eskuratzerik ez duten entitateen aginduz (erakunde publikoak, argitaletxe ez diren enpresak, irabazteko asmorik gabeko entitateak...), onuradun izan daitezkeen entitateek egindako argitalpen-lanak.

  6. Beste laguntza batzuk eskuratu dituzten argitalpen-lanak, kostu osoaren % 50ekoak edo hortik gorakoak badira. Era berean, onuradun izan daitekeen entitate batek agindu honen laguntzak eskuratzerik ez duten beste entitateekin batera lankidetzan argitaratutako liburuak.

  7. Liburugileak berak argitaratutako lanak, salgarri ez direnak eta argitaratzaileak berak egindako antologiak.

  8. Epeka saltzeko argitalpen-lanak, eta liburu-klubek edo antzekoek bazkideentzat eta atxikientzat bakarrik argitaraturikoak.

  9. Albumak, ebakigarriak, pintatzeko liburuak,

    eranskailudunak, denborapasakoak, kaligrafia koadernoak eta haurrentzako testurik gabeko liburuak.

  10. Urtekariak, aldizkako argitalpenak eta eranskinak edo horien zenbaki monografikoak, dietarioak eta antzekoak.

  11. Ale berean euskarazkoaz gain beste hizkuntza bateko testuak dituztenak.

  12. Liburu itxuraz koadernaturiko fotokopiak.

  1. Agindu honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan (kale Nagusia, 85 - 48011 Bilbao) edo Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan (Andia, 13 - 20004 Donostia-San Sebastián), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

    Entitate eskatzaileak I. eta II. eranskinetan eskatutako datuak beteko ditu, eta bertan adierazitako dokumentazioarekin batera aurkeztu.

  2. Datuak ematerakoan gezurretan ibili edo irregulartasunak eginez gero, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak akats hori egin duen argitaratzailearen liburuei diru-laguntzarik ez ematea edo laguntza zati bat kentzea erabaki dezake.

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen egunaren biharamunean hasi eta 2009ko irailaren 30ean bukatuko da.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak, aurkeztutako dokumentazioa osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusten badu, horren berri emango dio eskabidea egin duenari eta hamar egun balioduneko epea emango dio, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatuta, dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan. Gainera, jakinaraziko dio hori egin ezean bere eskaera baztertua izango dela ebazpen baten bidez.

Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak betetzea.

  1. Balorazio Batzordeari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertzea, agindu honen 4. artikuluan ezarritako baldintzak aintzat hartuta. Era berean, batzorde horrek landuko du ebazpen-proposamena eta, ondoren, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igorriko. Bertan azalduko dira, hala badagokio, entitate onuradun bakoitzari egokitutako diru-kopurua eta emandako diru-laguntzak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko ongi iritzitako baldintza guztiak.

  2. Balorazio Batzordea osatzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluak xedatutakoa errespetatuko da. Honako hauek izango dira batzordekideak:

    Kultura Ondarearen zuzendaria edo horrek izendatutako pertsona. Batzordeburua izango da eta kalitate-botoa izango du, boto-berdinketa gertatuz gero azken erabakia emateko.

    Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako bi teknikari, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak izendatuak. Horietako batek Batzordeko idazkari moduan jardungo du.

    Euskal Editoreen Elkartea proposatutako ordezkari bat.

    Euskadiko Editoreen Elkarteak proposatutako ordezkari bat.

  3. Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bitartez, lehenengo bilera egin aurretik.

  1. Balorazio Batzordeak egiaztatuko du edizio-planetan agertzen diren liburuek 4. artikuluko baldintzak betetzen dituztela. Horren ondotik, liburu bakoitzaren argitalpen-kostuak finkatu, enpresa eskatzaileak aurkeztutako informazio ekonomikoan oinarrituta eta deialdi hau argitaratzen den unean Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzuko argitalpenetarako indarrean dauden prezioetan oinarrituta. Argitalpen-kostu hori kalkulatzeko, argitalpengintzaren alorreko adituen iritzia bil dezake Batzordeak.

  2. Liburu bakoitzaren argitalpen-kostuaren kontzeptuan sartzen dira: maketazio-kostu mekanikoak, 1.000 ale -edo hortik beherakoak badira, horiei dagozkienak- inprimatzeko eta koadernatzeko kostuak, jatorrizkoak prestatzeko kostuak (baita itzultzeko gastuak ere, hala badagokio) eta beharrezko argitalpen-diseinuaren kostuak.

  3. Balorazio Batzordeak argitaletxe bakoitzak aurkezturiko edizio-planaren argitalpen-kostua zehaztuko du, hau da, 4. artikuluko baldintzak betetzen dituzten liburu guztien kostuen batuketa, kontuan hartuta lan bakoitzak ezin duela 6.000 euroko kostua gainditu.

  4. Aurkeztutako edizio-planaren argitalpen-kostuen % 70eraino irits daiteke diru-laguntza.

  5. Kasu bakoitzean eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun irizpidea erabiliko da, hau da, guztizko diru-kopurua argitalpen-kostuen araberako proportzioari jarraiki banatuko da edizio-planen egitasmoen artean.

  6. Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu berarekin emandako beste edozein laguntzarekin, nahiz eta inolaz ere ezingo den kostua gainditzen duen diru-laguntzarik eman. Gainfinantzaketarik gertatuz gero, deialdi honen babesean emandako laguntzari soberakina kenduko zaio.

  1. Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari dagokio aurkeztutako eskabideak ebaztea. Gainera, ebazpena interesdun bakoitzari jakinarazi eta onuraduna eta kopuruak zehaztuko zaizkio. Ebazpena 6 hilabeteko epean jakinaraziko zaie interesdunei, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

  2. Ebazpena emateko epea igarota, interesdunak bere eskabidea ezetsi dela ulertuko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan jasotako ondorioetarako.

  3. Eskatutako laguntzen gaineko ebazpenak emateko eta horiek jakinarazteko epeak direla eta, baldin aplikagarria bada agindu honetako 8. artikuluan aurreikusitakoa, ebazpena emateko epea eten egingo da izapide horrek behar duen beste denboraz, aintzat hartuta jakinarazpena noiz jasotzen den eta erantzuna emateko zein epe dagoen.

  4. Jende guztiak jakin dezan, deialdi honen kontura emandako diru-laguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindu honetan araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten entitate onuradunek, betiere, honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Horrela, diru-laguntza ematen zaiela jakinarazteko gutuna jaso eta hamabost eguneko epean ez badiote diru-laguntzari espresuki eta idatziz uko egiten, onartu dutela ulertuko da.

  2. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, eskatuz gero.

  3. Diru-laguntza eman zaien helbururako erabiltzea. Diruz lagundutako egitasmoaren helburua edo izaera nabarmen aldatzen duen edozein gorabehera gertatuz gero (egileen aldaketa, lanen izenburua, ezaugarri teknikoak, kostuak), horren berri eman beharko da, idatziz.

  4. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa berariaz aipatzea argitaratutako liburuetan.

Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

  1. Lehenengo ordainketa, laguntza osoaren % 75, ebazpena jakinarazi ondoren eta 13. artikuluan ezarritako epea ukorik gabe igaro eta gero.

  2. Diru-laguntzaren beste % 25a, agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla justifikatu ondoren.

Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2010eko martxoaren 31 arte aurkez daiteke. Justifikazioa egiteko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  1. Diruz lagundutako edizio-planaren exekuzioari buruzko azalpen-memoria zehatza.

  2. Diruz lagundutako edizio-planeko lan bakoitza argitaratzeko egindako diru-sarrera eta gastuen balantzea eta gastuen jatorrizko fakturak, bai eta faktura horietan zehaztutako gastuen azalpen-zerrenda zehatza ere.

  3. Helburu berbererako beste diru-laguntzaren bat jaso bada, eta agindu honen 7. artikuluan aipatzen den unean horren berri ez bazuen, horien zerrenda.

  4. Argitalpenaren bi ale.

  5. Egin den ale-kopurua ziurtatzen duen inprimatzailearen egiaztagiria.

  6. Banatzailearen egiaztagiria, liburu-dendetan zabaltzeko jaso duen liburu kopurua ziurtatzen duena.

Diru-laguntza ematea eragin zuen edozein baldintza edo betebehar betetzen ez dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako

Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera.

  1. artikuluan ezartzen den osoko diru-zenbatekoa aldatu ahal izango da, jasotzen diren eskabide kopurua kontuan hartuta eta Kultura Sailaren beste programa batzuetan agortu gabeko aurrekontu diru-atalen erabilgarritasunaren arabera, eta betiere beraien ebazpenaren aurretik. Hau horrela egiten bada, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpenaren bidez jakinaraziko da.

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kultura sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 3a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Entitatearen izena / Denominación de la entidad:

Identifikazio fiskaleko zk. / N.º identificación fiscal:

Helbidea/Dirección:

Posta Kodea/Código Postal:

Herria/Localidad:

Telefonoa/Teléfono:

Faxa/Fax:

  1. mail:

    Web orria / Página web:

    ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

    1. Entitateari buruzko dokumentazioa

      1. Eratze-eskritura eta entitatearen estatutuak.

      2. Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

      3. IFZaren fotokopia.

      4. Bere kasuan, aurreko ataletan eskatutako dokumentazioaren ordezko aitorpena.(1)

      5. Zerga gaiei eta Gizarte Segurantzari dagozkionak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. (2)

      6. Entitate eskatzaileak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakundeak ez duela zigor administratibo edo penalik diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz, sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.

    2. Jarduerari buruzko dokumentazioa.

      1. Edizio Plana, horrek jasoko ditu 2009an argitaratuko diren euskarazko literatura-liburuak.

      2. Xede berberaz eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda.(3)

      3. Argitaletxearen 2008ko katalogoa.

      4. Itzulpenak direnean, jatorrizko liburuaren ale bat.

        II. eranskina betetzea, 2009ko Edizio Planaren proiektuan sarturiko liburu bakoitzaren datuekin.

      1. Liburu bakoitzeko, egile-eskubideak dituen titularraren adostasuna edo jabari publikoko erregimenean dagoela egiaztatzen duen agiria.

        DOCUMENTACION A APORTAR POR LA ENTIDAD SOLICITANTE:

        1. Documentación relativa a la entidad

          1. Escritura de constitución y de los estatutos de la entidad.

          2. Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica así como acreditación del poder de representación que ejerza.

          3. Fotocopia del CIF.

          4. En su caso, declaración sustitutiva de la documentación exigida en los apartados anteriores. (1)

          5. Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y de Seguridad Social. (2)

          6. Declaración responsable de la entidad solicitante, de que no se encuentra sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, pra la Igualdad de Mujeres y Hombres.

        2. Documentación relativa a la actividad.

          1. Plan de Edición, incluyendo los libros de carácter literario en euskera a publicar en el año 2009.

          2. Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto.(3)

          3. Catálogo editorial del año 2008.

          4. En el caso de traducciones, un ejemplar de la obra original.

          5. Cumplimentación del anexo II para cada libro incluido en el proyecto de plan de edición 2009.

          6. Para cada libro, documentación acreditativa de la conformidad del titular del derecho de autor o justificación de encontrarse la obra en régimen de dominio público.

            .............................................(e)n,...........eko ........................................ren .........(a)n

            En ...................................................., a ...... de ........................................ de............

            Sinadura / Firma: (4)

            AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOARI BURUZKO OHARRAK

            (1) 1.a) b) c) puntuetan eskatutako entitate eskatzaileari buruzko dokumentazioa administrazio honetan baldin badago, ez da berriz aurkeztu behar, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f artikuluak xedatutakoaren arabera.

            Hala bada, aitorpenaren bidez egiaztatu behar da dokumentazioa indarrean dagoela eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zein organotan edo bulegotan aurkeztu zen, edo zeinek egin zuen.

            Bide hau bakar-bakarrik erabiliko da dokumentazioari dagokion jardunbidea bukatu zenetik hiru urte baino gehiago pasa ez denean.

            (2) Zerga-zorrak kitatuta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, gehienez eskabidea aurkezten den unetik hiru hilabete lehenagokoa izango da, eta organo eskudunak emana. Dena den, dokumentazio hori dela eta, jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu onuradunak.

            (3) Beste edozein erakunderi, pribatu zein publikori, xede berberaz eskatutako diru-laguntza guztiak zehaztu behar dira eta diru-laguntza horien egoeraren berri eman (ukatua, erantzunaren zain, emana eta diru-kopurua).

            Beste diru-laguntzarik eskatu ez bada, zinpeko aitorpenaren bidez egiaztatuko da.

            (4) Eskabidea legezko ahalmena duen pertsonak izenpetuko du. NOTAS ACLARATORIAS SOBRE LA DOCUMENTACION

            A APORTAR.

            (1) Cuando la documentación relativa a la entidad solicitante exigida en los puntos 1.a) b) c), se halle en poder de esta Administración, de conformidad al artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, no será necesario volver a presentarla.

            En este caso, se deberá aportar declaración en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la CAE en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.

            Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

            (2) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias, deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante la beneficiaria estará obligada a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.

            (3) Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe). En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo.

            (4) Quien firme la solicitud habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad.

I. LIBURUAREN DATU OROKORRAK / DATOS GENERALES DEL LIBRO

Liburuaren izenburua / Título del libro

Lan mota / Tipo de obra

Sorkuntza / Creación

Itzulpena / Traducción

Moldaketa / Adaptación

Genero literarioa / Género literario

Eleberria / Novela

Poesia / Poesia

Antzerkia / Teatro

Saiakera eta Humanitateak / Ensayo y Humanidades

Haur eta gazte / Infantil y juvenil

Argitalpen saila / Colección editorial

Egilearen izena / Nombre del autor o autora

Itzultzailearen izena / Nombre del traductor o traductora

Salneurria BEZ barne /Precio IVA incluido :, euros.

Or.-Kopurua / N.º páginas

Tirada: ale /ejemplares

(Laguntza eskatzen duen argitaletxeak, hizkuntza batean baino gehiagotan batera argitaraten badu liburua, esan tirada osoa / Si la editorial solicitante edita simultáneamente la obra en varias lenguas, indicar la tirada total)

Tirada osoa / Tirada total: ..................... ale /ejemplares

Berrargit. gaurkotua edota osatua / Reedición actualizada y/o aumentada Ez/No Bai/Si

Aurreko edizioaren data / Fecha de la edición anterior:........./........../..........

II. LIBURUAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK / CARACTERÍSTICAS TÉCNICAS DE LA PUBLICACIÓN

Formatua cm-tan / Formato en cm x

Gutxi gorabeherako karaktere kopurua / N.º aproximado de caracteres: .......................

Azala mota / Tipo de portada

Kuadernaketa / Encuadernación Inprimaketa / Impresión

Paperezko azala / Rústica Tinta 1 / 1 tinta

Azal gogorra / Tapa dura 2 tinta / 2 tintas

3 tinta / 3 tintas

4 tinta / 4 tintas

Barrualdea / Interior

Paper mota / Tipo de papel Inprimaketa / Impresión

Offset /Offset gr Tinta 1 / 1 tinta

Couche / Couché gr 2 tinta / 2 tintas

3 tintas / 3 tintas

4 tintas / 4 tintas

Ilustrazio kopurua / N.º ilustraciones

Z-B / B-N

Kolorea / Color

Argazki kopurua / N.º fotografías

III. LIBURUAREN KOSTUA / COSTE DEL LIBRO

Itzulpena / Traducción

Testua prestatzea / Preparación de originales

Ilustrazioak edo argazkiak / Ilustraciones o fotografías

Azalaren diseinua / Diseño de portada

Maketazioa / Maquetación

000 aleren (edo egin behar direnen, tirada txikiagoa ba da) inpresioa eta kuadernaketa

Impresión y encuadernación de 1.000 ejemplares (o los que se vayan a hacer si la tirada es menor)

Beste batzuk / Otros

Guztira eurotan / Total euros

IV. ADOSTASUN-AGIRIA / DOCUMENTO DE CONFORMIDAD

.

....jaun/andreak,

..entitatearen

izenean, eskabide-fitxa honetan emandako datuak egiazkoak direla eta liburua argitaratzeko eskubidedun dela adierazten du, hartarako beharrezko lege-neurriak zuzen bete dituelarik D./Dña. ...

..en representación de la entidad

declara que los datos expuestos en la presente ficha de solicitud son ciertos y que, asimismo, es poseedor de los derechos para la publicación del libro, habiendo cumplimentado a tal efecto los requisitos legales pertinentes.

Lekua / Localidad:.......................................................... Data / Fecha:...........................................................

Sinadura / Firma: Zigilua / Sello:

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik