- AGINDUA, 2009ko uztailaren 7koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena, energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa garatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 7koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena, energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa garatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 154
- Hurrenkera-zk.: 4586
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/07
- Argitaratze-data: 2009/08/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Azken urteetan, Industria eta Berrikuntzako Sailak helburu nagusitzat ondokoa duten zenbait ekimen garatzen ditu: energia berriztagarrien garapena bultzatzea eta herritarrak kontzientziatzea energia aurreztu eta eraginkortasunez erabiltzeko, hala ingurumena babesten lagunduaz.
Ekimen horiek bete-betean sartzen dira Eusko Jaurlaritzaren Energia Politikaren helburuen barruan, betiere Europar batasunaren Energia Politika komunarekin bat teorías. Haien helburua hauxe da: bultzada publikoaren bitartez, energia kontsumoan gure eraginkortasuna areagotzea, energia-sistema lehiakorrago, iraunkorrago eta seguruagoa lortzea bultzatuaz izan ere, ingurumen-inpaktua txikituko litzateke, kontsumo edo produkziorako energia gutxiago beharko litzateke eta kanpoko baliabideekiko dependentzia txikitu egingo litzateke.
Testuinguru horretan, 2005eko abenduaren 14ko Industria, Mewrkataritza eta Turismo sailburuaren Aginduaren bidez, arautu egiten zen: energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa, betiere ingurumenaren aldeko estatu-laguntzen arloan, Batasunaren 2001/C 37/03 (2001-02-03ko DO C 37) Jarraibideen barruan.
2008ko apirilean, ingurumenaren aldeko estatu-laguntzei buruzko 2008/C 82/01 (2008-04-01eko DO C82/1) Batasunaren Jarraibideek indarra hartu zuten; eta estatu kideak behartu egiten ditu laguntza-erregimenak berrikustera, hain zuzen ere jarraibide haiei egokitzeko.
Bestalde, uztailaren 8ko 130/2008 Dekretuaren bitartez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari ahalmena ematen zaizkio laguntza-programak aldatu eta ezeztatzeko bere eskumenen barruan, eta ondorioz, aurrekoa ezeztatuaz laguntza-programa berri bat arautzeko beste agindu bati bidea egiten zaio.
Horri jarraiki, honako hau
Agindu honen helburua hauxe da: energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa arautzea.
Ingurumenaren aldeko estatu-laguntzei buruzko 2008/C 82/01 (2008-04-01eko DO C82/1) Batasunaren Jarraibideetako 7.5 azken xedapeneko 203. puntuan xedatutakoa aplikatzearren, 2014ko abenduaren 31n hartuko du indarra laguntza-programa honek.
artikuluan zehaztutako helbururako baliabide ekonomikoa ondokotik aterako dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan hartrako ezarritako aurrekontu-kredituetatik. Aurrekontu-ekitaldian emango diren laguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango aipatu kontsignaziotik gorakoa edo hura berriatatzetik ateratzen denetik gorakoa, betiere kreditu-loturaren erregimenarekin edo indarreango legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzarekin bat etorriaz, eta laguntzak ebatzi baino lehen. Azken zirkunstantzia horren berri eman beharko da Berrikuntza eta Energiako sailburuordearen ebazpen bidez.
Agindu honen ondorioetarako, ingurumenaren aldeko estatu-laguntzei buruzko Batasunaren de (2008-04-01eko 2008/C 82/01 (DO C 82/1) Jarraibideetako 3.1.4 a 3.1.7 puntuetan bildutakoak diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat, gastutzat edo kostutzat hartuko dira, erregimenean oinarrituta emandako laguntza guztietarako.
Ahalmena gehitzeak ekar litzakeen abantailen, inbertsioaren lehen bost urteetan kostuetan lortutako aurrezkien eta bost urteko epe horretan produkzio-osagarrietan lortutako aurrezkien arabera erdietsitako onura garbietan oinarriturik kalkulatuko dira diruz lagundu daitezkeen kostuak.
Agindu honen esparruan diru-laguntza jaso dezaketen jardunak honako hauek dira:
Energia aurreztearen arloan.
Produkzioko, kontsumoko eta kontroleko instalazio eta ekipo berriak, eta berrikuntza teknologikoren bat dakarten edo aplikazio berritzaileak ahalbidetzen dituzten, eta programaren helburuak lortzen laguntzen duten materialak.
Hondakin-beroak aprobetxatzeko, energia-aldagaien kontrolerako eta kudeaketarako ekipo eta sistema berriak ordezkatzeko eta ezartzeko, eta lehengaiak berreskuratzeko instalazioak, betiere energia-kontsumoaren murrizte inplizitua eragiten badute eta ingurumenaren hobekuntza bultzatzen badute.
ETEetarako energia-eraginkortasunaren erabilerari, kudeaketari eta hobekuntzari buruzko azterlan integralak, Batzordearen 2001eko urtarrilaren 12ko 70/2001 zk. Araudiaren (EE) 5. artikuluan (EEko Itunaren 87. eta 88. artikuluak enpresa txiki eta ertainentzako Estatuko laguntzei aplikatzeari buruzkoa) xedatutakoari jarraiki.
Elektrizitatearen eta beroaren produkzio konbinatuan.
Elektrizitatea eta beroa konbinatuta produzitzeko energia-errendimendu handiko kogenerazioa darabilten eta programaren helburua (energiaren eta ingurumenaren hobekuntza) lortzen laguntzen duten autoprodukzio-instalazio berriak.
Horretarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko otsailaren 11ko 2004/8/EE Zuzentarauan (energiaren barne-merkatuan bero eraginkorraren inguruan dagoen eskarian oinarritutako kogenerazioaren sustapenari buruzkoa, eta 1992/42/EEE Zuzentaraua aldatzen duena) jasotako jarduerak egiten dituzten instalazioak baino ez dira diruz lagunduko.
Energia berriztagarrien arloan.
Eguzki-instalazio termikoak: ACS sortzeko huts-hodiak edo kolektore lauak, klimatizazioa eta 150 m2-tik gorako berokuntza.
20 kWp-tik gorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak, sare elektrikotik isolatuak.
20 kW-tik gorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak, sare elektrikoari konektatuak. 100 kW-ra bitartean diruz laguntzeko modukoak.
5 kW-ra bitarteko eta sareari konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoen multzoa, 5 kW-tik gorako potentzia metatuarekin. 250 kW-ra bitartean diruz laguntzeko modukoak.
Sustatzaile batekoak edo gehiagokoak izanik, proiektu berean taldekatu daitezkeen instalazioak hartuko dira eguzki-instalazio fotovoltaikoen multzotzat.
100 kW-ko edo hortik gorako instalazio eolikoak. MW 1era bitartean diruz laguntzeko modukoak.
100 kW-ko edo hortik gorako instalazio hidroelektrikoak. MW 1era bitartean diruz laguntzeko modukoak.
Elektrizitatea sortzeko biomasa aprobetxatzen duten instalazioak (2 MW-ra bitartean diruz laguntzeko modukoak), eta 200 kW termiko erabilgarritik gorako potentziako bero-instalazioak.
Elektrezitatea sortzeko, digestiko boigasa aprobetxatzeko instalzioak, 200 kW-tik gorako potentziarekin.
200 kW termiko erabilgarritik gorako potentziadun beroa sortzeko, aprobetxamendu geotermikorako instalazioak.
Agindu honen ondorioei dagokienez, ondokoak izan daitezke onuradunak:
Enpresak.
Enpresa-elkarteak.
Autonomoen, nekazarien, abeltzainen eta abarren erregimenean euren kontura diharduten langileak.
Pertsona fisikoak.
Jabeen erkidegoak.
Irabazi-asmorik gabeko elkarteak edo erakundeak.
Toki-korporazioak.
Aurrekoen pareko beste edozein.
Jarduera ekonomikoak egiten dituzten erakundeak hartuko dira enpresatzat, estatutu juridikoa eta finantzatzeko modua edozein izanik ere.
Agindu honen ondorioetarako beherago zehaztutako enpresak joko dira ETEtzat, betiere Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioarekin bat etorriaz, zeina 2003ko maiatzaren 20ko L 124 EBAOn argitaratu baitzen. Direlako enpresak: 250 langiletik behera izanik urteko negozio-bolumena 50 miloi eurotik beherako dutenak edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik beherakoa dutenak. Halaber, enpresa txikitzat joko dira: 50 langiletik behera izanik urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra hamar milioi eurotik beherako dutenak. Kasu bietan ere, zenbateko horien guztizkoak eta enpresa lotu edo elkartuen mugak, Batzordearen aipatu Gomendioaren, hau da, mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainei buruzkoaren eranskineko 6. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan ezarri bezala kalkulatuko dira (DO L 124 2003ko maiatzaren 25ekoa, 36. or.).
Era berean, eraketa aktan edo estatutuetan esanbidez horrela zehaztuta dauden erakundeak hartuko dira irabazi-asmorik gabeko elkartetzat edo erakundetzat.
Agindu honetan araututako laguntzen onuraduneak honako obligazioak bete beharko dituzte:
Laguntza emateko kontuan izan den helbururako erabiltzea hura.
Energia eta Meategien Zuzendaritzari, lurralde-bulego egokiari edo CADEMi bidaltzea ondokoaz eskatutako informazio osagarria: egindako eskabideaz, edo, halakorik bada, diruz lagundutako proiektuaren exekuzioaz.
Halaber, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzek izango duten erabilera fiskalizatzeko funtzioak betetzean eskatzen dieten informazio guztia eman beharko dute.
Energia eta Meategien Zuzendaritzari jakinaraztea ondokoa: helburu bererako edo antzekorako, beste administrazio batetik edo beste erakunde pribatu edo publiko batetik diru-laguntzak, laguntzak, sarrerak edo baliabideak lortu edo eskatu izana.
Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 paragrafoan aurreikusitakoarekin bat exijitu daitekeen beste edozein obligazio.
Onuradunak konpromisoa hartuko du proiektuetan lortutako emaitza teknikoen bilakaeraren berri emateko eta emaitza horien zabalkundea ahalbidetzeko. Era berean, diru-laguntza emateko kontuan hartu den edozein zirkunstantzia objektibo zein subjektibo jakinarazi beharko dio erakunde emaileari.
Laguntzaren premiaren printzipioari jarraiki, hurrengo artikuluan deskribatutako jardueretako bat garatzen duten inbertsio-proiektuek eta/edo azterlanek baino ez dituzte laguntzak jasoko, betiere diruz lagundu beharreko jarduerak hasi aurretik proiektu edo azterlan horietarako laguntzak eskatu badira. Nolanahi ere, deialdi bakoitzari dagokion ekitaldian gauzatu beharko dira jarduerak.
Hala ere, onuradunari egotzi ezin zaizkion eta behar bezala justifikatuta dauden arrazoiengatik, onartu ahal izango dira ekitaldi bakoitzeko abenduaren 31tik aurrera egindako jardunak, betiere aldez aurretik Energia eta Meategien zuzendariak dagokion luzapena ematen badu. Luzapena ez da 6 hilabetetik gorakoa izango.
Nolanahi ere, laguntzen xede diren inbertsio-proiektuak edo azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatuko dira.
Onuradunei agindu honetan araututako laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, beharrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi zen eta oraindik bideratzen ari den edozein itzultze-prozedura edo zigor-prozedura amaitu izatea.
Ekintza eta proiektu horiek suspertzeko eta sustatzeko laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzatzat hartuko dira, eta Europako Erkidegoko xedapenei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren diru-laguntzak arautzen dituen indarreko araudiari lotuta egongo dira. Araudi hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean jasota dago.
Agindu honetan ezarritako laguntzak lehiaketaren prozeduraren bidez ebatziko dira eta, beraz, laguntza guztiak aurrekontu-kreditu berekoak izanik, eskatzaile bat baino gehiago egon daitekeela aurreikusi behar da. Laguntzak emateko eta, hala badagokio, diru-kopurua zehazteko, beharrezkoa izango da eskatzaileak konparatzea eta ebaluatzea.
Eskaerak, alde batetik, energia aurrezteko proiektuetan eta kogenerazio-proiektuetan sailkatuko dira eta, bestetik, energia berriztagarrietarako proiektuetan. Eskabideak balioetsi eta ebaluatu ondoren, arestian aipatutako multzo bakoitzean balioespen handiena jaso dutenak aukeratuko dira, esleitutako aurrekontu-kreditua edota, indarrean dagoen legeriari jarraiki aurrekontu-aldaketak onartuz gero, eguneratu ondorengoa amaitu arte.
Aurreko paragrafoan adierazitako diru-laguntza eremu bakoitzerako baliabide ekonomikoen esleipena urteko deialdi bakoitzean ezarriko da.
1. 4.1 artikuluan azaldutako ekintza bakoitzak lortu ahal izango dituen zuzeneko diru-laguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira (kontuan hartutako inbertsio garbiarekiko ehunekoak):
eta b) idatz-zatietan jasotako proiektuek diruz laguntzeko moduko kostuaren % 40.
idatz-zatian sartzen diren azterlan integralei eta kanpoko kontsultorien bidez egindako zerbitzuei dagokienez, laguntza gordinak betiere ez dira izango zerbitzu horien kostuen % 50etik gorakoak.
Agindu honen 4.2 artikuluan azaldutako ekintzek oro har jaso ahal izango dituzten zuzeneko diru-laguntzen zenbatekoak diruz laguntzeko moduko kostuaren % 40ra iritsiko dira gehienez (kontuan hartutako inbertsio garbiarekiko).
4.3 artikuluan azaldutako ekintza bakoitzak oro har jaso ahal izango dituen zuzeneko diru-laguntzen zenbatekoak diruz laguntzeko moduko kostuaren % 40ra iritsiko dira gehienez (kontuan hartutako inbertsio garbiarekiko).
Gainera, eguzki-instalazio termikoetarako eta fotovoltaikoetarako irizpide partikularrak honako hauek izango dira:
Eguzki-instalazio termikoak:
ACS produzitzeko kolektore lauak, berokuntza eta igerilekuak
Huts-hodiak Horrenbestera arte 160 euro/m2
Horrenbestera arte 220 euro/m2
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak:
Isolatuak
Banakako sareei konektatuak
Sare kolektiboei konektatuak
7 euro/Wp gehienez
2 euro/Wp gehienez
2,5 euro/Wp gehienez
Artikulu honen 1., 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoaren ondorioetarako, diruz laguntzeko moduko jardueren energia-helburuak lortzeko ezinbestez gauzatu behar diren jarduera-zatiei dagokien eta Ebaluazio Organoak finkatuko duen kostua hartuko da laguntzaren ehunekoak kalkulatzeko eta laguntzaren zenbatekoa finkatzeko oinarria izango den diruz laguntzeko moduko kostutzat.
Diruz laguntzeko moduko kostuak ahalmenaren balizko areagotzearen ondorioz lortutako abantailetatik, inbertsioaren lehen bost urteetan sortutako kostuen aurreztetik, eta bost urteko aldi berean izandako produkzio osagarrietatik garbi kalkulatuko dira.
Aurreko idatz-zatietan aipatutako inbertsioak egiten dituzten enpresa txiki eta ertainen kasuan, % 10 gordineko laguntza-osagarria onartuko da.
Honako hauek ez dira diruz laguntzeko moduko kostutzat hartuko:
Fakturatutako ondasunak edo zerbitzuak erostean ordaindutako BEZa eta, oro har, erakundeak ordaindutako edozein zerga.
Inbertsioaren ondoriozko finantza-gastuak.
Erabilitako ekipoetan egindako inbertsioak.
Langile propioen gastuak.
Lurrak erostearen ondoriozko gastuak.
Oro har, argi eta garbi definituta ez dauden edo inbertsioen energia-helburuak lortzeko zuzeneko xedea ez duten gastu guztiak.
Beste Administrazio Publiko batzuek eta agindu honetan jasotakoen helburu bera duten erakunde pribatuek emandako diru-laguntzak bateragarriak izango dira, betiere aurreko artikuluan adierazitako gehieneko zenbatekoa gainditzen ez badute. Nolanahi ere, Energia eta Meategien Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio. Muga hori gaindituz gero, agindu honi jarraiki emandako laguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo da, gehiegizko kopurua adina.
Bereziki, ezin izango dira Estatuaren edo Batasunaren beste laguntzarik jaso, baldin Batasunaren jarraibideetan aurreikusitako zenbatekotik gorakoa pilatzen bada haiek direla-eta.
Agindu honetan araututako laguntzak bateraezinak izango dira Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) laguntza-programan energia-baliabide berriztagarrien aprobetxamendurako ezarritakoekin.
Agindu honetan bildutakoez bestelako helburuekin ematen diren, baina diruz laguntzeko moduko kostu berei lotuta dauden laguntzen kasuan, laguntzaren gehieneko muga mesedegarriena aplikatuko da.
Agindu honetan aurreikusitako laguntza-erregimena eta emango diren laguntzak bateragarriak izango dira merkatu komunarekin, Europako Erkidegoa Eratzeko Itunaren 87. artikuluko 3. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriaz. Eta Batzordari jakinarazteko obligaziotik, hau da, Ituneko 88. artikuluan ezarritakotik salbuetsita izango dira, Batzordearen abuztuaren 6ko (EE) 800/2008 Erregelamenduko 3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz; izan ere, erregelamendu horren bitartez, laguntza kategoria batzuk bateragarri deklaratzen dira merkatu komunarekin, hain justu ere Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuaz.
Energia aurrezteko inbertsioei emandako diru-laguntzak merkatu komunarekin bateragarriak direla deklaratuko da, eta honakoak salbuetsita izango dira jakinarazpena egiteko obligaziotik, 21. artikulua: 22. artikuluan kogeneraziorako emandakoak, eta energi berriztagarrien iturrietako energia sustatzeko direnak eta 23. eta 24. artikuluetako azterlanak egiteko direnak, artikulu horiek aipatu erregelamendukoak dira.
Agindu honetan araututako laguntzetarako deialdi publiko bat egingo da urteko.
Berrikuntza eta Energiako sailburuordeak deialdia egingo du, eta ekitaldiaren barruan 4 artikuluan adierazitako diruz laguntzeko moduko eremu bakoitzerako diru-laguntza emateko aurrekontu-izendapenaren zenbatekoa zehaztuko du, bai eta eskabideak aurkezteko epea eta lekua ere.
Agindu honetan ezarritakoari jarraiki bertan aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituztenek Energia eta Meategien Zuzendaritzari zuzendutako eskabidea eta gainerako dokumentazio osagarria aurkeztu beharko dute urteko deialdiari buruzko ebazpenak finkatutako epean, Industria eta Berrikuntza Sailaren lurralde bulegoetan edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan. Onuradun izateko baldintzak diru-laguntza ordaintzen den unera arte bete behar dira.
Eskabide-eredua eta formularioak Industria eta Berrikuntzako lurralde bulegotan lortu ahal izango dira. Halaber, Interneteko www.euskadi.net/industria orritik jaitsi ahal izango dira, Berrikuntza eta Energiako sailburuordearen ebazpen bidez laguntzetarako deialdia egin ondoren.
Eskabideak aldi hauetan aurkeztu beharko dira: diruz laguntzeko moduko jarduna hasten den ekitaldi ekonomikoan eta hura hasten den ekitaldi ekonomikoan. Eskabideen barnean ezin izango dira aurreko ekitaldietan egindako inbertsioak hartu.
Eskatzaileak eskabide bat bete beharko du. Eskabide horrek honako datu hauek bildu beharko ditu, besteak beste: enpresari buruzko informazio orokorra, egin beharreko proiektua edo azterlana deskribatuko duen memoria (inbertsioak eta kostuak xehatuta eta lortu nahi diren helburuak zehaztuta), eta helburu berarekin beste erakunde batzuei eskatutako edo beste erakunde batzuetatik jasotako diru-laguntzen zenbatekoen egiazkotasunari buruzko zinpeko aitorpena.
Eskatzaileak, ondokoan zigortu ez egoteari deklarazioa aurkeztu beharko du: diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean egotea, edo sexu bazterkeriagatik zigortuta izatea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera. Enpresa 250 langiletik gorakoa bada, 3/2007 Legean eskatutako berdintasunerako plana izateari buruzko zinpeko deklarazioa aurkeztu behako da.
Eskatzailea ETE bat bada, hori justifikatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Dokumentazio horrekin batera, eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia aurkeztu beharko da, ahalorde hori Industria eta Berrikuntza Sailak duenean eta ahalduna aldatu ez denean izan ezik.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak betetzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean ez bada aipatu baimena, eskabidea egiten dutenek aurkeztu beharko dute aipatu ziurtagiria.
Eskatzaileak gorago aipatutako zinpeko aitorpenaren barnean hartutako daturen bat faltsutzen badu, indarrean dagoen zigor-erregimena ezarriko zaio, administratiboa zein penala.
Eskabideak eskatutako datu guztiak barnean hartzen ez baditu, edo aurreko artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkezten ez bada, 10 eguneko epearen barruan okerra zuzen dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan eskatu ahal izango diote Lurralde Bulegoek interesdunari; halaber, hori egiten ez badu eskaerari uko egin diola ulertuko dela adieraziko zaio beti ere hura ebatzi ostean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, lau kidez osatutako ebaluazio-organo bat sortuko da. Ebaluazio organoaren lehendakaritza Energia eta Meategien Zuzendaritza duen pertsonarena izango da. Gainerako kideak honako hauek izango dira: Energia Aurreztu eta Garatzeko Zentroko (CADEM) lehendakariordea (lehendakariorde-lanetan jardungo du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 23.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan), CADEMen Industria Departamentuko arduraduna, eta Energia Zerbitzuko burua (horrek idazkari-lanetan jardungo du).
Proposamenak aztertzeko eta ebaluatzeko lan materialak Energia Aurreztu eta Garatzeko Zentroaren (CADEM) Zerbitzu Teknikoek egingo dituzte. Zentro horrek Ebaluazio Organoan aurkeztu ditu zerbitzu horiek. Ebaluazioa egiteko prozesuan, proiektuak edo azterlanak ezarritako helburuetara hobeto egokitzeko komenigarritzat hartzen bada, proiektu edo azterlan horietan aldaketak egitea iradoki ahal izango zaie eskatzaileei.
Ebaluazio Organoa biltzeko, eztabaidak egiteko eta erabakiak hartzeko, beharrezkoa izango da lehendakaria eta idazkaria (edo beren ordezkoak), eta gutxienez gainerako kideetako bat bertan egotea. Ebaluazio Organoaren funtzionamenduarekin zerikusia duen eta idatz-zati honetan aurreikusi ez den orotan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen II. tituluko II. kapitulua aplikatuko da, osagarri modura.
Energia eraginkortasunerako proiektuen kasuan, laguntzaren ehunekoa aukeratzeko eta finkatzeko, eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, honako irizpide eta ponderazio hauek hartuko dira kontuan:
Zenbakia Irizpideak Ponderazioa
Energia-eragina % 40
Bideragarritasun ekonomikoa % 8
Industria-balio erantsia % 2
Izaera berritzailea % 15
Erreplikabilitatea % 10
Ingurumenaren hobekuntza % 15
Lantok. edo Unib. parte-hartzea. % 5
Beste faktore batzuk % 5
Energia berriztagarrietarako proiektuen kasuan, laguntzaren ehunekoa aukeratzeko eta finkatzeko, eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, honako irizpide eta ponderazio hauek hartuko dira kontuan:
Berrikuntza teknologikoa: % 30
Aplikazioaren berezitasuna: % 30
Proiektuaren gizarte-interesa: % 30
Beste faktore berdintsu batzuk: % 10
Nolanahi ere, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertzeko, ebaluatzeko eta bideratzeko beharrezkotzat hartzen den dokumentazio eta/edo informazio guztia eskatu ahal izango zaio eskatzaileari. Halaber, arau honetan esanbidez aurreikusita ez dagoenari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoa aplikatuko dela adieraziko zaio.
Eskabideak ebaluatzeko funtzioak betetzeaz arduratutako kide anitzeko organoak, gainera, laguntzak emateko ebazpen-proposamenak egingo dizkio dagokion organo eskudunari. Proposamen horietan honako hauek adieraziko ditu: bidezkotzat hartzen duen laguntzaren zenbatekoa, ikerketa-proiektua edo ikerketa-azterlana egiteko baldintzak eta epeak, eta beharrezkoa den beste edozein baldintza.
Energia eta Meategien zuzendariari dagokio eskatutako laguntzak emateko edo ukatzeko administrazio-ebazpena ematea.
Deialdia argitaratu zen egunetik hara hilabete igaro ondoren esanbidezko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, interesdunak bere asmoa ezetsi egin dela ulertuko du; nolanahi ere, administrazio-organo eskudunak, eskatutako laguntzari buruzko ebazpena eman beharko du.
Energia eta Meategien zuzendariak emandako ebazpenen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Berrikuntza eta Energiako sailburuordeari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoaren arabera.
Emakidari buruzko ebazpena interesdun bakoitzari jakinarazi beharko zaio bakarka; nolanahi ere, esleipendunen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Diru-laguntzaren emakida jakinarazten duen komunikazioa jaso eta hamabost eguneko epean onuradunak laguntzari esanbidez eta idatziz uko egiten ez badio, onartzen duela ulertuko da.
Diru-laguntza aldi bakarrean ordainduko da, proiektua edo azterlana amaitu ondoren, eta diruz lagundutako jarduerak egin izana, lortu nahi ziren helburuen betetze-maila eta egindako gastuak egiaztatzeko aukera emango duen dokumentazioa aurkeztu ondoren. Dokumentazio hori deialdia egin eta hurrengo urteko lehen hiru hilabeteetan aurkeztu beharko da.
CADEm zentroa Erakunde Laguntzaile izendatu da 19. artikuluan xedatutakoari jarraiki, eta, laguntzaren ordainketa egin aurretik, proiektua gauzatu den eta egindako proiektuekin edo azterlanekin lortu nahi ziren helburuak zer neurritan bete diren egiaztatuko du.
Ordainketa bideratzen den egunean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak betetzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, agindu honen 13.3 artikuluan ezarritako moduan egingo da adierazitako egiaztapena.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan aldaketaren bat egiten bada (betiere diru-laguntzaren helburua betetzat jotzen denean) eta, hala badagokio, diru-laguntza horrekin batera beste edozein erakunde publiko edo pribatutatik beste diru-laguntza eta laguntza batzuk jaso badira, diru-laguntzen emakidari buruzko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Energia eta Meategien Zuzendaritzak aldaketari buruzko bidezko ebazpena emango du eta, bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira.
Industria eta Berrikuntza Sailak edo, hala badagokio, CADEMek, diruz lagundutako jardueren garapenaren eta gauzatzearen inguruan egokitzat hartzen dituen egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu. Horretarako, beharrezkotzat hartzen den informazio guztia aurkeztu beharko dute onuradunek.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen ondorioetarako, CADEM zentroa Erakunde Laguntzaile izendatzen da, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean ezarritako baldintzetan, eta arau honetan jasotako zehaztapenekin. Horretarako, bidezko Lankidetza Hitzarmena izenpetu beharko da.
CADEMek honako funtzio hauek hartuko ditu bere gain:
Planteatutako eskaeren hasierako ebaluazioa egitea.
Proiektuen jarraipen teknikoa eta energia-jarraipena egitea.
Diruz lagundutako proiektuen eta azterlanen kontrola eta jarraipena egiteko prozesuak definitzea eta ezartzea.
Lortutako emaitzen amaierako ebaluazioa egitea.
Proiektua gauzatu den eta egindako proiektuekin edo azterlanekin lortu nahi ziren helburuak zer neurritan bete diren egiaztatzea.
Onuradunak agindu honetan eta aplikagarriak diren gainerako arauetan ezarritako eskakizunen bat edota, hala badagokio, Ebazpenean ezartzen diren baldintzetako bat betetzen ez badu, organo eskudunak, ez-betetzearen ondoriozko espedientea hasi eta interesdunari entzun ondoren, Ebazpen bidez adieraziko du interesdunak diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu duela eta, egoki bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako laguntzak eta horiei dagozkien legezko interesak itzuli beharko dizkiola, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoak diren gainerako egintzak aparte utzi gabe. Aipatutako kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio ez-betetzearen ondoriozko espedienteak hastea eta horiei buruzko ebazpena ematea.
Arau-hauste administratibo baten ondorioz hasi bada itzulketa-prozedura, eskudun organoari jakinaraziko zaio, zehapen-prozedura egokia abia dezan.
Agindu honetan kontuan hartutako laguntzak bideratzeko beharrezkoa den dokumentazioa Industria eta Berrikuntza Sailaren beste laguntza batzuetarako aurkeztu denean, enpresa onuradunak ez du berriz aurkeztu beharko dokumentazio hori.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko abenduaren 14ko Aginduaren bitartez, energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa garatzen da. Bada, agindu hori indargabetu egiten da eta bai agindu honetan xedatutakoaren kontra egiten duten maila bereko edo beheragoko xedapenak ere.
Lehenengoa. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako administrazioarekiko Auki-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako salan, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 7a.
Industria eta Berrikuntzako sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


