- Agindua, 2009ko uztailaren 8koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAgindua, 2009ko uztailaren 8koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 4374
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/08
- Argitaratze-data: 2009/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2009ko ekainaren 3ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiten duena, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau
Lehenengoa. M.ª Aranzazu Susunaga Gallastegui, (NAN: 16260498 G), Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (520010. kodea, 126. dotazioa).
Bigarrena. Izendapen horrek 2009ko uztailaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 8a.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


