Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko 2009-2010 ikasturterako laguntza-deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko 2009-2010 ikasturterako laguntza-deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 4628
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/08
  • Argitaratze-data: 2009/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskarak azken urteotan irakasmunduan sartzeko aurrerapauso nabarmenak eman ditu. Hori egiaztatzeko nahikoa da irakasteredu elebidunek izan duten eta izaten ari diren bilakaerari begiratu bat ematea.

Irakaskuntzan sartze hori, normala denez, irakas- eta ikas-ekintzari berari lotu zaio hasiera batean. Gaur egun, ordea, gero eta gehiago ari da eskolarekin zer ikusia duen gizajendea, euskaraz lortzen diren gaitasun-emaitzei ez ezik, hizkuntza horren erabilera-mailari ere begiratzen.

Ikas-ekintza beraren inguruan badira, nolanahi ere, akademikoak ez izanik ere ikaslearen hizkuntza-prestakuntzarako garrantzi handia duten uneak eta esparruak. Ikaslea klase-emankizun formaletatik eta ekintza arautuetatik kanpora dabilen uneak dira, atsedenaldi, jolas eta bizigiro naturaletan murgildurik. Irakasleek antolatuak izanik gurasoentzat antolatutako prestakuntza- edo sentsibilizazio-saioek ere badute lekua deialdi honetan.

Esparru horietan eragiteko ekimenak suspertu eta landu beharra ikusten du, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Lehenengoa. Oinarri-arauek jardunbide kontuan begiz jo gabeko orotarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak dioena hartuko da oinarri.

Bigarrena. Bide administratiboa agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak deialdi hau mamitzeko beharrezko neurriak hartuko ditu.

Laugarrena. Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengoan sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 8a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

  1. Ikasgelaz kanpoko ekintzetan (IKE) euskararen erabilera sustatzeko laguntza-deia egiten da. Horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko aurrekontuetatik 225.000 euroko diru-partida erabiliko da. Diru-zenbateko hori aldatu egin daiteke, eskaeren guztirako zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste dirulaguntza programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, beti ere azken hauen ebazpenak hartu aurretik. Horrelakoetan, Hezkuntza sailburuordearen ebazpenak horren berri emango du.

  2. Deialdi honek 2009-2010 ikasturtean zehar burutzekoak diren ekintzak hartuko ditu kontuan.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduak dira laguntza hauek. A, B eta D ereduko ikasleen ekintzetarako dira laguntzok. Irakasleek antolatuak izanik, gurasoentzat antolatutako prestakuntza- edota sentsibilizazio-saioek ere badute lekua deialdi honetan.

    A ereduko ikastetxeen kasuan, ahalegin berezia egingo da, programa hau indartzeko eta bertako ikasleria euskarara gerturatzeko.

    Eskatzaileek zabalik baldin badute Herri Administrazioek emandako antzeko laguntzaren bat itzultzeko espedienterik edo zigor-agiririk, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.

    Ezingo dute deialdi honetan parte hartu Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenek. Honen haritik, Lege horrek aipatu artikuluan ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitormena egin beharko du eskatzaileak.

  4. Ikasgelaz kanpoko esparru hauetakoren batean bereziki euskararen erabilera sustatzeko burutzen diren ekintzak hartuko ditu kontuan deialdi honek:

    Etxetik eskolarako autobus-ibiliak.

    Eskolako atari ingurua, sarrera-irteera orduetan.

    Jolastokiak (jolasorduetan).

    Ikastetxeko pasabide eta eskailerak, sarrera-irteera zein klase-aldaketa orduetan.

    Euskararen erabilera bultzatzea helburu behinen duten bestelako ekimenak (Ebazpen-batzordeak ebatziko du zein neurritan lotzen zaizkion deialdiaren helburuari).

    Erabileraren inguruko prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekimenak gurasoekin.

    Batzordearen aktak arlo honetan egiten dituen proposamenen berri zehatza emango du.

  5. Esparru horietako hizkuntza-jardunean eragiteko eta euskararen erabilera indartzeko propio pentsatutako ekimenek dute lekua deialdi honetan.

    Eskolako kide direnen artean antolatuak izan behar dute, beraz, nagusiki. Edozein modutan, ikasleen inplikazioa ezinbestekoa da, eta ikasle nagusien ardura eta erantzukizuna baliatzea oso komenigarria.

    ESKABIDEAK

  6. Deialdi honetako laguntza eskuratzeko ikastetxeak egin behar du eskabidea, eranskinean azaltzen den eredua baliatuz edota eskabide-orria Hezkuntza Ordezkaritzan eskuratuz. Eskabide-orria, behar bezala bete ondoren, Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztu behar da, edo bestela, postan sobre irekian aurkeztu ziurtatzera, zigilua eta data eskabideari berari ezarri ahal izateko, eta honako helbide honetara bidali: Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Nolega atala). Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz; edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetan aurkeztea.

    Eskabideak egiteko epea 2009ko irailaren 1etik 2009ko urriaren 2a arte, egun biak barne, izango da.

    Administrazioan jasotako eskabidean hutsune edo osatu beharren bat sumatuko balitz, horren berri emango zaio eskatzaileari eta 10 eguneko epea emango zaio eskabidea osa dezan. Epe horretan eskabidea osatzen ez badu, bere eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera ebazpena eman ondoren.

    ESLEIPEN-IRIZPIDEAK

    ETA ZENBATEKOAK FINKATZEKOAK

  7. Baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztiak dira diru-laguntzen onuradun. Eskabideak aztertu eta laguntza-proposamenak egiteko, honako kide hauez osaturiko batzordea izendatuko du Hezkuntza sailburuordeak:

    Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo berak izenda dezan ordezkoa.

    Berritzeguneetako Hizkuntza Normalkuntzako bi teknikari.

    Erabilera indartzeko programetan aditua den lagun bat.

    Kultura Saileko ordezkaria.

    NOLEGA ataleko 2 teknikari.

  8. Laguntzaren zenbatekoak ezingo du gastuaren % 100a gainditu, ez eta ikastetxe bakoitzeko 2.103 euroko muga ere.

  9. Jasotako eskabideei aurreko atalean ezarritako zenbatekoetan erantzuteko diru-ahalmenik ez bada, batzordeak jarritako puntuazioetan oinarrituz hainbanatuko dira laguntzak. Horretarako, batzordeak, eskabideak aztertu eta laguntza-proposamenak egiteko, ondoren aipatzen diren irizpideak erabiliko ditu:

  1. Oinarrizko Puntuazioa zehaztuko da. Puntuazio hau zehazteko bi adierazle hartuko ditu kontuan eta hauen biderketa egingo du. Adierazle hauek Ekimen mota (EM) eta Ekimenaren hedadura (EH) dira:

    Ikastetxeak proposatzen dituen ekimenak izaeraren arabera sailkatuko ditu batzordeak eta behean aipatzen den puntuazioa emango dio. Ekimen mota (EM) eskabidearen balorazio osoaren % 36 izango da gehienez eta hau da osatzeko formula: EM = Eren balioa x 3,6.

    Eren balioa:

    Plan osatua 10.

    Jolastokia 8.

    Dinamizazio-ekintzak; bazkalordua 6.

    Sarrera-irteerak, pasabideak 5.

    Aldizkaria-liburutegia irratia errotulazioa 4.

    Girotze-ekintzak; autobusa 3.

    Ekimenetan parte hartzen duen ikasle-kopuruari esaten diogu Ekimenaren hedadura (EH). Batzordeak eskabidea aztertu eta hiru tramotan finkatuko ditu ikastetxeak. Parte-hartzaile kopurua 100etik beherakoa bada ez du gehikuntzarik ekarriko. 100 eta 200 artekoa bada 1,5eko balioa erantsiko zaio; eta 200etik gorakoa bada 2koa. Horren arabera dagokion gehigarria ezarriko zaio puntuazioari. Horrela, EHk EM bikoiztu egin ahal izango du gehienez.

    Oinarrizko Puntuazio hau (OP) eskabidearen balorazio osoaren %72 izango da gehienez. Honako hau da OP osatzeko formula:

    OP = EM x EH

  2. Oinarrizko puntuazioari (OPri) bi gehigarri ezartzen zaizkio:

    (AU) Aurrekontua. Proposatzen diren ekimenen aurrekontu onartuak aztertzen dira gehigarri hau finkatzeko. Batzordeak eskabidea aztertu eta lau aurrekontu-tramotan (AUTetan) finkatuko du ikastetxea. 360 eta 600 euroak bitartean 1. tramoan finkatuko da eta bere balorea 1 izango da. 601 eta 900 euroak bitartean 2.enean finkatuko da eta bere balorea 2 izango da; 901 eta 1.300 euroak bitartean 3.enean finkatuko da eta bere balorea 3 izango da; 1.301 euroetik gorakoak 4.enean finkatuko da eta bere balorea 4 izango da. Horren arabera, dagokion gehigarria ezarriko zaio puntuazioari. Kasu honetan, ondoko formula izango da gidari:

    AU =AUT x 3,4

    Gehigarri honek % 13,6ko igoera ekarriko du gehienez.

    (HN) Ulibarri programan egoteak OP balioaren % 10eko igoera ekarriko du. Graduatzaile honek balorazio osoaren 7,2ko igoera ekarriko du gehienez. Kasu honetan, ondoko formula izango da gidari:

    HN = OP x 0,1

    (AI) A indartua izateak OP balioaren % 10eko igoera ekarriko du. Graduatzaile honek balorazio osoaren 7,2ko igoera ekarriko du gehienez. Kasu honetan, ondoko formula izango da gidari:

    AI = OP x 0,1

  3. Laguntzaren zehaztapena.

    Oinarrizko puntuazioari bi gehigarriak batzetik lortzen dugu ikastetxeari dagokion puntuazioa (P).

    P = OP + AU + HN+AI

    Aipatu bidea aplikatu ondoren, dagoen diru-kopuruaren hainbanaketa egingo da diru-laguntza (D) finkatzeko. Ondoko formula erabiliko da:

    D = P x 225.000

    P

    EBAZPENA

  1. Batzordeak laguntza-deialdiaren ebazpen-proposamena eta batzordearen akta helaraziko dizkio Hezkuntza sailburuordeari, eta honek dagokion Ebazpena hartu eta EHAAn jakinaraziko du 2009ko abenduaren 4a baino lehen, jasotzaileen zerrenda eta zenbatekoak adieraziz; onartu gabekorik balego tartean, berauen berri ere bertan emango da, zergatiekin batera.

    Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ez dela aintzakotzat hartu ulertuko da. Aginpidedun organoak, dena dela, eskatutako laguntzari buruzko berariazko ebazpena emateko betebeharra du.

    Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen eta bere aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, argitaratu eta hilabeteko epean.

  2. Ikastetxeren batek laguntza jaso eta ekimena aurrera eman ez edota baldintzaren bat bete gabe utziko balu, eskuratutako laguntza itzuli egin beharko du, 1/1997 Legegintza Dekretuak, azaroaren 11koak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992-02-07ko EHAA) zehaztutako prozeduraren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira.

    ORDAINKETA ETA JUSTIFIKAZIOA

  3. Aurretiazko izaera duen ordainketa bakarrean gauzatuko da ordainketa eta Ebazpena argitaratu ondoren jarriko da tramitean. Diru-laguntza ematearen jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamar eguneko epean ikastetxe onuradunek diru-laguntzari espresuki uko ez badiote egiten, diru-laguntza onartutzat joko da.

  4. Laguntza jasotzen duten ikastetxeek, 2010eko ekainaren 30a baino lehen, honako hauek bidali beharko dituzte behean zehazten den helbidera (edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezartzen den edozein administrazio-gunetara):

    1. Ekintzaren berri ematen duen galdekizuna behar bezala beteta, haren balorazioa eta emaitzak azalduz (laguntza jakinaraztearekin batera ikastetxeei bidaliko zaien inprimaki eredua erabili behar da).

    2. Gastuaren justifikazioa, jasotako zenbatekoaren neurrian gutxienez (horretarako propio prestatuko den eta laguntza jakinaraztearekin batera ikastetxeei bidaliko zaien inprimaki eredua erabili behar da, jatorrizko fakturak edo horien konpultsatutako kopiak erantsita. Herri-ikastetxeen kasuan, inprimaki-eredua nahikoa izango da eta fakturak ikastetxean geratuko dira, ekonomia-kontrola daramaten administrazio-organoen eskura).

      Eusko Jaurlaritza (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila)

      Euskara Zerbitzua (IKE)

      Donostia kalea, 1

      01010 Gasteiz

  5. Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatuz gero, eta betiere diru-laguntzaren helburua bete bada, edo beste erakunde publiko edo pribaturen batek, aldi berean, bestelako diru-laguntza edo laguntzarik eman badu, diru-laguntzak emateko ebazpena alda daiteke. Horretarako, beharrezkoa den likidazio-ebazpena emango du Hezkuntza sailburuordeak eta horren bidez berregokitu egingo dira emandako diru-laguntzen zenbatekoak.

  6. Deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzen inguruan Ekonomia Jarraipenerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.

    BATERAGARRITASUNA

  7. Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gastuaren % 100a gainditu. Hori gertatuko balitz, dagokion neurrian gutxituko litzateke deialdi honetan legokiokeen diru-laguntza.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik