- AGINDUA, 2009ko uztailaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 15ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 168
- Hurrenkera-zk.: 4807
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/15
- Argitaratze-data: 2009/09/02
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera eta Justizia eta Herri Administrazio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2009ko maiatzaren 20ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2009ko ekainaren 11ko EHAA), hau
Lehenengoa. Ernestina Teresa Martínez de Aragón Remírez de Esparza andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea Justizia eta Herri Administrazio Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzan (kodea: 520010; dotazioa: 7; lanpostu-mailako osagarriaren maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena. Izendapen honek jabetza hartzen denetik izango ditu ekonomia eta administrazio-ondorioak. Jabetza, nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epean hartu beharko da.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke agindu eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena egiten den egunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 15a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


