- AGINDUA, 2008ko uztailaren 20koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena, sail horretan lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko uztailaren 20koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena, sail horretan lanpostu huts bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 4377
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/20
- Argitaratze-data: 2009/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetzan hutsik geratu da goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat (kodea: 520010; dotazioa: 18). Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena bidali eta gero, sail honek erabaki du iragartzea izendapen askez beteko dela eranskinean aipatzen den lanpostua, eta horretarako beteko direla honako
OINARRIAK
Lehenengoa. Agindu honen bidez iragartzen den lanpostua eskatzeko baldintzak dira karrerako funtzionarioa izatea eta agindu honen eranskinean ezarritako baldintzak betetzea.
Bigarrena. Interesdunek Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidean, bestalde, datu pertsonalak eta egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.
Hirugarrena. Idazkiarekin batera curriculum vitae aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoaz:
Titulu akademikoak.
Betetako lanpostuak, bai herri administrazioan, bai enpresa pribatuetan.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta hautagaiek egokitzat jotzen dituzten merezimenduak.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak aurkez ditzakete, egoki iritziz gero.
Laugarrena. Deialdi hau agindu baten bidez ebatziko du Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu, eta hurrengo egunetik hasita. Agindua, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik hasita.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 20a.
Industria eta Berrikuntzako sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.
Deialdiko lanpostua:
Izena: goi kargudunaren idazkaria (520010 kodea, 60. dotazioa).
Kokapena: Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetza.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: C1 edo D1.
Lanpostu-mailako osagarria: 18.
Berariazko osagarria: 8.668,12 euro.
Hizkuntza-eskakizuna: 2. (derrigortasun-data gainditua).
Lanpostua betetzeko betekizunak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren karrerako funtzionarioa izatea eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeagatiko eszedentzian egotea.
Administrarien Kidegokoa edo Administrari Laguntzaileen Kidegokoa izatea.
Era berean, parte har dezakete derrigorrezko lan utzialdian daudenek, beste herri-administrazio batzuetan ari direnek, egitekoez gabetuta daudenek eta borondatezko lan utzialdian daudenek, baldin eta egoera horietarako ezarritako epea bete baldin badute. Prozedura horren bidez jarduneko zerbitzura itzuliko dira.
Esperientzia: urtebete, C kidegoko zereginetan, edo urte bi, D kidegoko zereginetan.


