- AGINDUA, 2009ko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) «Kuttuna» Haur Hezkuntzako eskola pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) «Kuttuna» Haur Hezkuntzako eskola pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 4756
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/21
- Argitaratze-data: 2009/08/28
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Irungo (Gipuzkoa) «Kuttuna» Haur Hezkuntzako eskola pribatuaren entitate titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitate bat gehitzeko baimena eskatzeko hasi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Honakoak hartu dira kontuan: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntza emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan; eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 20013874.
Izen generikoa: haur-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Kuttuna».
Titularra: Kuttuna ikas eta jolas SL.
Helbidea: Julio Caro Baroja 1.
Udalerria: Irun.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitate 1 gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 5 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 21a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


