Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 22koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, 2009ko abenduaren 31ra arte etxebizitza birgaitzeko ezohiko finantza-neurriei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 22koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, 2009ko abenduaren 31ra arte etxebizitza birgaitzeko ezohiko finantza-neurriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 4364
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/22
  • Argitaratze-data: 2009/07/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Aginduak (2007ko urtarrilaren 25eko EHAA, 18. alea) etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriak arautzen ditu. Neurri horiek finantzazio kualifikatua eskuratzean -zehazki, maileguak baldintza berezietan eskuratzean- eta itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak Agindu honetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten birgaitze-jardun babestuen titularrak diren pertsonei ematean oinarritzen dira.

Baina Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren arabera, beharrezkoa da 2006ko abenduaren 29ko Aginduan aurreikusitako neurriak nabarmen hobetuko dituzten hainbat ezohiko neurri ezartzea. Neurri horiek bi helbururekin sortu dira: batetik, krisi ekonomikoari, langabezi-tasa altuari eta eraikuntzaren alorreko jarduera-tasa baxuari aurre egitea, eta bestetik, gure etxebizitza-parkearen eta bertan bizi diren pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzea.

Diru-laguntzen atala honako hauei buruzkoa da: babes daitekeen aurrekontuaren itzuli beharrik gabeko laguntzak jaso ditzaketen ehunekoen handiagotzea, birgaitze isolaturako funts publikoen gehieneko mugak handiagotzea birgaitze integraturakoen pareko izatea lortu arte, eta azkenik, 21.001-35.000 euroko diru-sarrera haztatuak dituzten pertsonak diru-laguntza horien onuradun gisa sartzea.

Horrekin guztiarekin batera, Jabeen Erkidegoei ematen zaien zuzeneko diru-laguntzaren gehieneko muga orokorra handitzea ere barnean hartzen du horrek; izan ere, gehieneko muga hori 1.000 euroko zenbatekora arte handi daiteke, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 200. artikuluan adierazitako etxeak eta eraikinak aldian behin ikuskatzearen ondoriozko txosten teknikoak egiteari dagozkion lanbide-ordainsarien kostuak ordaintzeko.

Finantzazio kualifikatuari dagokionez, estaldura hori are gehiago handiagotzen da; horrela, urteko 35.000 euroko diru-sarrera haztatuak gainditzen ez dituzten birgaitze-jardun babestuen titularrei ere iristen zaie finantzazio hori.

Agindu honen helburua beraz, ezohiko neurri horiek martxan jartzea da; neurriak aldi baterako iango dira, 2009ko abenduaren 31n amaituko da bere indarraldia.

Horren ondorioz, hau

  1. Urteko 35.000 eurora arteko diru-sarrera haztatuak dituzten birgaitze-jardun babestuen titularrei finantzazio kualifikatu horiek emango zaizkie.

  2. Diru-laguntzen zenbateko orokorrak honako hauek izango dira:

    Diru-sarrera haztatuak Bizikidetza-unitateko kide kopurua 1. eta 2. mailetako obrak 3. mailako obrak 4. mailako obrak

    000 eurora bitarte 3 edo gutxiago B. In. % 35

    1. Is. % 35 B. In. % 40

    1. Is. % 40 B. In. % 15

    1. Is. % 15

      3 baino gehiago B. In. % 40

    1. Is. % 40 B. In. % 45

    1. Is. % 45 B. In. % 20

    1. Is. % 20

      001-15.000 euro 3 edo gutxiago B. In. % 30

    1. Is. % 30 B. In. % 35

    1. Is. % 35 B. In. % 10

    1. Is. % 10

      3 baino gehiago B. In. % 35

    1. Is. % 35 B. In. % 40

    1. Is. % 40 B. In. % 15

    1. Is. % 15

      001-21.000 euro 3 edo gutxiago B. In. % 25

    1. Is. % 25 B. In. % 30

    1. Is. % 30 B. In. % 5

    1. Is. % 5

      3 baino gehiago B. In. % 30

    1. Is. % 30 B. In. % 35

    1. Is. % 35 B. In. % 10

    1. Is. % 10

      001-27.000 euro 3 edo gutxiago B. In. % 20

    1. Is. % 20 B. In. % 25

    1. Is. % 25 B. In. % 5

    1. Is. % 5

      3 baino gehiago B. In. % 25

    1. Is. % 25 B. In. % 30

    1. Is. % 30 B. In. % 5

    1. Is. % 5

      001-35.000 euro 3 edo gutxiago B. In. % 15

    1. Is. % 15 B. In. % 20

    1. Is. % 20 B. In. % 5

    1. Is. % 5

      3 baino gehiago B. In. % 20

    1. Is. % 20 B. In. % 25

    1. Is. % 25 B. In. % 5

    1. Is. % 5

      Oharra: B. In: birgaitze integratua

    1. Is: birgaitze isolatua

  3. mailako obretarako diru-laguntzak, birgaitze integraturako, nahiz birgaitze isolaturako, diru-laguntza guztira kalkulatzeko beste kontzeptuengatik lortutakoari gehituko zaio.

  1. Birgaitze integratuko zein birgaitze isolatuko edozein jardunetarako, gehieneko mugak honako hauek izango dira:

  1. eta 2. mailetako obrak

    Obras 1 y 2 3. mailako obrak

    Obras 3 4. mailako obrak

    Obras 4

    500 euro 5.940 euro 2.200 euro

  1. Jabeen Erkidegoetarako zuzeneko diru-laguntzen gehieneko muga (9.7 artikuluan ezartzen da), 3.000 euro izango dira kasu guztietan. Bestalde, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 legearen 200. artikuluan adierazitako etxeak eta eraikinak aldian behin ikuskatzetik datozen txosten teknikoak idazteari dagozkion lanbide-ordainsarien kostuak ordaintzeko Jabeen Erkidegoak gasturik izan duen kasuetan, babes daitezkeen jardunetarako gehieneko muga ere handiagotu egingo da; horrela, ordainsari horien % 100era bitarteko estaldura izango du, 1.000 euroko gehieneko mugarekin.

2009ko ekainaren 5etik aurrera aurkeztu diren etxebizitza birgaitzeko diru-laguntzen eskabideei aplikatuko zaie Agindu hau.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik 2009ko abenduaren 31ra bitarte egongo da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 22a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik