Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseiluko kideak berritzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Kontseiluko kideak berritzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 4633
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/22
  • Argitaratze-data: 2009/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak; Ekonomia

Testu legala

Abenduaren 21eko 7/1993 Legeak, Osalan -Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoak ekainaren 27ko 10/1997 Legeak aldatu zuen Lege hori Kontseilu Nagusia arautzen du 6. artikuluan, gizarte-eragileek parte hartzeko organo gisa. Kontseilu hori honakoek osatuko dute: presidenteak, presidenteordeak, sindikatu-antolakunde eta konfederazioen bost ordezkarik, enpresaburuen ordezkaritza instituzionala duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteetako hiru ordezkarik, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari batek udalak eta foru-aldundiak entzun ondoren izendatuak; gai horretan duten eskumena kontuan izanik, Osasun Sailaren bi ordezkarik horietako batek presidenteorde gisa jardungo du, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko hiru ordezkarik. Horrez gain, artikulu horretako 5. idatz zatiak aurreikusten du zuzendari nagusiak Kontseilu Nagusiaren bileretan parte hartuko duela, eta hitza izango duela, baina botorik ez.

Artikulu horretako 7. idatz-zatiak xedatzen duenez, Kontseilu Nagusiko kideak Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren (Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila egun) aginduz izendatu eta kargugabetuko dira, dagokien erakundeek eta administrazioek proposatuta.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritu ziren. Kontseilu Nagusi horretan parte hartzen zuten Eusko Jaurlaritzako Sailetako goi karguetako batzuk ordezkatu direnez, eta Kontseilu Nagusian ordezkapena duten zenbait erakundek ordezkari batzuk aldatzeko proposamena helarazi dutenez, beharrezkoa da kideen zerrenda berria izendatu eta argitara ematea, aipatutako Kontseilu Nagusiaren ohiko funtzionamendua ahalbidetzeko, berebiziko garrantzia baitauka erakunde autonomo horren jarduera garatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuan xedatzen denez, lan-harremanen alorrean lan-legeria betearaztea Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eskumena da. Beraz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari dagokio agindu hau ematea.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 6. artikuluko 7. paragrafoan eta erakunde horren egitura eta funtzionamenduaren erregelamendua onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 6. artikuluko 4. paragrafoan agindutakoa kontuan hartuz, hau

Lehendakaria:

Titularra: Carlos Zapatero Berdones jauna, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.

Ordezkoa: Mariano Cortés Sáez jauna, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria

Lehendakariordea:

Titularra: Jesús M.ª Fernández Díaz jauna, Osasuneko sailburuordea.

Ordezkoa: Mercedes Estébanez Carrillo andrea, Osasun Publikoko zuzendaria.

Kideak:

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren ordezkari:

Titularra: Sonia Pérez Ezquerra andrea, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.

Ordezkoa: Fco. Javier Díez Miguel jauna, Gipuzkoako Lan ordezkaria

Titularra: Gloria Mugika Conde andrea, Herritarren Partaidetzarako zuzendaria.

Ordezkoa: Amparo Beitia Martín andrea, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Administrazio Antolaketa eta Giza Baliabideetako zuzendariordea.

Titularra: Katrin Begoña Iturrate Zamarripa andrea, Bizkaiko Lan ordezkaria.

Ordezkoa: Alvaro Iradier Rosa jauna, Arabako Lan ordezkaria.

Osasun Sailaren ordezkari:

Titularra: Jaime Muñiz Saitua jauna, Bizkaiko Osasun Publikoko zuzendariordea.

Ordezkoa: José M.ª Arteagoitia Axpe jauna, Osasun Publikoko teknikaria.

Udalek eta foru-aldundiek esan beharrekoa entzun ondoren Eusko Jaurlaritzak izendatutakoak:

Titularra: Juan Carlos Ramos Rodríguez jauna, Negoziazio Kolektiboaren zuzendaria.

Ordezkoa: Alicia Cristobal Barragan andrea, Negoziazio Kolektiboaren Zuzendaritza.

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren ordezkari:

Titularra: María Jesús Iriarte Cillauren andrea.

Ordezkoa: Lorea Soldevilla Palazuelos andrea.

Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren ordezkari:

Titularra: Jon Bilbao Saralegui jauna.

Ordezkoa: Manuel Guerrero Igoa jauna.

Titularra: Enrique González Sal jauna.

Ordezkoa: Juan Luis Federio Aspiazu jauna.

Titularra: Matías Gómez Conde jauna.

Ordezkoa: Juan Ramón Apezetxea Escudero jauna.

Langileen aldetik:

ELA zentral sindikalaren ordezkariak:

Titularra: Leire Txakartegi Iramategi andrea.

Ordezkoa: Leire Heredia Bilbao andrea.

Titularra: Janire Dominguez Perez andrea.

Ordezkoa: Juan Cruz Lopez Barrena jauna.

CC.OO. zentral sindikalaren ordezkariak:

Titularra: Jesús Uzkudun Illarramendi jauna.

Ordezkoa: Kepa González García jauna.

LAB zentral sindikalaren ordezkariak:

Titularra: Ibon Zubiela Martin jauna.

Ordezkoa: Juan José Rodríguez Horna jauna.

UGT zentral sindikalaren ordezkariak:

Titularra: Esperanza Morales Quicios andrea.

Ordezkoa: Salvador Aranzueque Cuadrado jauna.

Lehenengoa. Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 22a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik