Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) 'Umedi' Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuan Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitateak gehitzeko baimena ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) "Umedi" Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuan Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitateak gehitzeko baimena ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 4780
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/22
  • Argitaratze-data: 2009/08/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Bilboko (Bizkaia) «Umedi» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Haur Hezkuntzako 1. zikloan unitate bat gehitzeko baimena eskatuz hasi duen espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Ondokoak ikusi ondoren: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion; eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ere, honako hau:

Kode-zenbakia: 48012346.

Izen espezifikoa: «Umedi».

Titularra: Sopensa SL.

Helbidea: Pérez Galdós, 10

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: - Haur Hezkuntzako 1. zikloan, bi urtetik hirura arteko 18 ikaslerentzako edukiera izango duen unitate bat gehitzekoa.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 5 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetetik beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 138 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezian: unitate 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik