- AGINDUA, 2009ko uztailaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez bete gabe deklaratzen da Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzako goi kargudunaren idazkari lanpostua (520010/28 kodea) izendapen askez betetzeko deialdi publiko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 23koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez bete gabe deklaratzen da Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzako goi kargudunaren idazkari lanpostua (520010/28 kodea) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 152
- Hurrenkera-zk.: 4545
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/23
- Argitaratze-data: 2009/08/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak 2009ko ekainaren 5ean emandako Aginduko (ekainaren 25eko EHAA, 120. zenbakia) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzako «goi kargudunaren idazkari» lanpostua (520010/28 kodea) izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe deklaratzea.
Bigarrena. Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari eta, aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke agindua eman duen organoari, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Nahi izanez gero, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 23a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


