- AGINDUA, 2009ko uztailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Arabako Ikuskaritzako lurralde buruaren lanpostua aukerako izendapenez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Arabako Ikuskaritzako lurralde buruaren lanpostua aukerako izendapenez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 4354
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/24
- Argitaratze-data: 2009/07/31
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean hutsik dagoen lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdia iragartzen duen sail horretako sailburuaren 2009ko ekainaren 18ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2009ko uztailaren 6ko EHAA), honako hau,
Lehenengoa. Rafael Fernández Sáenz jauna, Arabako Ikuskaritzako lurralde buru izendatzea.
Bigarrena. Izendapenak agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoan ondorio ekonomikoak eta administratiboak izango ditu.
Hirugarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


