Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, hainbat motatako banako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten irakaslee - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, hainbat motatako banako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten irakasleek eta LHren eremuan sailari aholkua emateko dauden erakundeetako langileek prestakuntza-ekitaldietan parte har dezaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 4630
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/28
  • Argitaratze-data: 2009/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzaren bitartez, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasten dituzten irakasleentzako etengabeko prestakuntza jarduerak sustatu ditu, lanean ari diren irakasleen espezializazio, gaitasun eta gaurkotzerako lehentasunezkotzat jo ditu eta.

Sailak sustatu edo lagundutako instituzio-eskaintza honen osagarri moduan, interesgarritzat jo da banako izaera duten diru-laguntzen deialdia ere egitea. Deialdi honek, alde batetik, bultzada eman nahi die jarduneko irakasleei, prestakuntza-jardueretan parte har dezaten, Sailak diruz lagundu edo antolatu ez baditu ere, irakasleen lanbide-gaikuntzari mesedegarri zaizkiolakoan, eta ondorioz, hezkuntza-sistemaren hobekuntzari eta ikasleei eskainitzako irakaskuntzaren kalitateari ere. Deialdiak, bestalde, Hezkuntza, Unibertsitate et Ikerketa Sailak diruz lagundutako eskaintzan parte hartzen duten irakasleei laguntza emango die horretatik sortzen diren joan-etorrien gastuak ordainduz.

Arlo horretan diharduten erakundeek irakasleen etengabeko prestakuntzarako eskaintzen dituzten jarduerak ugariak direnez, eta irakasleen interesak ere anitz direnez, bidezko da laguntza-sistema bat arautzea, irakasleen kolektiboek laguntzez nola baliatu behar duten zehazteko, jarduera-motaren arabera. Sistema horri jarraiki ezarriko dira eman daitezkeen gehienezko diru-kopuruak, laguntzak hobeto banatu eta jasotzaileen arteko txandakatze egokiagoa lortu ahal izateko.

Ondorioz, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren proposamenez, honako hau

Banakako diru-laguntzetarako deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasten dituzten irakasleentzat eta Hezkuntza Ikuskaritzako langileentzat eta Hezkuntza-administrazioan destinoa duten irakasleentzat, orobat Lanbide Heziketako Euskal Institutuari eta Gaitasunaren Ebaluaketarako eta LHren Kalitatearen Euskal Agentziari atxikitako langileentzat, eta Tknika, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroari atxikitako langileentzat, 2008ko urriaren 1a eta 2009ko irailaren 30a bitartean amaitu diren edo amaitzen diren prestakuntza-ekitaldietan parte har dezaten. Horretarako 77.126 euro zuzenduko dira.

Prestakuntza-ekitaldia zein den eta/edo non garatzen den kontuan hartuta, diru-laguntzak honela sailkatzen dira:

  1. Laguntzak, Unibertsitate-zentro publiko zein pribatutan edozein motatako ikasketak egiteko, baldin eta titulazio akademiko ofiziala (diplomatura, lizentziatura, doktoretza, masterra) lortzeko badira.

  2. Laguntzak, aurreko A motaren barnean sartzen ez diren prestakuntza-jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuan egiteko (ikastaro laburrak, masterrak, kongresuak, espezializazio-ikastaroak, A motan sartzen ez diren on-line ikastaroak, eta abar).

  1. Laguntzak, Espainiako estatutik kanpo, Europar Batasuneko kide diren estatuetan prestakuntza-jarduerak egiteko.

  1. Aurreko artikuluan adierazitako laguntza-moten arabera jaso daitezkeen gehienezko diru-kopuruak hauexek izango dira:

    A motako laguntza: 700 euro.

    B motako laguntza: 400 euro.

    D motako laguntza: 1.500 euro.

  2. Denboraz eta behar bezala egindako eskabide bakoitzari, Agindu honetan aurreikusitako betebehar objektibo eta subjektiboak betetzen baldin baditu, honako hau kalkulatuko zaio, 7. artikuluan aurrez ikusitako gastu diruz lagungarriak kontuan hartuta: aurreko paragrafoan laguntza-mota bakoitzerako aurreikusi diren laguntzen gehienezko zenbatekoa.

  3. Deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoak nahikoa izanez gero, goian adierazitakoaren arabera kalkulatutako laguntzen guztizko zenbatekoari aurre egiteko, laguntza bakoitzari kalkulatu zaion zenbatekoaren arabera esleituko dira laguntzak. Bestela, laguntzetan bidaia-, ostatu-, mantenu- eta, azkenik, matrikula-gastuen diru-laguntza proportzionalki murriztuko da, egon dagoen aurrekontura doitzeko.

Laguntzak bateraezinak dira euren artean, eta, beraz, ezin daiteke laguntza bat baino gehiago jaso deialdiko eta pertsonako. Bateraezinak dira, gainera, beste bideren batetik jaso litekeen beste edozein laguntzarekin, hots, programa europarrekoekin eta bestelakoekin.

Laguntza hauek eskatu ahal izango dute lanean diharduten eta Lanbide Heziketako zikloak irakasten dituzten irakasleek, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra arautzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren arabera Hezkuntza Ikuskaritzako langileek eta Hezkuntza-administrazioan destinoa duten irakasleek ere eskatu ahal izango dituzte laguntzak, orobat Lanbide Heziketako Euskal Institutuari eta Gaitasunaren Ebaluaketarako eta LHren Kalitatearen Euskal Agentziari atxikitako langileek, eta Tknika, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroari atxikitako langileek. Hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Jarduera gauzatu bitartean, eskatzaileak irakasle jardun behar du lehen aipaturiko edozein zentrotan.

  2. Hezkuntza-administrazioak berak antolaturiko antzeko prestakuntza-jarduerarik eskura ez izatea, edo, izatekotan, bertan parte hartzea eskatu eta onartu ez izana.

  3. Eskatzaileak egiten duen lanarekin edo espezialitate-arloarekin lotura duen prestakuntza-jarduera izatea.

    Ondorio horietarako, egonkortasun-akordioetan sartuta dauden bitarteko irakasleek, eta, ikastetxeko plantilla berrantolatu beharra dela-eta, ordezkapenak egin behar izan dituzten karrerako funtzionarioek, eta ordezkoek azken bi ikasturteetan jardun-eremutzat izan dituztenak alegatu ahal izango dituzte, betiere egoera hori egiaztatzen badute.

  4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolaturiko, dei egindako edo diruz lagundutako jarduera ez izatea.

  5. Prestakuntza-ekitaldia 2008ko urriaren 1a eta 2009ko irailaren 30a bitartean biak barne amaitzea.

  6. Jarduera lanorduetan egin beharrekoa bada, horretarako baimena izatea.

  7. Prestakuntza-jarduerak D motakoak badira, baldintza hauek bete beharko dira diru-laguntza jasotzeko:

    Gutxienez bi asteko iraupena izatea.

    Metodologia edo hizkuntza lantzea.

    Hizkuntzako ikastaroak badira, eskatzaileak Tarteko maila (B1 ziurtagiria) izan beharko du gaindituta, eta hizkuntza hori edota ikasgairen bat hizkuntza horretan, ikastetxean eman behar du, edo eman beharko du hurrengo ikasturtean.

    Asteko 20 eskola-ordu izatea gutxienez.

  8. Bide penaletik edo administratibotik zehatuta ez egotea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko ezintasunaz, ezta horretarako legezko inolako debekurik izatea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  1. Deialditik kanpo geldituko dira ekitaldia gauzatu bitartean ikasketa-lizentzia duten irakasleak.

  2. Deialditik kanpo geratuko dira prestakuntza-jardueren eskabideak, ikastetxean egiteko prestakuntzarako deialdiko baldintzak betetzen badituzte eta ikastetxe bereko hainbat irakaslek aurkezten badituzte.

  3. D motako laguntzetan, kanpoan geratuko dira azkeneko bi ikasturteetan (2007-2008 edo 2008-2009) laguntza-mota bera jaso duten irakasleak.

  1. Matrikula edo inskripzioa.

    Matrikula- edo inskripzio-gastuak edo hileko gastuak oso-osoan lagundu ahal izango dira diruz, baina A motako laguntzetarako, matrikularen kopuru horretatik kenduko da gainditzen ez diren edo baliozkotu edo amortizatu diren irakasgaiei dagokien matrikula-zatia: Tituluak edo prestakuntza-ekitaldietako materiala emateagatik ordaindu beharrekoak ez dira inolaz ere laguntzagai izango.

  2. Joan-etorriak.

    Joan etorriak diruz lagunduko dira, baldin eta EAEtik kanpoko jarduerak burutzeko egiten badira. Kostua kalkulatzeko, destino-zentroaren herritik jarduera burutzen den herrirainoko distantzia hartuko da kontuan, eta garraio publikoaren joan-etorriko txartela ordainduko da edo, bestela, 0,12 euro kilometroko. Kostu horietatik txikiena finantzatuko da. Dena den, ez dira lagunduko jarduera burutzen den herrian bizi direnen joan-etorrien gastuak. Gehienez ere, bidaia bakarra ordainduko da joateko eta beste bat itzultzeko.

  3. Ostatua eta mantenua.

    D motako jardueretan baino ez dira diruz lagunduko mantenu- eta ostatu-gastuak, honako muga hauekin:

    1. Mantenuari dagokionez, diruz lagundu daitekeena kalkulatzeko, eragiketa hau egingo da: 25 euro bider jarduerak irauten dituen egunak.

    2. Ostatuari dagokionez, benetan egindako gastua joko da diruz lagungarritzat, honako muga honekin: 50 euro gaueko. Ostatuagatik eta mantenuagatik ordaindu daitekeen egun-kopurua izango da, gehienez ere, prestakuntza-jardueraren iraunaldia gehi egun bat.

Eskabidea I. eranskineko ereduaren arabera bete behar da (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web orriaren bidez eskuratu ahal izango da), eta hurrengo agiri hauekin batera aurkeztuko da:

  1. NAN-en fotokopia eta Hirugarrenen Altaren eskaera-orria II. eranskinean agertzen den eredu normalizatuan.

  2. Jardueraren deialdia, gutxienez honako xehetasun hauek bertan jasota: erakunde antolatzailea, jardueraren izenburua, hasiera eta amaiera-egunak, tokia, matrikula-saria eta egitaraua zehatz-mehatz azalduta. Balio akademikoko ikastaroetan ez da dokumentazio hori aurkeztu beharrik izango.

  3. Unibertsitate-ikasketak (diplomak, lizentziak, doktoretzak,) egin izana dagokion nota-ziurtagiri akademikoaren bidez egiaztatuko da.

    Gainerakoetarako (jardunaldi, batzar, ikastaro, master, espezializazio-ikastaro...), parte hartu izanaren edo aprobetxamenduaren jatorrizko ziurtagiria edo kopia konpultsatua. Atzerriko hizkuntzen ikastaroei dagokienez, hizkuntzen irakaskuntzan espezializaturiko ikastetxeetan ematen badira, Hizkuntza Eskola Ofizialetako oinarrizko zikloari dagokion ziurtagiria edo bertaratu izanaren ziurtagiriaren kopia konpultsatua.

  4. Matrikularen gordekina, ordainketaren jatorrizko frogagiria edo horren kopia konpultsatuarekin batera.

  5. Irakaskuntzagatiko hilerokoa ordaindu izanaren jatorrizko ziurtagiria edo kopia konpultsatua.

  6. EAEtik kanpo burututako jardueretan, bidaia-gastuaren frogagiria, garraio publikorik erabili bada.

  7. D motako jardueretarako, ostatu-gastuen jatorrizko faktura.

  8. Norberaren iritzi-txosten laburra (folio bat edo bi), ekitaldia nola gauzatu den azalduz.

  9. Ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria, zuzendariaren oniritzia izan behar duena, eta III. eranskinaren arabera egina, edo aurtengo ikasturtearen irakastaularen kopia, idazkariak behar bezala alderatua; eta, hala bada, egin beharreko prestakuntza-ekintza hori 5.C artikuluan zehazten denarekin bat datorrela egiaztatzeko agiria. Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoan diharduten irakasleek, berriz, dagokien barrutiko koordinatzailearen ziurtagiria aurkeztuko dute, Ikuskaritzako Lurralde buruaren oniritzi eta guzti; bertan, egin beharreko prestakuntza-ekitaldi hori 5.d artikuluan zehazten denarekin bat datorrela egiaztatuko da. Kualifikazioen eta Lanbide Heziketako Euskal Institutuari edota Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziari eta Tknikari atxikitako irakasleek, ildo beretik, dagokien zuzendariaren egiaztagiria aurkeztuko dute; bertan, egin beharreko prestakuntza-ekitaldi hori 5.c artikuluan zehazten denarekin bat datorrela egiaztatuko da.

  10. Deialdi honetara biltzen den jarduera hori bera egiteko beste inongo laguntzarik jaso ez dela dioen zinpeko adierazpena.

  11. Jarduera lan-orduetan egiten bada, parte hartzen uzten duen baimen idatzia aurkeztu behar da.

  12. Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez dagoela.

Eskabidea beterik, gorago aipaturiko dokumentazioarekin batera, 2009ko urriaren 5a bitartean (egun hori barne) aurkeztu ahal izango da eskatzailearen lantokiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bulegoetatik edozeinetan.

Aurkeztutako eskabideetan akats edo zehaztugabetasunik ikusten bada, 10 eguneko epea emango zaio interesatuari akatsa zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan. Epe hori igaro eta zuzentzen ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan zehazten den moduan ebazpena eman ondoren.

  1. Agindu honetan araututako diru-laguntzak Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak kudeatuko ditu.

  2. Kudeaketa zuzena egiteko Ebaluazio Batzorde bat osatuko da. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak: Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzako funtzionario bat, batzordeburu lanetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko lurralde ordezkaritza bakoitzeko funtzionario bat, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak horretarako izendatutakoak, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzako funtzionario bat.

  3. Eskatzaileek baldintza guztiak betetzen dituztela ziurtatuko du Batzordeak eta Agindu honi jarraituz, aurkeztutako eskaeren zerrenda prestatuko du. Zerrenda horrek xehetasun hauek jasoko ditu:

    Eskuratuko den zenbatekoa, laguntza ematea bidezkoa bada.

    Ezezkoa emateko arrazoia, laguntza ematea bidezkoa ez bada.

  4. Batzordeburuak ebatziko du eta ebazpen hori Hekuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde ordezkaritzetako iragarki taulan jarriko da 2009ko azaroaren 21a baino lehen. Ebazpena aditzera eman ondoren 10 balioduneko epea izango dute interesatuek erreklamazioak aurkezteko.

  5. Ebazpena iragarki taulan jarri beharreko epea bukatzean, Ebaluazio Batzordeak erreklamazioak aztertu eta ebazpen proposamena helaraziko dio Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari.

  6. Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariak proposamena aztertu ondoren, ebazpena emango du.

  7. Ebazpenak xehetasun hauek jasoko ditu:

    Onuradunen izen-abizenak.

    Prestakuntza-jardueraren izenburua eta laguntzaren zenbatekoa.

    Onartu ez diren eskaerak eta ezezkoa emateko arrazoia.

  8. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen duen egunaren biharamunetik hasita, horrela ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1192 Legeak 114. eta 115. artikuluetan.

  9. Ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde ordezkaritzetako iragarki taulan jakinaraziko da 2009ko abenduaren 30a baino lehen. Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaritzak ziurtatuko du jakiarazpenak aldi berean argitaratzen direla hiru ordezkaritzetan.

    Hori gorabehera, ebazpena jakinarazi eta hilabeteren buruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da denek horren berri izan dezaten.

  10. Abenduaren 30a baino lehen ebazpenik emango ez balitz, aurkeztutako eskabideak ezetsi direla ulertu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1192 Legeak 44.1 artikuluan ezarritakoak ondorioak izan ditzan.

  11. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eman eta, behar izanez gero, onuradunek jasotzeko, amaituta egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak emandako izaera bereko laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehazte prozedura.

Laguntza guztia aldi bakarrean ordainduko da, behin betiko ebazpenaren ondoren.

Diru-laguntza eskatu eta eman zen berariazko helbururako erabiltzen ez badu onuradunak; diru-laguntza emateko zergatia izan zen jarduera burutzen ez badu; finkaturiko xedeetan erabili duela justifikatzen ez badu, edo, modu batera edo bestera, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluan, Agindu honetan edo laguntza emateko ebazpenean ezarritako eginbeharrak betetzen ez baditu, jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, baita sortutako lege-interesak ere. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan eman diren diru-laguntzen berme eta itzulketak arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakundeen baldintzak, araubidea eta eginbeharrak ezarri dituen 698/1991 Dekretuak, abenduaren 17koak, ezarritako jardunbideari jarraituko zaio, bidezkoak izan daitezkeen gainerako ekintzen kaltetan joan gabe. Aipaturiko diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi horren helburua izango da deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi horren arduraduna Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzentze-, ezabatze-, eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek baimena ematen dute fitxategian dauden datu-pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik, eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari baimena ematen diote, halaber, beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

Lehenengo artikuluan ezarritako guztirako zenbatekoa aldatu egin daiteke ebazpenak hartu baino lehen, eskatutako guztizko laguntza-kopurua kontuan hartuta, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza-programa batzuk burutzetik ateratako aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera. Halakorik gertatuz gero, baina, EHAAn argitaratuko den Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen Ebazpen bidez emango da horren berri.

Lehenengoa. Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hileko epearen barruan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Jardunbideari dagokionez, Agindu honetan ezarri ez den edozertan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea hartuko da aintzat.

Hirugarrena. Agindu hau garatzeko eta erabiltzeko behar diren jarraibide guztiak emateko baimena ematen zaio Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari.

Laugarrena. Agindu honek argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 28a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Izen-abizenak_______________________________________________________________________________________

NAN.________________________Helbide elektronikoa ____________________________________________________

Bizilekua (helbidea):___________________________________________________Telefonoa:_______________________

Herria:________________________________Posta k.: ___________________ Lurraldea: _________________________

ZEIN JARDUERA BURUTZEKO ESKATZEN DEN LAGUNTZA

  1. Unibertsitate-ikasketak (diplomaturak, lizentziaturak edo doktoretzak).

  2. Prestakuntza-jarduerak (ikastaro laburrak, kongresuak, masterrak, espezializazio ikastaroak, eta abar) Euskal Autonomia Erkidegoan edota Estatuan eginak.

  1. Prestakuntza-jarduerak, Espainiako Estatutik kanpo, baina Europar Batasuneko gainerako estatuen eremuaren barruan.

    PRESTAKUNTZA JARDUERAREN DATUAK

    Izena: _____________________________________________________________________________________________

    Datak: Hasi ___/___/___ Amaitu:___/___/___ Orduak, guztira:__________________ Egunak, guztira: ________________

    Erakunde antolatzailea: ________________________________________________________________________________

    Tokia: _____________________________________________________________________________________________

    ADMINISTRAZIO- EDO LAN-EGOERA

    1. Karrerako funtzionarioa edo praktiketan.

    2. Sare publikoko lan-kontratu mugagabeduna.

    3. Egonkortasuna duen bitartekoa.

    4. Sare pribatuko lan-kontratu mugagabeduna.

    5. Sare pribatuko aldi baterako lan-kontratuduna.

    6. Bestelakoak (zehaztu) ......

      DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN KOSTUA

      Matrikula gehi hilerokoak: _____________________ euro

      EAEtik kanpokoak (joan etorriko bidaia bat) edota km X 0,12 euro

      Mantenu-egunak (D mota):____ x 25 euro _____________________ euro

      Ostatua (D mota): _________gau x 50 euro ________________ euro

      Bidaia (D mota): ________________ euro

      DIRUZ LAGUNDU DAITEKEENA, GUZTIRA _____________________ euro

      HONEKIN BATERA DOAN DOKUMENTAZIOA

      Jarduerarako deialdia edo ziurtagiri akademikoa.

      Norberaren iritzi-txosten laburra.

      Jarduerara joan izanaren edo aprobetxamenduaren ziurtagiria.

      Baimena, jarduera lan-orduetan egiten bada.

      Matrikularen gordekina, ordaindu izanaren egiaztagiriarekin.

      Lan-kontratua (sare pribatuko langileek bakarrik).

      Bidaien egiaztagiria (garraio publiko edo kolektiboan).

      Eskuratu edo eskatu diren laguntzen edo diru-laguntzen zerrenda.

      Ostatu-gastuen jatorrizko faktura.

Bi abizenak eta izena / Sozietatearen izena

Dos apellidos y nombre / Razón social: ...........................................................................................................................................

Helbidea

Domicilio ...................................................................................................................................................................................

Posta kodea Herria

Código postal ......................................................... Población ...................................................................................................

Herrialdea

País .............................................................................................................................................................................................

BANKUAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS

Bankua/Banco

Agentzia/Agencia

KD/CD

Kontu zkia. / N.º cuenta

Jabea/Titular ..............................................................................................................................................................................

Bankuaren adostasuna

Conforme el banco Hirugarren adostasuna

Conforme tercero Sailaren onespena

  1. ºB.º departamento

    Sinadura eta zigilua

    Sello y firma Sinadura eta zigilua

    Sello y firma Baimendutako sinadura eta zigilua

    Sello y autorizada

    Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumen- tu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

    Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, ho- nako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

    En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado.

    Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departa- mento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Ikastetxearen ziurtagiria, III. eranskinaren araberakoa

    Idazki hau izenpetzen dudan honek honako hau adierazten dut: gorago esandako datuak egiazkoak direla, eta deialdi honetara aurkezten dudan jarduera burutzeko ez dudala beste inongo laguntzarik jaso.

    .........................., 2009ko ...............ren ....(e)an

    Eskatzailearen izenpea

    ETENGABEKO IKASKUNTZAKO ZUZENDARIA

    Certificado del Centro según anexo III

    El/la abajo firmante declara la veracidad de los datos expresados y no haber recibido ayudas para la misma actividad que se acoge a la presente convocatoria y no estar sancionado/a administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo.

    En ............................. a .... de ............. de 2009

    Firma del/de la solicitante

    ILM. SR. DIRECTOR DE APRENDIZAJE PERMANENTE

Izena:________________________________________________________________Kodea:_______________________

Helbidea:__________________________________________________________Telefonoa:_______________________

Herria:_____________________________________ Posta k.: ______________ Lurraldea: ________________________

Ikastetxe-mota: Publikoa ________________ Pribatua ______________

Nik,:___________________________________________________________________________________________,

goian adierazitako ikastetxeko idazkari naizenez, honako hau

ZIURTATZEN DUT

  1. Ondoko jauna/andrea:_________________________________________, NAN zk. _______________, esandako ikastetxeko jarduneko irakasle dela, eta bere administrazio- edo lan-egoera ondokoa dela:

  1. Karrerako funtzionarioa edo praktiketan ________________

  2. Sare publikoko lan-kontratu mugagabeduna _______________

  3. Bitartekoa _______________________

  4. Sare pribatuko lan-kontratu mugagabeduna _______________

  5. Sare pribatuko aldi baterako lan-kontratuduna _______________

  6. Bestelakoak (zehaztu) _______________

  1. 2008-2009 ikasturtean hurrengo irakasgaiak ematen (eman) dituela, orduka eta mailaka sailkaturik

    Arloak Mailak Asteko ordu kopurua

    .........................., 2009ko ...............ren ....(e)an

    E. Idazkariaren sinadura eta ikastetxearen zigilua.

    Ikastetxeko zuzendaria

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik