- AGINDUA, 2009ko uztailaren 28koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 28koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 158
- Hurrenkera-zk.: 4641
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/28
- Argitaratze-data: 2009/08/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a artikuluan xedatutakoa betez eta 6/1989 Lege horren 10.1.c artikuluak sail bakoitzari ematen dizkion eskuduntzen arabera, agindu honen eranskinean jasotzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea ebatzi da, hona hemen
OINARRI-ARAUAK
Lehenengoa. Agindu honen bidez iragartzen den lanpostua, Aginduaren eranskinean lanpostu hori betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.
Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean, eta eskabidean datu pertsonalak eta egun lanpostua non duten adierazi beharko dute.
Hirugarrena. Lehiakideek, eske-idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta datu hauek jaso beharko dituzte:
Titulu akademikoak.
Herri administrazioan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten gainerako merezimendu guztiak.
Gainera eskatutako betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dituzte lehiakideek, eta egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Laugarrena. Deialdi hau Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak ebatziko du, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean, eta ebazteko agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Administrazioko bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Lehenengo errekurtsoa jartzeko, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hilabeteko epea izango da; bigarrenerako, bi hilabetekoa.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 28a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Lanpostua:
Izena: lurralde ordezkaria (511786 kodea, 4 dotazioa).
Lekua: Arabako Lurralde Ordezkaritza.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Taldea: A.
Kidegoa: X02EU.
Destino-osagarriaren maila: 29.
Berariazko osagarria: 0-A
Hizkuntza eskakizuna: 3.
Derrigortasun data.
Lanpostua betetzeko baldintzak:
Estatuko edozein herri administraziotako A kidegokoa izatea.
Estatuko edozein herri administraziotako A kidegoan karrerako funtzionario legez jardunean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
Lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara -eta, horrela, jarduneko zerbitzura itzuli- baldin eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren batean zerbitzuak eskaintzen, suspentsio egoeran edo borondatezko eszedentzian badaude. Baina, horretarako, egoera horientzako ezarritako epea beteta eduki behar dute.
5 urteko esperientzia, lanpostua atxikita dagoen kidegoak berezkoak dituen egitekoetan.


