- AGINDUA, 2009ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, hainbat motatako banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleek Sailaren instituzio-eskaintzaz kanpoko prestakuntza-jardueretan parte har dezaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, hainbat motatako banakako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleek Sailaren instituzio-eskaintzaz kanpoko prestakuntza-jardueretan parte har dezaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 162
- Hurrenkera-zk.: 4710
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/28
- Argitaratze-data: 2009/08/25
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Garatu programaren urteroko planen bitartez, etengabeko prestakuntza-jarduerak sustatu ditu, lanean ari diren irakasleen espezializazio, gaitasun eta gaurkotzerako lehentasunezkotzat jo ditu eta.
Sailak sustatu edo lagundutako instituzio-eskaintza honen osagarri moduan, interesgarritzat jo da banako izaera duten diru-laguntzen deialdia ere egitea. Deialdi honek, alde batetik, bultzada eman nahi die jarduneko irakasleei, prestakuntza-jardueretan parte har dezaten, Sailak diruz lagundu edo antolatu ez baditu ere, irakasleen lanbide-gaikuntzari mesedegarri zaizkiolakoan, eta ondorioz, hezkuntza-sistemaren hobekuntzari eta ikasleei eskainitzako irakaskuntzaren kalitateari ere.
Arlo horretan diharduten erakundeek irakasleen etengabeko prestakuntzarako eskaintzen dituzten jarduerak ugariak direnez, eta irakasleen interesak ere anitz direnez, bidezko da laguntza-sistema bat arautzea, irakasleen kolektiboek laguntzez nola baliatu behar duten zehazteko, jarduera-motaren arabera. Sistema horri jarraiki ezarriko dira eman daitezkeen gehienezko diru-kopuruak, laguntzak hobeto banatu eta jasotzaileen arteko txandakatze egokiagoa lortu ahal izateko.
Horiek horrela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko testu bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegileak onetsiak, bere VI. tituluko xedapenetan zehaztutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko diru-laguntzak arautzekoa baita, honako hau
Banakako diru-laguntzetarako deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle eta hezitzaileentzat, 2008ko urriaren 1a eta 2009ko irailaren 30a bitartean amaitu diren edo amaitzen diren prestakuntza-jardueretan, Sailaren instituzio-eskaintzaz kanpokoetan, parte har dezaten. Horretarako 558.000 euro.
Prestakuntza-ekitaldia zein den eta/edo non garatzen den kontuan hartuta, laguntzak honela sailkatzen dira:
Laguntzak, Unibertsitate-zentro publiko zein pribatuetan edozein motatako ikasketak egitekoak, baldin eta titulazio akademiko ofiziala (diplomatura, lizentziatura, doktoretza, masterra) lortzeko badira.
Laguntzak, aurreko A motaren barnean sartzen ez diren prestakuntza-jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuan egiteko (ikastaro laburrak, kongresuak, espezializazio-ikastaroak, A motan sartzen ez diren on-line ikastaroak, eta abar).
Espainiako estatutik kanpo baina Europar Batasuneko estatu kideetan atzerriko hizkuntzetan prestatzeko ekintzak burutzeko laguntzak.
Aurreko artikuluan adierazitako laguntza-moten arabera jaso daitezkeen gehienezko diru-kopuruak hauexek izango dira:
A motako laguntza: 700 euro
B motako laguntza: 400 euro
D motako laguntza: 1.500 euro
Honela kalkulatuko da eskabideei emateko laguntza: aurreko paragrafoan laguntza mota bakoitzarentzat ezarri diren gehienezko zenbatekoak kontuan hartuta, baita 8. artikuluan aurreikusten diren gastu diruz lagungarriak ere.
Deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoak nahikoa izanez gero, goian adierazitakoaren arabera kalkulatutako laguntzen guztizko zenbatekoari aurre egiteko, laguntza bakoitzari kalkulatu zaion zenbatekoaren arabera esleituko dira laguntzak. Bestela, hasieran emandako diru-laguntza proportzionalki murriztuko da, egon dagoen aurrekontura doitzeko.
Laguntzak bateraezinak dira euren artean, eta, beraz, ezin daiteke laguntza bat baino gehiago jaso deialdiko eta pertsonako. Bateraezinak dira, gainera, beste bideren batetik jaso litekeen beste edozein laguntzarekin, hots, europar programetakoekin eta bestelakoekin.
Honako irakasleek edo hezitzaileek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko zein pribatu itunduetan destinoa dutenak, edozein maila eta modalitatekoak, baita funtzioak ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetan betetzen dituzten irakasleek ere (Hezkuntzako Ikuskaritza, Hezkuntza-administrazioa, Berritzeguneak, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea, Ingurugiroarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak, Itsuen Baliabidetegiak, Iraleko zentroak eta Euskal Girotze Barnetegiak), baldin eta 6. artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen badituzte.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira heziketa-zikloetako irakasleak eta hezitzaileak.
Hala ere, ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.
Jarduera gauzatu bitartean, eskatzaileak irakasle edo hezitzaile jardun behar du aurreko artikuluan aipaturiko edozein zentrotan.
Hezkuntza-administrazioak berak antolaturiko antzeko prestakuntza-jarduerarik eskura ez izatea, edo, izatekotan, bertan parte hartzea eskatu eta onartu ez izana.
Eskatzaileak egiten duen lanarekin edo espezialitate-arloarekin zuzeneko lotura duen prestakuntza-jarduera izatea. Zuzeneko lotura duten jardueratzat joko dira:
Ikasturte honetan emandako arlo edo irakasgaietako prestakuntza-jarduerak.
Sailak 2007-2010 aldirako jarri dituen Lehentasunezko Ildoekin zerikusia dutenak eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpokoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzeko hitzarmenean jasotzen direnak.
Atzerriko hizkuntzak ikasteko prestakuntza-ekintzak.
Jarduera ez sartzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erakunde antolatzaileari erabat diruz laguntzen dizkion jardueren artean.
Prestakuntza-ekitaldia 2008ko urriaren 1a eta 2009ko irailaren 30a bitartean biak barne amaitzea.
Ekitaldia lanorduetan egin beharrekoa bada, horretarako baimena izatea.
Prestakuntza-jarduerak D motakoak badira, baldintza hauek ere bete beharko dira:
Eskatzaileak irakaslea izan behar du eta (B1) Tarteko Mailaren ziurtagiria edo baliokidea izan behar du.
Ikastetxean hizkuntza hori edo ikasgairen bat hizkuntza horretan eman behar du, edo eman beharko du hurrengo ikasturtean. Laguntza-zerbitzuen langileen kasuan, dagokion zuzendariak egiaztatu beharko du langileok atzerriko hizkuntzei edo proiektu eleanitz bati laguntzen edo aholkuak ematen dihardutela.
Jarduerak bi asteko iraupena eta asteko 20 eskola-ordu izan behar ditu, gutxienez.
Hizkuntzaren metodologia- edo hizkera-alderdiak jorratzea.
Deialditik kanpo geratuko dira prestakuntza-jardueren eskabideak, Prestakuntza Proiektuen deialdiko baldintzak betetzen badituzte eta ikastetxe bereko hainbat irakaslek aurkezten badituzte. Era berean, kanpoan geratuko dira prestakuntza-jardueretarako eskabideak, baldin eta itunpeko ikastetxeetako Elkarte/Federazioentzako deialdian onartutako jardueretarakoak badira.
D motako laguntzetan, kanpoan geratuko dira joan den ikasturtean (2007-2008) edo ikasturte honetan (2008-2009) atzerrirako laguntza-mota bera jaso duten irakasleak.
Matrikula edo inskripzioa.
Matrikula- edo inskripzio-gastuak edo hileko gastuak oso-osoan lagundu ahal izango dira diruz, matrikularen kopuru horretatik kenduko da gainditu ez diren edo baliozkotu edo amortizatu diren irakasgaiei dagokien matrikula-zatia.
Tituluak edo prestakuntza-ekitaldietako materiala emateagatik ordaindu beharrekoak ez dira inolaz ere diruz lagunduko.
Joan-etorriak D motako jardueratan baino ez dira joan-etorriak diruz lagunduko.
Kostua kalkulatzeko, garraio publikoaren joan-etorriko txartela hartuko da kontuan.
Ostatua eta mantenua.
D motako jarduerak baino ez dira diruz lagunduko, eta gehienen ere 50 euro/eguneko. Gehienez ere diruz lagundu daitezkeen egunak izango dira kurtsoa hasi aurreko egunetik hasi eta prestakuntza-jarduera amaitu osteko eguna artekoak.
Agindu honen I. eranskinean azaltzen den eredu arautuaren arabera egingo da eskabidea, eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web orriaren bidez eskuratu ahal izango dira.
Nolanahi ere, dokumentazio inprimatua 2009ko urriaren 6ra bitartean (egun hori barne) aurkeztu beharko da eskatzailearen lantokiko lurraldearen Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-burutzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazitako edozein bulegoetan.
Eskabidea agiri hauekin batera aurkeztuko da:
Unibertsitate-ikasketak (diplomak, lizentziak, doktoretzak) egin izana dagokion nota-ziurtagiri akademikoaren bidez egiaztatuko da. Gainerakoetarako (jardunaldi, batzar, ikastaro...), parte hartu izanaren edo aprobetxamenduaren jatorrizko ziurtagiria edo kopia konpultsatua.
Irakaskuntza-gastuen justifikazioa (matrikula, inskripzioa, hilerokoak, eta abar).
D motako jardueretarako, bidaia-gastuaren frogagiria.
Norberaren iritzi-txosten laburra (folio bat edo bi), ekitaldia nola gauzatu den azalduz.
Ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria -zuzendariaren oniritzia izan behar du eta II. eranskinaren arabera egingo da- edo aurtengo ikasturtearen irakastaularen kopia, idazkariak behar bezala alderatua.
Laguntza-zentroetan diharduten irakasleek, berriz, zuzendariaren ziurtagiria aurkeztuko dute, Pedagogia Berrikuntzako lurralde-buruaren oniritziarekin.
Hezkuntza Ikuskaritzan diharduten irakasleek, azkenik, dagokien barrutiko koordinatzailearen ziurtagiria aurkeztuko dute, Ikuskaritzako lurralde-buruaren oniritzi eta guzti.
Deialdi honetara biltzen den jarduera hori bera egiteko beste inongo laguntzarik jaso ez dela dioen zinpeko aitorpena.
Jarduera lan-orduetan egiten bada, parte hartzen uzteko baimen idatzia aurkeztu behar da.
Zinpeko aitorpena, hau egiaztatzeko: sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jaso ez duela (Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatua).
Aurkeztutako eskabidean Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak akats edo okerren bat dagoela sumatzen badu, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan. Epe hori igaro eta zuzentzen ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan zehazten den moduan ebazpena eman ondoren.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak emango du deialdiaren behin-behineko ebazpena. Horretarako, batzorde batek aztertuko ditu eskabideak edo ebazpen-proposamena egingo dio zuzendari horri. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak: Irakasleen Hobekuntzako Administrazio Ataleko burua, batzordeburu lanetan, Pedagogia Berrikuntzarako lurraldeburuak edo euren ordez doazenak, Irakasleen Hobekuntzako Administrazio Ataleko beste bi funtzionario eta irakasleen ordezkariak, baina, betiere, unibertsitatekoa ez den irakasle publikoentzako hitzarmenaren baldintzak betez.
Behin-behineko ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan emango da ezagutzera azaroaren 22a baino lehenago, eta honako xehetasun hauek jasoko ditu:
Eskuratuko den zenbatekoa, laguntza ematea bidezkoa bada.
Ezezkoa emateko arrazoia, laguntza ematea bidezkoa ez bada.
Falta diren agiriak, hori izan bada ebazpenik ez hartzeko arrazoia.
Ebazpen horren aurka, erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari 10 egun balioduneko epean, aditzera ematen denetik.
Ematen den behin betiko ebazpena Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak igorriko du, behin-behineko ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean, eta EHAAn argitaratuko da, honako hau zehaztuz:
Eskuratuko den zenbatekoa, laguntza ematea bidezkoa bada.
Ezezkoa emateko arrazoia, laguntza ematea bidezkoa ez bada.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Hezkuntzako sailburuordeari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen duen egunaren biharamunetik hasita, horrela ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114. eta 115. artikuluetan.
2009ko abenduaren 30a baino lehen ebazpenik emango ez balitz, aurkeztutako eskabideak ezetsi direla ulertu ahal izango da.
Behin-betiko ebazpena eman ondoren ordainduko da laguntza, dena batera.
Diru-laguntza eskatu eta eman zen berariazko helbururako erabiltzen ez badu onuradunak; diru-laguntza emateko zergatia izan zen jarduera burutzen ez badu; finkaturiko xedeetan erabili duela justifikatzen ez badu, edo, modu batera edo bestera, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluan, Agindu honetan edo laguntza emateko ebazpenean ezarritako eginbeharrak betetzen ez baditu, jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, baita sortutako lege-interesak ere. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan eman diren diru-laguntzen berme eta itzulketak arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakundeen baldintzak, araubidea eta eginbeharrak ezarri dituen 698/1991 Dekretuak, abenduaren 17koak, ezarritako jardunbideari jarraituko zaio, bidezkoak izan daitezkeen gainerako ekintzen kaltetan joan gabe. Aipaturiko diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat joko dira lege-ondorio guztietarako.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimenduko dituztenak, fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi horren helburua izango da deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratiboa kudeatzea, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi horren arduraduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide-, zuzentze-, ezabatze- eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek baimena ematen dute fitxategian dauden datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazioei uzteko, deialdi honen xede berdinetarako bakarrik, eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari baimena ematen diote, halaber, beste erakunde publiko batzuetan aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.
Lehenengo artikuluan ezarritako guztirako zenbatekoa aldatu egin daiteke ebazpenak hartu baino lehen, eskatutako guztizko laguntza-kopurua kontuan hartuta, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza-programa batzuk burutzetik ateratako aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera. Halakorik gertatuz gero, baina, EHAAn argitaratuko den Hezkuntzako sailburuordearen Ebazpen bidez emango da horren berri.
Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hileko epearen barruan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Jardunbideari dagokionez, Agindu honetan ezarri ez den edozertan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea hartuko da aintzat.
Hirugarrena. Baimena ematen zaio Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari Agindu hau garatzeko eta erabiltzeko behar diren jarraibide guztiak emateko.
Laugarrena. Agindu honek argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 28a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Deiturak eta izena ......................................................
NAN: ................... Posta elektronikoa: ............................
Bizilekua (helbidea): .......................... Telefonoa: .............
Udalerria: ...................... Posta k.: ........ Lurraldea: .........
Lantokiaren kodea: .......... Lantokiaren herria ........................
Banku-kontuko kodeak
Erakundea Bulegoa DK Kontu-zenbakia
ZEIN JARDUERA BURUTZEKO ESKATZEN DEN LAGUNTZA
Unibertsitate-ikasketak (diplomaturak, lizentziaturak edo doktoretzak)
Prestakuntza-jarduerak, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuan
Prestakuntza-jarduerak, Espainiako Estatutik kanpo, baina Europar Batasuneko gainerako estatuen eremuan
PRESTAKUNTZA JARDUERAREN DATUAK
Izena: ..................................................................
Datak: Hasiera .../.../... Amaiera: .../.../... Orduak guztira: ...... Egunak guztira: ......
Entitate antolatzailea: .................................................
Tokia: ..................................................................
ADMINISTRAZIO- EDO LAN-EGOERA
Karrerako funtzionarioa edo praktiketan
Sare publikoko lan-kontratu mugagabeduna
Egonkortasuna duen bitartekoa
Egonkortasunik gabeko bitartekoa 5. Sare pribatuko lan-kontratu mugagabeduna
Sare pribatuko aldi baterako lan-kontratuduna
Bestelakoak (zehaztu) .......
DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN KOSTUA
Matrikula gehi hilerokoak: ................................................. euro
D motako jarduerak (joan-etorriko txartela) ................................ euro
D motarako jarduerak (mantenua eta ostatua) egunak ... x 50 euro eguneko ... euro
Diruz lagundu daitekeena, guztira .......................................... euro
HONEKIN BATERA DOAN DOKUMENTAZIOA
Jarduerara joan izanaren ziurtagiria
Matrikularen gordekina, ordaindu izanaren egiaztagiriaz
Bidaia-gastuen frogagiriak (D motako jarduerak )
Ikastetxearen ziurtagiria, III. eranskinaren araberakoa
Norberaren iritzi-txosten laburra
Baimena, jarduera lan-orduetan egiten bada
Idazki hau izenpetzen dudan honek honako hau adierazten dut:
Adierazitako datuak egiazkoak direla
Deialdi honetara bildutako jarduera burutzeko ez dudala beste inongo laguntzarik jaso.
Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik jaso ez dudala.
............................(e)n, 2009ko ..............(a)ren ...a
Eskatzailearen izenpea
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA
Izena: ........................................................ Kodea: ..........
Helbidea: ............................................ Telefonoa: ...............
Udalerria: ........................ Posta-k. ........ Lurraldea: ................
Ikastetxe mota Publikoa Pribatua
Nik, ....................................................................., goian adierazitako zentroko idazkari naizenez, honako hau
ZIURTATZEN DUT:
Honako jaun/andre honek: ...................................................... (NAN zk. .................) ikastetxe honetan 2008-2009 ikasturtean irakasgai hauek eman dituela, orduka eta mailaka sailkaturik
Arloak Mailak Asteko ordu kopurua
....................................(e)n, 2009ko ..............(a)ren ... a.
O.E.
Ikastetxeko zuzendaria
Idazkariaren sinadura eta ikastetxearen zigilua


