Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Agindu honen bidez, norbanakoek Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko egiten dituzten jardueretarako laguntzak, 2009. urterakoak, iragartzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak 2009ko uztailaren 29an emana. Agindu honen bidez, norbanakoek Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko egiten dituzten jardueretarako laguntzak, 2009. urterakoak, iragartzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 4667
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/29
  • Argitaratze-data: 2009/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urdaibai Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeko zioen azalpenean ezarritakoaren arabera, giza jarduerek eta estuarioaren inguruaren eraldaketa sakonak presio handia egiten dute Urdaibaiko arroan, hori turismorako eta bigarren etxebizitzarako erabiltzearen eraginez; horrenbestez, beharrezkoa da zona horren garapena eta geure ondarearen nahiz baliabide naturalen kontserbazioa harmonizatzea. Horri dagokionez, helburu nagusia Urdaibai Biosfera Erreserbarako araubide juridiko berezia ezartzea da, berorren osotasuna babesteko eta gearen, floraren, faunaren, paisaiaren, uren, atmosferaren eta, azken batean, bertako ekosistema guztien suspertzea sustatzeko, aintzat hartuta interes handia dutela naturaren, zientziaren, hezkuntzaren, kulturaren, aisiaren eta sozioekonomiaren aldetik.

5/1989 Lege hori garatzeko, abuztuaren 3ko 242/1993 Dekretuak (abenduaren 7ko 235. zenbakiko EHAA) onetsitako Urdaibai Biosfera Erreserba Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidariak zortzi helburu orokor ezartzen ditu eremu horretarako (17. artikulua), honako honi lotuta: ekosistema berezien zaintza (itsasertza, estuarioa eta karst sistema), biodibertsitatearen mantenamendua, paisaia nahiz kultur ondarearen babesa zein integrazioa, bertako biztanleen bizi-kalitaterako nahiz garapenerako laguntza, eta ziklo hidrogeologikoen mantenamendua eta higaduraren aurkako borroka.

Horri lotuta, Egitamu Gidariko 15. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta, norbanakoek Egitamu Gidarian edo berori garatzeko tresnetan ezarritakoaren arabera egiaztatu behar dituzten gastuetarako, kasuan kasuko aurrekontu programen konturako diru-laguntzak eman daitezke, gastu guztiei edo horietariko batzuei aurre egiteko.

Bestalde, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuko Osoko Bilkurak, 2009ko urtarrilaren 12an egindako bilkuran, Urdaibai Biosfera Erreserbako Garapen Iraunkorreko 2009-2015 Estrategia onetsi du; lurralde honen garapen sozioekonomikorako tresna da, eta Urdaibairako garapen iraunkorreko eredua sustatzeko esparru estrategikotzat eratu da, oinarritzat 2015erako ikuspegia hartuta: «Iraunkortasunerantz doan lurraldea, bertako ondare naturala zainduz eta balioztatuz, bizi-kalitatean eta dinamismo ekonomikoan oinarrituta, denen konpromisoaren eta hiritarren partaidetzaren bitartez». Urdaibai 2015 Ikuspegia lau Ardatz Estrategikotan euskarritzen da, eta horiek partaidetza-prozesuan identifikaturiko Funtsezko Eskarietan oinarrituta zehaztu dira. Ardatz horiek hurrengo urteotan lortu beharreko helburu nagusiak dira.

Horrela, 2. ardatzaren barruan («Ondarearen eta Biodibertsitatearen Babesa eta Kontserbazioa»), «natura-ingurunea, biodibertsitatea eta ondarea kontserbatzea eta suspertzea» deritzonari buruzko jarduketa-ildoa sartu da; ildo horrek, beste zenbait jarduketaren artean, honako jarduera hauetarako laguntzak sustatzea dauka aurreikusita: ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertan integratzeko jarduerak, norbanakoek Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezinean egin behar dituztenak.

Horrela, agindu honen bidez, diru-laguntza eman nahi zaie biodibertsitatea eta garapen iraunkorra sustatzeko helburua duten jarduketei, eta, horretarako, ingurumena nahiz paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta integratzeko jarduketak egin behar dira, Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezinean.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak ematen didan eskumena dela bide, hauxe

Agindu honen helburua, 2009ko ekitaldian norbanakoek Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko jardueretarako eta jarduketetarako diru-laguntzak emateko oinarriak ezartzea da. Jarduketa horien helburua biodibertsitatea eta garapen iraunkorra sustatzea izango da.

  1. Agindu hau dela bide ematen diren laguntzak diru-laguntza itzulezinak izango dira.

  2. Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da helduko diru-laguntza jaso dezakeen gastuaren % 100era.

  3. Agindu honetan jasotako diru-laguntzen emakida bateragarri izango da helburu bera izan eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk eman ditzakeen diru-laguntza guztiekin, baldin eta horrek gehiegizko finantziaziorik ez badakar. Hori gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa kasuan kasuko gehieneko mugaraino murriztuko da.

  1. Agindu honen helburua betetzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarrita dauden aurrekontu-kredituetatik aterako dira.

  2. Helburu hori lortzeko, gehienez hirurogei mila euroko (60.000) zenbatekoa dago.

  3. Emango diren laguntzen bolumen osoa ez da zuzkidura horretatik edo berori handitzetik gorakoa izango, baldin eta (azken kasu horretan) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beste laguntza-programa batzuk betearaztearen edo indarreko legeriaren arabera onesteko moduko aurrekontu-aldaketen eraginezko agortu gabeko aurrekontu-erabilgarritasunik badago.

  4. Handitze hori, egonez gero, agindu honetan ezarritako diru-laguntzak emateko prozedura ebatzi baino lehenagokoa izan beharko da, eta horri publizitatea emango zaio, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpenaren bitartez.

Agindu honetan jasotako diru-laguntzen onuradunak izan daitezke pertsona físikoak, baldin eta, Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremu barruko udalerriren batean dauden lurren, instalazioen edo etxebizitzen jabeak, errentariak edo gozamendunak izanik, higiezin horietan diru-laguntza jaso dezaketen ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta integratzeko jarduketak egiten badituzte.

  1. Agindu honetan jasotako diru-laguntzen onuradunak izan daitezke eskatzaileek Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezinean ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta integratzeko egiten dituzten jarduketak eta jarduerak, bai euren ekimenez egiten dituztenak, bai Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuak emandako baldintzaturiko txostenaren ondorioz egindakoak, txostenean halako jarduketak beharrezkoak direla adieraziz gero.

  2. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2009an hasi beharko dira, laguntzak esleitzeko prozeduraren ebazpena jakinarazi ondoren; ebazpen horretan adierazitako epean garatu eta amaitu beharko dira, aurkezturiko proiektuaren Memorian nahitaez jasoko den betearazte-egutegian ezarritakoaren arabera, betiere 2010eko abenduaren 31 baino lehen.

    I. eranskinean, diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak biltzen dituzten ildoak daude adierazita, baita agindu honetan jasotako diru-laguntzak jaso ditzaketen jarduketen gutxi gorabeherako zerrenda ere.

  1. Agindu honetan jasotako araubidearen babesean diru-laguntza jaso dezaketen gastuak honako hauek izango dira: eskatzaileak aurkezturiko jarduketaren aurrekontu xehatuan jaso eta hori betearazteari argi lotuta daudenak.

  2. Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagozkion zenbatekoek ez dute inoiz ere diru-laguntzarik jasoko.

  3. Eskatzaileak aurkezturiko aurrekontuaren barruko gastuek diru-laguntza jaso ezin badute (artikulu honetan ezarritakoaren arabera), Kalifikazio Epaimahaiak horiek ezabatu edo arazi egingo ditu, diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarritzat balioko duen aurrekontua (diru-laguntza jaso dezaketen gastuen aurrekontua) zehazteko.

Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuraduna izateko, eskatzaileak honako baldintza hauek betetzen dituela egiaztatu beharko du:

  1. Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremuko espazio barruko udalerriren batean dauden lurren, instalazioen edo etxebizitzen jabea, errentaria edo gozamendun pertsona fisiko izatea, baldin eta, bada; halaber, eremu horretan kokaturiko higiezin batean diru-laguntza jasotzeko moduko jarduera edo jarduketa garatzea.

  2. Eskatzailea higiezinaren jabea bada, eta errentamendu- edo gozamen-eskubide batekiko lotura badago, edo errentamendu-eskubidearekin zergapetuta egonez gero, dagokion eskubide horren titularraren oniritzia jaso beharko du. Eskaerak, errentaria edo gozamen-eskubidea duenak aurkeztuko balu, errentatzailearen edota jabetza soilaren oniritzia izan beharko du.

  3. Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galduta ez edukitzea, zigorren edo administrazio zehapenen baten ondorioz, eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekuren bat ez edukitzea.

  4. Zerga-betebehar guztiak beteta edukitzea, Ogasun eta Finantzako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoaren arabera; agindu hori, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako diru-laguntzen onuradunen zerga-betebeharrak betetzea egiaztatzeari buruzkoa da (1991ko urriaren 15eko EHAA, 208. zk.).

  1. Eskabideak 2009ko irailaren 30era arte, egun hau barne, aurkeztu behar dira, Zuzenean zerbitzuko hiritarrekiko harrera puntuetan (informazioa 012 telefonoan edota www.euskadi.net-en), eta baita ere Urdaibai Biosfera Erreserbaren egoitzan (Gernika-Lumoko Udetxea Jauregian), Ingurumen eta Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), sail horren Lurralde Zerbitzuetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako leku guztietan. Eskabideekin batera, hurrengo artikuluan aipaturiko dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.

  2. Norberaren Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, eskatzaileei jakitera ematen zaie aurkezten dituzten datuak biltzeko erabiliko den fitxategiaren helburua diru-laguntza-deialdi hau eta arloari loturiko gainerako administrazio espediente guztiak kudeatzea izango dela. Fitxategiaren arduraduna Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzaren Zuzendaritza da, eta bertan gauzatuko dira lortze, zuzentze, amaitze eta aurkatze eskubideak; horretarako, Ingurumen eta Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

  1. Eskabideak agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredu normalizatuan egingo dira, eta honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    1. Eskatzailearen NANaren kopia.

    2. Azalpen-memoria. Bertan, ondo zehaztuta jaso beharko da honako hau: helburuak, jarduketak Urdaibai Biosfera Erreserbaren helburuekin edota Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Osoko Bilkurak onartutako Urdaibai Biosfera Erreserbaren 2009-2015 eperako garapen Iraunkorrerako Estrategiarekin duen lotura, jardueraren aurrekontu osoa (partidaka xehatuta) eta jarduketa betearazteko egutegia.

    3. Bidezkoa denean, Urdaibai Biosfera Erreserbako organo zuzendariak horren alde emandako manuzko txostena (Urdaibai biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko 5/1989 Legeko 18.3.h) artikuluan eta Egitamu Gidariko 130. artikuluan ezarritakoa); udalaren hirigintza-lizentzia, eta, behar denean, administrazio sektorial eskudunaren manuzko baimena.

    4. Jabetzaren Erregistroaren ohar bakuna, jarduketa jasoko duen lurrari, eraikinari edo jabetzari buruzkoa.

    5. Beste pertsona edo erakunde batzuek helburu horrexetarako emandako beste diru-laguntza batzuen zenbatekoaren adierazpena.

    6. Ziurtagiri gaurkotua, eskabidea egin aurreko hiru hilabeteetan egindakoa (gehienez); hori kasuan kasuko Foru Ogasunak eman eta bertan, egiaztatu egingo da eskatzaileak beteta dituela zerga-betebehar guztiak.

  2. Higiezinaren jabea eta eskatzailea pertsona ezberdinak badira, honako hau erantsi beharko da:

    1. NANaren kopia.

    2. Ekintzak gauzatzeko jabetzaren baimena edo oniritzia (III. eranskina).

  3. Eskatzailea higiezinaren jabea bada, baina errentamendu edo gozamen eskubide batekin lotuta badago, honako hau erantsi beharko du:

    1. Gozamen edo errentamendu eskubidea duen pertsonaren NANaren kopia.

    2. Egintzak gauzatzeko, gozamen edo errentamendu eskubidea duen pertsonaren baimena edo oniritzia (IV. eranskina).

  4. Hirugarrenaren Altaren inprimakia (V. eranskina).

    Jatorrizko dokumentazioa edo kopia egiaztatua aurkeztu beharko da.

Eskabidea jaso ondoren, aurreko artikuluetan ezarritako baldintzak ez dituela betetzen ikusiz gero, edo baldin eta diru-laguntza behar duen jarduketa hobeto ezagutzeko dokumentazio osagarria behar dela erabakitzen bada, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Bulego Teknikoak eskatzaileari eskabidea egingo dio, hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo manuzko agiriak aurkezteko; hori egin ezean, eskabidea ez da onartuko, aintzat hartuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera emango den ebazpena.

Deialdi honetan ezarritako laguntzak kudeatzeko lanak Ingurumen eta Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzaren Zuzendaritzak egingo ditu, Urdaibai Biosfera Erreserbaren Bulego Teknikoaren laguntzarekin.

  1. Aurkezturiko eskabideak aztertzeko, ebaluatzeko eta aukeratzeko, Kalifikazio Epaimahaia osatuko da eta horrek honako kide hauek izango ditu:

    Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzaren zuzendaria.

    Urdaibai Biosfera Erreserbako zuzendari-artatzailea, edota, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzaren zuzendariak zuzendaritza honen langileen artean izendatutako pertsona.

    Urdaibai Biosfera Erreserbako bulego teknikora atxikitako teknikari bat eta horrek idazkaritzat jardungo du.

  2. Eskabideak ebaluatu ondoren, epaimahaiak Ingurumeneko sailburuordeari bidaliko dio ebazpen-proposamena; horrek, hurrengo artikuluan adierazitako esleipen-irizpideetara eta aurrekontu-mugetara egokituta, diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak eta diru-laguntza horren zenbatekoa adieraziko ditu; gainera, bakoitzari emandako laguntza-ehunekoak ere zehaztuko ditu, baita onuraduntzat proposaturikoak ere. Era berean, ukatu beharko liratekeen proiektuak eta horren zergatia ere adieraziko ditu.

  1. Agindu honetan jasotako laguntzak lehiaketa prozeduraren bidez emango dira, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onetsitako Legea).

  2. Horri dagokionez, hautapena egiteko, konparatu egingo dira aurkezturiko eskabideak, horien arteko hurrenkera ezartzeko, kontuan hartuta artikulu honetan ezarritako esleipen-irizpideak; gutxienez 50 puntuko puntuazioa lortzen dutenak baino ez dira esleituko.

  3. Kalifikazioko epaimahaiak diru-laguntza jaso nahi duten proiektuak ebaluatzean eta ebazpen-proposamena egitean aintzat hartuko dituen irizpideak honako hauek izango dira:

    1. Agindu honetako I. eranskinean ezarritako lehentasunezko jarduketa-ildoetarako egokitzapena, gehienez 40 puntu.

    2. Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremuan biodibertsitatea sustatzeko proposaturiko ekintzaren ahalmena, gehienez 25 puntu.

    3. Urdaibai Biosfera Erreserba Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidarian ezarritako helburuak betetzeko Patronatuak ematen dituen manuzko txostenek ezar ditzaketen baldintzen eraginezko jarduketak, aintzat hartuta Urdaibai Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko 5/1989 Legeko 18.3.h) artikulua eta Egitamu Gidariko 130. artikulua, gehienez 20 puntu.

    4. Jarduera Natura 2000 Sarearen barruko eremuan egitea, gehienez 15 puntu.

  4. Aurkezturiko proiektuen bideragarritasuna lekuan bertan egiaztatzeko, Urdaibai Biosfera Erreserbako teknikariek, kalifikazioko epaimahaiaren ikuskaritzapean, eskatzailearekin hitzarturiko egiaztapen-bisitaldia egin eta horren inguruko txostena prestatuko dute.

  5. Esleitzen den laguntza bakoitzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionalaren sistema erabiliko da; hori dela bide, deialdiaren zuzkidura ekonomikoa aurreko 2. paragrafoan adierazitako gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektuen artean banatuko da, balorazio-fasean lortutako puntuazioaren arabera (aurreko paragrafoan adierazitako irizpideak aplikatzearen eraginezko puntuazioa), agindu honetako 2. artikuluan ezarritako gehieneko laguntza-ehunekoa edo, txikiagoa izanez gero, eskaturiko kopurua errespetatuz.

  1. Aurkezturiko eskabideak prozedura bakarrean tramitatuko dira; hori, interesatuak planteaturiko gai guztiak erabakita, Ingurumeneko sailburuordeak ebatziko du.

  2. Ebazpenaren arabera, eman edo ukatu egingo dira agindu honetan ezarritako laguntzak; ematen badira, zuzkidura, diru-laguntza jaso duen proiektua (diru-laguntza jaso dezakeen jarduketaren kopurua adierazita) eta betearazteko epea adieraziko dira. Ukatzen badira, ukatze horren zergatia adieraziko da.

  3. Aurreko paragrafoan aipaturiko ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaierarik ematen; izan ere, horren aurka, interesatuek gorako errekurtsoa jar dezakete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean; hilabeteko epea izango dute horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  4. Hartzen den ebazpena, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta jakinaraziko zaie interesatuei.

  5. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesatuei jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita; epe hori igaro eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpenik argitaratu ez bada, interesatuek diru-laguntza-eskabidea ezetsi egin zaiela ulertu ahal izango dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  6. Agindu honetan jasotako laguntzak onuradunei emateko eta ordaintzeko, honako hau ezinbestekoa izango da: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen eremuan hasitako edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaituta egotea.

Onuradunak honako betebehar hauek izango ditu:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Horri dagokionez, prozeduraren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hamabost eguneko epean onuradunak berariazko eta idatzizko ukapena egin ezean, diru-laguntza onartu egin duela ulertuko da.

  2. Laguntzaren edo diru-laguntzaren helburua betetzea.

  3. Laguntza edo diru-laguntza eragin duen proiektua gauzatzea.

  4. Laguntza edo diru-laguntza ematearen ondorioz ezarritako baldintzak betetzea.

  5. Baldintzak eta beharkizunak bete egiten direla justifikatzea, eta jarduera egin dela eta helburua bete dela ere justifikatzea, diru-laguntzaren emakida edo gozamena horren araberakoa baita.

  6. Organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jarduketak onartzea, baita Kontrol Ekonomikoaren Bulegoak egin beharreko finantzako eta kudeaketako gainerako egiaztapen- eta kontrol-jarduketa guztiak onartzea ere, eta Kontu Publikoen Euskadiko Auzitegiaren araudi berezian ezarritako guztiak ere bai.

  7. Aurreko paragrafoan aipaturikoei laguntzea, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen garapenean, jarduketa horietarako eskatzen den informazio guztia emanez; horretarako, hauxe erraztuko da:

    Egiaztatu beharreko dokumentazioa, informatika-euskarria duten programak eta artxiboak ere barne.

    Negozioko lokalen eta diru-laguntza garatzeko gainerako establezimenduetan edo lekuetan sartzeko aukera, edo laguntzaren edo diru-laguntzaren kontura finantzaturiko eragiketen errealitatea eta erregulartasuna egiaztatzeko aukera.

    Fakturen, agiri baliokideen edo ordezkoen eta eragiketei buruzko beste edozein agiriren kopia, horietan laguntza edo diru-laguntza txarto lortu, gozatu edo bideratu dela ondorioztatuz gero.

    Laguntzak edo diru-laguntzak kobratzeko edo fondo-hornidurak egiteko finantza-erakundeen kontuetan dagoen informazioa.

  8. Jasotako fondoen aplikazioa justifikatzen duten agiriak kontserbatu egingo dira, agiri elektronikoak ere barne, harik eta horren inguruko egiaztapeneko eta kontroleko jarduketak egin ahal izan arte.

  9. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetza zuzendaritzari jakitera emango zaizkio helburu horrexetarako emandako gainerako laguntza edo diru-laguntza guztien (finantzakoak eta materialak) lorpena, organo emailea eta zenbatekoa, horiek edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk eman arren; hamar asteguneko epea egongo da horretarako, horren berri izan eta biharamunetik zenbatzen hasita.

  10. Organo horri, bestalde, diru-laguntza emateko aintzat harturiko edozein inguruabar objektiboren edo subjektiboren aldaketa jakinaraziko zaio, aurreko paragrafoan adierazitako epean.

  11. Jasotako fondoak edo garaturiko jarduketarako nahiz jarduerarako emandako diru-laguntzaren kostuaren gaineko soberakina itzuli egingo dira, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan jasotako kasuetan.

  12. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari, dohainik eta modu ez soilean, aurkezturiko dokumentazioan jasotako informazio teknikoa eta grafikoa erabiltzeko eskubidea lagako zaio (Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko informazio-sistemetan erabiltzeko edo sartzeko), baita horren zabalkundea edota argitalpena egiteko eskubidea ere, edozein formatutan (bibliografikoak, ikus-entzunezkoak edo informatikoak); gainera, teknika erabiltzeko baimena emango du.

  1. Jarduketaren behin betiko kostu erreala laguntza emateko aurkezturiko aurrekontua baino txikiagoa izanez gero, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da bidezko proportzioan, eta, orduan, diru-laguntzaren ehunekoa oinarri berriaren gainean aplikatuko da.

  2. Aldiz, hasieran aurkezturiko aurrekontuak goranzko aldaketa badu, prozedura ebazpen-proposameneko fasean egon baino lehen sartu ahal izango da bertan. Gorantz zuzendutako aurrekontu bat geroago aurkezteak (jarduketa-kostuetan izandako hazkundeak kontuan hartzeko) ez du emandako laguntzaren hazkunderik eragingo, eta hurrengo artikuluaren ondoreetarako baino ez da aintzat hartuko.

  1. Hasieran ezarritako eta ebazpenaren bidez onetsitako gastuei edo jarduketei dagokienez egin nahi den edozein aldaketa, eskatu ere, jarduketa egin orduko eskatu beharko da, eta Ingurumeneko sailburuordearen berariazko onarpena beharko du.

  2. Aldaketak ez du inoiz ere eraginik izango jarduketaren izaeran.

  3. Diru-laguntza jaso duen jarduketa egiteko eta amaitzeko epeari dagokionez, justifikatzen duten zergatiak daudenean, onuradunak idatzizko eskabidea egin ondoren (amaiera baino lehenagoko eskabidea), Ingurumeneko sailburuordeak, horri buruzko ebazpen baten bidez, luzatu egin dezake epe hori, gehienez emakida-ebazpenean adierazitako epearen herenean.

  4. Diru-laguntzaren onuradunak justifikazioan agerian jartzen badu emakidarako aintzat hartutako baldintzetan aldaketak egon direla eta aldaketa horiek ebazpena aldatuko zutela, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.12 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta onespenerako aurretiazko administrazio-baimenaren tramitea bete ez bada, organo eskudunak onartu egin dezake aurkezturiko justifikazioa, baldin eta gainontzekoen eskubideei kalterik egiten ez bazaie.

  5. Organo emaileak, egiaztapen-egintzan, aldaketak onartzeak onuradunari ez dizkio kentzen egokitu ahal zaizkion zehapenak.

  1. Ematen diren diru-laguntzen ordainketa-agindu bakarraren bidez egingo da, diru-laguntza jaso duen jarduketa benetan egin dela, helburua egokitzen dela eta kostua lehendik adierazitakoa dela egiaztatu ondoren.

  2. Jarduketa amaitu ondoren, onuradunak ikuskapena eska dezake, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritzan; 15 eguneko epea egongo da horretarako, proiektua amaitzen denetik zenbatzen hasita.

  3. Onuradunek, aurreko atalean aipaturiko eskabidearekin batera, jarduketaren kostu osoaren egiaztagiria aurkeztuko dute, kostu hori egiaztatzen duten fakturak edo beste ziurtagiri batzuk erabiliz (jatorrizkoak edo kopia egiaztatuak).

  4. Diru-laguntza jaso duen jarduketa benetan egin dela eta onetsitako proiektura egokitzen dela egiaztatzeko, Urdaibai Biosfera Erreserbako teknikariek, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako zuzendariaren ikuskaritzapean, ikuskapen bisitaldia egingo dute, onuradunarekin hitzartuta; halaber, horren emaitzari buruzko txostena egingo dute.

  5. Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako Zuzendaritzak, ikuskapen horren egiaztapenetan nahiz emaitzetan eta aurkezturiko dokumentazioan oinarrituz, likidatu egingo du diru-laguntza, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako zuzendariak bidezko ebazpena emanez.

  6. Ordainketa tramitatzen den egunean, Ogasun eta Finantzako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuak betetzen direnean (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen onuradunek zerga-betebeharrak betetzea egiaztatzeari buruzko agindua), egiaztapen hori agindu honetako 8. artikuluko 1. ataleko g) letran ezarritakoaren arabera egingo da.

Diru-laguntza emateko aintzat harturiko baldintzak aldatuz gero, diru-laguntzaren helburua bete egin dela jotzen bada, eta beste edozein erakunde publikoren edo pribaturen diru-laguntzak nahiz laguntzak lortuz gero, aldatu egin daiteke diru-laguntza emateko ebazpena, baldin eta bete egiten badira agindu honetan diru-laguntzaren jasotzailea izateko ezarritako baldintzak. Horri dagokionez, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzaren Zuzendaritzak likidazio-ebazpena emango du, eta, bertan, egokitu egingo dira emandako diru-laguntzaren zenbatekoak edo bestela, antolatu egingo da jasotako gehiegizko zenbatekoen itzulketa.

Laguntzen onuradunek Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan ezarritako kasuetarikoren batean sartzen badira (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako testu bategina), edo agindu honetan, gainerako arau aplikagarrietan nahiz emakida-ebazpenean ezarritako edozein baldintza urratzen badute, Ingurumeneko sailburuordeak, interesatuaren audientzia izango duen bidezko prozedura gauzatu ondoren, gainerako zenbatekoak jasotzeko eskubidearen galera adieraziko du, eta gainera, jasotako zenbatekoak eta horien legezko interesak Euskadiko Altxortegi Nagusira itzuli beharra ere ezarriko du, bidezko gainerako ekintza guztien kalterik gabe, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira, legezko ondoreetarako, eta erantzukizun-araubidea, berriz, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 64. artikuluan ezarritakoa izango da.

Lehenengoa. Ordezko araubidea.

Agindu honetan berariaz ezarrita ez dagoen guztian, honako hauetan jasotako xedapenak izango dira aplikagarriak: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan.

Bigarrena. Errekurtsoak.

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean; hilabeteko epea egongo da horretarako, jakinarazpena egiten denetik zenbatzen hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan, eta, horretarako, bi hilabeteko epea egongo da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Hirugarrena. Ondoreak.

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 29a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

I.A. Lehentasunezko ildoak.

Diru-laguntzak jasotzeko lehentasunezko jarduketa-ildoak honako hauek dira:

Urdaibai Biosfera Erreserbaren helburu orokorrei zuzenean lotutako jarduketak, eta baita Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Osoko Bilkurak onartutako Urdaibai Biosfera Erreserbaren 2009-2015 eperako Garapen Iraunkorrerako Estrategiakoak.

Biodibertsitatearen kontserbaziora eta garapen iraunkorraren sustapenera bideraturiko jarduerak.

Lurrak hobetzeko eta ingurumena suspertzeko jarduketak, higaduraren ondorioak eta uholde arriskuak aurreikusteko, zuzentzeko edo arintzeko.

Landa inguruko jardueren ingurumen jokabidearen hobekuntza.

Paisaia hobetzeko jarduketak, baso-masetako biodibertsitatea handituta eta landare-hesiak nahiz harrizko hormak instalatzeko tradizioa berreskuratuta, lursailak mugatzeko; halaber, neurri txikiko faunaren trantsiziorako nahiz babeserako zonen sorrera.

Espezie exotiko inbaditzaileak ezabatzeko eta kontrolatzeko esku-hartzeak.

Kultur ondarea kontserbatzeko eta suspertzeko jarduketak.

I.B. Jarduketa zehatzak.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketen gutxi gorabeherako zerrenda (ez da baztertzailea):

I.B.1. Landa inguruaren gaineko jarduketak.

Saneamenduko azpiegiturak zuzkitzea, eraikin eta instalazio isolatuetan, baldin eta toki sareetarako edota sare orokorretarako lotura ezinezkoa bada.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinen arazketarako edota tratamendurako instalazioak egitea: minden hobiak, simaurtegiak, etab (iragazkorrak).

Telefoniako eta elektrizitateko aireko lineak lurpean sartzea.

Hesi natural iragazkorrak sortzea, suspertzea edo hobetzea, landaredia autoktonoan oinarrituz; ahal izanez gero, honako ezaugarri hauek izango dituzte: zuhaitz-oinen txertaketa, luzeak, zabalak eta landaredia autoktonoko beste masa batzuekin lotuta.

Fruta-espezieen landaketa linealak, itxieren trazatuan zehar, eta bideen nahiz basoko bideen trazatuan.

Saguzarrentzat kalitatezko aterpe naturalak instalatzea, hurrengo 50 urteotan moztuko ez diren zuhaitzetan eta eraikinetan.

Aterpe naturalak kontserbatzea eta aterpe naturalak sortzea, hegaztien faunako espezie batzuentzat, nekazaritzako eta abeltzaintzako etxebizitzetan eta instalazioetan ibili diren espezieentzat.

Horma tradizionaleko hormatxoak instalatzea, zonako harrizkoak (lehorreko harrizko hormak edo antzekoak), baldin eta hormaren gehieneko garaiera 1,20 m-koa bada.

Ondare historiko-artistikoa eta kulturala kontserbatzea eta suspertzea.

I.B.2. Ingurune naturalaren gaineko jarduketak.

Hostozabal autoktonoen espezieek eraturiko basotxoak ezartzea, suspertzea edo hobetzea. Bigarren mailako espezieen landaketa sustatuko da (batez ere fruta-arbola eta zuhaixka autoktonoak).

Ekotono aberatsak eta anitzak sortzea, bai baso-basen ertzean, bai larredien ertzean, bigarren mailako zuhaitz edo zuhaixka autoktonoak landatuta. Aintzat hartuko da horiek abereetatik babestu beharra dagoela.

Harizti orbanen azalera eta urbazterreko basoen azalera handitzea, babes edo kontserbazio helburuekin, oraingo basotxoak euren artean konektatu ahal izateko. Oso interesgarriak dira haran azkeneko hariztietan garatzen diren ekimenak.

Urbazterrak landatzeko edo babesteko landaketak egitea, egitura konplexukoak, ubideen babes zerrenden barruan, horien kokalekua edozein izan arren (larrediak, laboreak, basoak, errepide ertzak).

Egitura konplexuko urbazterreko landaredia, ripisilbak edota sotoak sortzea, 10 metrotik beherako zabalerakoak, ibaien nahiz erreken ertzen eta itsasertza babesteko zerrendaren kalitate ekologikoa hobetzeko, halako ekosistemen ordez laboreak edo beste forma artifizial batzuk dituzten lekuetan. Horren barruan, eukalipto eta pinu landaketetako lehenengo 10 metroak (gutxienez) urbazterreko baso bihurtzea sartzen da.

Higadura arriskua duten ubideen ertzak eta maldak egonkortzeko eta suspertzeko jarduketak egitea, edo uretako ingurura loturiko espezieen habitatak egokitzeko jarduketak egitea. Bioingeniaritzako teknikak baino ez dira erabiliko.

Baso-orbanei eta landazabaleko zonei loturiko putzuak eta hezeguneak instalatzea.

Gune hezeak suspertzea edo berreskuratzea, hezeguneei loturiko eremuetan edo hezegune bihurtzeko aukera duten eremuetan, esate baterako, eremu endorreikoetan, troketan, depresioetan, etab.

Adina, neurria, garrantzia, espeziea, morfologia eta abar aintzat hartuta bereziak diren zuhaitzak babesteko toki ekimenak garatzea.

Ekosistema autoktonoen osotasunerako mehatxagarriak diren espezie exotiko inbaditzaileak ezabatzea.

Jarduketen mantenu lanak, landaredi potentziala ezartzeko bideratuak: hutsegiteen birjarpena eta landaredi lehiakidearen kontrola.

I.C. Baldintza bereziak.

I.C.1. Birlandaketa jarduketen baldintzak.

Landarediaren ezarkuntzarako jarduketetan, honako jarduera hauek izango dute diru-laguntza: ahalezko landarediaren ezarkuntza, babes hodiak edota itxierak eta landaketaren osteko hiru urteetan behar diren mantenamenduko lanak, adibidez, gabezien birjartzea eta landaredia lehiakidearen kontrola.

Ahalezko landaredia landatzeko, suspertzeko edota mantentzeko memoriek edo proiektuek mantenamenduko plan bakuna edukiko dute erantsita, eta bertan, jarduketaren helburua, garatu beharreko jarduketak eta lehenengo 3 urteetako baloraturiko programa egongo dira jasota (jarduketen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua), jarduketaren helburua lortu ahal izateko.

Landarediaren ezarkuntza dakarren neurrietariko bakoitzean, eskatzaileak mantenamendurako konpromisoa adierazi beharko du, mantenamenduko planaren aurkezpenean, eta horren iraupena 3 urtekoa izango da.

I.C.2. Basoko landarea edo hazia erabiltzeko baldintza bereziak.

Landareek edo haziek bete egingo dituzte indarreko araudiak baso eremuen arloan ezartzen dituen baldintza guztiak, baita bidezko proiektu eta memoria teknikoek ezarritako baldintzak ere. Halaber, jarduketetarako erabilitako landareak bermaturiko jatorri genetikoarekin etortzearen aldeko balorazioa egingo da, eta jatorri hori ahalik eta hurbilena izango da jarduketaren eremutik.

Landareen adina eta gutxieneko dimentsioak aurkezturiko proiektuan edo memoria teknikoan adierazita egongo dira.

I.C.3. Ubideen ondoko ahalezko landaredia suspertzeko edota mantentzeko baldintza bereziak.

Ubideen ondoko lurretan egin beharreko suspertzeetarako laguntzak jasotzeko, beharrezkoa da gutxienez lehenengo bost metroak birlandatzea, ubidearen bi aldeetan, ibai ertzaren ondoan, inguruko landaredia naturaleko baso espezie erripikolekin, eta gainera, errespetatu egin behar da lehendik dagoen landaredia autoktonoa.

I.C.4. «Hesiak ezartzeko» ekintzarako baldintzak.

Hesiak ezartzeko eta mantentzeko jarduketek diru-laguntza jasoko dute lursailen artean eta laboratu gabeko ezpondetan nahiz ertzetan daudenean. Erabili beharreko espezieak zonako hostozabal autoktonoak izango dira, bai hostogalkorrak edo bai hostoiraunkorrak. Kontserbatu beharreko landare elementuak edo komunitateak dituzten lekuetan egiten diren hesiek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

1,5 metrotik beherako zabalera duten hesiek ez dute diru-laguntzarik jasoko, baldin eta euren osaketan, gutxienez, honako elementuetariko bi ez badituzte: zuhaitz espezieak, zuhaixka espezieak edo birlandaketako zuhaitz espezieak.

Honako honen araberako diru-laguntza: agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak 2009ko uztailaren 29an emana; agindu horren bidez, norbanakoek Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoru urbanizaezineko eremuan ingurumena eta paisaia kontserbatzeko, suspertzeko eta bertara integratzeko egiten dituzten jardueretarako deialdia egiten da, 2009rako.

Izen-abizenak:

NAN:

Helbidea:

PK ..................................................... Tfnoa ......................................... Faxa

Herria

Lurralde historikoa

Eskatutako diru-laguntza:

Erantsi beharreko dokumentuak:

n NANaren kopia, eskatzailearena.

n Higiezinaren jabearen NANaren kopia, eskabidea jabeak egiten ez duenean.

n Eskatzailea errentatzaile edota jabetza soila balitz, gozamen edo errentamendu eskubidea duen pertsonaren NANaren kopia.

n Azalpen-memoria. Bertan, hauxe jasoarazi beharko da zehatz: helburuak, jarduketak Urdaibai Biosfera Erreserbaren helburuekin edo Garapen iraunkorrerako Estrategiarekin duen lotura, jarduketaren epeak nahiz irismena eta garapena, aurrekontu osoa (partidaka xehatuta) eta jarduketa betearazteko egutegia.

n Beharrezkoa denean, Urdaibaiko Biosfera Gebenaldearen organo artezkariak eskabidearen alde emandako manuzko txostenaren ziurtagiria udaleko hirigintza lizentzia egokia eta, behar izanez gero, sektorekako Administrazio eskudunaren manuzko baimena.

n Jabetzaren Erregistroko ohar bakuna, jarduketa jasoko duen eraikuntzari buruzkoa.

n Beste pertsona edo erakunde batzuek helburu horrexetarako emandako beste diru-laguntza batzuen zenbatekoen adierazpena (halako diru-laguntzarik egonez gero).

n Eskatzaileak zerga-betebehar guztiak beteta edukitzearen ziurtagiria, kasuan kasuko aldundiak emana.

n III. eranskina beteta, eskabidea higiezinaren jabeak egiten ez duenean.

n IV. eranskina beteta, eskatzailea higiezinaren jabea balitz, baina errentamendu edo gozamen eskubide batekin lotuta badago.

Eskatzaileak aditzera emango du eskabide honekin batera datorren dokumentazioaren barruko datu guztiak egiazkoak direla, diru-laguntzak bete gabeko gastuari aurre egiteko finantza-gaitasun nahikoa duela eta bete egiten dituela deialdian ezarritako baldintza guztiak.

Halaber, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kenduta zigortuta edo zehatuta ez dagoela ere adieraziko du, eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekuren batean sartuta ez dagoela ere bai.

Hortaz, aipaturiko aginduan ezarritakoaren arabera, finketan eskabidearekin batera datorren dokumentazioan adierazitako aurrekontuen araberako jarduketak egiteko laguntza jasotzeko eskabidea egiten du.

.................... n, 2009ko .......ren ......an

Sinatuta:

Eskatzailearen edo horren ordezkariaren sinadura

.............................................................. jaunak/andreak, ............. IFZ/IFK duenak,............................. kaleko/plazako ................... zenbakian bizi denak (herria: .................., probintzia: ................., PK: ....................)

Don./Dña. ............................................................, NIF/CIF.:............., con domicilio en la calle/plaza ............................., número ..................., población .....................,provincia ................., CP: ...............

Honako ondasun hauen jabe denez (azalpena) / Como propietario/a de los siguientes bienes (descripción):

Baimena ematen diot (errentariaren, gozamendunaren eta abarren datuak) ..................................... jaunari/andreari, IFZ/IFKan ....................... zenbakia izan (erantsi NANaren kopia) eta .. probintziako (. PK) herrian bizi denari (.. kaleko/plazako zenbakia),

Declara que autoriza a (datos del arrendatario, usufructuario, etc) Don....................................., NIF/CIF......................., (adjuntar fotocopia DNI) con domicilio en la calle/plaza ........................................., número ............., población .............................., provincia ..................................., CP: ...................

Honako honetan oinarrituriko jarduketa egiteko (azalpena) / Para desarrollar en ellos la actuación consistente en (descripción)

.................... n, 2009ko .......ren ......an

En .............a ............de ................de 2009

Jabearen edo horren ordezkariaren sinadura / Firma del propietario o su representante

.............................................................. jaunak/andreak, ............. IFZ/IFK duenak, ............................. kaleko/plazako ................... zenbakian bizi denak (herria: .................., probintzia: ................., PK: ....................)

Don./Dña. ............................................................, NIF/CIF: ............., con domicilio en la calle/plaza ............................., número ..................., población .....................,provincia ................., CP: ...............

Honako ondasun hauen gaineko errentari / gozamendun denez (azalpena) / Como arrendatario/a / usufructuario/a de los siguientes bienes (descripción):

Baimena ematen diot (errentatzailearen, jabearen eta abarren datuak) ..

..................................... jaunari/andreari, IFZ/IFKan ....................... zenbakia izan (erantsi NANaren kopia) eta .. probintziako (. PK) herrian bizi denari (.. kaleko/plazako zenbakia),

Declara que autoriza a (datos del arrendador, nudo propietario, etc.) Don....................................., NIF/CIF ....................... (adjuntar fotocopia DNI) con domicilio en la calle/plaza ........................................., número .................., población .................................., provincia ..................................., CP: ...................

Honako honetan oinarrituriko jarduketa egiteko (azalpena) / Para desarrollar en ellos la actuación consistente en (descripción)

.................... n, 2009ko .......ren ......an

En .............a ............ de ................ de 2009

Sinatuta/Firmado

Errentariaren/Gozamendunaren edo horren ordezkariaren sinadura / Firma del arrendatario/Usufructuario o su representante

  1. Hirugarrena identifikatzeko datuak / Datos de identificación del/de la tercero-a

    IFZ/CIF:

    Bi abizen eta izena / Dos apellidos y nombre:

    Sozietatearen izena / Razón social:

  2. Helbideratze datuak / Datos de domiciliación

    Helbidea/Domicilio:

    Posta-kodea / Código postal: .............................. Udala/Población:

    Lurraldea/Provincia:

  3. Bankuaren datuak / Datos bancarios (1)

    Bankua/Banco n n n n

    Agentzia / Agencia n n n n

    KDDC n n Kontu zk. / N.º Cuenta: n n n n n n n n n n

    Jabea / Titular

    Bankuaren adostasuna

    Conforme banco

    (1)

    Sinadura eta zigilua

    Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna

    Conforme tercero/a

    (2)

    Sinadura eta zigilua

    Sello y firma Sailaren onespena

    Vº Bº departamento

    (3)

    Baimendutako

    sinadura eta zigilua

    Firma autorizada y sello Kontabilitatearen onespena

    Vº Bº contabilidad

    (3)

    Baimendutako sinadura

    Firma autorizada

    Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu, dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datuak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko. Aipatutako lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea -01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

    En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario van a ser incorporados a un fichero automatizado. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública, calle Donosita-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Álava)

    (1) Bankuak edo aurrezki entitateak bete beharrekoa / A cumplimentar por el banco o entidad de ahorro

    (2) Erakunde eskatzaileak bete beharrekoa / A cumplimentar por la entidad solicitante

    (3) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración

    • Erakundeak diru-laguntzarik inoiz jaso ez badu edo datu-aldaketarik baldin badago betetzeko / A cumplimentar la entidad si no ha tenido nunca subvención o si se han efectuado modificaciones en los datos

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik