- AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2008-2009 aldian Lanbide Hastapeneko Prestakuntza Praktikoaren Fasea (PPF) egiteko diru-laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2008-2009 aldian Lanbide Hastapeneko Prestakuntza Praktikoaren Fasea (PPF) egiteko diru-laguntzen deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 4696
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/29
- Argitaratze-data: 2009/08/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Apirilaren 24ko 72/2001 Dekretuaren helburua da gizarte-bermeko prestakuntza-ekintzen Alberdi nagusiak arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko. Bigarren artikuluan dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimentzen dituen gizarte-bermeko prestakuntza-ekintzei Lanbide Hastapeneko Programak esango zaiela modu generikoan. Halaber, 6. artikuluak dio lehenengo ikasturtean egindako ikasketak bigarren kurtsoan sakondu eta zabalduko direla aldi batean; beste aldi bat enpresetan praktiketan jarduteko izango da.
Beraz, lantoki batean (enpresa, edo lantegi batean) eta ikastetxetik kanpo eskaini behar den prestakuntza horrek, ikastetxeen eta ekoizpen-zentroen arteko etengabeko koordinazioa eskatzen du. Ez da inolaz ere ulertuko lanpostu bat bete edo honetan dagoena ordezkatzeko eskulantzat, ikasleak benetako lanpostuetan ikasi edo bere trebetasunak garatzen baditu ere.
Hori guztia burutzeko, eta jarraipena eta ebaluazioa egiteko, beraz, kostu ekonomiko gehigarriak sortuko zaizkie bai ikastetxeari bai lankide diren enpresei, hala nola: enpresetako langile eta instalazioak erabiltzeagatik sortutako gastuak, ikasleak enpresetara bertaratzeak sortutakoak eta lantokiko prestakuntzako irakasle tutoreek ikastetxetik kanpo egin beharreko ikaslearen jarraipenak sortutakoak.
Lantokiko Prestakuntzako Faseak, ikastetxetik kanpo egiten denez, garatzeko lanetan parte hartzen duten eragileei laguntzak emateko programa bat dakar.
Horrela, urtarrilaren 11n 253/2007 Dekretua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Dekretu horren bidez arautzen da nola egin praktikaldia enpresetan. Dekretu horren I. kapituluan arautu egiten dira, batetik, toki-entitate, irabazteko asmorik gabeko erakunde, ikastetxe publiko eta pribatu arrunten eta lantokien (enpresa edo tailerren) arteko harremanak eta, bestetik, parte hartzen duten eragileen funtzioak: ikasleak, ikastetxeetako tutoreak eta lantokietako instruktoreak. Era berean, II. kapituluan jarraibideak ezartzen dira, enpresetan prestatzeko praktikaldia egin, jarraitu eta ebaluatzeak dakartzan kostu ekonomikoei diru-laguntzak aplikatzeko.
Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak bere aurrekontu orokorren barruan jarri du zuzkidura bat, enpresa, edo lantegietako Prestakuntza Praktikoaren Fasea (PPF) diruz laguntzeko.
Hori dela eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuz onartu zen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, EAEko Administrazio Publikoaren eremuan diru-laguntzak arautzeari buruzkoa den VI. tituluko xedapenek ezarritakoari jarraiki, honakoa
Lanbide Hastapeneko programen prestakuntza praktikoaren fasea finantzatzeko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen izaera juridikoa izango dute diru-laguntzek. Enpresa eta tailerretan egiten den Prestakuntza Praktikoaren Fasean parte hartzen duten erakunde edo eragileei eman ahal izango zaizkie diru-laguntza horiek.
Laguntzaren xedea izango da. Ikasleek 2008ko irailaren 1etik 2009ko uztailaren 31 bitartean ikasleek egiten duten prestakuntza praktikoaren fasea.
Eskatzaile aldetik, baldintzak bete direla egiaztatu eta gero emango dira laguntzak.
Xede hori lortzeko 1.150.000 euro bideratuko dira. Zenbateko hori, ordea, aldatu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bestelako diru-laguntza programak gauzatzetik sortu eta agortzen ez diren aurrekontu erabilgarrien arabera, betiere beroriek erabaki aurretik. Horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.
Aurrekontuan hartutako funtsak agortuz gero, laguntzak onuradunen artean hainbanatuko dira, laguntzetara bideratutako gehienezko zenbatekora egokitzeko asmoz.
Laguntzak 2009ko ekitaldiari egotziko zaizkio; nolanahi ere, ekitaldiko aurrekontuaren itxierari aplikatu beharreko arauak bete beharko dira.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izango dira Lanbide Hastapeneko prestakuntza praktikoaren fasean parte hartu duten ikasleak, enpresak, tailerrak eta tutoreak.
Laguntza horiek ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio publikok helburu horietako ezarritakoekin, ezta, sare publikoko irakasleei dagokienez, zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainekin ere.
Ezin izango dira onuradun izan Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.
Agindu honen aplikazio-eremukoak izango dira EAEn kokatuta dauden eta Lanbide Hastapeneko Programak emateko baimen ofíziala duten toki-entitateak, irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuak eta ikastetxe publiko zein pribatu arruntak.
Enpresek, tailerrek, ikasleek eta irakasleek, 253/2007 Aginduan, abenduaren 26koan, egiaztatzen diren eranskinetan beteko dituzte eskabideak.
Agindu honetan adierazten diru-laguntzak jasotzeko, toki-entitateek, irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuek eta ikastetxe publiko zein pribatu arruntek aurkeztutako eskabideak bidaliko dituzte.
Agindu honetako laguntzak eskatzeko eskabidea (I. eranskina) zuzenean aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, baita Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan bertan ere. Eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetakoren baten bidez ere bai. Eskabideak aurkezteko epea egutegiko 30 egunekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Eskabidearekin batera ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:
Beste administrazio publikoren batetik datorren diru-laguntzarik jaso ez izana adierazten duen zinpeko aitorpena (II. eranskina).
Ikasleek eta enpresek Prestakuntza Praktikoaren Fasea (PPF) garatu dutela ziurtatzen duen agiria, bai eta irakasleek tutoretza-lanak bete dituztela ziurtatzen duen agiria ere (III. eranskina).
Enpresen, ikasleen eta tutoreen zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela. Horretarako, IV.A eranskina, IV.B eranskina, IV.C eranskina erabiliko dira, hurrenez hurren.
253/2007 Dekretuaren 19.3, 19.4, eta 19.5 artikuluan zehaztutako eskabideak dagokion ikastetxean aurkeztu beharko dira. Horretarako epea hamar egunekoa izango da, praktikak amaitzen diren egunetik kontatzen hasita.
Tutoretzako zereginetan sortutako gastuak egiaztatzen dituzten frogagiriak, horrelakorik balego.
PPFan parte hartu duten enpresa zerrenda, bakoitzaren IFK adieraziz, baldin eta Fundazioen izaera juridikoa badute edota edozein Herri Administraziok irabazi-asmorik gabeko Erakundetzat aitortu baditu.
Eskabidea guztiz beteta bidaltzen ez bada edo horrekin batera eskatutako agiriak aurkezten ez badira, interesdunari 10 eguneko epea emango zaio akatsa konpondu edo beharrezko agiriak aurkezteko. Honako hau ere jakinaraziko zaio: hori egin ezean, bere eskabidean atzera egin duela ulertuko dela eta, 30/1992 Legearen 42.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki hartutako erabakiaren ondoren, beste izapiderik gabe, espedientea artxibatu egingo dela.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen laguntza-eskabidea betetzeak adierazten du interesdunek (ikasleek, enpresek eta tutoreek) baimena ematen dutela eskabidean jasotako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Nahi izanez gero, Legean jasotako sarbide-, zuzenketa-, deuseztapen- eta aurkakotasun-eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan erabil daitezke (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Jasoko diren zenbatekoak ondoren adierazi bezala zehaztuko dira:
Ikasleak:
Ikaslea lantokira joan den egun-kopuruaren arabera emango dira diru-laguntzak. Bakarrik ordainduko da etxetik lantokirainoko distantzia etxetik ikastetxerainokoa baino handiagoa denean ondoko baremoaren arabera:
2 eta 10 km arteko aldea: 2 euro/eguneko.
10 km baino gehiagoko aldea: 4 euro/eguneko.
Ezgaitasun fisiko edo psikikoak dituzten ikasleek eta, hori dela eta, joan-etorriak egiteko baldintza bereziak behar dituztenek arestian adierazi dugun baremoak halako 2,5eko diru-laguntza jasoko dute. Halakoetan, beharrezkoa izango da aitortutako ezgaitasunaren egiaztagiria aurkeztea eta ezintasun hori, gutxienez, % 33koa izatea.
Enpresak:
Kalkulatzeko, guztira diren orduak eta instruktore kopurua hartuko dira kontuan. Hala ere, gehienezko bat izango da: erakusle bat hiru ikasle edo zatiki bakoitzeko. Ondorengo formularen arabera kalkulatuko da; diru-laguntza: 0,42 euro x guztizko ordu-kopurua + 90 euro x erakusle-kopurua. Inoiz ez da diruz lagunduko 450 ordu gainditzen dituen ordu-kopururik.
Bai administrazio publikoak, bai erakunde publiko edo ofizialak eta bai beren kapitalaren % 50 edo gehiago publikoa duten enpresak laguntza-mota honetatik kanpo daude.
Enpresei emango litzaizkiekeen diru-laguntzak % 25 handituko lirateke baldin eta praktiketan hartutako ikasleak gutxienez % 33ko aitortutako ezgaitasun fisiko edo psikikoak dituztenak balira, eta soilik ikasle horiei dagokienez.
Tutoreak:
Tutoreek irakasleekin egindako tutore-lanak saritzeko, toki-entitate, irabazteko asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe pribatuetako Lanbide Hastapeneko irakasle tutoreei, gehienez ere, 25 euro ordainduko zaie ikasleekin egiten dituzten praktiken orduko.
Lan hauengatik tutoreek entitateengandik sariren bat jasoko balute, aurreko paragrafoan ezartzen diren laguntzak ez dira entitateentzat izango.
Tutore-lanen ondorioz ikastetxe publikoetako tutoreek egindako joan-etorrien eta, mantenu-gastuen kalte-ordainak emango dira, Administrazioaren zerbitzurako zerbitzu pertsonalak eskaintzearren kalte-ordainak ordaintzeari buruzko indarrean den araudiaren arabera. Ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuari jarraituz tutoretzako zereginetan egindako joan-etorrien gastuak diruz lagunduko dira, 0,29 euro/km hain zuzen ere. Diruz lagundu ahal izango dira, halaber, bidaia-gastuak (autopista, aparkalekua eta abar), baita bazkari edo afariei dagozkien gastuak ere, gehienez ere 21 euro. Kasu horietan guztietan, ezinbestekoa izango da dagozkien frogagiriak aurkeztea.
Era berean, toki-erakunde, irabazteko asmorik gabeko erakunde eta ikastetxe pribatuen tutoreei kontzeptu bereko gastuak diruz lagunduko zaizkie aurreko paragrafoan ikastetxe publikoetako tutoreentzat adierazitako kopuru beretan.
Agindu honetan araututako laguntzak kudeatzeko organo eskuduna Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza izango da.
Laguntza horiek ematea edo ukatzea, hala badagokio, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatziko du 6 hilabeteko epean, deialdiaren agindua publikatzen den egunetik kontatzen hasita. Epe horretan berariazko ebazpenik izan ez bada, eskabidea ez dela onartu ulertuko da, 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan, 4/1999 Legean emandako idazketan, xedatutakoari jarraiki.
Ebazpen horren aurka, edo ebazpena hartzeko epea berariazko ebazpenik gabe igaro ondoren, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuordeari, 30/1992 Legearen 114. artikuluan, 4/1999 Legean emandako idazketan, xedatutakoari jarraiki.
Laguntzak emateko erabakiaren batera ikasle, tutore eta enpresa bakoitzari dagozkion kantitateak zehaztuko dira. Ondoren, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak izapidetutako eskarien onuradunen zerrenda jakinaraziko die erakunde lankide guztiei, banatu dezaten.
Publikotasunaren printzipioa betetzeko, eta ebazpena berariaz eta banan-banan jakinarazi gorabehera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da xedapen honen babesean laguntza eman zaien onuradunen zerrenda eta esleitutako kopurua ere adierazita.
Ordainketa bakar batean ordainduko da laguntza osoa. Horretarako, onuradunek Lantokiko Prestakuntza Garate dutela justifikatu beharko du toki-entitateak irabazteko asmorik gabeko erakundeak edo ikastetxe arruntak aldez aurretik.
Diru-laguntzak ematea eta, hala balegokio, ordaintzea honako baldintzapean egingo da: onuradunak amaituta eduki beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko diru-laguntza publikoak itzultzeko espediente nahiz zigor-espediente oro, espediente horiek oraindik izapide-aldian badaude behintzat.
Lehenengoa. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Salan, bi hilabeteko epean.
Bigarrena. Agindu honetan azaltzen ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoa aplikatuko da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean idatzi zenaren arabera, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko azaroaren 11ko Legea eta azaroaren 26ko 253/2007 Dekretuan xedatutakoa ere.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Lanbide hastapeneko prestakuntza praktikoaren fasea egin izanagatiko diru laguntzarako eskabidea
Solicitud de subvención por la realización de la fase de formación práctica de Iniciación Profesional
ESKATZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL/LA SOLICITANTE
Ikastetxeko izena / Nombre del centro __________________________________________________________________
Ikastetxe pribatuaren zuzendaria edo entitatearen legezko ordezkariaren izena / Nombre del director o directora del centro educativo o representante legal de la entidad: __________________________________________________________________________
Praktiken arduraduna / Responsable de prácticas: _____________________________________________________________
Helbidea/Dirección: __________________________________________________________________________________
Herria PK / Población CP: _____________________________________________________________________________
Telefonoa/Teléfono: ___________________________________________________________________________________
Posta elektronikoa / Correo electrónico: ____________________________________________________________________
ESKARIA/SOLICITUD
Lantokiko prestakuntzako fasea egitetik sortutako gastuei dagokien diru-laguntza onartzea, honekin batera doazen eranskinetan zerrendatutako ikasle, enpresa eta tutoreentzat. Eskatutako diru-laguntzako kopurua honako hau da:
La aprobación de la subvención en concepto de los gastos originados por la realización de la fase de formación en centro de trabajo para los alumnos y alumnas, empresas y tutores o turoras que se relacionan en anexos adjuntos. El total de la subvención solicitada asciende a:
Ikasleek eskatutako diru-laguntza osoa / Subvención total solicitada por el alumnado
Enpresa eta tailerrek eskatutako diru-laguntza osoa / Subvención total solicitada por las empresas y talleres
Tutoreek eskatutako diru-laguntza osoa / Subvención total solicitada por los tutores y tutoras
Eskatutako diru-laguntza osoa / Subvención total solicitada
________________________, 2009ko _________________aren _________a.
En ______________________, a ______ de ____________________ de 2009.
LHIK-ko zuzendariaren oniritzia eta zigilua
Vº Bº del director o directora del CIP y sello.
Entitatearen legezko ordezkariaren sinadura
Firma de el o la representante legal de la entidad
HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO ZUZENDARIA JAUNA
ILMO. SR. DIRECTOR DE INNOVACIÓN EDUCATIVA
Bestelako diru-laguntzarik jaso ez izanaren adierazpena
Declaración de no percepción de otras ayudas
Ikastetxe kodea / Centro código: __________________________________________________________________
LHIK-ko zuzendaria / El Directora o Directora del CIP: ______________________________________________________
ADIERAZTEN DU: / DECLARA:
Beste edozein administrazio publikotik ez dela laguntzarik jaso, 200_-200_ aldian Lanbide Hastapeneko lantokiko prestakuntza fasea egiteagatik.
Que no se reciben otras ayudas de cualquier otra Administración Pública por la realización de la fase de formación en centro de trabajo de Iniciación Profesional durante el período 200_-200_.
________________________, 2009ko _________________aren _________a.
En ______________________, a ______ de ____________________ de 2009
LHIK-ko zuzendariaren sinadura eta zentroaren zigilua
Firma del director o directora del CIP y sello del centro
Prestakuntza Praktikoaren Fasea egin izanaren ziurtagiria
Certificado de realización de la Fase de Formación Práctica
Ikastetxearen izena / Nombre del Centro: __________________________________________________________________
LHIk-ko zuzendaria / Director o directora del CIP: __________________________________________________________
ZIURTATZEN DU: / CERTIFICA:
Honekin batera doazen eranskinetan zehaztutako ikasleak eta tutoreak izendatu zaizkien enpresetara joan direla adierazitako egunetan, eta, ondorioz, adierazitako orduak bete dituztela enpresetan.
Que los alumnos y alumnas, así como los tutores y tutoras, que figuran en los anexos adjuntos se han desplazado a las empresas que se les asignan durante los días que se señalan y que, consiguientemente, las empresas les han acogido durante el número de horas que se expresan.
________________________, 2009ko _________________aren _________a.
En ______________________, a ______ de ____________________ de 2009.
LHIK-ko zuzendariaren sinadura eta zentroaren zigilua
Firma del director o directora del CIP y sello del centro
IV.A ERANSKINA / ANEXO IV.A
ZINPEKO AITORPENA
DECLARACIÓN JURADA
AITORTZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL O DE LA DECLARANTE
Enpresa edo tailerraren titularra / Titular de la empresa o taller: __________________________________________________
Enpresa edo taller IFZ / CIF de empresa o taller: ____________________________________________________________
AITORTZEN DUT: / DECLARO:
Ez nagoela administrazio-bidetik edo bide penaletik zigortuta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, ezta deialdi honetara aurkezteko debekupean ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela-eta izandako zehapenaren ondorioz.
Era berean, zinpean aitortzen dut deialdi honetara biltzeko aurkeztu ditudan datuak egiazkoak direla.
Que no me encuentro sancionado o sancionada administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo ni sujeto a prohibición de concurrir a la presente convocatoria a consecuencia de sanción recaída en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
Así mismo realizo declaración jurada mediante la que hago constar que los datos aportados al concurrir a la presente convocatoria son ciertos.
Eta hala jasota gera dadin izenpetzen dut ________________(e)n, 2009ko _____________aren ___(e)an.
Y para que conste lo firmo en ______________________, a ______ de ____________________ de 2009.
Sinadura:
Firma:
IV.B ERANSKINA / ANEXO IV.B
ZINPEKO AITORPENA
DECLARACIÓN JURADA
AITORTZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL O DE LA DECLARANTE
Ikaslearen izen-abizenak / Nombre y apellidos del alumno o alumna: _______________________________________________
NAN/DNI: __________________________________________________________________
Ikastetxea/Centro: __________________________________________________________________
AITORTZEN DUT: / DECLARO:
Ez nagoela administrazio-bidetik edo bide penaletik zigortuta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, ezta deialdi honetara aurkezteko debekupean ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela-eta izandako zehapenaren ondorioz.
Era berean, zinpean aitortzen dut deialdi honetara biltzeko aurkeztu ditudan datuak egiazkoak direla.
Que no me encuentro sancionado o sancionada administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo ni sujeto a prohibición de concurrir a la presente convocatoria a consecuencia de sanción recaída en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
Así mismo realizo declaración jurada mediante la que hago constar que los datos aportados al concurrir a la presente convocatoria son ciertos.
Eta hala jasota gera dadin izenpetzen dut _________________(e)n, 2009ko _______________________aren ___(e)an.
Y para que conste lo firmo en _________________________, a __ de _________ de 2009.
Izenpea
Firma
IV.C ERANSKINA / ANEXO IV.C
ZINPEKO AITORPENA
DECLARACIÓN JURADA
AITORTZAILEAREN DATUAK / DATOS DEL O DE LA DECLARANTE
Tutorearen izen-abizenak / Nombre y apellidos del tutor o tutora: _________________________________________________
NAN/DNI: __________________________________________________________________
Ikastetxea / Centro: __________________________________________________________________
AITORTZEN DUT: / DECLARO:
Ez nagoela administrazio-bidetik edo bide penaletik zigortuta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, ezta deialdi honetara aurkezteko debekupean ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela-eta izandako zehapenaren ondorioz.
Era berean, zinpean aitortzen dut deialdi honetara biltzeko aurkeztu ditudan datuak egiazkoak direla.
Que no me encuentro sancionado o sancionada administrativa o penalmente por incurrir en discriminación por razón de sexo ni sujeto a prohibición de concurrir a la presente convocatoria a consecuencia de sanción recaída en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.
Así mismo realizo declaración jurada mediante la que hago constar que los datos aportados al concurrir a la presente convocatoria son ciertos.
Eta hala jasota gera dadin izenpetzen dut ________________(e)n, 2009ko _____________aren ___(e)an.
Y para que conste lo firmo en ______________________, a ______ de ____________________ de 2009.
Izenpea
Firma


