- AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez aldatu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 12ko Agindua (Agindu horren bitartez argitara eman zen ikastetxe publ - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez aldatu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 12ko Agindua (Agindu horren bitartez argitara eman zen ikastetxe publikoetan Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Heziketa Bereziko, Helduen Hezkuntzako eta Irakaskuntza Ertainetako zereginak ikasteko ikasgeletako lanpostuak betetzeko deialdietan esleitutako behin betiko destinoen eslei
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 162
- Hurrenkera-zk.: 4706
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/29
- Argitaratze-data: 2009/08/25
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
2008ko ekainaren 12ko Aginduaren bitartez, argitara eman zen ikastetxe publikoetan Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako, Helduen Hezkuntzako eta Irakaskuntza Ertainetako zereginak ikasteko ikasgeletako lanpostuak betetzeko deialdietako behin betiko esleipena. Deialdi horiek 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bitartez egin ziren (azaroaren 30eko EHAA).
Marta Amayuelas Celaya 2008ko ekainaren 12ko agindu horren kontra jarritako 527/08 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, errekurtsogileraren asmoak baiesteko epaia eman du Administrazioarekiko Auzietarako Vitoria-Gasteizko 1. zenbakiko Epaitegiak 2009ko ekainaren 22an, eta deklaratu du errekurritutako ebazpena ez datorrela zuzenbidearekin bat, eta baliogabetu egin du; era berean, deklaratu du errekurtsogileak eskubidea duela lekualdatze-lehiaketan destinoa eslei dakion, hain zuzen ere Bilboko CEP Sra. Viuda de Epalza LHIn (kodea: 48001774C).
Ondorioz, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz, hau
Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko ekainaren 12ko Aginduan jasotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena (Agindu horren bitartez argitara eman ziren ikastetxe publikoetan Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako, Helduen Hezkuntzako eta Irakaskuntza Ertainetako zereginak ikasteko ikasgeletako lanpostuak betetzeko deialdian esleitutako behin betiko destinoak). Beraz, honela geratzen da:
Marta Amayuelas Celaya andreari behin betiko destinoa esleitzen zaio Bilboko CEP Sra. Viuda de Epalza LHIn (kodea: 48001774C): Gorputz-hezkuntzako espezialitatea, HE2ko lanpostua.
Deklaratzen da Maria Begoña Moragues Unzueta andreak galdu egin duela Bilboko CEP Sra. Viuda de Epalza LHIn (kodea: 48001774C; Gorputz-hezkuntzako espezialitatea, HE2ko lanpostua) esleitu zaion behin betiko destinoa.
Bigarrena. Marta Amayuelas Celaya andrea izendatzen da 2008ko irailaren 1etik aurrerako ondorio ekonomiko eta administratiboetarako, eta etorri den ikastetxeko lanpostua uzten du 2008ko abuztuaren 31ko ondorioekin.
Exijitutako baldintzak betetzen ez dituen lanpostu batean aritzeko eman baldin bazaio destinoa, haren izendapena baliogabetuko da.
Ezin zaio uko egin ebazpen honetan lortutako lanpostuari.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


