- AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzak emateko deialdia egiten da, ikastetxe horietan ordainketa eskuordetuaren menpeko langileek erretiro part - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena; honen bidez, itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzak emateko deialdia egiten da, ikastetxe horietan ordainketa eskuordetuaren menpeko langileek erretiro partziala hartuz gero, langile horiei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 165
- Hurrenkera-zk.: 4757
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/29
- Argitaratze-data: 2009/08/28
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Azaroaren 25eko 287/2003 eta apirilaren 19ko 93/2005, Dekretuek aldatu duten abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuan, zeinean, agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen araudia onartzen baita, bere 4.4 artikuluan ezartzen da, Publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero deialdia egingo duela dekretu horretan aurreikusitako diru laguntzen berri emateko.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa eta 2/2004 Legean, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzekoari buruzkoa betetzeko, laguntza-eskabidea betez gero, interesdunak baimena ematen du eskabidean jasotako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Datuak ikusi, zuzendu edo ezabatzeko nahiz aurka egiteko aukera eskaintzen du lege horrek, eta horretarako Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzara jo beharko da.
Lehenengoa. Agindu honek jaso ez duen guztiari azaroaren 25eko 287/2003 eta apirilaren 19ko 93/2005, Dekretuek aldatutako abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuan xedatutakoa eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotakoa ezarriko zaio.
Bigarrena. Agindu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Dirulaguntza-eskabidea itunpeko ikastetxe pribatuentzako, ikastetxe horietan ordainketa eskuordetuaren menpeko langileek erretiro partziala hartuz gero, langile horiei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko.
Ikastetxearen izena
______________________________________________________________________
Helbidea
______________________________________________________________________
Lurraldea
______________________________________________________________________
Erretiratuko den irakaslearen izen-abizenak
______________________________________________________________________
Ondorioetarako data _________________ Ordainketa eskuordetuan dagokion dedikazio-portzentajea _________________
Lanaldi partzialeko lan-kontratuaren hasiera-data (% 15) _________________________
Lanaldi partzialeko lan-kontratuaren hileko zenbateko gordina (Gizarte Asegurantzari egindako kotizazioak sartu gabe) (nominaren kopia).
______________________________________________________________________
Lanaldi partzialeko lan-kontratuaren iraupena (gehienez ere 65 urte bete arte).
______________________________________________________________________
Eusko Jaurlaritzako, Justizia, Lan eta Gizarte Sailetik jasotako laguntzak edo bestelakoak
______________________________________________________________________
______________ (e)n, ______________ ko _______________ aren ________a
Ikastetxearen titularra edo ordezkari legala.
Administrazio eta Dirubideen zuzendaria.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila.


