Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-laguntzetarako deialdia egiten da 2009-2010 ikasturterako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-laguntzetarako deialdia egiten da 2009-2010 ikasturterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 167
  • Hurrenkera-zk.: 4797
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/29
  • Argitaratze-data: 2009/09/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hiritar guztiek dute hezkuntzarako eskubidea eta irakaskuntzako askatasuna, eta herri agintarien zeregina da hezkuntzara berdintasun egoeran jo ahal izateko dauden muga edo desorekak berdintzera bideratutako neurriak hartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan jasotako diru-laguntzen arloko indarreko legeria eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 29ko 19/2008 Legea kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hau

  1. Helburu horretarako, 49.000.000 euro bideratuko dira. Horietarik 21.487.000 euro, 2009ko ekitaldian hartzen diren laguntza-ebazpenak finantzatzeko erabiliko dira, eta Euskal Autonomia Erkideagoaren 2009. urteko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailaren kontura finantzatuko dira. Gainerakoa (27.513.000 euro), berriz, 2010eko ekitaldian hartzen diren laguntza-ebazpenak finantzatzeko erabiliko dira; horretarako, 2010. urtean kreditu egokia eta nahikoa egon behar du, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).

  2. Kopuru horiek, dena den, aldatu egin daitezke, ebazteke dauden eta emate-proposamena duten eskarien zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste programa batzuen exekuziotik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera, eta eskariei buruzko ebazpena eman baino lehen. Egoera horren berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.

Lehenengoa. Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, horren aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 29a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Haur Hezkuntza (2. zikloa).

Lehen Hezkuntza.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Hezkuntza berezia.

Hasierako lanbide-prestakuntzako programak.

Batxilergoa.

Erdi mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa.

Administrazio publikoen titularitateko ikastetxe ofizialetan burututako hizkuntza ikasketak.

Musika eta Dantzako oinarrizko irakaskuntzak eta profesionalak.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko maila ertaina eta goi-maila.

Kirol-irakaskuntzak.

  1. Ikasketak:

    Osagai honek ezin izango du inoiz gainditu ikasleak ikasten duen ikastetxean 2009-2010 ikasturtean gehienez ere ordaindu beharreko kuota.

    Kasu hauetan ez da emango:

    Herri ikastetxeetan, salbu kontzeptu hori dela-eta ordaindu beharra duten udal ikastetxeak.

    Hezkuntza-itun osoko ikastetxe edo mailak.

    Kontzeptu honengatik kuota ordaintzen ez duten ikastetxeak.

    Hasierako lanbide-prestakuntzako programak.

  2. Joan-etorriak:

    Osagai hau emateko, kontuan hartuko da ikasleak ikasi nahi duen maila eta eredu bereko ikastetxerik dagoen ala ez eta plazarik eskuragarri dagoen ala ez ikaslea bizi den udalerrian edo handik gertuen dagoen udalerrian.

    Osagai hau emateko, herriaren erdialdetik ikastetxera dagoen distantzia hartuko da kontuan kalkulua egiteko eta eskala honen arabera banatuko da:

    5 km-tik 10 km-ra bitartean.

    10 km-tik 30 km-ra bitartean.

    30 km-tik 50 km-ra bitartean.

    50 km-ra baino gehiagora.

    Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailek ez dute osagai honetarako eskubiderik.

    Hezkuntza Bereziko kasuan, osagai hau mantenduko da diruz lagundu gabeko garraioa erabiltzen denean joan-etorrietarako eta joan-etorriok 5 km. edo gehiagokoak direnean.

    Hizkuntzetako mailei eta Musika eta Dantzako oinarrizko irakaskuntza eta irakaskuntza profesionalei dagokienez, ikasleek astean behar dituzten egunen araberako laguntza jasoko dute.

  3. Ostatua:

    Osagai hau emateko orduan kontuan izango da ikaslea bizi den herrian edo bertatik hurbilen maila eta eredu bereko ikasketarik ematen duen ikastetxerik dagoen ala ez, eta balego, bertan lekurik baden eta burutu nahi diren ikasketak ematen diren. Era berean, ikasleak egiaztatu beharko du etxetik kanpo bizi beharra duela, dela familiaren etxetik ikastetxera dagoen distantziagatik, dela dauden garraiobideengatik.

    Arte-irakaskuntza profesionaletako ikasleen kasuan, Dantzako erdi-mailako graduko ikasleen kasuan izan ezik, egiaztatu egingo da ikasleak etxetik kanpora bizi behar duen. Horretarako, kontuan hartuko da zenbat ikasgaitan matrikulatu den eta, gainera, astean 20 irakastordu edo gehiago izan beharko dituzte.

    Arte-ikasketa profesionalak, kirol-ikasketak, lanbide-heziketa eta batxilergoa egiten dituzten ikasleei emango zaie osagai hau.

    Joan-etorrietarako osagaia eta ostaturako osagaia inoiz ez dira bateragarriak izango.

  4. Eskola-materiala:

    Osagai hau eta ikastetxe publikoetan Lehen Hezkuntzan ari diren ikasleentzat testu liburuak eta ikasmaterialak solidarioki eta ekitatiboki erabiltzeko Programari uko egitea ez dira bateragarriak izango.

  5. Jantokia:

    Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko mailetan kontzeptu horrek ikasleari sortzen dizkion gastuak ordaintzen laguntzeko da.

    Osagai hau kalkulatzeko, jantokira 178 eskola-egun joan behar da, baina egun gutxiagotan joanez gero, jantokira joan den egun-kopuruaren araberakoa izango da osagaia.

    Osagai horrengatiko zenbatekoa ikasleak ordaindutako urteko kuota izango da, eta gehienezko zenbatekoa 640,80 euro izango da.

    Osagai hori jasotzeko, ikasturtean jantokia 20 egunetik gora erabili duela egiaztatu beharko du ikasleak. Ikasturtearen azken hiruhilekoan matrikulatu diren ikasleak betebehar honetatik salbuetsita daude. Kasu guztietan, baldintza hauek egiaztatu beharko dira:

    Ikasleak eguerdietan jantoki-zerbitzua erabiltzea.

    Administrazioaren kostua ez bikoiztea.

    Kudeaketa zueneko ikastetxe publikoetako ikasleen kasuan, jantokiko osagaia zuzenean ordainduko da ikastetxeko jantokiko kontuan.

  6. Konpentsazio-osagaia:

    Ikasten aritzeak dakarren diru-sarrera falta konpentsatzeko da konpentsazio-osagai hau.

    1. Konpentsazio-osagai hau jasotzeko eskubidea izateko, eranskineko deialdian eskatutako betekizunez gain, honako hauek ere bete beharko dira:

      Ikaslea 1994ko urtarrilaren 1a baino lehenago jaioa izatea.

      Ikasleak ikasketa presentzialak egitea.

    2. Berariaz aztertuko da 15.5 artikuluko diru-sarrerak dituzten familiei osagai hau ematea dagokien ala ez.

    3. Nolanahi ere, 2009-2010 ikasturtean Batxilergoko, erdi eta goi-mailako heziketa-zikloak eta oinarrizko musika- eta dantza-ikasketak, arte-ikasketa profesionalak eta kirol-ikasketak egiten dituzten ikasleak bakarrik izan daitezke onuradun.

  7. Mantentzea.

    Titulazioa lortu gabe hezkuntza-sistema uzteko arriskurik gehien duten ikasleentzako izango da mantentzeko osagaia, eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetako bigarren maila egiten ari diren ikasleei emango zaie. Osagai hau emateko, eskatzaileak 1994ko urtarrilaren 1a baino lehenago jaioa izatea eskatuko da.

  1. Ikasketak:

    Batxilergoak eta Lanbide Heziketa: 590 euro.

    Gainerako mailak, udalen musika-ikastegietan emandakoak barne: 295 euro.

  2. Joan-etorriak:

    5 km-tik 10 km-ra bitartean: 192 euro.

    10 eta 30 km bitarteko distantzia: 385 euro.

    30 eta 50 km bitarteko distantzia: 762 euro.

    50 km-ra baino gehiagora: 993 euro.

  3. Ostatua:

    Ikasturte bat eta horri dagozkion praktikak dituzten erdi-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketa: 2.969 euro.

    Gainerako mailak: 2.531 euro.

  4. Eskola-materiala.

    Haur Hezkuntza (2. zikloa): 78 euro.

    Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia: 117 euro.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, 159 euro.

    Goi-mailako heziketa-zikloak: 226 euro.

    Gainerako mailak: 202 euro.

    Salbuespenak:

    Lehen Hezkuntzako bekadunak, baldin eta ikastetxe publikoetan ikasten badute; halakoetan 38 euro emango dira lehenengo ziklorako eta 50 euro bigarren eta hirugarrenerako.

  5. Jantokia:

    Gehienezko zenbatekoa: 640,80 euro.

  6. Konpentsazio-osagaia:

    Goi-mailako Lanbide Heziketa eta horri dagozkion praktikak, ikasturte osokoak: 2.816 euro.

    Maila ertaineko Lanbide Heziketa eta horri dagozkion praktikak, urte osokoak: 2.405 euro.

    Goi-mailako heziketa-zikloak: 2.273 euro.

    Gainerako mailak: 2.020 euro.

  7. Mantentzea.

    Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak, bigarren maila: 1.350 euro.

    Laguntza hau behin ordainduko da, bigarren ebaluazioa egin ostean. Jasotzeko, ikaslearen tutoreak ziurtatu egin beharko du ikasleak agindu honetako 17.10 artikuluan ezarritako ikasketa-aprobetxamendua egiaztatu duela.

Goi-mailako eta erdi-mailako Lanbide Heziketako bekak irizpide hauen arabera emango dira:

1. 2.000 ordutik beherako heziketa-zikloak ikasturte bat gehi praktikatzat joko dira; laguntzak lehenengo ikasturtean ordainduko dira soilik.

2. 2.000 orduko heziketa-zikloak urte 2ko ziklotzat joko dira.

  1. Agindu honen 1. artikuluan aipatzen diren ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetan egin beharko dituzte.

  2. Ikasleak profesional gisa aritzeko gaitzen duen titulu akademikoren bat baldin badu, beka emango zaio, baldin eta egin nahi dituen ikasketak duen tituluaren jarraipena badira.

  3. Hezkuntza Bereziko ikasleak ezin izango ditu 21 urte beteta izan 2010eko urtarrilaren 1ean.

  4. Haur Hezkuntzarako (2. zikloa) laguntza eskatzen dutenek 3 urte beteta izan beharko dituzte 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen.

    1. Laguntzak eskatzen dituztenek betebehar hauek izango dituzte:

      1. Beka zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako, alegia, matrikula egiteko, eskolara joateko, azterketak egiteko eta gastuak ordaintzeko.

      2. Beka jaso eta baliatu ahal izateko ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

      3. Behar denean, beka jasotzeko erabakigarriak izan ziren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ekintzak onartu beharko dituzte; eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beken zertarakoa fiskalizatzerakoan eskatzen dieten informazio guztia eman beharko dute.

      4. Beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batek helburu bererako laguntzak edo diru-laguntzak emanez gero, horren berri eman beharko diote Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzari.

  1. artikulua 1. Ikasmaterial- eta egoitza-osagaiak lortzeko, hauek izango dira familia-errenta garbiaren mugak:

    Euroak

    Euros

    Kide konputagarri 1(e)ko familiak

    Familias de 1 miembro computable 14.826

    2 25.308

    3 34.352

    4 40.796

    5 45.598

    6 49.224

    7 52.810

    8 56.380

    562 euro gehituko dira beste kide konputagarriko.

    Ikasteko eta jantokiko osagaiak jasotzeko, 2008. urteko familia-errentak ezingo dira izan taula hauetan agertzen direnak baino handiagoak:

    Euroak

    Euros

    Kide konputagarri 1(e)ko familiak

    Familias de 1 miembro computable 10.668

    2 17.377

    3 22.820

    4 27.069

    5 30.717

    6 34.241

    7 37.576

    8 40.882

    282 euro gehituko dira beste kide konputagarriko.

  1. Joan-etorrietako eta mantentzeko osagaiak lortzeko, hauek izango dira familia-errenta garbiaren mugak:

    Euroak

    Euros

    Kide konputagarri 1(e)ko familiak

    Familias de 1 miembro computable 11.937

    2 19.444

    3 25.534

    4 30.287

    5 34.370

    6 38.313

    7 42.041

    8 45.744

    672 euro gehituko dira beste kide konputagarriko.

  2. Konpentsazio-osagaia lortzeko, hauek izango dira familia-errenta garbiaren mugak:

    Euroak

    Euros

    Kide konputagarri 1(e)ko familiak

    Familias de 1 miembro computable 3.676

    2 7.094

    3 10.337

    4 13.557

    5 16.770

    6 19.912

    7 22.983

    8 25.984

    001 euro gehituko dira beste kide konputagarriko.

  1. artikulua 1. Familiaren errenta kalkulatzeko, honako hauek dira familiaren kide konputagarriak: aita, ama, tutorea edo adin txikikoa jagon eta babesten duena, eskatzailea, seme-alabak, 2008. urtean etxean bizi izan diren 26 urtetik beherako ikaslearen anai-arrebak edo urte horietatik gorakoak, baldin eta gorputzeko, adimeneko edo zentzumenetako urritasunen bat badute; baita etxe berean bizi diren gurasoen aurretikoak ere; udalaren ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko dute hori.

    Kide konputagarritzat joko dira, halaber, hogeita sei urtetik beherako pertsonak harrera-familiak legez hartu baditu edo familiaren kontura bizi badira, bertan bizi direla behar bezala zuritu eta egiaztatu ahal bada.

    Eskatzaileak familia-unitate independenteak eratzen badituzte, kide konputagarritzat joko dira ezkontidea edo, behar izanez gero, antzeko harremanarekin eskatzaileari lotuta dagoen laguna eta seme-alabak, halakorik balego.

  1. Gurasoak dibortziatuta edo bananduta badaude, eskatzailearekin bizi ez dena ez da kide konputagarritzat joko, familiaren diru-sarreretan horren ekonomia-laguntza sartu arren. Eskatzailearekin bizi ez diren anai-arrebak ere ez dira konputagarritzat joko.

    Beste ezkontza bat tarteko edo izatezko bikote moduan familiaren etxebizitzan bizi den pertsona kide konputagarritzat joko da; beraz, horren errenta eta ondarea ere konputatuko dira.

  2. Eskatzaileak familiarekiko mendetasunik edo ekonomia-mendetasunik ez duela adierazten badu, egoera zibila gorabehera, egiaztatu egin beharko du independentzia hori izateko baliabide ekonomiko nahikoa dituela berak; era berean, etxebizitzaren titularitatea edo alokairua ere egiaztatu beharko du. Osterantzean, independentzia ez-probatutzat joko da. Beraz, bekaren ondorioetarako, familia-errenta eta ondarea kalkulatzeko, familiako kide konputagarrien diru-sarrerak konputatuko dira.

  3. Ikasle independente izaki, familiako egoitzatzat joko da ikaslea ikasturtean bizi dena; horrenbestez, ez da ostatu-osagairik emango.

Zerga-oinarri orokorra eta aurrezpenaren zerga-oinarria batuko dira, kanpoan utzirik ondare-irabazi eta -galeren 2008. urtearen aurreko saldo negatiboak eta kapital higigarriaren errendimenduen 2007. urteko saldo negatiboa.

Emaitza horri kuota likidoa kenduko zaio.

PFEZen pean ez dauden diru-sarrerak eta PFEZtik salbuetsita daudenak gehitu egingo zaizkio aurreko formularekin ateratako emaitzari.

  1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egiteko betebeharrik ez duten kide konputagarrien errenta zehazteko, hau egingo dugu:

    Edozein kontzeptu dela-eta lortutako diru-sarrera guztiak batuko dira, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari dagokionez konputagarri den etekina barne, ohiko etxebizitza ez diren hiri-ondasunen kasuan, 2008ko ekitaldian aplikagarri den zerga-araudiari jarraiki.

    Zenbateko horri konturako atxikipenen zenbatekoa kenduko zaio, baita zerga-oinarri orokorra kalkulatzeko aplikatzen diren gastu kengarri guztiak eta hobariak ere.

  2. Estimazio objektiboaren edo zuzeneko estimazioaren zerga-erregimenari atxikitako enpresa- eta lanbide-jardueren kasuan, errentagarritasun errealeko irizpideak aplikatuz egingo da etekinen estimazioa. Aurreko paragrafoan xedatutakoa enpresa txiki eta ertainen kasuan ere aplikatuko da, baldin eta horien titularrak merkataritza-sozietateak badira eta familia-unitateko kide konputagarrietako bat edo batzuk sozietate horietako bazkide, partaide badira eta aldi berean sozietate horietan langile badira.

  3. Herri Administrazioek ikasketarako emandako beken eta laguntzen zenbatekoak dira diru-sarreratzat joko ez diren diru-sarrera bakarrak.

  4. Harrera-familietan diren ikasleei dagokienez, honako hau joko da errenta garbitzat: ikasleak jasotzen dituen diru-sarrerak, hots, foru aldunditik jasotzen dituen laguntzak. Kasu horietan harrerari buruzko foru agindua eta aldundiak erabakitako harrerako baldintzak aurkeztu beharko dira.

  1. Familiaren irabazi garbiaren % 20, kasu hauetan:

    Eskatzailea guraso bakarreko familia-unitate bateko semea edo alaba denean, baldin eta diru iturri bakarra besteren konturako lana, pentsioa edo ordaintzen diren elikagaiak badira.

    Eskatzailea umezurtza denean eta diru-iturri bakarra umezurtz-pentsioa bada edo beste familia-unitate baten menpe badago.

  2. Familiako kide konputagarri guztiek ekarritako diru-sarreren % 50. Familiaren eusle nagusiaren eta bere ezkontidearen diru-sarrerak ez dira horretan sartzen.

  3. 500 euro familia-egoitzan bizi den anai-arreba bakoitzarengatik, eskatzailea barne dela; kopuru hori 765 eurokoa izango da kategoria bereziko familia ugarietan. Eskatzailea bera bada familia ugariaren titularra, familia osatzen duten seme-alaben arabera konputatuko dira zenbatekoak.

    1.811 euro legez onartutako % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasunen bat duen familiako kide bakoitzarengatik, eskatzailea barne. Kentzekoa 2.881 eurokoa izango da minusbaliotasuna % 65ekoa edo goragokoa denean. Ikasleak berak badu % 33 eta % 65 arteko minusbaliotasuna eta mugikortasun mugatuko gabezia-egoeran badago, edo % 65eko edo goragoko minusbaliotasuna badu, kentzekoa 4.000 eurokoa izango da.

    1.176 euro unibertsitate mailako ikasketak egiten ari den seme-alabako, baldin eta familiaren etxetik kanpo bizi bada.

  1. Hiri finkak.

    1. Familiako kide konputagarrien hiri-finken katastro-balioen batuketa, gehienez ere, 42.500 eurokoa izango da.

    2. Konputu hori egiterakoan ez da kontuan hartuko familiaren ohiko etxebizitza den hiri-finkaren katastro-balioa.

    3. Katastro-balioak berraztertu edo aldatu dituzten Arabako eta Gipuzkoako udalerrien kasuan, higiezinen katastro-balioaren % 60 eta % 30 konputatuko da, hurrenez hurren, kalkulu hori egiteko, salbu eta Gasteizkoan eta Donostiakoan, non konputuan katastro-balioen % 25a aplikatuko baita.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dauden hiri-finketarako, Hezkuntza eta Lanbide Heziketarako Estatu Idazkaritzak ebazpenak ezarritakoaren arabera jokatuko da, hots, derrigorrezkoen ondoko ikasketak eta goi-mailakoak ikasteko unibertsitateaz kanpoko ikasleei beka eta laguntza orokorretarako deialdia egiteko emandako ebazpenaren arabera.

  2. Landa finkak.

    Familia-unitatearen kide konputagarrienak diren landa-ondasunen katastro-balioen batuketa, gehienez, 13.000 eurokoa izango da kide konputagarri bakoitzeko.

  3. Balore Higigarriak.

    Eskatutako laguntza ukatu egingo da, 1.958 euro baino gehiagokoa denean aurrezkien zerga-oinarria, edo kantitate horretakoa bada higigarrien kapitalaren etekin garbia gehi ondareen irabazi eta galera garbien arteko aldearen batuketa. Hortik kanpo beratzen dira ohiko etxebizitza erosi edo konpontzeko jasotzen diren diru-laguntzak.

  4. Ondasun-elementuak pilatzea.

    Familiak aurreko idatz-zatietan deskribatutako ondasunelementu bat baino gehiago duenean, ondasun-elementu bakoitzaren balioaren ehunekoa dagokion mailaren arabera kalkulatuko da. Ehunekoen batuketak ehun gainditzen duenean ukatu egingo da eskatutako laguntza.

  5. Merkataritza, industria edo lanbide jarduerak.

    Familiako kide konputagarriren bat jarduera ekonomikoren bateko titular bada eta 2008an 169.470 euro baino gehiagoko fakturazio-bolumena izan badu, ukatu egingo da eskatutako laguntza. Halaber, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera eskatutako laguntza ukatu egingo da enpresa txiki eta ertainen kasuan, baldin eta horien titularrak merkataritza-sozietateak badira eta familia-unitateko kide konputagarrietako bat edo batzuk sozietate horietako bazkide, partaide badira eta aldi berean sozietate horietan langile badira.

  6. Familiaren eusle nagusi eta horren ezkontide ez diren familiako kide konputagarriei dagozkien ondare-elementuak.

    Familiaren eusle nagusi eta horren ezkontide edo bikotekide ez diren familiako kide konputagarriei dagozkien ondare-elementuen balioaren % 50eko murrizketa aplikatuko da.

  1. Kasu guztiak aztertu ondoren, gerta liteke beka edo laguntza jasotzeko bete behar diren eskakizunak faltsutu egin direla edo laguntza ukatzeko arrazoi diren gorabeherak ezkutatu egin direla ikustea. Horrelakorik gertatuz gero, beka edo laguntza ukatu egingo da, laguntza emateko ebazpena aldatuko da eta dirua itzularaziko da.

  2. Errenta-iturriak ezkutatuz gero, eskatutako beka edo laguntza ukatu egingo da. Berdin dio iturri horiek norberaren konturako lana, besteren konturako lana, pentsioak, lanbide liberaleko jardunak, nekazaritza, abeltzaintza, industria edo merkataritza ustiapenak, kapital mugigarriak, funtsak, ibilgailuak, aparatuak edo bestelako ondare-elementuak diren. Horrek ez du esan nahi bidezko diren gainontzeko egintzetatik libre geratzen denik.

  3. Administrazioak, bigarren zatian aipatutako ezkutatze hori gertatzen dela egiaztatzeko, edozein froga-mota erabili ahalko du eta, bereziki, Foru Aldundietako Ogasun Sailetan eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioan dauden datuak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, laguntzei dagokienez beharrezko diren egiaztapenak egiteko, aipatutako erakundeetan dauden familia-unitateko kide konputagarrien datu guztiak erabili ahal izango ditu.

  4. Egiaztatu beharreko datu ekonomikoak atzerrikoak badira eta/edo Euskal Autonomia Erkidegoko foru-ogasunen esku ez badaude, eskatzaileak eman beharko du ondorio horietarako beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa, eta beka edo laguntza ukatu egingo da datuok behar bezala egiaztatzen ez badira.

  5. Ikasleak laguntza halako ikasketak burutzeko eskatu bazuen eta ikasketa horiek uzten baditu, beka edo laguntza ukatu egingo zaio, laguntza emateko ebazpena aldatu egingo da edo dirua, guztia edo zati bat, itzularazi egingo zaio.

  6. Beka edo laguntza ukatu egin daiteke, baldin eta kontraesanik badago diru-sarreren, adierazitako ondarearen eta 2008. urtean egindako gastuen artean.

  7. Hezkuntzako lurralde ordezkaritzek beharrezko ikusten dituzten agiri osagarriak eskatu ahal izango dituzte kasu bakoitzaren gorabehera bereziak behar bezala jakiteko. Halaber, enpresa, lanbide edo arte mailako jardunetan aritzen direnei indarrean dauden legeen arabera bere jardunen benetako errendimendua agertzen duen ustiaketaren diru-sarrera eta gastuen kontu bat eskatu ahal izango zaie.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoa enpresa txiki eta ertainen kasuan ere aplikatuko da, baldin eta horien titularrak merkataritza-sozietateak badira eta familia-unitateko kide konputagarrietako bat edo batzuk sozietate horietako bazkide, partaide badira eta aldi berean sozietate horietan langile badira.

  1. Haur Hezkuntzako (2. zikloko), Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan, beren beregi egiaztatu beharko da ikaslea 2009-2010 ikasturterako matrikulatuta dagoela.

  2. Ikasle errepikatzaileei ez zaie laguntzarik emango, aurreko paragrafoan zerrendatutako mailetakoei izan ezik.

  3. Ikasturteren bat ikasketarik egin gabe igaroz gero, egin den azken ikasturtearekiko eskatuko dira adierazi diren baldintzak.

  4. Ikasketa guztiak edo zatiren bat beka baten bitartez egin badira eta ikasketak aldatzen badira, ezin izango da laguntzarik jaso aldaketa horrek hezkuntza-prozesuaren barruan urte bat edo gehiago galtzea badakar. Ez da laguntza galduko baldin eta indarrean dagoen legedian aurreikusten bada irakaskuntzako beste maila edo gradu batera pasatzea aurretik egindako ikasketen jarraipena izan daitekeela.

  5. Utzitako ikasketa guztiak bekarik gabe egin badira, ikasketa berrietan eskola-errendimendutzat joko da utzitako ikasketetan lortu beharko zen baldintza akademikoa.

  6. Ikaslearen betebeharra izango da, bereziki ikasketak aldatu baditu, aurreko urteetan bekadun izan dela adieraztea.

  7. Lanbide Heziketako goi-mailako graduko ikasketetarako, Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketetarako eta kirol-ikasketetarako, ikasleak kurtso osoko matrikula egin beharko du 2009-2010 ikasturtean. Ikasketa horien bigarren kurtsorako, beka-eskatzaileak 2008-2009 ikasturtean egindako ikasketen ehuneko laurogei izan beharko du gaindituta, gutxienez.

  8. Batxilergoko ikasketetarako, Musika eta Dantzako ikasketa profesionaletarako eta lanbide-heziketako maila ertainerako, Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketetarako eta kirol-ikasketetarako, eskatzaileak kurtso osoko matrikula egin beharko du 2009-2010 ikasturtean.

  9. Hasierako lanbide-prestakuntzako programetarako, ikasleak kurtso osoko matrikula egin beharko du.

    Mantentzeko osagaia gauzatzeko, ikaslearen tutoreak irakaskuntza hauen bigarren kurtsoko alderdi hauek ziurtatu beharko ditu:

    Eskatzailea jarraian eta normaltasunez joan dela klaseetara, huts egiteak justifikatuta. Huts egiteok inoiz ezin izango dira izan ikastorduen ehuneko 15 baino gehiago.

    Kurtsoko lehenengo bi ebaluazioetan, eskatzaileak borondatezko bi edo hiru eremuren moduluen zatia gainditu duela, gutxienez.

  10. Hizkuntzen ikasketetarako, ikasleak kurtso osoko matrikula egin beharko du.

  11. Laguntzak bakarrik emango dira kurtso osoak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onartuak egiteko, salbu Batxilergoko eta urrutiko ikasleen kasuan, baldin eta ikasleak lehendik matrikulatuta badaude eta, ondorioz, ikasgai solteen matrikula egin ahal badute. Ikasketa horietarako, ikasketa-planean ezarritakoa baino ikasturte bat gehiagorako lortu ahal izango da beka.

  12. Musika eta hizkuntzen ikasketan, hezkuntza-prozesuan bekadun gisa jarraitzea kontuan hartzerakoan, ikasturtea goragokoa izanda ikasleak landutako musika-tresna, emandako jakintzagaia edo ikasitako hizkuntza hartuko da kontuan.

  13. Genero-indarkeria jasan duten familietakoak badira ikasleak, eta urruntzeko agindu judizialaren, kondenatzeko epai judizialaren edo oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostenaren bitartez justifikatzen bada aipatu zirkunstantzia, betekizun akademikoak bete barik ere eman egingo dira laguntzak.

Eskabide-eredua eskatzaileak sinatuta aurkeztuz gero, eta eskatzailea adin txikiko emantzipatugabea bada, aita, ama edo eskatzailea zaindu eta babesteaz arduratzen den tutorea edo pertsonak sinatuta aurkeztuz gero, horrek esan nahi du sinadura horrekin erantzukizun solidariopean aitortzen dutela hau:

Laguntza zertarako eskatu, deialdi horren oinarriak onartzen dituztela.

Eskabidean sartutako datu guztiak errealitateari egokitzen zaizkiola.

Hezkuntza-administrazioei baimena ematen dietela, zerga-administrazioen bitartez datu guztiak lortzeko familia-errenta edo ondarea zehazteko, beka edo laguntzaren ondorioetarako.

Jakitun daudela aitortutako inguruabarren zehaztugabetasunak beka edo laguntza ukatzea edo itzuli behar izatea ekarriko duela.

Jakin badakitela beka edo laguntza hauek bateraezinak direna eta beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutik beste beka edo laguntzarik lortuz gero, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzako Beka Atalari jakinarazi beharko diona.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, fitxategi batean sartuko dira, diru-laguntzen deialdi hau eta beronekin zerikusirik duen beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna. Datuak aurkaratu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak zuzendaritza horretan erabili ahal izango dira. Horretarako, Donostia kaleko 1. zenbakira (Vitoria-Gasteiz; PK: 01010) jo beharko da.

Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunak baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei emateko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Era berean, baimena ematen diote Eusko Jaurlaritzaka Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.

  1. 2008-2009 ikasturtean beka edo laguntza lortu eta oraindik ikastetxe berean jarraitzen duten ikasleek datu-orri ofiziala (2. eredua) aurkeztuko dute.

    NAN eguneratuen kopiak erantsi beharko dira, baldin eta aurreko deialdietan aurkeztutako identifikazio-agirietan familia-unitateko kide konputagarriren bat edo batzuk identifikatzeko aldaketarik izan bada.

  2. 2008-2009 ikasturtean ikasteko beka edo laguntzarik lortu ez badute, ikasleek eskabidearen datu-orri ofiziala (1. eredua) aurkeztu beharko dute, eta horri 2008. urteko dokumentu hauetako bat eta batzuk erantsiko dizkiote:

    1. Familia-unitateko kide konputagarri guztien NANaren fotokopia bana. Europar Batasuneko hiritarren kasuan, egoitza-txartelaren fotokopia eta atzerritarren kasuan, egoitza-baimenaren fotokopia.

    2. Hiri eta landa ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagirien fotokopia.

    3. Familia- eta ekonomia-independentziaren egiaztagiriak.

    4. Harrerari buruzko foru agindua eta aldundiak erabakitako harrerako baldintzak.

    5. Eskabide-orri ofizialeko (1. ereduko) diru-sarrerei buruzko datuak eskatzen dituen paragrafoa bete beharko dute eskatzaileek, baldin eta 2008. urtean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenik egin beharrik ez bazuten edo aitorpen horretan familiaren diru-sarrera guztiak jasotzen ez badira. Horrekin batera, diru-sarrera horiek egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

    6. Familia-errentako kenketak, deialdi honen 14. artikuluan jasoak, egiaztatzeko dokumentazioa.

  3. Errentaren Aitorpena ikasleak ikasten duen erkidego edo lurralde historikoa ez den beste batean aurkeztu duten familiek, eta familia horiek bakarrik, ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

    1. 2008ko ekitaldiko Errentaren Aitorpenaren fotokopia guztiak, familia-buruarena eta, behar izanez gero, Zerga horrekiko Aitorpena egin beharra duten gainontzeko kide konputagarriena. Langile autonomoak izanez gero, jardueraren etekinak kalkulatzeko deklarazio-orri bat ere aurkeztu beharko da.

    2. Familia-unitateko kide guztiek lortutako diru-sarrera guztiak egiaztatzen dituzten dokumentuak: diru-sarrera salbuetsiak, zenbatekoak direla-eta aitortu gabeko diru-sarrerak, balore hirigarrien errendimenduak, banku-gordailuak, kontu-korronteen interesak.

    3. ondasun higiezinen zergaren hartu-agirien fotokopiak.

    4. Profesional eta enpresariek aurkeztutako ordainketa zatikatuen aitorpenen fotokopiak.

    5. Familia-errentako kenketak, deialdi honen 14. artikuluan jasoak, egiaztatzeko dokumentazioa.

    6. Familia- eta ekonomia-independentziaren egiaztagiriak.

  4. Zinpeko aitormen bat aurkeztu beharko dute, diru-laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen duen legezko kausaren batean ere ez daudela egiaztatzeko.

Ikasketarako laguntzei buruzko informazioa eta jarraibideak hartzea. Hori guztia beka unitateek bidaliko diete.

Ikastetxeko ikasleei eta familiakoei horien berri ematea, ikasketa laguntzaren bat lortu nahi badute zer egin behar duten jakinaraziz.

Prozesuaren segimendua egitea, eskatzaileei behar beste informazio emanez.

  1. Ikastetxeek izapidetu behar dituzte eskabideak, eta behin horietan edo horiekin batera doazen agirietan aurkitutako akatsak halakorik balego zuzendu ondoren, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako Informazio Unitatean aurkeztuko dituzte, bikoiztutako zerrendetan eta alfabetoaren hurrenkeran, 2009ko urriaren 31 baino lehen.

  2. Beka- edo laguntza-eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztu ahal izango dira kasu hauetan:

    Matrikula-epea urriaren 31tik aurrera izan bada, betiere beka matrikula-eskaerarekin batera aurkezten bada.

    Aipatutako epea igaro ondoren familiaren eusle nagusia hil bada, edo arauzko adina betetzeagatik ez den bestelako arrazoirengatik nahitaezko erretiroa hartzen badu.

    Ikasleen familiaren ekonomia-egoera larriki kaltetu bada; egiaztatu egin beharko dira arrazoiak.

    Kasu horietan, beka edo laguntza esleitu zaien ikasleen behin betiko zerrenda ordezkaritzetako iragarki-oholetan erakutsi eta hurrengo egunean amaituko da epea. Zerrenda horiek Administrazio eta Dirubideen zuzendariaren ebazpena EHAAn argitaratzen den egunean bertan emango dira argitara.

  3. Eske-idazkiak honako leku hauetan ere aurkeztu ahal izango dira: erregistroetan, posta-bulegoetan eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen den edozein bulegotan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  1. Bide beretik, beka ematerakoan edo ukatzerakoan, familiaren ondarea osatzen duten ondasunen izaera ponderatuko da, bai eta familiaren errenta osatzen duten diru-sarrerena ere, batez ere kaleratzeengatiko kalte-ordainen edo familiaren ekonomia-egoeran kalte larriak eragiten dituzten bestelako gorabeheren kasuan.

  2. Familiaren euslea hiltzen bada, edo ezinbestean erretiratzen, edota ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa oso kalteturik gertatzen bada betiere justifikaturiko arrazoiren bat dela eta, aintzat hartu ahal izango dira bai inguruabar horiek bai familiaren ekonomian duten eragina ere, sortutako egoera berria kontuan hartuta.

  1. 2008-2009 ikasturtean unibertsitatekoak ez diren mailetako beka- edo laguntza-deialdiko bekadun izan diren eskatzaileak.

  2. Gainerako eskatzaileak: aurkeztutako eskabideen artean per capita errentarik txikienak dituzten familiek izango dute laguntza lortzeko lehentasuna.

  1. Baliabide tekniko fiskalak erabiltzea, eskatzaileen familien errenten eta ondarearen benetako balioak neurtu ahal izateko.

  2. Kasu jakin batzuetan egiaztatze eta kontrol lanetarako laguntza teknikoa jasotzea. Eragiketa horietan eraginkortasun handiagoa lortzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Foru Aldundietako Ogasun Sailetako Datuak Prozesatzeko Zentroei eskatuko die banaka edo bereziki ikertu behar diren kasuen zerrenda.

Dena dela, ebazpen partzialak eman ahal izango dira bata bestearen ostean, lurralde-ordezkaritzek proposatu ahala.

  1. Behin-behinekoz emandako beka horien ordainketa aldez aurretik eta osorik egingo da, hilabeteko epean, Unibertsitate zuzendariaren dagokion ebazpenetik kontatzen hasita. Deialdi honetako 6.6 artikuluan ezarritako mantentzeko laguntzaren onuradunen kasuan, laguntza behin baino ez da ordainduko, baina agindu honetako 17.10 artikuluan ezarritakoa justifikatu eta gero.

    Behin-behineko ebazpenak ondoren zehazten diren oinarri-arauen arabera behin betiko bihurtzen direnean, behin-behineko ebazpenaren arabera jasotako zenbatekoa gehitu, gutxitu edo itzuli egingo da.

  2. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta 15 egun naturaleko epea emango da lurralde ordezkaritzetan alegazioak aurkezteko, egoki iritziz gero. alegazioak baloratu, eta ebazpen-proposamena aurkeztuko zaizkio Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzari. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, dagokion behin-behineko ebazpena behin betikotzat joko da.

    Behin betiko ebazpena hartu ondoren, Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzak laguntza jasoko dutenen zerrendak argitararaziko ditu dagozkien lurralde ordezkaritzetan. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaituko. Behin betiko ebazpena eman eta hilabeteko epearen barruan egingo da dagokion ordainketa, artikulu honen 2. paragrafoan aurreikusitakoa gorabehera.

  3. Administrazio eta Dirubideen zuzendariaren behin betiko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, zerrendak argitaratzen diren egunetik aurrera.

Bekadunaren datuak.

Emango zaizkion laguntza motak eta diru kopurua, eurotan.

Alegazioak egiteko prozedura eta epeak.

  1. Halaber, esleipena aldatu egingo da edo laguntzak itzularazi egingo dira, baldin eta egiaztatzen bada indarrean dagoen legediaren arabera eman ez direla edo emandako zenbatekoa ez dela zuzendu emandako xederako, hots, matrikulatzeko, klaseetara joateko, azterketetara joateko eta laguntza zertarako eman, gastu horiek ordaintzeko.

  2. Beka emateko ebazpena aldatzen duen erabakia emateko, aurretik espedientean interesa duen pertsonaren ikustaldiaren eta entzunaldiaren izapideak egingo dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera. Jakinarazi egingo da itzultzeko prozedura hasi dela eta zergatik hasi den, eta 15 eguneko epea emango da alegazioak jartzeko. Hori dena egiteko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko bigarren tituluari jarraituko zaio; dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da.

  3. Kontuan hartuta ikasketa-laguntzak lortzeko familiaren ekonomia-egoera funtsezko baldintza dela, baldin eta espedientea instruitzearen ondorioz jasotako diru-zenbatekoak eta legezko interesak itzultzeko betebeharra sortzen bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoaren arabera, familiaren pertsona nagusiak eta eskatzaileak berak baldin eta adinez nagusia bada edo emantzipatuta badago dirua itzultzeko betebehar solidarioa izango dute administrazioaren aurrean, legean ezarritako salbuespenak salbuespen.

    Ematen den ebazpenean informazio zehatza eskainiko da ikasleak dirua itzultzeko betebeharra bete dezan, bai eskudiruz, bai txekez edo Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak baimendutako beste edozein bide erabiliz. Horretarako, hil biko epea emango zaio, laguntzak emateko ebazpena aldatu dela edo dirua itzuli behar duela jakinarazten zaionetik aurrera.

  4. Itzuli beharreko diru zenbatekoa eta ikaslearen familiaren ahalmen ekonomikoa kontuan hartuta, Ekonomia eta Ogasun Sailak, interesatuak horrela eskatuta, ordainketa gehienez hiru zatitan eta urtebeteko epean egitea onar dezake.

  5. Eskuratutako zenbatekoak borondatez itzultzen ez badira, premiamendu-bideari ekingo zaio.

  6. Ikasketa-laguntzak emateko ebazpena aldatzeko edo dirua itzularazteko erabakien berri eman ahal izango zaie agintari fiskal, akademiko edo, hala badagokio, judizialei, sor daitezkeen gainerako erantzukizunak eskatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik