Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bidez, apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen deialdia aurkezten da, 2009ko ekitaldirako. Dekretu horrek, ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bidez, apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen deialdia aurkezten da, 2009ko ekitaldirako. Dekretu horrek, ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 167
  • Hurrenkera-zk.: 4798
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/29
  • Argitaratze-data: 2009/09/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2002ko maiatzaren 10ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen apirilaren 23ko 91/2002 Dekretua, enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituena. Dekretu horren bidez, inbertsio jakin batzuk sustatu nahi dira: batez ere, enpresa onuradunak Europako Batasunean indarrean dauden arauak gainditu ahal izateko behar den ingurumenaren babes-maila lortzera bideratuta dauden horiek. Hala ere, Estatuko ingurumenaren aldeko laguntzei buruz Europako Batasuneko zuzentarau berrietan aurreikusitako salbuespena onartuta (2001/C 37/03), enpresa txiki eta ertainek inbertsioak egin ditzaten aldi baterako laguntzak ematea ere aurreikusten da, Europako Batasuneko arau berriak bete ditzaten.

Agindu honetan kontuan izan dira ingurumenaren alorrean estatuak emateko laguntzei buruzko Batasuneko Zuzentarauak (2001/C 37/03) eta, ingurumenaren alorrean estatuak emateko laguntzei buruz 2008ko urtarrilaren 23an onartutako Batasuneko Zuzentarauak. Jarraibide horiek Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 2008ko apirilaren 1ean.

Apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, urtero, dagokion deialdiaren agindua argitaratuko da, artikuluan bertan ezarritako edukiarekin argitaratu ere. Ildo horretan, Agindu honek, goiko dekretuan jasotakoa betez, dekretuan arautzen diren diru-laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea ezartzen du, eta, era berean, aurrekontuetan erabilgarri dauden kopuru zehatzak jasotzen ditu. Orobat, aurkezten diren eskaerak balioesteko prozesua ahalik eta gardenena izan dadin, Aginduan zehaztasun handiz azaltzen dira laguntzak emateko 91/2002 Dekretuaren 7. artikuluan jasota dauden irizpideak; halaber, 4. artikuluan, laguntzak emateko hiru irizpide berri sartzen ditu, besteekin batera aintzat hartzeko, eta azkenik, laguntzak esleitzeko irizpide guztiak aplikatzeko ponderazioak ezartzen dira.

Horiek horrela, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuan aitortu zaizkidan ahalmenez baliatuz, eta, halaber, abenduaren 29ko 19/2008 Legean, Euskal Herriko Erkidegoko 2009. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onetsi duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoaren arabera, honako hau

  1. Apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuan, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituenean aurreikusitako diru-laguntzak eskatzeko epea 2009ko irailaren 1ean hasi eta 2009ko irailaren 30ean amaituko da, biak barne.

  2. Eskabideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumen Sailburuordetzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), Sail horren lurralde-bulegoetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan onartutako edozein tokitan aurkeztu behar dira. Eskabidearekin batera, Agindu honen eranskinean jasota dagoen inprimakia bete beharko da, eta apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuaren 8. artikuluan zehazten diren agiri guztiak aurkeztu.

Ez dute diru-laguntzarik jasoko 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko inbertsioei dagozkien proiektuek.

  1. Apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuaren 7. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, instalazioetan eta kontrolerako ekipamenduetan inbertsioak egiteko diru-laguntzak esleitzeko irizpide nagusia emaitzak administrazioaren kontrol-sisteman sartzeko aukera ematea izango da.

  2. Edonola ere, monitorizatzeko ekipamenduek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Instalazioak edo ekipamenduak bateragarria izan beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko Sarearekin.

    2. RS 232, RS 485 irteera-atari digitala edo antzekoren bat eduki beharko du.

    3. Irteera-atari digitalak zuzeneko konexiorako aukera eman beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko Sarearekin.

    4. Bi noranzkoko komunikazio-ahalmena izan beharko du.

  3. Diru-laguntzak esleitzeko, apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuaren 7. artikuluaren 2. idatz-zatian ezarritako irizpideei dagokienez, ondorengo alderdiak hartuko dira aintzat:

    1. Industria jarduerak ingurumenean duen eraginari dagokionez, ondorengo alorretako instalazioetan egiten diren inbertsioak balioetsiko dira, ingurumenean gehien eragiten duten alorrak direla uste delako: galdaragintza, nekazaritza-elikaduraren sektorea, altzairugintza, beroan ijeztea, zementugintza, beiragintza, zeramikagintza, karegintza, hondakinen kudeaketa, lurrazaleko tratamenduak, beroan galbanizatzea, ore eta papergintza, eta kimika sektorea.

    2. Egingo den inbertsioak ingurumenari ekarriko dion hobekuntza zehatzaz bezainbatean, hobekuntzaren izaera hartuko da aintzat, eta, hala, argi bereiziko dira, batetik, «hodi-bukaera» izenarekin ezagutzen diren proiektuak, alegia, gai kutsatzaile-isuriak tratatzeko direnak, eta, bestetik, isurketarik ez egiteko proiektuak. Bestalde, hobekuntza era absolutuan eta erlatiboan zenbatuko da (ekoeraginkortasuna) eta gai kutsatzaile arriskutsuenen isuriak zenbat murriztu diren aztertuko da.

    3. Hiriguneetan edo hiriguneetatik gertu, bereziki ikastetxeetatik, zaharren egoitzetatik eta antzekoetatik hurbilen dauden instalazioetan egiten diren inbertsioei dagokienez eta, halaber, basa-hegaztiak zaintzeari buruzko 1979ko apirilaren 2ko Kontseiluaren 79/409/EEE Zuzentarauak eta basa-landareen eta animalien habitat naturalak zaintzeari buruzko 1992ko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauak aipatzen dituen gune sentikorretan egiten diren inbertsioei dagokienez, ingurunearen izaera eta bultzatzen diren proiektuak bertako ingurumenerako interesgarriak diren balioetsiko da.

    4. Industriako jarduera garatzen den aldean aplikatu beharreko ingurumen arloko planik baldin badago, proposatutako inbertsioek 2007-2010 aldirako Ingurumeneko Esparru-Programan jasota dauden ingurumen mailako helburuak lortzeko balio duten balioetsiko da.

  1. Eskatzaileak egiten duen jarduerak ingurumenean duen eragina kontrolatzeko ekipamendua erosteko erabiltzen diren inbertsioei dagokienez, Agindu honen 3.1 artikuluan ezarritako irizpideez gain, honako hauek hartuko dira aintzat:

    1. Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aplikazio-eremuan sartutako instalazioetan egindako inbertsioak.

    2. Araudi bereziek araututako lehentasunezko kutsagarriak edo industria-instalazioaren ingurunean garrantzi nabarmena izan dezaketen bestelako kutsagarriak monitorizatzea.

    3. Proiektua lehenbailehen gauzatzen hastea.

    4. Laguntzak eskatzen dituzten pertsona juridikoek enpresa txiki edo ertaina dela egiaztatzea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainaren definizioari buruz ezarritakoa betez.

  2. Gainerako inbertsioetarako, hau da, kutsadura eta gainerako ondorio kaltegarriak gutxitu edo ezabatzeko inbertsioetarako diru-laguntzak esleitzeko, Agindu honetako 3.3 artikuluan jasotako irizpideez gain, ondorengo irizpide osagarriak ere kontuan izango dira:

    1. Proiektuaren koherentzia eta kalitatea. Irizpide honetan, kontuan hartuko da proiektuaren deskribapenean ingurumen-arloko arazo zehatzak adierazten dituen enpresaren barruko diagnostikorik dagoen eta erabiliko den konponbidea behar bezala justifikatuta dagoen. Proiektua lehenbailehen gauzatzen hastea.

    2. Proiektuaren izaera berritzailea. Irizpide honetan aintzat hartuko dira berrikuntza-maila eta horren transferigarritasuna.

    3. Laguntzak eskatzen dituzten pertsona juridikoek euren enpresa txikia edo ertaina dela egiaztatzea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainaren definizioari buruz ezarritakoa betez.

  1. Diru-laguntzak esleitzeko Agindu honetako 3.1 eta 4.1 artikuluetan begietsitako irizpideak, guztiak esleipendunak gauzatzen duen jarduerak ingurumenean duen eragina kontrolatzeko ekipamenduak erosteko inbertsioei aplikatzekoak, 100 puntuko balioa izango dute guztira. Irizpide bakoitzak ondorengo puntuak balioko ditu:

    1. Lehentasuna duten kutsagarriak edo instalazioaren ingurunean eragin berezia izan dezaketen beste kutsagarri batzuk monitorizatzea 40 p

    2. Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen aplikazio-eremuan sartutako instalazioak 10 p

    3. Ekipamenduek Administrazioaren kontrol-sistemekin konexioa izateko gaitasuna 20 p

    4. Proiektuaren berehalakotasuna 10 p

    5. 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren arabera ETE edo Mikro-ETE diren enpresak

      Enpresa txikiak 20 p

      Enpresa ertainak 15 p

      20 p

      GUZTIRA 100 p

  2. Eskatzaileak garatutako jarduerak sortzen duen poluzioa eta beste eragin kaltegarriak murriztu edo ezabatzeko inbertsioei dagokienez, Agindu honen 3.3 eta 4.2 artikuluetan jasota dauden laguntzak emateko irizpideengatik, guztira, 100 puntu jaso ahal izango dira, eta puntu horiek gehienezko puntuazio hauetan banatuko dira:

    1. Industria-jarduerak ingurumenean duen eragina, eta industria-jardueraren eragin-eremuan gauzatuko diren ingurumen-arloko planak egotea

      Aginduan lehentasuna duten sektoreak 5

      IEPko helburuei egindako ekarpena 5 10 p

    2. Aurreikusitako inbertsioak ingurumenean ekarriko duen hobekuntza:

      Hobekuntza mota 5

      Zenbaketa osoa 20

      Zenbaketa erlatiboa (eraginkortasuna ekosisteman) 15 40 p

    3. Hiriguneetan edo hiriguneetatik gertu dauden instalazioetan egiten diren inbertsioak eta, halaber, apirilaren 2ko 79/409/EEE Zuzentarauak eta maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauak aipatzen duten alderdi sentikorretan egiten diren inbertsioak.

      Ingurune mota 5 5 p

    4. Proiektuaren koherentzia eta kalitatea

      Proiektuaren justifikazioa 5

      Proiektuaren berehalakotasuna 5

      10 p

    5. Proiektuaren izaera berritzailea

      Izaera berritzailea 10

      Transferigarritasun-maila 10

      20 p

    6. 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren arabera ETE edo Mikro-ETE diren enpresak

      Enpresa txikiak 15 p

      Enpresa ertainak 10 p

      15 p

      GUZTIRA 100 p

  3. Balioespen Epaimahaiak diru-laguntzak emateko ebazpen-proposamenetik kanpo utziko ditu gutxienez 55 puntura iristen ez diren eskabideak.

Diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko, hauek izango dira kontuan: aurreko artikuluan zehazten diren irizpide teknikoak ezarrita proiektuak lortzen duen puntuazioa eta hautatutako proiektuen inbertsioen zenbateko garbia.

Apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako gehienezko ehunekoak inola ere ez dira gaindituko, eta berrehun mila (200.000) euroko gehienezko kopurua ere ez, proiektu eta ekoizpen-zentro bakoitzeko.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-dotazioa, guztira, bi milioi bostehun eta hirurogeita hamalau mila berrehun eta berrogeita hamabi euro eta laurogeita sei zentimokoa (2.574.252,86) izango da.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera; bestela ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat.

Agindu honen 7. artikuluan jasotako zenbateko osoa aldatu ahal izango da, eskatutako laguntza guztien zenbateko osoa kontutan izanik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera. Horren berri Ingurumeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 29a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

  1. Eskatzailearen datuak.

  1. Izena / Sozietatearen izena:

    Izena / Sozietatearen izena:

    NAN/IFK:

  2. Sozietatearen helbidea:

    Kalea eta zk.: PK:

    Telefonoa: Faxa:

    Udalerria: Herrialdea:

    2008ko enplegatuen batezbesteko kopurua: http://

    Enpresa-talde batekoa izanez gero, taldearen izena:

  3. Legezko ordezkaria:

    Izena:

  1. abizena: 2. abizena:

    NANa: Kargua:

    Telefonoa: Helbide e.:

  1. Instalazioaren datuak:

    Kalea eta zk.:

    Udalerria: PK: Herrialdea:

    Telefonoa: Faxa:

    Helbide-e.: Web orria:

    EJSN nagusia: Bigarren mailako EJSNa:

    Industria-erregistroko zk.:

    Eskatutako inbertsioaren xede den jarduera kokagune horretan jardunean hasteko batez besteko data:

    Jarduera nagusiaren deskribapen laburra:

    X Y

    KOORDENATU GEOGRAFIKOAK (UTM)

    Oharra: Zure enpresaren UTM koordenatuak http://www1.euskadi.net/cartografia/visor/viewer.apl web orrian aurki ditzakezu. Kokalekuaren planoa, 1:25.000 eskalan.

    Adierazi jarduera gauzatzen den instalazioa non dagoen (*):

    n Jarduera kokatuta dagoen industrialdea eta etxebizitzen artean 100 m baino gehiago daude.

    n Jarduera kokatuta dagoen industrialdea eta etxebizitzen artean 100 m baino gutxiago daude.

    n Bizitegitarako hirigunean dauden jarduerak edo/eta ikastetxeetatik, zahar-etxeetatik eta antzekoetatik 100 m baino gutxiagora daudenak. Adierazi zeintzuk diren: ..

    n Apirilaren 2ko 79/409/EEE Zuzentaraua edo/eta maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauak eragiten dien guneak. Zehaztu zeintzuk diren: ....

    (*) Aurreko aukera horietako bat ere markatu ez bada, kokalekua lehen aukerari dagokiola ulertuko da.

  2. Harremanetarako pertsona:

    Izena:

  1. abizena: 2. abizena:

    NANa: Kargua:

    Telefonoa: Faxa: Helbide-e.:

  1. Jakinarazpenak

    (*) Jakinarazpenetarako helbidea: Sozietatearen helbidea Lantegia

    (*) Aukeretako bat ere markatu ez bada edo biak markatu badira, jakinarazpenak sozietatearen helbidean egin behar direla ulertuko da.

  2. Baimenak:

    Lizentzia IBB Eskabidea Bat ere ez

    Enpresak jardueraren lizentzia / ingurumen-baimen bateratua dauka, edo, horrelakorik ezean, lizentzia bideratzen ari dela ziurtatzen duen eskabidea.

  3. Enpresaren tamaina:

    Langile-kopurua eta lanpostuen zerrendan dauden langileen kopurua, 2008ko abenduaren 31n

    Fakturazioaren zifra, 2008ko abenduaren 31n

    Fakturazioaren zifra, 2008ko abenduaren 31n

  4. IPPC enpresa:

    Bai Ez

    Zentro horretarako enpresa IPPC poluzioaren prebentzio eta kontrol integratuari dagokion araudiaren menpe dago: 2008/1/EE Zuzentaraua, 16/2002 Legea, 509/2007 ED, etab.

  5. Borondatezko hitzarmena izenpetzen duen enpresa:

    Bai Ez

    Enpresa, zentro horretan, EAEko ingurumenean garrantzia duten industriako azpisektoreen eta administrazioaren artean ezarritako Ingurumeneko Borondatezko Hitzarmenetakoren bati atxikita dago

    Erantzuna baiezkoa bada, borondatezko hitzarmenaren izena eta atxikipenaren eguna adierazi:

    Borondatezko hitzarmena Atxikipenaren eguna

  6. Ingurumen-kudeaketako sistema ziurtatua duen enpresa.

    Bai Ez

    Enpresak, zentro horretarako, indarrean dagoen Ingurumen-kudeaketako Sistema ziurtatu bat dauka.

    Erantzuna baiezkoa bada, Ziurtapena zein Arauren arabera egin zen eta Ziurtapenaren azken eguneratzea noiz egin zen adierazi.

    ARAUA Ziurtapena azkenekoz noiz eguneratu den

    n ISO 14.001.

    n EMAS

    n Ekoscan

  7. Deialdi honetan aurkeztu diren proiektuen kopurua.

    Kokaleku honetarako enpresak diru-laguntzak jasotzeko aurkezten duen proiektu kopurua.

  8. Aurkeztu beharreko agiriak:

    Nik, legezko ordezkaria naizen honek, aurkeztu dudan/ditudan proiektu(eta)rako ingurumen arloan dauden diru-laguntzak eskatzen dizkiot Eusko Jaurlaritzari eta honako agiri orokor hauek erantsi ditut:

    n a) Identifikazio Fiskaleko Kodearen edo NANaren fotokopia.

    n b) Enpresa-eraketaren eskrituraren fotokopia.

    n c) Eskatzailearen alde emandako ordezkaritza-ahalordearen fotokopia (eraketaren eskrituretan baldin badago, horren separata).

    n d) Zerga-betebeharrak bete izanaren ziurtagiria, Ogasunak eginda. Jatorrizkoa.

    n e) Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu izanaren ziurtagiria. Jatorrizkoa, baimena eman duen organoak sinatuta eta zigiluz markatuta.

    n f) Zinpeko aitorpena: enpresa eskatzailearen aurka hasi ahal izan diren zehapen-espedienteei buruzkoa dena. I. eranskineko ereduaren arabera.

    n g) Zinpeko aitorpena: diru-laguntzak edo izaera bereko laguntzak direla-eta inolako itzultze edo zigortze jardunbiderik ez duela adierazita, II. eranskineko ereduaren arabera.

    n h) Enpresa txikia, ertaina edo handia delako zinpeko aitorpena, III. eranskineko ereduaren arabera.

    n i) Jarduerako Udal-lizentzia.

    n j) Zinpeko aitormena: emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruz enpresa eskatzailearen aurka hasi ahal izan diren zehapen-espedienteei buruzkoa. IV. eranskineko ereduaren arabera.

    n k) Dagokionean, xede berdinerako beste erakundeetatik jasotako diru-laguntzen kopuruen aitorpena.

    n l) Datuen alta / dagokion hirugarrena. XI. eranskineko ereduaren arabera.

    n m) Beste agiri batzuk (zehaztu zeintzuk): ..

    Eskatzaileak, indarrean dauden xedapenen babesean,

    Adierazten du eskabide honetako datu guztiak eta beronekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak direla.

    Baimena ematen du fitxategi publikoetan kontsulta egiteko, horiek frogatu eta espedientea egoki ebazteko.

    (e)n, 2009ko aren (e)an

    (legezko ordezkariaren sinadura)

    INBERTSIOAREN PROIEKTUA (proiektu bakoitzerako bete behar da).

  9. Proiektuaren izena

  10. Proiektuaren deskribapen laburra:

  11. Proiektua gauzatzeko xehetasunak.

    Fasea/Mugarria Deskribapena Hasiera (hila/urtea) Amaiera (hila/urtea) Aurrekontua (euro)

    1        

    2        

    3        

    4        

    (1) Proiektuaren mugarrietan, diseinu kontzeptualetik eta proiektuaren diseinutik hasi eta beraren burutzapenera artekoak sartuko dira.

  12. Inbertsioaren xehetasunak:

    Aurrekontua (euro)

  1. Lursailak

  2. Eraikinak

  3. Ingurumenaren gaineko eragina neurtu eta kontrolatzeko instalazioak eta ekipoak

  4. Ingurumenaren gaineko eragina zuzentzeko instalazioak eta ekipoak

  5. Kanpoko lankidetza (aholkularitza-zerbitzuak, kontsultoretza, etab.)

  6. Beste gastu batzuk

    Inbertsioa, guztira

    (2) Ingurumenaren babesarekin zerikusia duten helburuak lortzeko behar diren inbertsioak bakarrik hartuko dira kontuan (apirilaren 23ko 91/2001 Dekretuko 5.1 artikulua).

    (3) Kudeaketa-sistemen integrazioaren kasuan, ingurumen arloko gastuak bakarrik izango dira kontuan.

  1. Aurrezki garbiak, inbertsioa martxan jarri ondorengo 5 urteetan (ustiapen-gastuak kenduta).

    Aurrezkiak ETA GASTUAK (5 URTE) 1 2 3 4 5 Guztira (euro)

  1. Ekoizpen ahalmena handitzearen ondoriozko aurrezkiak        

  2. Inbertsioek eragindako kostuen aurrezkiak        

  3. Beste aurrezki gehigarriak        

  4. Ustiapen-gastuak        

    Aurrezki garbia: (1 + 2 + 3 - 4)        

    (4) Eskatzaileak berariaz adierazten du bere eskabidean adierazitako datu guztiak egiazkoak direla. Atal honetan emandako informazioa faltsua dela edo datuak falta direla egiaztatzen bada, espedientea ezetsi egin ahal izango da.

    (5) Egindako kalkuluak egiaztatu ahal izateko, ondorengo datuak aurkeztu beharko dira: isurketa-kanonaren formula, isurketa-baimenaren fotokopia, fakturak, etab.

  1. Finantziazioaren xehetasunak.

    Finantziazioaren iturria

  1. Norbere finantziazioa  

  2. Kreditu pribatuak  

  3. Diru-laguntzak  

  4. Bestelako finantziazio-bideak  

    Guztira (euroak)  

  1. Zabalkunderako erabilgarritasuna:

    Enpresa prest dago proiektu honetan erabiliko diren praktikak eta teknologiak hedatu eta jakinarazteko Bai Ez

    «Bai» jarriz gero, inbertsioa burutu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak horrela erabakitzen badu, betiere interes orokorra kontuan izanik, enpresak inbertsioarekin lotuta dauden hobekuntza ekonomikoaren eta ingurumenaren hobekuntzaren emaitzak argitaratzeko baimena ematen duela ulertuko da.

  2. Proiektu bakoitzerako aurkeztu beharreko agiriak.

    Legezko ordezkariak inbertitzeko proiektu honi buruzko berariazko ondorengo agiriak ere aurkezten ditu:

    n a) Agiri honen xede den inbertsioaren datuak.

    n b) Memoria teknikoa, V. eranskineko ereduaren arabera.

    n c) Eskatutako edota beste erakunde batzuk emandako diru-laguntzen zenbatekoaren gaineko berariazko adierazpena. VI. eranskineko ereduaren arabera.

    n d) Hobekuntzaren kuantifikazioa. Ura. VII. eranskineko ereduaren arabera.

    n e) Hobekuntzaren kuantifikazioa. Airea. VIII. eranskineko ereduaren arabera.

    n f) Hobekuntzaren kuantifikazioa. Hondakinak. IX. eranskineko ereduaren arabera.

    n g) Hobekuntzaren kuantifikazioa. Zarata. X. eranskineko ereduaren arabera.

    n h) Proiektuak EAEko ingurumenaren arloko helburu estrategikoei egiten dien ekarpena. XII. eranskina.

    n i) Izaera berritzailea eta proiektuaren transferigarritasun-maila arrazoitzea. XIII. eranskineko ereduren arabera.

    n j) Bestelakoak (zeintzuk diren zehaztu)

Izen-deiturak NANa:

Ordezkatzen duen erakundea

IFZ:

ADIERAZI NAHI DU:

n Aipatutako erakundeak ez duela zigor-espedienterik, ingurumen alorreko legeria ez betetzeagatik egindako hutsegite larri edo oso larriengatik.

Eguna

Legezko ordezkariaren sinadura:

n Adierazitako erakundeak zigorra jaso duela ingurumen alorreko legeria ez betetzeagatik egindako hutsegite larri edo oso larriengatik; baina dagoeneko neurri zuzentzaileak gauzatu eta jarri dioten zigorra bete duela.

Eguna

Legezko ordezkariaren sinadura:

Izen-deiturak NANa:

Ordezkatzen duen erakundea

IFZ:

ADIERAZI NAHI DU:

Izaera bereko diru-laguntzen edo laguntzen esparruan hasitako itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta ez dagoela.

Eguna

Legezko ordezkariaren sinadura:

Izen-deiturak NANa:

Ordezkatzen duen erakundea

IFZ:

ADIERAZI NAHI DU:

n Handia

.............................. enpresa n Ertaina dela

n Txikia

Eta hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, aitorpen hau sinatzen dut

., 2009ko ren . an.

Legezko ordezkariaren sinadura:

Oharra: ondorio horietarako, kontuan izango da Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioa, mikroenpresa, enpresa txikia eta enpresa ertainaren definizioa ematen duena (C(2003) 1422 zenbakiarekin jakinarazitakoa) Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala, 2003ko maiatzaren 20koa--

http://www.mityc.es/NR/rdonlyres/850DBB91-50A8-4906-830F-64B7D0088F65/0/PYME.pdf

Izen-deiturak NANa:

Ordezkatzen duen erakundea

IFZ:

ADIERAZI NAHI DU:

  1. ........................................enpresaren aurka ez dela zehapen-espedienterik hasi, emakume eta gizonen arteko berdintasunerako, otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraituz.

    Eguna

    Legezko ordezkariaren sinadura:

    n Aipatutako erakundeari zigorra jarri zitzaiola emakume eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea ez betetzeagatik, baina zigorra agindu bezala bete duela eta ez dagoela, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50. artikuluaren arabera diru-laguntzen eta laguntzen deialdietan parte hartzea debekatzen dion bestelako inolako egoeratan sartuta.

    Eguna

    Legezko ordezkariaren sinadura:

n Ingurumen-aholkularitzako proiektu bat denean.

Aholkulariaren eskaintza edo bestela honakoen deskribapena:

Helburu nagusia

Aholkularitzako zerbitzuen norainokoa

Eginkizunak

(Gutxienez 3 orri eta gehienez 5)

n Lurzoruaren kalitatearen gaineko ikerketa arakatzaile edota xehatuari buruzko txosten baten ingurumen-aholkularitzako proiektua denean.

Aurkeztu beharreko deskribapenean, honako edukiak jasoko dira gutxienez:

«Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa arakatzailea edota xehatua» azterlanaren txostena, eta hori egiteko arrazoiak.

Ikertuko den lursailaren erreferentzia, «EAEko lurzorua kutsa dezaketen jardueren kokaguneen inbentarioaren» arabera.

Aurretiaz ikertuko den kokagunearekin duen harreman juridikoa.

Aurretiazko ikerketa burutuko duen onartutako erakundea edo onartzear dagoen erakundea.

Ikertuko diren kokaguneetan dauden finkei buruzko jabetza erregistroko argibide soila.

Ikerketaren helburuen deskribapena.

Aholkulariaren eskaintza ere erantsiko da, horrelakorik baldin badago.

(Gutxienez 3 orri eta gehienez 8)

Kontuan izan beharko da, EAEko ingurumen helburu estrategikoak lortzeko, proiektuak egiten duen ekarpena. Horretarako XII. eranskineko eredua erabiliko da eta ondorengo adierazleen neurketak ere sartuko dira:

Lurzoruaren egoerari buruz egin diren aurretiazko txostenak (kop.)

Ikertu den kutsatuta egon daitekeen lurzoruaren azalera (m2)

Kutsatutako lurzoruetatik berreskuratu den azalera (m2), halakorik baldin badago.

n Ingurumenaren gaineko eragina neurtu eta kontrolatzeko instalazioak edo ekipamendua erosteko proiektua denean.

Hornitzailearen eskaintza, neurgailuei eta Eusko Jaurlaritzaren kontrol-sarearekin kateatzeko sistemari dagokiona bereizita. Sarean sartuko den foku kopurua argi adieraztea.

Xehetasun maila nahikoa duten analizatzaileak kokatzeko aurreikusitako tokiak.

Aztertuko diren kutsatzaileen parametroak eta neurketarako heina.

Ekipamenduen ezaugarri teknikoak eta eraikuntzakoak.

Ekipamenduen homologazioa, dagokionean.

Neurketa-sistemak.

Komunikazio eta akreditazio sistemaren ezaugarriak; Eusko Jaurlaritzaren kontrol-sarera kateatzea aurreikusten bada, sare horren eskakizun teknikoetara egokitzea.

n Ingurumenaren gaineko eragina gutxitu edo zuzentzeko proiektua denean.

  1. Gauzatuko den proiektuaren eta lortu nahi den ingurumenhobekuntzaren deskribapena.

    1. Enpresak ingurumen aldetik duen egoeraren hasierako azterlana/ diagnosia, eta proiektu honen arrazoiak (Gutxienez orrialde 1).

    2. Proiektuaren definizioa (gutxienez 3 orrialde eta gehienez 8):

      n Helburu nagusia.

      n Proposatutako inbertsioak EAEko ingurumen alorreko helburu estrategikoak lortzera bideratuta dagoela arrazoitzea. XII. eranskineko ereduren arabera.

      n Proiektuaren izaera berritzailea eta besterengarritasun-maila deskribatu eta arrazoitzea. XIII. eranskineko ereduaren arabera (arrazoiak erantsita doaz).

      n Inbertsioa egin aurreko eta ondorengo egoeraren deskribapena (instalazioetan, makinetan eta abar egindako moldaketak eta abar). Inbertsioarekin lehendik zegoen instalazio bat ordeztu den, instalazioa handitu edota berria egin den adieraztea.

      n Ingurumenaren hobekuntza kualitatiboa eta kuantitatiboa, hasierako eta amaierako egoera argi adierazita. Hobekuntza zein alorretan egingo den, alor horiei dagozkien eranskinak betetzea.

      n Ura, VII. eranskineko ereduaren arabera

      n Airea, VIII. eranskineko ereduaren arabera

      n Hondakinak, IX eranskineko ereduaren arabera

      n Zarata, X. eranskineko ereduaren arabera

    3. Erabilitako gailu eta ekipamenduen deskribapen teknikoa eta zehaztapen funtzionalak (Gutxienez 3 orri eta gehienez 15):

      n Funtzioen deskribapena.

      n Aplikazio zehatzak eta horien arrazoiak.

      n Fluxu-diagrama.

    4. Lanerako plana, helmugak edo faseak, burutzapen-egunak eta abar. (Gutxienez 3 orri eta gehienez 3)

  2. Inbertsioaren azterlan ekonomikoa eta finantzazkoa.

    1. Proiektuaren kostuen aurrekontua, kapitulu bakoitzeko kostuak zehaztuta eta kontzeptu guztiak eta kalkulatzeko erabilitako suposamenduak adierazita (gutxienez orrialde 1).

    2. Aurrezki gordinak banakatu eta kalkulatzea, kontuan izandako kontzeptu bakoitzeko eta kalkulatzeko erabilitako suposamendu bakoitzeko (gutxienez orrialde 1).

    3. Diruz lagunduko den proiektuaren helburuko instalazioak eta ekipamenduak ustiatzeagatiko gastuak banakatu eta kalkulatzea.

      (*) Kasu guztietan, ahal denean behintzat, egiaztatu daitezkeen proforma fakturen edo aurrekontuen kopiak erantsiko dira, eta inbertsioaren azterketa ekonomiko eta finantzazkoa egiteko aurkeztu den diru-zenbateko bakoitza definituko da.

      Oharra: eskabidearekin batera aurkeztutako agiri teknikoak erabakigarriak izango dira proiektua balioesteko garaian.

Izen-deiturak NANa:

Ordezkatzen duen erakundea

IFZ:

ADIERAZI NAHI DU:

  1. ........................................enpresak EZ duela inolako diru-laguntzarik eskatu/jaso ondorengo proiektua burutzeko: ..................................

    Eta hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, aitorpen hau sinatzen dut ., 2009ko ren . an.

    Legezko ordezkariaren sinadura:

  1. ........................................................enpresak diru-laguntza eskatu/jaso duela ondorengo proiektua burutzeko: ..................................

    Erakunde publikoa Diru-laguntzaren urtea Eskatutako zenbatekoa Jasotako zenbatekoa

       

       

       

    Eta hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, aitorpen hau sinatzen dut

    ., 2009ko ren . an.

    Legezko ordezkariaren sinadura:

    Oharra: gogorarazten dizuegu, eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumenaren kalitatearen Zuzendaritzari jakinarazi beharko diola beste edozein administraziok diru-laguntzak eman dizkiola (organo emailea eta diru-laguntzaren zenbatekoa), gertaera horren berri izan eta hamar egunen barruan.

Eranskin honetan, aurreikusitako inbertsioan ebaluatu beharreko gai kutsatzaileen zerrenda zehaztu behar da, inbertsioa Uraren eremukoa denean.

1 2 3 4 5 6 7

Gai kutsatzailea hasierako Emaria

(m3 urtean) Amaierako emaria

(m3 urtean) Hasierako kontzentrazioa Amaierako kontzentrazioa Isurketen mugak (*) Unitateak Organoa

(**)

         

     

     

     

         

(*) Adierazi ibilgura, kolektorera edo itsasora egin daitezkeen isurketen mugak, edo jarduera-lizentzian, ingurumeneko baimen bateratuan eta abarretan ezarritako mugak.

(**) Adierazi isurketarako muga ezarri duen organoa.

Bete beharreko helburuak uraren kontsumoa edo solido esekien isuriak gutxitzekoak badira, kontuan izan beharko da proiektuak EAEKO ingurumen arloko helburu estrategikoen lorpenerako egingo duen ekarpena, XII. eranskineko ereduaren arabera. XII. eranskinean sartu beharreko neurketa, bat etorriko da aurreko taulan jarritako datuekin. Horrela:

Uraren kontsumoa gutxitzea (m3 urtean) = hasierako emaria amaierako emaria (m3 urtean).

Solido esekien isuriak guztira gutxitzea (kg urtean) = (hasierako emaria m3 urtean x hasierako kontzentrazioa mg/l amaierako emaria m3 urtean x amaierako kontzentrazioa mg/l) x 10-3.

Eranskin honetan, aurreikusitako inbertsioan ebaluatu beharreko gai kutsatzaileen zerrenda zehaztu behar da, inbertsioa Airearen eremukoa denean.

1 2 3 4 5 6 7 8

Gai kutsatzailea Hasierako emaria

(Nm3 orduko) Amaierako emaria

(Nm3 orduko) Hasierako kontzentrazioa Amaierako kontzentrazioa Isurketen mugak(*) Unitateak Urtean zehar jardunean diharduen denbora Organoa

(**)

           

       

       

       

           

(*) Adierazi isurketak egiteko araututa dauden mugak, edo jarduera-lizentzian, ingurumeneko baimen bateratuan eta abarretako neurri zuzentzaileetan ezarritako mugak.

(**) Adierazi isurketarako muga ezarri duen organoa.

Barreiatutako isurketak egiten direnean, lehengaien kontsumoaren eta amaierako produktu-kantitatearen arabera kalkulatuko da murrizketa.

Bete beharreko helburuak negutegi efektuko gas-partikulak (CO2-eta beste batzuk), NOx, Soz edota KOL-en isuriak gutxitzea bada, kontuan izan beharko da proiektuak EAEKO ingurumen arloko helburu estrategikoen lorpenerako egingo duen ekarpena, XII. eranskineko ereduaren arabera. XII. eranskinean sartu beharreko neurketa bat etorriko da aurreko taulan jarritako datuekin. Horrela:

Gai kutsatzaileak gutxitzea guztira (gai kutsatzaile tona urtean) = (hasierako emaria m3 orduko x hasierako kontzentrazioa mg/m3 amaierako emaria m3 orduko x amaierako kontzentrazioa mg/m3) x urtean jardunean diharduen ordu kopurua x 10-9.

Edo bestela, egokitu (hasierako emaria x hasierako kontzentrazioa x hasierako denbora amaierako emaria x amaierako kontzentrazioa x amaierako denbora) murrizketarako unitateen arabera (t urtean). Kontzentrazio-unitate batetik bestera pasatzeko, baldintza normaletan.

NOx Pm-tik mg/m3-ra pasatzeko 2,054 bider egin.

SOx: Pm-tik mg/m3-ra pasatzeko 2,858 bider egin.

Lortu nahi den helburua CO2 isuriak gutxitzea bada, proiektuak energiaren kontsumoa gutxitzeko egiten duen ekarpena ere kontuan hartu ahalko da; ingurumeneko adierazle estrategikoaren zenbatespena adieraziko da horretarako: energiaren kontsumoa gutxitzea (tep urtean). Energia-unitate batetik bestera pasatzeko ohiko harremanak:

Tep 1 = 4184 109 J

Argindarraren kasuan, MWh 1 = 0,086 tep

Tep 1 10.000 m3 gas natural erretzearen baliokidea da gutxi gorabehera.

Eranskin hau bete behar da aurreikusitako inbertsioak Hondakinen arlokoak badira.

HASIERAKO EGOERA:

Kodea (1) Hondakinaren izena Arriskutsua bada, arriskugarritasunaren ezaugarriak (toxikoa, sukoia, korrosiboa.) Hasieran sortutako kantitatea

(kg) Lehen zuen amaierako helburua (zabortegia, birziklaketa, balioztatzea, berrerabiltzea)

   

   

   

   

PROIEKTUA BURUTU ONDOREN AURREIKUSTEN DEN EGOERA:

Kodea (1) Hondakinaren izena Arriskutsu izaten jarraitzen badu, arriskugarritasuna-ren ezaugarriak Sortzen den amaierako kantitatea

(kg) Proiektua burutu ondoren aurreikusten den amaierako helburua:

   

   

   

   

(1) Kodea: indarrean dagoen Hondakinen Europako Zerrendan (EHZ) azaltzen da. Zerrenda hori otsailaren 8ko MAM/304/2002 AGINDUAN argitaratu zen eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen arloko atarian kontsultatu daiteke, «Hondakinei buruzko legedia» atalean (http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net).

Bete beharreko helburuak hondakinen sorrera gutxitu eta birziklatutako kantitatea gehitzea badira, kontuan izan beharko da proiektuak EAEko ingurumen arloko helburu estrategikoen lorpenerako egingo duen ekarpena, XII. eranskineko ereduaren arabera. XII. eranskinean erantsi beharreko neurketak bat etorri beharko du aurreko taulan jarritako datuekin, eta sortzen den hondakin kantitatea gutxitu nahiz birziklatutakoa gehitzeko garaian, kontuan izango dira honako aldagaiak: hondakin arriskutsuak, ez arriskutsuak, eraikuntza eta eraispenetako hondakinak.

Sortzen den hondakin arriskutsu kantitatea gutxitzea (tona/urtean).

Sortzen den hondakin ez-arriskutsu kantitatea gutxitzea (tona/urtean).

Birziklatutako hondakin arriskutsu kantitatea gehitzea (tona/urtean).

Birziklatutako hondakin ez-arriskutsu kantitatea gehitzea (tona/urtean).

Birziklatutako eraikuntza eta eraispenetako hondakin kantitatea gehitzea (tona/urtean).

Berrerabiltzeko edo birziklatzeko aukerak kontsumitutako materiala gutxitzearekin lotu daitezke. Kasu horretan, erabilitako materiala gutxitzearen zenbatespena erantsiko da XII. Eranskinean.

Eranskin honetan ageri da Zarataren arloan egingo diren inbertsioetan ebaluatu beharreko faktoreen zerrenda.

n Zarata sortzen duen fokua jardunean diharduen denbora (....ordu egunean)

Egunez

(08:00 - 22:00) Gauez

(08:00 - 22:00)

Inbertsioa egin aurretik  

Inbertsioa egin ondoren  

n Zarataren ahuldura dezibeliotan (dBA). Industriaren lursailaren kanpoko mugan neurtuta.

Egunez

(08:00 - 22:00) Gauez

(08:00 - 22:00)

Inbertsioa egin aurretik  

Inbertsioa egin ondoren  

n Jarduera non kokatuta dagoen etxebizitzekiko.

n Jarduera kokatuta dagoen industrialdea eta etxebizitzen artean 100 m baino gehiago daude.

n Jarduera kokatuta dagoen industrialdea eta etxebizitzen artean 100 m baino gutxiago daude.

n Bizitegitarako hirigunean dauden jarduerak edo/eta ikastetxeetatik, zahar-etxeetatik eta antzekoetatik 100 m baino gutxiagora daudenak. Zehaztu zeintzuk diren: _____________________________________

n Apirilaren 2ko 79/409/EEE Zuzentaraua edo/eta maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauak eragiten dien guneak. Zehaztu zeintzuk diren: ....

Zehaztu zeintzuk diren _____________________________________

n Beste batzuk. Zehaztu zeintzuk diren______________________________________

(*) Aurreko aukera horietako bat ere markatu ez bada, kokalekua lehen aukerari dagokiola ulertuko da.

Lortu beharreko helburuak kanpora iristen den zarata maila gutxitzearekin zerikusia badute, kontuan izan beharko da proiektuak EAEKO ingurumen arloko helburu estrategikoak lortzeko egingo duen ekarpena, XII. eranskineko ereduaren arabera; zarata zenbat gutxituko denaren zenbatespena adieraziko da, kanpora iristen den zarata-maila gutxitzea guztira (dBa) ingurumeneko adierazle estrategikoan.

Izen-deiturak NANa:

Ordezkatzen duen erakundea

IFZ:

ADIERAZI NAHI DU:

  1. .....................................................enpresak baduela hirugarrenaren alta Eusko Jaurlaritzarekin, eta banketxeko datuak ez direla aldatu eskabide hau egiteko garaian.

    Eta hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, aitorpen hau sinatzen dut ., 2009ko ren . an.

    Legezko ordezkariaren sinadura:

  1. ........................................enpresak EZ duela hirugarrenaren altarik Eusko Jaurlaritzarekin, eta beraz, eskabidea behar bezala beteta aurkezten duela, banketxearen eta enpresaren beraren zigilua eta adostasunarekin, dena ongi irakurtzeko moduan.

    Eta hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, aitorpen hau sinatzen dut

    ., 2009ko ren . an.

    Legezko ordezkariaren sinadura:

    (6) Eskabide horren eredua helbide honetan eskura daiteke:

    http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-341/es/contenidos/informacion/cov/es_7908/indice.html

EAEko ingurumen arloko helburu estrategikoak ondoko agirietan jasota daude: Garapen iraunkorraren euskal Ingurumen-estrategian, 2007-2010 aldirako EAEko Ingurumeneko Esparru-Programan eta Alorkako Ingurumen arloko hainbat Plan Estrategikotan (Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Euskal Plana, Hondakin Arriskutsuak kudeatzeko Plana, Kutsatutako Lurzoruen Plana, eta abar) Agiri estrategiko horiek guztiak http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net. Helbideko Estrategiak eta Planak atalean daude eskuragarri.

Eranskin honetan, eskatutako diru-laguntzarekin gauzatuko den proiektuek egin dezaketen ekarpena ebaluatuko da, helburu horien lorpenerako.

Proiektuaren ekarpena helburu estrategiko kuantitatiboen lorpenerako

Bete ezazu zerrenda honetan, diru-laguntzarekin burutu nahi den proiektuarekin zerikusia duen adierazlearen edo adierazle-multzoaren balioa (proiektuaren izaera eta tipologiaren arabera, dagozkion adierazleak bakarrik):

Ingurumen arloko adierazle estrategikoa Unitatea Aurreikusitako hobekuntzaren datua.

n Negutegi efektuko gas-isuriak gutxitzea guztira t CO2 bal/urtean

n Partikula-isuriak gutxitzea guztira t/urtean

n NOx-isuriak gutxitzea guztira t NOx urtean

n SOx-isuriak gutxitzea guztira T SO2/urtean

n Konposatu Organiko Lurrunkorren isuriak gutxitzea guztira T KOL/urtean

n Neurtzeko ekipamenduen bidez, EAEko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarean txertatutako foku kopurua. Kop.

n Kanpora iristen den sortutako zarata gutxitzea guztira dB(A)

n Uraren kontsumoa gutxitzea m3 urtean

n Esekitako solidoen isuriak gutxitzea guztira t /urtean

n Energiaren kontsumoa gutxitzea tep/urtean

n Materialaren kontsumoa gutxitzea t /urtean

n Sortzen den hondakin arriskutsu kantitatea gutxitzea t /urtean

n Sortzen den hondakin ez-arriskutsu kantitatea gutxitzea t /urtean

n Birziklatutako hondakin arriskutsu kantitatea gehitzea t /urtean

n Birziklatutako hondakin ez-arriskutsu kantitatea gehitzea t /urtean

n Birziklatutako eraikuntzako eta eraispenetako hondakinen kantitatea gehitzea t /urtean

n Egin diren Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenak Kop.

n Ikertu den kutsatuta egon daitekeen lurzoruaren azalera m2

n Kutsatutako lurzoruetatik berreskuratu den azalera m2

n Artifizialdutako azalera gutxitzea Ha

n Jardueraren Ingurumen-kudeaketako Sistemaren Ziurtagiria. Kop.

Bestelako adierazle kuantitatiboak (adierazi zeintzuk diren).

n  

n  

n  

n  

Proiektuaren ekarpena bestelako helburu estrategiko kuantitatiboen lorpenerako

Adierazi zein helbururi eta agiri estrategikori dagokion, eta arrazoitu proiektuak zein ekarpen eta nola egingo duen helburu horren lorpenean (gehienez orri 1).

Proiektuaren transferigarritasun-maila

Adierazi proiektuaren transferigarritasun-maila, ondorengo eskalaren arabera:

n 0-10 enpresetara transferitu eta aplika daitekeena

n 10-50 enpresetara transferitu eta aplika daitekeena

n 50-100 enpresetara transferitu eta aplika daitekeena

n 100 enpresetara baino gehiagotara transferitu eta aplika daitekeena

Transferigarritasun-maila arrazoitzea.

Proiektuaren izaera transferigarriari buruzko txostena erantsi, zein enpresa-motara transferitu daitekeen eta, ondorioz, ingurumen arloan izango lukeen hobekuntza deskribatuz; esaterako, guztira sortzen den hondakin kantitatea zenbat gutxitu daitekeen (gehienez 2 orri).

Berrikuntza-mota:

Berrikuntza-mota adierazi

n Produktuaren edo ekipamenduaren berrikuntza (teknologikoki desberdina edo hobetutako produktua nahiz ekipamendua erabiltzea)

n Prozesuaren berrikuntza (produktu edo zerbitzu baten teknologian aldaketa esanguratsuak egitea)

Berrikuntzaren originaltasun-maila

Adierazi berrikuntzaren originaltasun-maila, ondorengo eskalaren arabera:

n Erabatekoa (teknologia aldetik zeharreko berria eta originala den prozesua edota produktua/ekipamendua erabiltzea, merkatuan ezezaguna)

n Neurri batekoa (lehendik dauden prozesu eta produktuetan hobekuntza berritzaileak sartzea)

Erabil daitekeen teknikarik onena.

Proiektuaren bidez egin den berrikuntza «Erabil daitekeen teknikarik onena (ETO)»tzat jotzen da, Kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratuari buruzko 2008ko urtarrilaren 15eko 2008/1/EE Zuzentarauari jarraituz.

n Bai n Ez

Erabil daitezkeen teknikarik onenen gaineko informazioa eskuratzeko, jo ezazu http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net. Helbidera (Kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratua /IPPC atala).

Arrazoitzea

Proiektuaren izaera berritzailea eta izan dezakeen norainokoaren arrazoiak ere erantsi itzazu (gehienez ere 2 orri).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik