- AGINDUA, 2009ko uztailaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 30ekoa, Kultura sailburuarena, Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 157
- Hurrenkera-zk.: 4636
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/30
- Argitaratze-data: 2009/08/18
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortzeko, kentzeko eta aldatzeko eta horien zereginak eta jarduteko alorrak zehazteko ekainaren 27an eman zen 8/2005 Dekretuaren 14.1 f artikuluaren arabera, Kultura Sailaren eskumenekoak dira arte- eta kultura-jarduerei dagozkien zereginak eta horien zabalkundeari dagozkionak. Aipatutako zereginak, Kultura Sailaren barruan eta bere egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren indarrez, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordetzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitu zitzaizkion.
Zuzendaritza horrek egoki deritzo dantza sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari. Ildo horretatik, laguntzak emango ditu sorkuntza koreografikoa, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egitekoak diren bira artistikoak, profesonalen formakuntza iraunkorra, eta sorkuntza, ekoizpena eta zabalkunderako laguntza. Neurri horren bitartez, Euskadin diharduten koreografoen eta dantza-konpainien sorkuntza-lana sustatzeko eta sektore honen profesionalizazioaren alde egiten diren ahaleginak bultzatzeko formula lortu nahi da. Horretarako, laguntza emango zaie Euskal Autonomia Erkidegoko eta kanpoko zirkuitu eszenikoetan dantzaren aukerak pixkanaka areagotuko dituzten zabalkunde-ekimenei.
Hori guztia dela eta,
Agindu honen xedea 2009an zehar burutuko diren edo hasiko diren dantza-jardueretarako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea da.
Deialdi honen bidez diruz laguntzen diren jarduerak honako atal hauei dagozkien kapituluetan zehaztu eta deskribatzen direnak dira:
kap.: Sorkuntza koreografikoa.
kap.: Dantza konpainiak sendotzea.
kap.: Dantza-lanen ekoizpena.
kap.: Bira artistikoak.
kap.: Dantza-profesionalen formakuntza iraunkorra.
kap.: Sorkuntza, ekoizpena eta zabalkunderako laguntza-proiektuak.
Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 365.000 eurokoa izango da eta aipatutako modalitateen artean honela banatuko da: 30.000 euro koreografia sorkuntzarako; 100.000 euro konpainiak sendotzeko, 120.000 euro dantza-lanak ekoizteko, 30.000 euro biretarako, 70.000 euro formakuntza iraunkorrerako eta 15.000 euro sorkuntza, ekoizpena edo zabalkunde profesionaleko laguntza-proiektuetarako.
Deialdi honen bidez ematen den zenbatekoa, zenbateko garbia da.
Azaldutako diru-zuzkidura dena dela ere, modalitate baterako ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada (eskabiderik ez egoteagatik, eskakizunak ez betetzeagatik edo proiektuen kalitate eskasagatik), Balorazio Batzordeak oraindik erabaki gabe dagoen beste modalitate bateko zenbatekoa handitzea proposatu ahal izango du, Koreografi sorkuntzaren modalitatekoa izan ezik.
Proiektuak, ekonomia aldetik bideragarriak direla egiaztatzeko aurrera eramateko beharrezko gastu arruntaren eta hura estaltzeko aurreikusitako diru-sarreren arteko aurrekontu doitua aurkeztu behar da; sarrera horien barruan deialdi honetan eskatutako kopurua barne delarik.
Ekoizpen eta Biretako modalitatetarako eta jarduera beroietarako Konpainien sendotzeko modalitatean, aurreikusitako laguntza publikoak, orohar, ezingo du gastu-aurrekonturen % 70a gainditu.
Modalitate bakoitzerako finkaturiko bestelako baldintzak gorabehera, Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuragarriek baldintza hauek bete behar dituzte:
Koreografia sorkuntzako modalitatea: eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan dauden pertsona fisikoak.
Bestelako modalitateetan, nahitaezkoa izango da eskakizun hauek betetzea:
1. Pertsona fisiko edo juridiko-pribatuak izatea eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.
Betebehar honi dagokionez, ez dira kontuan hartuko «Ondasunen erkidegoa» formapean aurkeztutako eskaerak.
2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, ekonomi jardueren gaineko zergako dagokion epigrafean alta emanda egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek entitate onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, diru laguntzaren esleipena eta ordainketa egoera hori konpondu arte baldintzatua egongo da.
Ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortutako erakunde eskatzaileek, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
Halaber, deialdi honetan ezingo dute parte hartu 2009an Eusko Jaurlartizaren dirulaguntza izendunak jaso dituzten entitateek.
Modalitate bakoitzari dagozkion laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da; horretarako, bakoitzean ezarritako irizpideak aplikatuta, eskabideak baloratu eta laguntzak banatuko dira, deialdi honen 7. eta 8. artikuluetan aurreikusten den bezala.
Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak egitea.
Era berean, diru-laguntza lortu duten proiektuak modu egokian gauzatzen direla ziurtatzeko zuzendaritza horrek beraien jarraipena egingo du. Hori gauzatzeko, egoki iritzitako ikuskapenak egin ahal izango ditu. Horretarako, pertsona onuradunak behartuta daude eskatzen zaien dokumentazioa eta informazioa aurkeztera.
Eskabidea eta gainerako agiriak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kulturako lurralde-zerbitzuetan aurkeztuko dira zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Modalitate guztietan, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskabidean zerbait gaizki dagoela edo zerbait falta duela ikusten badu, hamar eguneko epea emango dio interesatuari akatsa zuzentzeko edo beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko dio eskatutakoa ez egiteak eskabideari uko egitea ekarriko duela. Uko-egite hori ebazpen baten bidez gauzatuko da.
Aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat osatuko da. Horren osaera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, batzordeak lehenengo bilera egin baino lehen.
Balorazio Batzordeko lehendakari Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da eta idazkari Zuzendaritza bereko teknikari bat, zuzendariak aukeratua. Idazkariak hitza izango du, baina botorik ez.
Batzordean hiru bokal egongo dira gutxienez eta zazpi gehienez. Dantzaren inguruko profesionalen artean aukeratuko dira, berdin delarik independenteak diren edo gai honetan adierazgarriak diren Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan integraturik dauden. Horien izendapena Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak egingo du.
Konpainiak sendotzeko eta dantza-lanak ekoizteko laguntzen modalitateetan, Foru Aldundietako kide bana egongo da, Aldundiek berek proposatuta.
Balorazio Batzordeak, modalitate bakoitzerako saio desberdinetan eta ezarritako irizpideak kontuan hartuta, ebazpen-proposamena egingo dio Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari.
Balorazio Batzordeak, beharrezkoa irizten dionean, egoki iritzitako argibideak emateko eskatu ahal izango die eskatzaileei, proiektuen arduradunekin horretarako elkarrizketak hitzartuz ere bai, behar izanez gero. Halaber, koreografia sorkuntzarako, konpainiak sendotzeko eta ekoizpen modalitateetan eskabidea egiten duten pertsona edota erakunde guztiek Batzordearen aurrean beren proiektua defendatzeko aukera izango dute horrela eskatuz gero (X eranskina). Proiektu bakoitzari 15 minutu eskainiko zaizkio gehienez.
Behin proiektuak modalitate bakoitzean finkaturiko irizpideen arabera baloratu ondoren, puntuen % 50 lortzen ez dutenak automatikoki baztertu egingo dira.
Bukaerako laguntzak ez du inoiz eskatutako kopurua gaindituko eta 2.4 artikuluan eta modalitate bakoitzean finkaturiko gehienezko kopuru-mugak errespetatuko ditu.
Diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-irizpidea erabiliko da modalitate guztietan, Sorkuntzarenean izan ezik. Hortaz, fondo erabilgarria proiektu bakoitzak lortutako puntuazioaren eta aurrekontuaren bolumenaren arabera banatuko da.
Dena den, Batzordeak arreta berezia jarriko du ematen diren diru-laguntzek proiektuen bideragarritasun ekonomikoa modu eraginkorrean ahalbidetu dezaten. Zentzu horretan, ez da eskatutako kopuruaren % 30 baino txikiagoko laguntzarik emango.
Balorazio Batzordeak, aurkeztutako eskaerek kalitate nahikorik ez dutela edo eskakizunen bat betetzen ez dutela iritziz gero, proiekturik ez onartzeko edo gehienezko diru-zuzkidura ez agortzeko proposamena egin dezake.
Modalitate berean proiektu bakar bat baino ez da diruz lagunduko eskatzaile bakoitzeko.
Agindu honen 2.4 artikuluan adierazitakoa gorabehera eta Koreografi sorkuntzako modalitatearen kasuan izan ezik, agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak bateragarriak izango dira helburu berbererako ematen den beste edozeinekin, betiere, gainfinantzaketarik suertatzen ez bada. Kasu horretan, gaindikina ez da ordainduko edo, hala badagokio, itzuli egin beharko da.
Konpainiak sendotzeko modalitatean edo Koreografi Sorkuntzarenean laguntza jasotzea bateraezina izango da beste edozein modalitatetan jasotzearekin, baita bietan bietan batera ere.
Era berean, ezingo da Formakuntza eta Laguntza modalitateetan batera laguntza jasotzea.
Deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak emango du, balorazio batzordearen proposamena ikusita, eta sei hilabeteko epean, gehienez, jakinaraziko da, agindu hau indarrean jartzen denetik.
Ebazpen hori prozedurako interesatu guztiei jakinaraziko zaie eta, ondoren, ebatzitako deialdiaren erreferentzia EHAAn argitaratuko da, denek jakin dezaten.
Ebazteko epea amaituta interesatuak ez badu jakinarazpenik jaso, eskabide ezetsitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.
Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.
Aurkeztutako proiektuak edozein aldaketa izanez gero, idatziz jakinarazi beharko zaio Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari, gehienez hilabeteko epean, onuradunak diru-laguntza lortu izanaren ebazpena jasotzen duen egunetik hasita. Zuzendaritzak, bestalde, aldaketen jakinarazpena jasotzen duen egunetik 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Epe hori jakinarazpenik espresuki egin gabe amaituz gero, aldaketa onartutzat ulertuko da.
Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek, laguntzari buruzko esleipen-ebazpena jasotzen duten egunetik aurrera, dirulaguntza jaso duen lanari buruz argitaratzen diren katalogo, programa, iragarpen-kartel eta gainontzeko material grafikoaren ale guztietan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa espresuki adierazteko konpromisoa hartzen dute. Material hori, Euskal Autonomia Erkidegorako denean, hizkuntza ofizial bietan egingo da gutxienez.
Agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak hurrengo kapituluetan modalitate bakoitzerako zehazten den moduan ordainduko dira.
Pertsona edo entitate onuradunek ondoren aipatzen den dokumentazioa aurkeztu behar dute jarduera bukatu ondorengo hiru hilabeteetan. Salbuespen izango dira Koreografi sorkuntzako modalitateko diru-laguntzak, horien kasuan 17. artikuluan xedatutakoa beteko baita. Hona hemen beste modalitateetan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Diruz lagundutako jarduera eginizanaren egiaztagiria:
1. Estreinu eta Biretarako eskaera egiteko orduan osatu gabeko emanaldiak: kontratuaren kopia edo kontratatzailearen egiaztagiria, II eranskinaren 4. puntuan zehazten den moduan.
2. Aktibitate guztietarako:
garapen txostena eta ebaluazioa.
jarduera zabaltzeko argitaratutako katalogo, egitarau, iragarki-kartel, argazki, bideo eta gainerako materialaren aleak. Horietan guztietan, Kultura Sailaren babesa aipatu beharko da.
Justifikazio ekonomikoa:
1. Burututako jarduera dela-eta izandako gastu eta sarreren balantzeari buruzko zinpeko aitorpena.
2. Justifikatutako gastuen laburpena, kontzeptuka banatuta.
3. Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastu eta sarreren egiaztagiriak, jatorrizkoak edo Kulturako lurralde zerbitzuetan konpultsatutako fotokopiak. Egiaztagiri horiek bat etorri behar dute aurkeztutako aurrekontuarekin eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan behar dute.
Salbuespen gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kargura emandako diru-kopuruak gastuen aurrekontuaren erdia gainditzen ez duenean, emandako diru-laguntza baino ez da justifikatu beharko agiri bidez. Hala ere, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskatuz gero, onuradunek aurrekontuan adierazitako kopuru osoa justifikatu beharko dute zuzendaritza horren aurrean.
Onuradunak zerga-betebeharrak beteta dituela adierazten duen dokumentazioa.
Agindu honetako 9. artikuluan aipatutako bateragarritasun-kasuak direla eta, helburu berbererako jasotako beste diru-laguntzen zerrenda, baldin eta eskabidea egiterakoan onuradunak horien berri ez bazuen.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak likidazio ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoa doitzeko.
Hauek izango dira ez betetzeak:
Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat Agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.
Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).
Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.
Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera.
Honako kapitulu honetan araututako laguntzak koreografia originalak sortzeko zuzendurik daude. Koreografia horiek eszena- formatoa tradizionala, alternatiboa edo kalekoa eduki ahal dute hamabost minututako iraupena, gutxi gorabehera, eta 2009ko urtarrilaren 1etik eta 2010ko abenduaren 31ra bitartean garatu behar dira.
Gehinez, hamar laguntza emango dira, horietariko bakoitza 3.000 eurokoa izango delarik.
Modalitate honetako proiektuak baloratzeko eta diruz lagunduko direnak hautatzeko, ondokoa baloratuko da:
Pertsona eskatzaileak dantzaren alorrean izan duen prestakuntza eta jardunbide profesionala baita proiektua egiterakoan egindako ikerketa eta kanpo-harremanak ere (guztizko puntuazioaren % 60a).
Proiektuaren kultur kalitate eta interesa. Ildo horretatik, sorkuntza prozesuaren planteamendu teoriko, artistiko eta teknikoak kontuan hartuko dira baita sorturiko pieza edo lana zabaltzeko aurreikuspenak (guztizko puntuazioaren % 40a).
Diru-laguntzak honela ordainduko dira:
Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren
70ekoa, 11.a artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
Gainontzeko % 30ekoa, behin Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak sorkuntza benetan gauzatu dela egiaztatu ondoren, betiere, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Laguntza-deialdi honen helburua hauxe da: Euskadin, Dantza konpainia profesionalak sendotzen laguntzea, ondorengo baldintza hauen arabera.
Diruz laguntzeko proiektuetako jarduerek bi multzo hauetakoak izan behar dute:
Dantza-konpainia profesional gisa, hauetako bat gutxienez:
Lan berri baten ekoizpen eta estreinaldia, 2009ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra arte.
2009rako Bira Plana, Autonomia Erkidegotik kanpo gutxienez 5 emanaldi egitea aurreikusten dituena.
Dantza-egitasmo paralelo moduan, 2009rako, jarduera-programa oso bat Euskadin, eremu hauetako batean gutxienez:
Profesionalen formakuntza iraunkorra.
Dantzarako sensibilizazioa.
Sorkuntza, ekoizpena edo zabalkunde profesionaleko laguntza.
Onuradun bakoitzari modalitate honetan eman dakiokeen laguntza handiena ezin da izan hirurogei mila (60.000) euro baino handiagoa, eta betiere errespetatuko da 2.4 artikuluan ezarritako muga.
Modalitete honetako gastu lagungarriak, aktibitate bakoitzari dagozkionak izango dira, baita horien guztien funtzionamendu komunei ere.
Modalitate honetan aurkeztu baina laguntzarik eskuratzen ez duten proiektuak, jarduera partzialetan banakatuko dira. Horiek, beste modalitateren baten xedea eta baldintzak betez gero, bertan baloratu ahal izango dira eta, bere kasuan, deialdiaren hiru modalitateren laguntza ere, geheienez, jaso: a) multzoari dagokion batean edo bietan Ekoizpena edota Birak- eta b) multozari dagokion beste batean: formakuntza edo laguntza.
Ondorio hauetarako, beharrezkoa izango da proiektuetan argi bereiztea jarduera desberdinen helburuak, edukiak eta aurrekontuak: - Ekoizpena; Bira; Formakuntza iraunkorra; Sensibilziazioa eta Laguntza jarduerak II, IV eta V eranskinetan zehazten den bezala.
Finkaturiko bestelako baldintzez gain, modalitate honen bitartez laguntza jasotzeko, Konpainiek honakoak bete behar dituzte:
Gutxienez bi pertsonaz osaturiko oinarrizko talde finko bat izatea.
Dantza jarduera profesionala egin izana izatea 2005 urtetik aurrera bederen eta urte horretatik 2008 urtera arte, hori barne, 30 emanaldi gutxienez.
Ondorio horietarako, aipaturiko oinarrizko taldea osatzen duten pertsonen sorkuntza eta ekoizpenari buruzko historiala onartuko da, bai lan horien titular zuzen gisa, bai aurreko egituretako kide gisa; beti ere titularitate hori behar moduan ziurtatuta geratzen bada.
18.1 artikuluko b) multzoko jarduerak direla eta, atal horretako gasu-aurrekontuaren % 40 gutxienez finantzako konpromiso tinkoa duten beste erakunde publiko edo pribatuak izatea, bai eta berori garatzeko gune fisiko bat izatea jabetzan, errentan edo lagapen bidez.
Modalitate honetako proiektuak baloratzeko eta laguntzak kuantifikatzeko, ondoko irizpideak kontuan hartuko dira:
Entitate eskatzaileak dantza-sorkuntza eta ekoizpenaren alorrean duen curriculum-a (puntuazio orokorraren % 25).
Horretarako, kontuan hartuko da:
guztira ekoitzitako lan kopurua.
2005 eta 2008 bitartean egindako emanaldi kopurua.
konpainiaren historiala: kalitatea, koherentzia artistikoa, erregulartasuna eta lanean duen eragina.
Deialdi honetan aurkeztutako ekoizpen edo bira ekoizpena (puntuazio orokorraren % 25).
Atal honetan ekoizpen modalitateko 23. artikuluan edo, hala badagokio, biren modalitateko 26. artikuluan erabilitako irizpideak aplikatuko dira.
Jarduera-proiektu paraleloaren balorazioa (puntuazio orokorraren % 25).
Atal honetan, Formakuntza iraukorreko modalitatearen 29. artikuluan erabilitako irizpide berak aplikatuko dira.
Sendotzeko proiektu orokorraren interesa, oreka eta sendotasuna (puntuazio orokorraren % 25). Horretarako kontuan hartuko dira:
proiektuaren diseinu orokorra, epe labur eta ertainean.
Euskadiko dantzagintzan duen eragina.
proiektuaren planteamendu ekonomiko orokorra.
Emandako laguntzen ordainketa ondoren adierazitako moduan gauzatuko da:
Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren % 70koa, 11.a artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
Gainontzeko % 30a, agindu honetako 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, beharreko dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da, betiere, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, diru-laguntza guztia ordainketa bakarrean eman ahal izango da, betiere, esleipen-ebazpenaren jakinarazpena egin ondoren eta 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera eta, jakina, dagokion dokumentazioa agindu honetako 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztu ondoren.
Modalitate honen bitartez, diruz lagunduko dira 2009ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra arte Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizten eta estreinatzen diren dantza-lanak.
Laguntza hauen ondorioetarako, hauek joko dira ekoizpentzat: arte-muntaia bat eszenaratzeko aldez aurretik egin behar diren egintza materialen multzoa.
Modalitate honetako onuradun batek ezingo du hogeita bost mila euro (25.000) baino gehiagoko dirulaguntzarik jaso eta edozein kasutan 2.4 artikuluan azaltzen diren mugak errespetatu egingo dira.
Modalitate honetako proiektuak baloratzeko eta laguntzak kuantifikatzeko, ondoko irizpideak kontuan hartuko dira:
Proiektuaren kultur kalitatea eta interesa. Ildo horretatik, proiektua osotasunean hartuko da, arte-balioa, originaltasuna eta dantza garatzeko egiten duen ekarpena beste beste, kontuan hartuko direlarik (guztizko puntuazioaren % 40).
Ekoizpen-talde artistiko eta formakuntza maila eta lanbidean izan duen ibilbidea. Halaber, Konpainiaren curriculm globala: historiala, etorkizunerako proiektuak eta Euskadiko dantza-jarduerari eginiko ekarpena (guztizko puntuazioaren % 30).
Proiektua zabaltzeko plana. Hori baloratzeko, kontuan hartuko dira plangintza orokorra eta aurrekontuari dagokiona, hala nola banaketarako eta zabalkunderako planteamendua (guztizko puntuazioaren % 30).
Emandako laguntzen ordainketa ondoren adierazitako moduan gauzatuko da:
Diru-laguntzaren % 70 ekoizpen lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik esan beharko du, berariaz, noiz hasiko diren ekoizpen-lanok.
Gainontzeko % 30a, agindu honetako 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, beharreko dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da, betiere, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, diru-laguntza guztia ordainketa bakarrean eman ahal izango da, betiere, esleipen-ebazpenaren jakinarazpena egin ondoren eta 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera eta, jakina, dagokion dokumentazioa agindu honetako 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztu ondoren.
Kapitulu honen kargura diru-laguntza jaso dezaketen dantza-muntaiek ondoko eskakizunak bete beharko dituzte:
Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrutik kanpo gauzatuko dira 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
Ikuskizun bakoitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko bost leku desberdinetan eszenaratu beharko da, gutxienez.
Ezin izango dira diruz lagundu jarduera hauek:
izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietan parte hartzekoak.
biran parte hartuko duten pertsonen kopurua 15etik gorakoa bada.
Modalitate honetako onuradun batek ezingo du hamar mila euro (10.000) baino gehiagoko dirulaguntzarik jaso eta edozein kasutan 2.4 artikuluan azaltzen diren mugak errespetatu egingo dira.
Modalitete honetako proiektuak baloratzeko eta laguntzak kuantifikatzeko, ondoko irizpideak kontuan hartuko dira:
Biraren garrantzia. Hau zehazteko, biran parte hartzen duen pertsona-kopurua, emanaldi-kopurua eta horiek egiten diren lekuen edo programen garrantzia hartuko dira aintzat (guztizko puntuazioaren % 50a).
Bira-proiektuaren kalitate eta interesa. Atal honetan birako ekoizpeneren interesa baita artista, tekniko eta enpresa kudeatzailearen jarduera profesionala ere kontuan hartuko dira (guztizko puntuazioaren
35a).
Biraren autofinantzaketa-maila eta aurkezturiko aurrekontu globalaren koherentzia. Puntuazio hobeagoa emango zaio autofinanziazio maila altuagoari (guztizko puntuazioaren % 15a).
Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batez egingo da, egindako bira exekutatu dela egiaztatu ondoren, agindu honetako 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Modalitate honen bitartez 2009an dantza-alorreko profesionalentzat egiten diren formakuntza jarduerak lagundu nahi dira.
Jarduera hauek ez dira diruz lagunduko:
Goi-mailako heziketaren edozein alorretan sartzen diren egitasmo arautuak, ikastetxe publiko zein pribatuek aurkeztuak.
Dantza-eskola pribatuek ikasturtean zehar antolatzen dituzten ohiko prestakuntza-jarduerak.
Modalitate honetako onuradun batek ezingo du hogei mila euro (20.000) baino gehiagoko dirulaguntzarik jaso.
Modalitate honetako proiektuak baloratzeko eta laguntzak kuantifikatzeko, ondoko irizpideak kontuan hartuko dira:
Aurkeztutako egitasmoaren interesa eta kalitatea, bai helburuei eta edukiei dagokienez, bai metodologiari, antolaketari, zabalkundeari eta aurrekontu egookitzapenari dagokienez (guztizko puntuazioaren % 60).
Proiektuaren arduradunen eta entitate eskatzailearen ibilbide profesionala (guztizko puntuazioaren
% 30).
Euskararen erabilera. kurtsoetan eta zabalkunde materialetan (guztizko puntuazioaren % 10).
Diru-laguntzak honela ordainduko dira:
Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren
75ekoa, 11.a artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
Gainontzeko % 25a, agindu honetako 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, beharreko dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, diru-laguntza guztia ordainketa bakarrean eman ahal izango da, betiere, esleipen-ebazpenaren jakinarazpena egin ondoren eta dagokion dokumentazioa agindu honetako 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztu ondoren.
Diru-laguntza hauek 2009an Euskadiko dantza profesionalen aktibitatea laguntzea eta beren lanak zabaltzea helburu duten proiektu espezifikoetara bideratuta daude. Horien barruan honako jarduerak kontuan hartuko dira:
laguntza edo zerbitzu puntualak (sorkuntza eta ekoizpen-egonaldiak).
aholkularitza teknikoa, artistikoa edo administratiboa.
zabalkunde materialak elboratzea.
Laguntza jaso dezaketen proiektuek gutxienez bi konpainia profesionalei zerbitzua eman eta haien abal izan beharko dute.
Modalitate honetako onuradun batek ezingo du zortzi mila euro (8.000) baino gehiagoko dirulaguntzarik jaso.
Modalitate honetako proiektuak baloratzeko eta laguntzak kuantifikatzeko, ondoko irizpideak kontuan hartuko dira:
Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta interesa, bai planteatutako helburu eta edukiei dagokienez bai metodologia, antolakuntza, zabalkundea eta aurrekontu egokitzapenari ere. (guztizko puntuazioaren % 60).
Entitate eskatzaile eta proiektuaren kudeaketaz arduratzen diren pertsonen ibilbide profesionala (guztizko puntuazioaren % 30).
Euskararen erabilera proposatutako jardueretan (guztizko puntuazioaren % 10).
Diru-laguntzak honela ordainduko dira:
Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren
75ekoa, 11.a artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
Gainontzako % 25a, agindu honetako 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, beharreko dokumentazioa aurkeztu ondoren egingo da.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, diru-laguntza guztia ordainketa bakarrean eman ahal izango da, betiere, esleipen-ebazpenaren jakinarazpena egin ondoren eta dagokion dokumentazioa agindu honetako 12.2 artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztu ondoren.
Lehengoa. Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak aldatu ahal izango dira Sorkuntza koreografikoari dagokiona izan ezik-, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da.
Bigarrena. Laguntza-programa hau Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian ezarritako minimis arauaren mendean dago (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Ondorioz, Kultura Sailak beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditu abian, bermatzeko enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ez dela izango 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.
Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kultura sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 30a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
DANTZA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA - 2009
CONVOCATORIA DE AYUDAS ECONÓMICAS PARA LA PROMOCIÓN DE LA DANZA 2009


