Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 31koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko uztailaren 31koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 4625
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/31
  • Argitaratze-data: 2009/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sail honek, bertan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat bete beharra dagoenez, agindu honen eranskinean adierazten den lanpostua aukerako izendapenez betetzeko deialdia egitea erabaki du. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) atalean (1989ko uztailaren 28ko EHAA) erabakitakoaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman eta gero. Honako hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Agindu honen eranskinean lanpostuak betetzeko ezarri diren beharkizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek bete dezakete agindu honen bitartez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena. Deialdian parte hartu nahi dutenek, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 15 laneguneko epean, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak. Datu pertsonalak eta egungo destinoa adierazi behar dira eskabideetan.

Hirugarrena. Izangaiek curriculum vitae bidali behar dute, eta bertan honako alderdiok adierazi behar dituzte:

  1. Titulu akademikoak.

  2. Herri-administrazioan nahiz, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak..

  3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten beste merezimendu guztiak.

    Eskatzen diren beharkizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiria aurkeztu beharko dute izangaiek eskabidearekin batera. Komenigarritzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak zein bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

    Laugarrena. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean erabakiko da, beranduenez, deialdi hau, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduz, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, eman duen organoaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 31.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren idazkaria (Kodea: 520010/146).

Lekua: Gizarte Gaietako Sailburuordetza.

Destinoa: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoa: C/D.

Maila: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntz eskakizuna: 2, derrigortasun data: 2001-10-31.

Lanpostuaren eskakizunak:

Karrerako funtzionario izatea administrari edo administrari laguntzaileen kidegoetan eta jardunean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea. Era berean, horrela jardunera itzuliz, derrigorrezko eszedentzian, beste herri-administrazioen zerbitzuan, eta bere borondatezko lan utzialdian daudenak aurkeztu ahal izango dira, egoera horietarako aurreikusitako epealdia bete baldin badute.

Urte beteko esperientzia administrarien kidegoan edo 2 urtekoa administrari laguntzaileenean.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik