- AGINDUA, 2009ko abuztuaren 11koa, Kultura sailburuarena, euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia egiten duena (HEHOBA deialdia). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko abuztuaren 11koa, Kultura sailburuarena, euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia egiten duena (HEHOBA deialdia).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 183
- Hurrenkera-zk.: 5156
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/08/11
- Argitaratze-data: 2009/09/23
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren 15. artikuluak Kultura Sailari, besteak beste, honako hauen inguruko egitekoak izendatu zizkion: hizkuntza politika eta euskararen sustapena (EHAA, maiatzaren 9koa, 86. zk.).
Bestetik, 25/2006 Dekretuak, otsailaren 14koak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak, honako zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bere 14.2.e artikuluan (EHAA, martxoaren 1ekoa, 42. zk.): Euskararen Erabilpena Arautzen duen 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak modu egokian gara eta bete daitezen begiratzea, betiere beste administrazio-organo batzuek bereziki esleituta dituzten egitekoak urratu gabe.
Aurrekoaren haritik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2005-2009 legealdirako egitasmoaren lanketari ekin zion. Egitasmo horretan begiz jotako jardunbide nagusien artean bada bat hedabideei propio erreferentzia egiten diena: 17. jardunbidea hain zuzen ere. Honako hau dio esandako jardunbide horrek: hedabideetan euskararen presentzia areagotzea eta euskarazko hedabideak bultzatzea.
Begiz jotakoa gauzatze aldera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko hedabideen sustapenari ekin izan dio azken urteotan, besteak beste, urteko izaera duen laguntza-deialdi bat argitaratuz. 2009. urteari dagokiona Kultura sailburuak 2008ko abenduaren 24an emandako Aginduaren bidez argitaratu zen (EHAA, 2008ko abenduaren 26koa, 247. alea eta gehigarria).
Euskarazko hedabideak indartu eta sendotze aldera egindako laguntza-deialdi horri kalterik egin gabe, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak neurri osagarriak hartu zituen, beti ere euskarazko hedabideak indartu eta sendotzeko eta, aldi berean, euskarazko hedabideen kontsumitzaile diren pertsonen informazio-premiak asetzeko. Neurri horietako bat honako hau izan zen: euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoak laguntzeko (HEHOBA deialdia).
Neurri horrek duen garrantzia dela-eta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak HEHOBA deialdiari segida ematea beharrezkotzat jo du.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Agindu honen xedea honako hau da: euskarazko hedabideetan hobekuntza-azterketak egitea helburu duten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia egitea (HEHOBA deialdia).
HEHOBA deialdiaren xedea honako hau da: euskara hutsezko hedabideetan egin beharreko hobekuntza-azterketen gauzatze-lanak ahalbideratzea.
Hobekuntza-azterketa horiek, gutxienez, honako alderdi hauetakoren bat izan behar dute aztergai:
Hedabideari buruzko hausnarketa estrategikoa.
Hedabidearen merkatuari dagokion azterketa.
Hedabideari zuzenduriko hobekuntza-proposamenak identifikatzea.
Hedabideari buruzko lan-ildo berrien potentzialitatea eta egingarritasuna lantzea.
Hedabidearen posizionamenduaren eta hartzaile potentzialarekiko harremanaren diagnosia egitea.
Hedabidearen finantzaketa propioa hazteko proposamena lantzea.
2009an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kudeatutako programen kontura diru-laguntzak ematea arautzen duen Aginduak, 2008ko abenduaren 24koak, bere III. Kapituluan jarritako baldintzak betetzen dituzten hedabideen gainean egin beharreko hobekuntza-azterketak dira HEHOBA deialdiaren hautagai (EHAA, 2008ko abenduaren 26koa, 247. zk. eta gehigarria).
Hedabide horiek bi multzotan banatzen dira Agindu honi dagokionean:
Toki aldizkariak eta toki telebistak.
Gainontzeko hedabideak.
Multzo bakoitzean, gehienik ere, azterketa-kopuru jakina diruz lagunduko da. Honako hau hain zuzen ere:
Toki aldizkarien eta toki telebisten kasuan, gehienik ere, zazpi (7) azterketa.
Gainontzeko hedabideen kasuan, gehienik ere, lau (4) azterketa.
Laguntza-deialdi hau aipaturiko hedabideen jabe diren pertsona juridiko pribatuei zuzendurik dago.
Hedabide bat baino gehiago argitaratzen duen pertsona juridiko pribatuen kasuan, hauek hedabide horietatik batentzat baino ez dute eskatzerik izango.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.
Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu:
Euskarazko hedabideak hobetzeko azterketak egite aldera, diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia eginaz Kultura sailburuak 2008ko uztailaren 23an emandako Aginduaren ondorioz diruz lagundutako egitasmoak (EHAA, irailaren 3koa, 167. zk.).
Laguntza-deialdi honetan sarbiderik izan arren, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2009an, Agindu hau argitaratu aurretik, diruz lagundutako egitasmoak.
Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren baten edo administrazio-
zehapen edota zehapen penalen baten, ezta Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Amaierako Seigarren Xedapenean ezarritakoetan ere.
Laguntzak «de minimis» dira. Europako Batzordearen abenduaren 15eko 1998/2006 araudia aintzat hartuta, begiz jotako laguntzek, ez diote Estatuen arteko merkataritzari eragiten eta ez dute lehiarako kalte edo mehatxurik sortzen. Dena den, eskatzaile batek 3 ekitalditan (2007an, 2008an eta 2009an) halako laguntzetan jaso dezakeen kopuruak ezin du, inondik inora, 200.000 euroko muga gainditu.
Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00) baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak bloketatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.
Deialdi honek 2009an hasi eta bukatuko diren hobekuntza-azterketak hartuko ditu gogoan.
Begiz jotako xedeari aurre egiteko, orotara ehun eta hirurogeita bost mila (165.000) euro erabiliko da.
Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzek honako gastu hauek hartuko dituzte gogoan:
Enpresa espezializatuek laguntza-eskatzaileei egindako hobekuntza-azterketek eragindako gastuak.
Azterketa horiek bideratze aldera laguntza-eskatzaileak koordinazio-lanetan jarritako pertsonaren gastuak estaliko dituzte. Pertsona horren gastuak ez dira gastu-aurrekontu osoaren % 10 baino handiagoak izango.
Aurreko horiekin zerikusia ez duten gainontzeko gastuak ez dira aintzakotzat hartuko.
Azterketa-egitasmo orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izango du.
Azterketa-egitasmo orok gutxieneko finantzaketa-maila propioa izango du.
Toki aldizkarien eta toki telebisten kasuan, gastu-aurrekontuaren % 20koa.
Gainontzeko hedabideen kasuan, gastu aurrekontuaren % 35ekoa.
Egitasmo bakoitzari esleitu beharreko diru-laguntza ez da eskatutako kopurua baino handiagoa izango. Edozein kasutan ere, egitasmo bakoitzari esleituko zaion diru-laguntza, gehienez ere, hamabost mila (15.000) eurokoa izango da.
Agindu honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak izango dira diru publiko zein pribatuaren kargura helburu bererako eman daitezkeen beste diru-laguntzekin, beti ere, Agindu honen bidez lagundutako azterketak gain finantzaketarik ez badu.
Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 19. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gain finantzaketarik gertatu dela ikusten bada, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, beti ere 20. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gain finantzaketa bestekoa izango da.
Honako deialdi honen kudeaketa Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio.
Agindu honek arauturiko laguntza-deialdian parte hartu nahi duen orok hilabeteko epea izango du eskabide-orria aurkezteko. Epe hori Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita zenbatuko da.
Laguntza-mota honetara jo nahi duen entitate eskatzaileak Agindu honen I. eranskinean jasotako eskabide-orria behar bezala bete behar du eta, entitate eskatzailearen legezko ordezkariak adostasuna izenpetu ondoren, finkatutako epean eta moduan aurkeztu.
Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, entitate-eskatzaileak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira, Erregistroko ziurtagiri eguneratua, gehienez ere, eskabidea aurkezten den baino hiru (3) hilabete lehenagokoa delarik. Gainerako kasuetan, eratze-eskrituraren, entitateko estatutuen eta dagokion Erregistro Publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzea.
Entitate eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua.
IFZaren fotokopia.
Zerga-betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere hiru (3) hilabete lehenago egindakoa.
Egokitzat jotzen den beste edozein informazio osagarri.
Aurreko puntuan zehaztutako a), b) eta c) ataletako agirietakoren bat edo gehiago Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, eta ordutik bost (5) urte igaro ez badira, entitate eskatzaileak ez du nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako agiri hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari adieraztea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluan agindutakoari jarraituz. Zeregin horri ekin behar izatekotan, honako Agindu honi lotutako I.B eranskina bete eta aurkeztu egin behar da.
Eskabide-orria eta agiriak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkionak, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4. artikuluan aurre ikusitako tokietakoren batean aurkeztuko dira.
Zuzenean egin nahi izatekotan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren honako helbide hauetakoren batean aurkeztuko da:
Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea, Gran Vía 85, 48011 Bilbao.
Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea, Andia kalea 13, 20008 Donostia-San Sebastián.
Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Bide honi ekitekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion.
Eskatzaileak aurkeztutako eskabide-orrian zein agirietan hutsik edo akatsik antzemanez gero, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak hamar egun baliodun emango dio eskatzaileari akatsa zuzendu edota gabezia osa dezan. Epe hori igaro eta egin beharrekoak egin ez badira, interesdunak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Hori dela-eta, dagokion Ebazpena hartuko da.
Ebazpen-proposamena lantze aldera, zeregin horretarako berariaz eratutako Balorazio-batzordeak, entitate eskatzaileak aurkeztutako eskabide-orrian zehaztutako aurrekontua eta egindako diru-eskabidea hartuko ditu erreferentziatzat.
Jarraian, egitasmo bakoitzari dagozkion puntuak jarriko ditu. Puntuok 13. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideen arabera finkatuko dira.
Egitasmo bakoitzari emandako orotariko puntuek gastu-aurrekontuaren estalpen-indizea zehaztuko dute.
Diruz lagunduko diren azterketa-kopuruaz 3.3 artikuluan finkaturiko mugapenaren ondorioz, multzo bakoitzean gehien lortu duten egitasmoak baino ez dira diruz lagunduko. Hau da: toki aldizkarien eta toki telebisten kasuan puntu gehien lortu duten zazpi (7) azterketak baino ez dira lagunduko; gainontzeko hedabideen kasuan puntu gehien lortu duten lau (4) azterketak baino ez dira lagunduko.
Esleitu beharreko kopurua zehazteko orduan, 6.4 eta 6.5 artikuluetan finkatutako mugak gordeko dira.
Eskabideei buruzko ebazpen-proposamena landu eta diruzko zenbatekoak finkatzeko orduan, zeregin horretarako berariaz eratutako Balorazio-batzordeak honako irizpide eta balio hauek izango ditu kontuan:
Finantzaketa-maila propioa: gehienez ere hogeita hamar (30) puntu.
Egitasmoaren kalitatea eta bideragarritasuna: gehienez ere hogeita hamar (30) puntu.
Genero-ikuspegiak duen integrazioa: gehienez ere hamar (10) puntu.
Egitasmoaren garapenerako zehaztasun maila: gehienez ere hogeita hamar (30) puntu.
Aurreko atalean aipaturiko balorazio-irizpide bakoitzari dagozkion puntuen zehaztapena berariaz prestatutako taula batean jasoko da. Taula hori Balorazio-batzordeak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari egin beharreko ebazpen-proposamenari erantsiko zaio.
Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, berariazko Balorazio-batzorde bat osatuko da.
Balorazio-batzordea honako pertsona hauek osatuko dute:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko zuzendaria, batzordearen buru eginaz. Bere ordezkoa: Kultura Saileko Zerbitzu zuzendaria.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria. Bere ordezkoa: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Herri Administrazioetan Euskara Normalizatzeko zuzendaria. Bere ordezkoa: Kultura Saileko prentsa aholkularia.
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendaria. Bere ordezkoa: Kultura Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna. Bere ordezkoa: Zuzendaritza bereko Estandarizazio Zerbitzuko arduraduna.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako teknikari bat. Teknikari horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du baina ez botorik.
Behar den bakoitzean, Balorazio-batzordeak iritzia eskatu ahal izango die kanpoko adituei.
Batzorde horrek, deialdian zehar finkaturiko irizpideak eta mugak kontuan izanik, ebazpen-proposamena landu eta aurkeztuko dio Hizkuntza Politikarako sailburuordeari, honek, zuzen eta bidezkoa joz gero, behin betiko ebazpena har dezan.
Ebazpen-proposamenak, gutxienik, honako atal hauek izango ditu:
Deialdian finkaturiko baldintzak bete ez izanagatik baztertuak izan diren eskabideen zerrenda eta horietako bakoitza baztertu izanaren zioa.
Diruz lagunduko azterketak: diru-laguntza eta lortutako puntuak, osotara eta atalka.
Balorazio-batzordearen proposamena ikusita, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak esleitzeko Ebazpena emango du. Ebazpen hori, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta, beranduenik, bi hilabeteko epean emango du eta, aldi berean, interesdunei jakinaraziko die.
Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da herritar orok jakin dezan.
Ebazteko epea amaitu eta interesdunak inolako jakinarazpenik jaso ez badu, eskabidea gaitzetsitzat joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Laguntza-eskatzaileren bat hartutako Ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Kultura sailburuaren aurrean.
Diru-laguntzaren onuradunak, baldin eta laguntza eskuratu nahi badu, esleitutako diru-laguntza onartu egin behar du. Ondorioz, diru-laguntza esleitu zaiola adieraziz Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak bidalitako jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean diru-laguntza onartu egin duela adieraziko dio idatziz esandako Zuzendaritzari. Horretarako II. eranskina bete beharko da.
Onarpen-agiria esandako epean aurkeztu ez izana onuradunak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.
Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean finkaturiko betebeharrez gain, honako betebehar hauek izango ditu:
Diru-laguntza eskabide-orrian zehaztutako helburu zehatzerako erabiltzea.
Eskabide-orrian begiz jotako egitekoak bere osotasunean gauzatzea.
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.
Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi une jakinetan egingo da:
Lehenengo unean diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita hamabosta (% 75) ordainduko da, diru-laguntza jasotzea onartzen den egunean hasi eta, beranduenik, bi hilabeteko epean.
Bigarren unean, hala badagokio, gainerako kopurua (% 25) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiriak jaso eta ontzat eman ondoren eta handik hilabeteko epean.
Hizkuntza Politikarako sailburuordearen Ebazpenaren ondorioz diruz lagundutako azterketa bakoitzeko onuradunak eskabide-orrian begiz jotako gastu guzti-guztien justifikazioari ekin beharko dio ezinbestean, edozein delarik ere, esleitutako diru-laguntza.
Justifikazioa egiteko epea, beranduenik, 2010eko urtarrilaren 31n bukatuko da.
Honako hauek dira justifikatze aldera aurkeztu beharrekoak:
Diruz lagundutako azterketari buruzko txosten zehatza.
Diruz lagundutako azterketari dagokion behin betiko aurrekontu orekatua (gastuak eta diru-sarrerak) (III. eranskina).
Gastuen jatorrizko justifikazio-agiriak edo horien fotokopia egiaztatuak. Egiaztapenak tokian tokiko Kulturako Lurralde Unitatean edo Kultura Sailaren egoitza nagusian egin beharko dira.
Diru-laguntza emateko orduan kontuan izandako edozein baldintza aldatu egiten bada, eta edozein kasutan, beste administrazio batzuen edo erakunde publiko edo pribatuen diru-laguntzak eskuratu baldin badira lehia bidez, edo, bestela, helburu bera aurrera eramateko bestelako diru-sarrera edo baliabideak lortu badira, laguntza ematea ekarri duen Ebazpena aldatu egin ahal izango da, beti ere diru-laguntzaren arauak onuradun izateko ezartzen dituen gutxieneko baldintzak bete egiten baldin badira.
Diru-laguntzaren gastuak justifikatzeko asmoz bidalitako agiriak aztertu ondoren, bigarren ordainketa gutxitu edo hura bertan behera utzi beharra gertatuz gero, eta, hala badagokio, jasotakoa, osorik nahiz haren zati bat, dena delako arrazoiarengatik, Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar izanez gero, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak bakarkako Kitapen-ebazpena emango du. Ebazpen hori justifikazio-agiriak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hiru hilabeteko epean emango du.
Diru-itzulketari ekin behar izanez gero, onuradunak jakinarazpen idatzia jasotzen duen unean hasita bi hilabete izango du itzulketari ekiteko.
Goian aipaturiko horiek abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak bere Bigarren idazpuruan adierazitakoari jarraituz egingo dira.
Betebeharrak bete gabetzat joko dira honako kasu hauetan:
Jasotako diru-laguntza, osorik zein zatika, Agindu honetan zehaztutakoez beste jardueretarako erabiltzea.
Agindu honetan edota diru-laguntza emateko orduan ezarritako egitekoak eta onuradunari jarritako betebeharrak ez betetzea.
Hala badagokio, Kitapen-ebazpenak zehaztutako kopurua ez itzultzea horretarako emandako epean.
Beste xedapen batean, orokorrean, nahitaezkotzat jotzen diren gainerako egitekoak ez betetzea.
Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako dirua eta horren legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitakoa betez eta horretarako ezartzen den prozedurari jarraituz.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Kultura sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena. Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian (araudi hori Tratatuko 87. eta 88. artikuluak minimis izeneko laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.
Hirugarrena. Agindu honetako euskarazko eta gaztelaniazko testuen artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik, hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.
Laugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango du eragina Agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 11.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
I. A ERANSKINA
2009 HEHOBA DEIALDIA Eskabide-orria
1.- AZTERKETAREN IZENBURUA
2.- ENTITATE ESKATZAILEARI BURUZKO DATUAK
Izena
IFZ
Helbidea (kalea, zk., posta-kodea, herria, lurraldea)
Legezko ordezkariaren izen-abizenak
NAN
3.- HARREMAN-BIDEAK
Izen-abizenak
Telefonoa: Faxa: e-mail:
Harreman-hizkuntza: Euskara Gaztelania Bietara
HEDABIDE-MOTA (jar ezazu «X» bat behar den lekuan)
Tokiko aldizkaria edo tokiko telebista Gainontzeko hedabidea
5.- ADOSTASUNA
Goian adierazitako entitatearen legezko ordezkari naizen aldetik,
Eskabide-orri honetan emandako argibide eta datuak egiazkoak direla adierazten dut.
2009 urteko HEHOBA deialdian ezarri diren baldintzen jakinaren gainean egonik, berauek zuzen betetzeko asmo sendoa adierazten dut.
Zin egiten dut Agindu honetako 3.7.c artikuluan aurre ikusitako kausetan murgildu gabe dagoela nik ordezkatzen dudan entitatea.
Legez ordezkatzen dudan entitateak (jar ezazu «X» bat behar den lekuan):
2009an, baita 2008an eta 2007an ere, ez duela «de minimis» izeneko bestelako laguntzarik hartu.
Aurrerago aipaturiko epealdian «de minimis» izeneko honako laguntza hauek hartu dituela:
Urtea Erakundearen izena Zenbatekoa
.
.
.
Azkenik, legez ordezkatzen dudan erakundea(k) (jar ezazu «X» bat behar den lekuan):
Ondoren adierazten diren legez kanpoko eta bateraezinak diren laguntza fiskal hauetara ez duela jo: Araba I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III ( CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00); Gipuzkoa I, II, III ( CR 50/99, CR 53/99, CR 59/00).
Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta itzuli egin dituela edota blokeaturiko kontu batean ordaindu egin dituela, dagozkion interesak barne.
Goian adierazitako laguntza baten edo gehiagoren onuradun izan dela eta ez dituela itzuli ezta blokeaturiko kontu batean ordaindu egin ere, dagozkion interesak barne.
Lekua eta data Zigilua Legezko ordezkariaren sinadura
6.- HEDABIDEARI BURUZKO DATUAK
Oharra: Ondoren datozen atalak zehatz-mehatz bete behar dira ezinbestean. Bertan emandako informazioari esker Balorazio-batzordeak egokiro ekin ahal izango dio bere egitekoari. Ez erantsi, mesedez, behar-beharrezkoa ez bada, inongo orririk. Ez da atal hauen ordezko txostenik onartuko.
Hedabidearen nondik norako laburra (Beste zenbait daturen artean, sorrera-data zehaztu).
Hedabideak bere sorrera-egunetik aurrera egindako ibilbidearen mugarriak
7. EGIN NAHI DEN AZTERKETA
Xedea
Atazak eta kronograma
Azterketa burutuko duen enpresa (nondik norakoa, eskarmentua, )
AURREKONTUA (Oharra: Azterketa orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izango du)
GASTU-AURREKONTUA Euro
Enpresa eskatzaileak koordinazio-lanetan jarri edo jarriko duen bere baitako pertsonaren gastua
(Nomina bidez justifikatuko dena) (Gehienik ere orotariko gastuaren % 10).
Enpresa espezializatuak eskatzaileari egin dion edo egingo dion azterketaren gastua.
GASTUAK GUZTIRA
DIRU-SARREREN AURREKONTUA Euro
Finantzaketa propioa: eskatzailearen diru-ekarpenak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ez den beste erakunde publiko batetik hartutako diru-laguntza edo hartu beharrekoa.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutako diru-laguntza (gehienik ere 15.000 euro)
DIRU-SARRERAK GUZTIRA
LEGE-OHARRA
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazten dizu zure datu pertsonalak Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren kontaktu-fitxategian sartuko ditugula, ondoren, HEHOBA deialdiaren izapideak egiteko eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zenbait argitalpenen berri emateko. Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, helbide honetara jo dezakezu: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
KULTURA SAILA
I.B ERANSKINA
2009
HEH Euskarazko hedabideak hobetzeko azterketak egite aldera diru-laguntzak EUSKARA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA
DOKUMENTAZIOAREN ORDEZKO AITORPENA
ENTITATE ESKATZAILEA
Izena
IFZ
Legezko ordezkariaren izen-abizenak
NAN
AZALPENA
Markatu dagoeneko aurkeztutako eta indarrean jarraitzen duten agiriak:
1 Administrazio honetako Erregistroetan dauden fundazio edo elkarteen kasuan Erregistroko ziurtagiria.
1 Entitate eskatzailearen eratze eskritura.
1 Entitate eskatzailearen estatutuak.
1 Entitate eskatzailea dagozkion erregistro publikoetan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
1 Entitate eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
1 Legezko ordezkariak lege ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
1 Entitate eskatzailearen IFZren kopia.
Zehaztu agiriok non eta noiz aurkeztu diren:
Saila eta Zuzendaritza
Deialdiaren izena eta urtea
ADOSTASUNA
Lekua eta data Zigilua Legezko ordezkariaren sinadura
OHARRA ORDEZKO AITORPEN HONEN BALIOAZ
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak bere 35. f) artikuluan agindutakoari jarraituz, Agindu honen 9.2 artikuluan aipatzen den dokumentaziotik agirietakoren bat edo gehiago Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, indarrean jarraitzen badu(te) eta ordutik bost urte igaro ez badira, eskatzaileak ez du nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako dokumentu horrek indarrean jarraitzen duela eta zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari adieraztea.
AZTERKETAREN IZENBURUA Expediente-zenbakia
HEH 2009 ..
ENTITATE ESKATZAILEA
Izena
IFZ
Legezko ordezkariaren izen-abizenak
NAN
ONARPENA
Goian adierazitako entitatearen legezko ordezkari naizen aldetik, zera adierazi nahi diot Euskara Sustatzeko Zuzendaritzari: euskarazko hedabideak hobetzeko azterketak egite aldera diru-laguntzak (HEHOBA deialdia) emateko modua arautu eta deia eginaz 2009ko abuztuaren 11n Kultura sailburuak emandako Aginduaren haritik Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hartutako Ebazpenaren ondorioz esleitutako diru-laguntza onartu egiten dudala. Orobat, azterketa eskabide-orrian esandako moduan beteko dudala.
Lekua eta data
Zigilua Legezko ordezkariaren sinadura
AZTERKETAREN IZENBURUA Espediente-zenbakia
HEH2009 ..
ENTITATE ESKATZAILEA
Izena
IFZ / NIF
Legezko ordezkariaren izen-abizenak
NAN
AURREKONTUA (Oharra: Azterketa orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izango du).
GASTU-AURREKONTUA Euro
Enpresa eskatzaileak koordinazio-lanetan jarri edo jarriko duen bere baitako pertsonaren gastua
(Nomina bidez justifikatuko dena) (Gehienik ere orotariko gastuaren % 10).
Enpresa espezializatuak eskatzaileari egin dion edo egingo dion azterketaren gastua.
GASTUAK GUZTIRA
DIRU-SARREREN AURREKONTUA Euro
Finantzaketa propioa: eskatzailearen diru-ekarpenak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ez den beste erakunde publiko batetik hartutako diru-laguntza edo hartu beharrekoa.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak esleitutako diru-laguntza
DIRU-SARRERAK GUZTIRA
ADOSTASUNA
Goian adierazitako entitatearen legezko ordezkari naizen aldetik, behin betiko aurrekontu honetan zehaztutako datuak egiazkoak direla adierazten dut.
Lekua eta data Zigilua Legezko ordezkariaren sinadura
ANEXO I. A
2009
HEHOBA DEIALDIA Impreso de solicitud
1.- DENOMINACIÓN DEL ESTUDIO
2.- DATOS RELATIVOS A LA ENTIDAD SOLICITANTE
Denominación
NIF
Dirección (calle, n..º, código postal, localidad, provincia)
Nombre y apellidos de la persona que representa a la entidad
DNI
3.- CONTACTO
Nombre y apellidos
Teléfono: Fax: e-mail:
Lengua de relación: Euskara Castellano En ambas
MODALIDAD (márquese con una «X» lo que proceda)
Publicación periódica local o televisión local Otro medio de comunicación
5. CONFORMIDAD
En representación de la entidad indicada,
Certifico la veracidad de los datos expuestos en este impreso de solicitud.
De conformidad con las condiciones establecidas en la presente convocatoria del Departamento de Cultura para el año 2008, prometo cumplirlas en su totalidad.
Declaro bajo juramento no encontrarme inmerso en ninguna de las causas previstas en el artículo 3.7.c de la presente Orden
Declaro que la entidad a la que represento (indicar el caso aplicable):
No ha recibido en 2009 así como en 2007 y 2008 otras ayudas denominadas «de minimis».
Ha recibido en el período señalado anteriormente las siguiente ayudas «de minimis»
Año Nombre de la institución Importe
. .
. .
. .
Declaro que la entidad a la que represento (indicar el caso aplicable):
No ha accedido a ninguna ayuda fiscal ilegal e incompatible entre las siguientes: Álava I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I,II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00; Gipuzkoa I, II, III (CR 50/99, CR 53/99,CR 59/00).
Ha accedido a una o más de dichas ayudas y ha reembolsado la(s) misma(s) o la ha pagado en una cuenta bloqueada, junto con los intereses correspondientes.
Ha accedido a una o más de dichas ayudas y no ha reembolsado la(s) misma(s) ni la(s) ha pagado en una cuenta bloqueada, junto con los intereses correspondientes.
Lugar y fecha
Sello Firma de la persona representante
DATOS SOBRE EL MEDIO DE COMUNICACIÓN Nota:Es preciso cumplimentar al detalle los siguientes apartados. La información recogida en ellos permitirá a la Comisión de valoración llevar a cabo adecuadamente su cometido. No adjunte, a no ser que sea del todo necesario, hoja alguna. No se admitirán informes sustitutivos.
Breve exposición sobre el medio de comunicación (Entre otros datos, consigne la fecha de aparición del medio).
Hitos principales del camino recorrido por el medio de comunicación
7.- ESTUDIO A REALIZAR PREVISTO
Objeto
Tareas y cronograma
Empresa que llevará a cabo el estudio (características, experiencia, ).
PRESUPUESTO (Nota: el presupuesto de ingresos y gastos habrá de ser necesariamente equilibrado).
PRESUPUESTO DE GASTOS Euro
Gastos de coordinación de la persona perteneciente a la empresa solicitante (Gasto a justificar mediante nómina) (Máximo 10 % del importe total de gastos).
Gasto relativo al estudio realizado por una empresa especializada a la empresa solicitante.
TOTAL GASTOS
PRESUPUESTO DE INGRESOS Euro
Financiación propia: aportaciones propias
Subvención recibida o a recibir de otra institución oficial diferente a la Viceconsejería de Política Lingüística
Subvención solicitada a la Viceconsejería de Política Lingüística (máximo 15.000 euro)
TOTAL INGRESOS
NOTA LEGAL
En cumplimiento de lo indicado en la Ley Orgánica 15/1999 de protección de datos personales, se le informa que sus datos serán introducidos en el fichero de Contactos de la Dirección de Promoción del Euskera del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, tanto para tramitar la convocatoria HEHOBA como para darle a conocer diversas publicaciones de la Viceconsejería de Política Lingüística. Como se recoge en la mencionada Ley, puede dirigirse a la siguiente dirección para ver, corregir, borrar o declarar que no le interesa proporcionar los datos: Gobierno Vasco, Departamento de Cultura, Dirección de Servicios, c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
DEPARTAMENTO DE CULTURA
ANEXO I.B
2009
HEH Subvenciones destinadas a proyectos para la realización de estudios de mejora en los medios de comunicación en euskera DIRECCIÓN DE PROMOCIÓN DEL EUSKERA
DECLARACIÓN SUSTITUTIVA DE LA DOCUMENTACIÓN
ENTIDAD SOLICITANTE
Denominación
NIF
Nombre y apellidos de la persona que representa legalmente a la entidad
DNI
EXPOSICIÓN
Marcar los documentos ya entregados que siguen en vigor:
1 Certificado de inscripción (en el caso de las Fundaciones o Asociaciones inscritas en los Registros dependientes de esta Admón.).
1 Escritura de constitución de la entidad solicitante.
1 Estatutos de la entidad solicitante.
1 Acreditación de la entidad solicitante de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.
1 Fotocopia del DNI de la persona representante de la entidad solicitante.
1 Acreditación del poder de representación que ejerza la persona representante de la entidad
1 Fotocopia del NIF de la entidad solicitante.
Especifíquese cuándo y dónde se entregaron dichos documentos:
Departamento y Dirección
Convocatoria de ayudas y año en la que fue presentada
CONFORMIDAD
Lugar y fecha Sello Firma de la persona representante
NOTA
De conformidad con lo establecido en el artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, si algún documento de los solicitados en el artículo 9.2 de la presente Orden se halla plenamente vigente, obra en poder de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y no han transcurrido más de cinco años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos no será necesario volver a presentarlos. En este caso, se deberá aportar a la Dirección de Promoción del Euskera una declaración sustitutiva en la que se haga constar que dicha documentación se halla plenamente vigente, detallando la fecha y el órgano o dependencia en que fue presentada.
ANEXO II
2009 HEHOBA DEIALDIA
ACEPTACIÓN DE LA SUBVENCIÓN ADJUDICADA
DENOMINACIÓN DEL ESTUDIO N.º expediente
HEH 2009 ..
ENTIDAD SOLICITANTE
Denominación
NIF
Nombre y apellidos de la persona que representa a la entidad
DNI
ACEPTACIÓN
En representación de la entidad indicada arriba, pongo en conocimiento de la Dirección de Promoción del Euskera que acepto la subvención adjudicada mediante Resolución del Viceconsejero de Política Lingüística, en virtud de la Orden, de 11 de agosto de 2009, de la Consejera de Cultura, por la que se regula y convoca la concesión de subvenciones para la para la realización de estudios encaminados a la mejora de los medios de comunicación en euskera (HEHOBA deialdia). Asimismo declaro que ejecutaré el estudio según lo detallado en el impreso de solicitud.
Lugar y fecha
Sello Firma de la persona representante
ANEXO III
2009
HEHOBA DEIALDIA
PRESUPUESTO DEFINITIVO DEL ESTUDIO SUBVENCIONADO
DENOMINACIÓN DEL ESTUDIO N.º expediente
HEH2009 ..
ENTIDAD SOLICITANTE
Denominación
NIF
Nombre y apellidos de la persona que representa a la entidad
DNI
PRESUPUESTO (Nota: el presupuesto de ingresos y gastos habrá de ser necesariamente equilibrado).
PRESUPUESTO DE GASTOS Euro
Gastos de coordinación de la persona perteneciente a la empresa solicitante
(Gasto a justificar mediante nómina) (Máximo 10% del importe total de gastos).
Gasto relativo al estudio realizado por una empresa especializada a la empresa solicitante.
TOTAL GASTOS
PRESUPUESTO DE INGRESOS Euro
Financiación propia: aportaciones propias
Subvención recibida o a recibir de otra institución oficial diferente a la Viceconsejería de Política Lingüística
Subvención adjudicada por la Viceconsejería de Política Lingüística
TOTAL INGRESOS
CONFORMIDAD
En representación de la entidad indicada, certifico la veracidad de los datos expresados en el presente presupuesto definitivo.
Lugar y fecha
Sello Firma de la persona representante


