- AGINDUA, 2009ko abuztuaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bergarako (Gipuzkoa) «Bergara» musika-eskola pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko abuztuaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bergarako (Gipuzkoa) «Bergara» musika-eskola pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 177
- Hurrenkera-zk.: 5041
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/08/24
- Argitaratze-data: 2009/09/15
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Bergarako (Gipuzkoa) «Bergara» Musika Eskola Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko musika-irakaskuntza espezifikoa ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.
Adarra:
Kantua.
Instrumentu sinfonikoak: biolina, biolontxeloa, biola, txirula, fagota, klarinetea, saxofoia, oboea, tronpeta, fliskornioa, tronpa, tuba eta tronboia.
Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.
Bertakoak: txistua eta trikitixa.
Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta bateria.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


