- AGINDUA, 2009ko abuztuaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Barakaldon (Bizkaia) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko abuztuaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Barakaldon (Bizkaia) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 201
- Hurrenkera-zk.: 5617
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/08/24
- Argitaratze-data: 2009/10/20
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Barakaldon, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat ireki eta martxan jartzeko bauimena eskatuaz, Centro de Diagnosis de Vehículos Beurko Check SL erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskabidea ikusi da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko BOE), eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
Kode-zenbakia: 48017253.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Beurko Check».
Titularra: Centro de Diagnosis de Vehículos Beurko Check SL.
Helbidea: c/ Ibaibe kalea, Beurko poligonoa, 15. pabiloia.
Udalerria: Barakaldo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimentzen diren irakaskuntzak:
Lanbide Heziketa:
n Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua lanbide-arloa:
Karrozeriako erdi mailako prestakuntza zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
Ibilgailuen elektromekanikako erdi mailako prestakuntza zikloa. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


