- AGINDUA, 2009ko abuztuaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Kirikiño Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko abuztuaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Kirikiño Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 177
- Hurrenkera-zk.: 5043
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/08/24
- Argitaratze-data: 2009/09/15
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) «Kirikiño Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Hezkuntza Berezian unitate bat gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Honakoak izan dira kontuan: ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode-zenbakia: 48008896.
Izen espezifikoa: «Kirikiño Ikastola».
Titularra: Kirikiño Ikastola Sdad. Coop.
Helbidea: Gabriel Aresti 22 - Zuhatzu 1.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate 1 gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, horietako bakoitza 8, 13, edo 18 ikaspostutarako edukierakoa; ikasleak urte batetik beherakoak, urte batetik birakoak, edo bitik hirurakoak diren hurrenez hurren.
Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezia: 3 unitate.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostutarako edukiera.
Batxilergoa: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologia» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukierarekin.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


