- AGINDUA, 2009ko abuztuaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Ceinpro» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berriak irakasteko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko abuztuaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Ceinpro» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berriak irakasteko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 5069
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/08/24
- Argitaratze-data: 2009/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Ceinpro» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da; Lanbide Heziketako beste prestakuntza-ziklo bat irakasteko baimena eskatzen da espedientean.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Honako hauek ikusita: erregimen orokorreko irakaskuntza unibertsitatez bestekoetarako ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), erregimen orokorreko irakaskuntza unibertsitatez bestekoak ematen dituzten ikastetxeen gutxienezko baldintzak ezartzeari buruzko ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketa orokorra antolatzeari buruzko abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza sistemaren barruan lanbide heziketaren zenbait arlo garatzeari buruzko apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, eta arlo horretan aplikagarriak izan eta indarrean dauden xedapenak,
Kode zenbakia: 20007539.
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Ceinpro».
Titularra: Centro Informático Profesional Ceinpro SL.
Helbidea: Heriz pasealekua, 95.
Udalerria: Donostia-San Sebastián.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: «Integración Social» goi mailako prestakuntza zikloa.
Ikastetxearen osaera:
Lanbide Heziketa:
n Familia: Administrazioa.
Administrazio eta finantzetako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
n Arte grafikoak familia:
Arte Grafikoetako Aurreinprimatzeko erdi mailako prestakuntza zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
Diseinu eta Produkzio Editorialeko goi mailako prestakuntza zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
n Familia: Mantentzea eta produkzioko zerbitzuak.
Lanbide-arriskuen prebentzioko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
n Familia: Gizarte, Kultura eta Komunitateko Zerbitzuak.
Haur Hezkuntzako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Gizarteratzeko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abuztuaren 24a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


