- AGINDUA, 2009ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Ana Garzón Casado andrea Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Ana Garzón Casado andrea Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 182
- Hurrenkera-zk.: 5137
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/01
- Argitaratze-data: 2009/09/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietako Salak, Ana Garzón Casado andreak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salak 2005eko irailaren 15ean emandako epaiaren aurka jarritako 6586/05 kasazio-errekurtsoa baiestea erabaki du. Hain zuzen ere, epai horrek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordeak 2004ko urtarrilaren 7an emandako ebazpenaren aurka (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako hautatze-probetan aukeratutako izangaien zerrenda, besteak beste, Maisu-maistren kidegoan sartzea onartzen zuena) aipatu helegitegileak sustatutako 669/2004 errekurtsoa ezetsi zuen. Horren ondorioz, helegitegileak, aipatu deialdian eta eztabaidatutako hautatze-prozesuan erdietsitako puntuazioaren arabera, 1. hizkuntza-eskakizuna kalifikatuta duen irakasle-postua eskuratzeko eskubidea duela adierazten du. Halaber, Maisu-maistren kidegoko Entzumena eta Hizkuntza eta Pedagogia Terapeutikoa irakasgaietan, biak 1. hizkuntza-eskakizuna dutenak, dagokion lanpostua eskuratzeko eskubidea duela aitortzen du.
Epai hori betez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2009ko ekainaren 29ko Ebazpenak Langileriaren Kudeaketa zuzendariak 2003ko uztailaren 28an emandako Ebazpena aldatu zuen. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautatze-prozesuak gainditu zituzten izangaien zerrendak jendaurrean jarri ziren. Halaber, zuzendari beraren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena aldatu zuen, aipatutako 2003ko uztailaren 28ko ebazpena aldatzen zuena, Ana Garzón Casado andrea Maisu-maistren kidegoan sartzeko izangaien zerrendan sartuz: Entzumena eta Hizkuntza espezialitatean, txanda irekian, 1. hizkuntza-eskakizuna, 16,2559 puntuazioarekin eta Pedagogia Terapeutikoa espezialitatean, txanda irekian, 1. hizkuntza-eskakizuna, 16,1148 puntuazioarekin.
Ana Garzón Casado andreak ikasturtean zehar karrerako irakasle-funtzionario gisa zerbitzuak eskaini dituela egiaztatu duenez, praktika-aldia egitetik salbuetsita dago.
Horren ondorioz,
Lehenengoa. Ana Garzón Casado andrea Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea, Pedagogia Terapeutikoa eta Entzumena eta Hizkuntza espezialitateetan, 11910595 46A2409 erregistro-zenbakiarekin.
Bigarrena. Ana Garzón Casado andrea Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioa izango da eta 2004ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honen bidez izendatutako langilea Administrazioko beste Kidego bateko funtzionarioa da, beraz bietako batean sartzea aukeratu beharko du, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Epaia betearazteko izapideetan plantea daitekeen gai oro jakitea dagokio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan xedatutakoari jarraituz.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 1a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


