- AGINDUA, 2009ko irailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Urretxindorra Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko irailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Urretxindorra Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 5716
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/07
- Argitaratze-data: 2009/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Bilboko (Bizkaia) «Urretxindorra Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Hezkuntza Berezian unitate bat gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.
Honakoak izan dira kontuan: ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 48010131.
Izen espezifikoa: «Urretxindorra Ikastola».
Titularra: Urretxindorra Kooperatiba Sozietatea.
Helbidea: Martin Barua, 21.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 6 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.
Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.
Lehen Hezkuntzan: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezian: 3 unitate.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.
Batxilergoan: modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 4 unitate eta 140 ikaspostutarako edukierarekin.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 7a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


