- AGINDUA, 2009ko irailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Eibarko (Gipuzkoa) «Nuestra Señora de Azitain» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat sortu eta martxan jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko irailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Eibarko (Gipuzkoa) «Nuestra Señora de Azitain» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat sortu eta martxan jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 193
- Hurrenkera-zk.: 5409
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/09
- Argitaratze-data: 2009/10/07
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Eibarko (Gipuzkoa) «Nuestra Señora de Azitain» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak ikastetxe horretan Hezkuntza Bereziko unitate bat sortu eta martxan jartzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Honakoak izan dira kontuan: ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
Kode zenbakia: 20001252.
Izen espezifikoa: «Nuestra Señora de Azitain».
Titularra: Asociación Propulsora de Enseñanza.
Helbidea: Gorosta Balle 34.
Udalerria: Eibar.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena: Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.
Batxilergoan: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 6 unitate eta 210 ikaspostutarako edukiera.
Hezkuntza Berezian: unitate 1.
Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.
Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 9a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


