- AGINDUA, 2009ko irailaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko irailaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 187
- Hurrenkera-zk.: 5259
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/10
- Argitaratze-data: 2009/09/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko uztailaren 31ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2009ko abuztuaren 18ko EHAA), hau
Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea eta 146 dotazioa) deialdia betetzeke uztea.
Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 10a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


