- AGINDUA, 2009ko irailaren 11koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena eta farmazia horren titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko irailaren 11koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena eta farmazia horren titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 5362
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/09/11
- Argitaratze-data: 2009/10/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak zabaltzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.
Hori guztia betetzeko, 2009ko maiatzaren 25eko Aginduan iragarri zenez (2009ko ekainaren 16ko Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala), bidezkoa zen farmazia-bulego berri bat irekitzea Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean. Baina, une hartan, ezin zen zehaztu non egongo zen kokatuta farmazia-bulego hori. Hori dela eta, aipatu deialdia kokaleku posibleari buruzko zalantzak erabat argitu arte ez egitea zuzenagotzat eta geroko interesdunentzat mesedegarriagotzat jo zen.
Horrela bada, farmazia-eskualde berean farmazia-bulego berri bat jartzeko 2008ko azaroko 7ko Aginduaren bidez hasitako prozedura burututa, farmazia-bulego berria zein osasun-eremutan kokatu ahal izango den zehaztuta dago.
Bestalde, egoki da, beraz, eskabidea egin dutenen merezimenduak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatzea, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, Farmazialarien Enpresa Elkarteek eta Farmazialari Arduradunen, Ondokoen, Ordezkoen eta Jardungabeen Elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Hala ezarrita dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).
Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko deialdia egitea, otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaren bidez aldatutako ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuak, farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituenak, ezarritakoari jarraituz.
11/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritako irizpideekin bat, iragarritako farmazia-bulegoa honako hiru osasun-eremu hauetakoren batean kokatu beharko da:
04: Santa Luzia.
10: Lakuabizkarra
14: Sansomendi
Farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabetekoa izango da.
Aipatu eskabideak ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsita aurkeztu beharko dira, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.
4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbide hauetan aurkeztu ahalko dira:
Osasun eta Kontsumo Saila
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Osasun eta Kontsumo Saileko Lurralde Zuzendaritza, Arabakoa:
Olagibel kalea, 38
01010 Vitoria-Gasteiz
Osasun eta Kontsumo Saileko Lurralde Zuzendaritza, Gipuzkoakoa:
Antso Jakitunaren kalea, 35
20010 Donostia-San Sebastián
Osasun eta Kontsumo Saileko Lurralde Zuzendaritza, Bizkaikoa:
Recalde zumarkalea, 39
48008 Bilbao
Bigarrena. Deitutako farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko, honako hauek izendatzea merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:
Lehendakaria:
Titularra: Mercedes Goñi Senosiain andrea.
Ordezkoa: Maite Markuerkiaga Zubigarai andrea.
batzordekidea:
Titularra: Ernestina Presser Juste andrea.
Ordezkoa: Milagros López de Ocariz López de Munain andrea.
batzordekidea:
Titularra: Maitena Pérez Gabiola andrea.
Ordezkoa: Ricardo López-Lanchares Rubio jauna.
batzordekidea:
Titularra: Idoia Fernández Bereciartua andrea.
Ordezkoa: Pablo Curtu Masse.
batzordekidea:
Titularra: Teresa Fernández de Castro Agirrezabal andrea.
Ordezkoa: Belén Elorrieta Gabella andrea.
batzordekidea eta idazkaria:
Titularra: María Heras Burzaco andrea.
Ordezkoa: Miren Edurne Blanco Pompeyo andrea.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 11.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.


